Laboral Kutxak hitzarmena sinatu du Europako Inbertsio Fondoarekin enplegua sortzera 24 milioi bideratzeko

Laboral Kutxak eta Europako Inbertsio Fondoak 1.600 mikroenpresa abian jartzen eta 2.700 lanpostu sortzen lagunduko dute bi urtetan. Europako “Progress” programak Estatuan eman duen finantzaketa-lerro handiena da eta bigarrena Europa mailan.   Gaztenpresak proiektu horien tutoretzan hartuko du parte, ekintzaileari hasieratik amaierara lagunduta, zalantza eta oztopo guztiak gainditu eta ahalik eta negozio sendoenak erdieste aldera. […]