Changemaker Lab-en bigarren edizioak badu irabazlea

Joan den urtarrilaren 17an banatu zituzten Changemaker Lab ekintzailetza bultzatzeko programaren bigarren edizioko sariak. Mondragon Unibertsitateko 22 ikaslek hartu dute parte ekimenean, bost proiektu aurkeztuta. Ikasleen artean enpresen sorrera sustatzea da programaren helburua, diziplina anitzeko taldeetan proiektu ekintzaileak sortzen eta garatzen ikas dezaten. Programan MTA (Mondragon Team Academy) metodologia erabiltzen da, ikasleak oinarri dituen prestakuntza-prozesu […]