{"id":9893,"date":"2019-04-08T10:22:05","date_gmt":"2019-04-08T08:22:05","guid":{"rendered":"https:\/\/gaztenpresa.org\/?p=9893"},"modified":"2021-01-04T09:15:33","modified_gmt":"2021-01-04T08:15:33","slug":"pertsona-ekintzailearen-izaera-eta-jarrera-al-dituzu","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/pertsona-ekintzailearen-izaera-eta-jarrera-al-dituzu\/","title":{"rendered":"Pertsona ekintzailearen izaera eta jarrera al dituzu?"},"content":{"rendered":"<p><strong>Ekintzailetza<\/strong> modan dago. Egunero ikusi eta irakurtzen ditugu <strong>startup<\/strong> bikainei edo <strong>negozio-ideia<\/strong> apartak izan dituen jendeari buruzko albisteak. Gaiaren inguruko informazioa oso ugaria da, eta batzuetan badirudi arrakastaz ekiteko nahikoa dela ideia on bat edukitzea, gainerako guztia berez etorriko dela.<\/p>\n<p>Baina errealitatea oso bestelakoa da. Mundu guztia ez da ekintzaile perfektua: negozio bat martxan jartzeko beharrezkoa da asko aztertzea, orduak ematea, pazientzia izatea, irmotasuna, sakrifizio-gaitasuna eta <strong>lana<\/strong>. Unea iritsita eta ideia egokiari helduta <strong>gaitasun<\/strong> horiek guztiak izan ditzakegula uste badugu ere, askotan norberaren <strong>izaera<\/strong> izaten da egitasmoaren arrakasta edo porrota erabakitzen duena. Izan ere, negozio batek aurrera egin dezan, milaka egoera konpondu behar dira egunero, lehenik eta behin <strong>gaitasun profesionalarekin<\/strong> zerikusia dutenak, baina baita norberak ikuspuntu pertsonaletik egoera horiei aurre egin eta konpontzeko duen gaitasunarekin ere.<\/p>\n<p>Ariketa erraz baten bidez egiazta dezakezu hori. Begiratu inguruan dituzun pertsonei, senitartekoei, lagunei, kideei\u2026 Seguru ezagutzen duzula norbait gelditzen ez dena nahi duena lortu arte; bere denbora librea eginkizun horretan emateko gai dena, helburua lortzeko modu guztiak aztertuko dituena. Eta kontrakoa ere, seguru ezagutzen duzula metodikoa den pertsonaren bat, berritasunak gehiegi atsegin ez dituena, ez ohikotasunetik ateratzea. Seguruenik biak ala biak fidagarriak izango dira euren <strong>lanean<\/strong>, baina badirudi lehenengoa ekintzailearen <strong>profiletik<\/strong> hurbilago dagoela.<\/p>\n<p>Ekiteko abenturari heldu aurretik oso garrantzitsua da zeure burua aztertzea, hoztasunez, zure negozioa martxan jartzeko beharrezkoak diren izaera eta jarrera pertsonalak ba ote dituzun jakitea.<\/p>\n<p>Jarraian, zenbait egoera azalduko dizkizugu, ekiteko aproposa ote zaren jakiten lagunduko dizutenak. Prest al zaude?<\/p>\n<ol>\n<li>Gai al zara bat-batean sortzen diren <strong>egoera berrietara<\/strong> egokitzeko ala berritasunek noizbait blokeatu izan zaituzte? Merkatu aldakorrak egoera eta arazo aldakorrak sorrarazten ditu, eta horiei aurre egiteko prest egon behar duzu.<\/li>\n<li><strong>Arriskuak<\/strong> onar ditzakezu ala beldurtzen zaituzte? Arriskua negozio ororen berezko ezaugarria da. Arriskatzen ez duenak ez du irabazten, baina arriskua kalkulatu egin behar da beti.<\/li>\n<li>Zugan erabateko <strong>konfiantza<\/strong> al duzu ala hirugarrenen laguntza nahi izaten duzu? Enpresaburu eta arduradun direnek bakarrik erabaki behar izaten dituzte hainbat neurri, batzuetan ongi hartuak ez direnak.<\/li>\n<li><strong>Lagunkoia<\/strong> al zara ala erosoago egiten duzu lan bakarrik? Nahitaezkoa da bezeroekin, hornitzaileekin, inbertitzaileekin, lankideekin\u2026 harremanak izaten jakitea. Harreman pertsonalek konfiantza sustatzen dute; horregatik, soziabilitatea funtsezkoa da enpresak arrakasta izan dezan.<\/li>\n<li><strong>Tematsua<\/strong> al zara baita kolpe bat hartu ondoren ere, ala denbora behar duzu onera etortzeko? Onera etortzeko gaitasuna bertute handia da, etsipenean erori ez zaitezen.<\/li>\n<\/ol>\n<p>Pertsona ekintzailea izateko izaera egokia ote duzun jakiteko ordua da. Galdera gehienetan lehenengo aukeraren alde egin baduzu, ekintzailetza zure bokazioa da, negozio bat martxan jartzeko beharrezkoak diren jarrera pertsonalak dituzu. Baina ez kezkatu nagusiki bigarren aukerarekin bat egin baduzu, inor ez baita jakitun jaio. Laguntza eta aholkularitza egokiarekin edozein motatako egoerak bideratzen ikas dezakezu, izan zaitezkeen ekintzailerik onena izan zaitezen. Eta horri prestakuntza egokia gehitzen badiozu eta zure bidean laguntzen uzten badiguzu, arrakastaz ekiteko aukera asko izango duzu.<\/p>\n<p>Gogoratu <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Gaztenpresan<\/a> <a href=\"https:\/\/www.gaztenpresa.org\/eu\/tests\/test.php?id=1\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">ekintzaileentzako testa<\/a> eskaintzen dizugula. Horrekin, zure proiektua garatzeko dituzun gaitasunak ezagutuko dituzu. Gainera, egitasmoa bultzatzeko behar dituzun baliabide guztiak jarriko ditugu zure esku, <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/prestakuntza\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">enpresak sortzeko tailerrak<\/a> edota <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/prestakuntza\/#mentoring-tailerrak\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">mentoring-programak<\/a>, adibidez. Zain gaituzu.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Ekintzailetza modan dago. Egunero ikusi eta irakurtzen ditugu startup bikainei edo negozio-ideia apartak izan dituen jendeari buruzko albisteak. Gaiaren inguruko informazioa oso ugaria da, eta batzuetan badirudi arrakastaz ekiteko nahikoa dela ideia on bat edukitzea, gainerako guztia berez etorriko dela. Baina errealitatea oso bestelakoa da. Mundu guztia ez da ekintzaile perfektua: negozio bat martxan jartzeko [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":9892,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2474,2484],"tags":[],"yst_prominent_words":[],"class_list":["post-9893","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-nola-hasi-nire-negozioa","category-nola-hobetu-nire-negozioa"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/9893","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=9893"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/9893\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=9893"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=9893"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=9893"},{"taxonomy":"yst_prominent_words","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/yst_prominent_words?post=9893"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}