{"id":9829,"date":"2019-02-28T16:10:46","date_gmt":"2019-02-28T15:10:46","guid":{"rendered":"https:\/\/gaztenpresa.org\/?p=9829"},"modified":"2025-02-04T16:09:16","modified_gmt":"2025-02-04T15:09:16","slug":"beza-aitortzeko-5-urrats-autonomo-gisa-lanean-bazabiltza","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/beza-aitortzeko-5-urrats-autonomo-gisa-lanean-bazabiltza\/","title":{"rendered":"BEZa aitortzeko 5 urrats autonomo gisa lanean bazabiltza"},"content":{"rendered":"<p>Araubide orokorreko langile autonomo guztiek nahitaez aurkeztu behar dute BEZaren hiruhilekoko aitorpena dagokion Foru Ogasunean edo, hala badagokio, Zerga Agentzian. Izapide konplexua badirudi ere, nahiko erraza da hurrengo pausoak ematen badira.<\/p>\n<ol>\n<li><strong>Begiratu Ogasunean BEZa kalkulatzeko sistema. <\/strong>Zure kontura lanean hasi baino lehen, zentsu-aitorpena aurkeztu beharko duzu eta izena eman enpresaburuen, profesionalen eta atxikitzaileen erroldan. Bi ereduren artean bat hautatu ahal izango duzu:<\/li>\n<\/ol>\n<ul>\n<li>El modelo censal 036<a href=\"https:\/\/www.agenciatributaria.gob.es\/AEAT.sede\/procedimientoini\/G322.shtml\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">036 zentsu-eredua<\/a>: araubide orokorreko enpresaburuen, profesionalen eta atxikitzaileen erroldan alta emateko eredua da, eta kapital-elkarteen eta kooperatiben kasuetan ere erabiltzen da. Modelo estandarra da, osatuena, behar izan ditzakegun aukera guztiak hartzen baititu kontuan.<\/li>\n<\/ul>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<ul>\n<li>El modelo censal 037<a href=\"https:\/\/www.agenciatributaria.gob.es\/AEAT.sede\/procedimientoini\/G322.shtml\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">037 zentsu-eredua<\/a>: zentsu-eredu sinpleagoa da, eta ezin da erabili kasu guztietan. Espainiako estatuaren barruan bakarrik egiten badugu lan eta gure jarduerak ez badu araubide edo zerga berezirik, 037 eredua nahikoa izango da, seguruenik. Beste herrialde batzuetan jarduteko, urrutira saltzeko edo enpresa handien kasuan gomendagarria da 036 eredua erabiltzea.<\/li>\n<\/ul>\n<p>Eredu horien bidez, egingo duzun jardueraren berri emango diozu Foru Ogasunari edo, hala badagokio, Zerga Agentziari; jarduera noiz hasiko duzun eta zure zergak kudeatzeko erabiliko duzun kalkulu-sistema jakinaraziko diozu. BEZari erreparatuta, Araubide Orokorra esaten zaion kalkulu-sistema izaten da ohikoena, baina badira beste araubide berezi batzuk ere, <a href=\"http:\/\/www.bizkaia.eus\/ogasuna\/guregida\/fitxabisorea.asp?Tem_Codigo=7884&amp;Idioma=EU&amp;IdPublicoMostrar=1418\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">baliokidetasun-errekarguaren araubidea<\/a>, esaterako, txikizkako merkatarientzat nahitaezkoa dena.<\/p>\n<p>Lurralde batzuetan, Araban (<a href=\"https:\/\/sedeelectronica.vitoria-gasteiz.org\/j30-01s\/contenidoAction.do?lang=eu&amp;locale=eu&amp;idioma=eu&amp;uid=53907ec6_1245149b13d__7ff3\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">https:\/\/sedeelectronica.vitoria-gasteiz.org\/j30-01s\/contenidoAction.do?lang=eu&amp;locale=eu&amp;idioma=eu&amp;uid=53907ec6_1245149b13d__7ff3<\/a>) eta Gipuzkoan (<a href=\"https:\/\/www.gipuzkoa.eus\/eu\/web\/ogasuna\/zergak\/eredua\/840\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">https:\/\/www.gipuzkoa.eus\/eu\/web\/ogasuna\/zergak\/eredua\/840<\/a>), adibidez, Ekonomia-jardueren gaineko zerga ere aurkeztu beharko duzu. Arabaren kasuan, zure enpresaren egoitza ez badago Gasteizen, jarduera ekonomikoetako alta aurkeztu beharko duzu zure enpresaren helbideari dagokion Udalean.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<ol start=\"2\">\n<li><strong>Aurkeztu aitorpena hiruhileko guztietan.<\/strong> Alta eman ondoren, hiruhileko bakoitzaren ondorengo hilabetean aurkeztu beharko duzu BEZ aitorpena. Nolanahi ere, epe hori ez da berdina Ogasun guztietan. Beraz, urteko lehenengo hiruhilekoko aitorpena apirila amaitu aurretik aurkeztu beharko duzu, bigarren hiruhilekokoa uztaila bukatu baino lehen, eta abar.<\/li>\n<li><strong>Hiruhilekoko aitorpena. <\/strong>Dena prest duzu, orain aitorpenaren kalkulua egitea dagokizu. Bizkaian edo Araban aurkeztu behar baduzu, <a href=\"http:\/\/www.bizkaia.eus\/ogasuna\/ereduak\/modelos.asp?textomodelo=303&amp;idioma=CA&amp;aceptar=Buscar&amp;Tem_Codigo=2093&amp;dpto_biz=5&amp;codpath_biz=5%7C3587%7C2093\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">303 ereduaren<\/a> bidez egingo duzu autolikidazioa Ogasunean. Jasanarazitako BEZaren eta kengarria den jasandako BEZaren arteko aldea jasotzen du ereduak, hau da, zuk bezeroei jasanarazi diezun BEZaren eta hornitzaileei ordaindu behar izan diezunaren arteko aldea. Gipuzkoan lan egiten baduzu, berriz, <a href=\"https:\/\/egoitza.gipuzkoa.eus\/es\/listado-tramites\/-\/tramiteak\/xehetasuna\/11\/28\/740\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">300 eredua<\/a> erabiliko duzu, eta Nafarroan <a href=\"https:\/\/hacienda.navarra.es\/GImpresos\/Detalle.aspx?busqueda=IVA&amp;modo=1\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">F69 eredua<\/a>.<\/li>\n<li><strong>Eta aitorpenaren emaitza itzultzekoa bada? <\/strong>Hiruhilekoko aitorpenaren emaitza itzultzekoa bada, urtero urtarrilaren 1etik 31ra aurkeztekoa den urteko laburpenean eskatu ahal izango duzu itzulketa, hau da, urteko azken autolikidazioan (BEZa likidatzen duzun Ogasunaren 390 ereduaren bidez). Itzultzea eskatu beharrean, zenbateko hori hurrengo BEZ aitorpenetan konpentsatzea eska dezakezu.<\/li>\n<li><strong>Ez ahaztu urteko BEZaren laburpena.<\/strong> Balio erantsiaren gaineko zergaren likidazioari dagokionez urte natural osoan egin dituzun eragiketak jasotzen ditu 390 ereduak.<\/li>\n<\/ol>\n<p>Badira <a href=\"https:\/\/www.agenciatributaria.es\/AEAT.internet\/Inicio\/Ayuda\/Manuales__Folletos_y_Videos\/Manuales_practicos\/_Ayuda_Folleto_Actividades_economicas\/5__Impuesto_sobre_el_Valor_Anadido\/5_1_Actividades_exentas_del_IVA\/5_1_Actividades_exentas_del_IVA.html\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">jarduera jakin batzuk ez dutenak BEZik ordaindu behar<\/a>, hala nola mediku- eta osasun-zerbitzuek, hezkuntzak eta prestakuntzak edota kultura- eta kirol-elkarteek. Gainerako enpresa-jarduerek edo jarduera profesionalek hiru karga-mota dituzte:<\/p>\n<ul>\n<li><strong> \u00a0Tasa supermurriztua: %\u00a04koa <\/strong>da eta premiazko elikagaiei (ogiari, esnekiei eta abarri), liburuei, botikei eta desgaitasuna duten pertsonentzako produktu eta zerbitzuei ezartzen zaie.<\/li>\n<li><strong> \u00a0Tasa murriztua: %\u00a010ekoa<\/strong> da eta, besteak beste, ondasun hauei ezartzen zaie: haziei, ongarriei, herbizidei, urari, animalientzako botikei, betaurreko eta lentillei eta etxebizitzei. Era berean, hainbat zerbitzuri aplikatzen zaie: bidaiarien garraioari, ostalaritzari, kultura zerbitzu batzuei, kirol amateurreko ikuskizunei, zabor-bilketari\u2026<\/li>\n<li><strong> \u00a0Tasa orokorra: %\u00a021ekoa <\/strong>da eta gainerako ondasun eta zerbitzuei ezartzen zaie.<\/li>\n<\/ul>\n<p>Jarduera edo zerbitzu jakin bati dagokion tasa zehatza jakin nahi baduzu, begiratu <a href=\"https:\/\/www.agenciatributaria.es\/static_files\/AEAT\/Contenidos_Comunes\/La_Agencia_Tributaria\/Segmentos_Usuarios\/Empresas_y_profesionales\/Novedades_IVA_2014\/Nuevos_tipos_IVA.pdf\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">taula honetan<\/a>.<\/p>\n<p>Pauso erraz horiek emanda BEZaren hiruhilekoko aitorpena egiteaz ardura zaitezke. Dena den, komenigarria da aholku batzuk kontuan hartzea, <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/es\/categorias-del-blog\/legal-y-economico\/si-trabajas-por-cuenta-propia-cuidado-con-el-iva\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">hiruhilekoen amaieran ezustekorik ez izateko<\/a>. Eta gogoratu, BEZ aitorpena aurkezteko moduaz edo beste gai bati buruz informazio zehatzagoa behar baduzu, <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/es\/categorias-del-blog\/legal-y-economico\/si-trabajas-por-cuenta-propia-cuidado-con-el-iva\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Gaztenpresan<\/a> laguntza pertsonalizatua eskainiko dizugu. Zain gaituzu!<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Araubide orokorreko langile autonomo guztiek nahitaez aurkeztu behar dute BEZaren hiruhilekoko aitorpena dagokion Foru Ogasunean edo, hala badagokio, Zerga Agentzian. Izapide konplexua badirudi ere, nahiko erraza da hurrengo pausoak ematen badira. Begiratu Ogasunean BEZa kalkulatzeko sistema. Zure kontura lanean hasi baino lehen, zentsu-aitorpena aurkeztu beharko duzu eta izena eman enpresaburuen, profesionalen eta atxikitzaileen erroldan. Bi [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":9812,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2474,2484],"tags":[],"yst_prominent_words":[1290,1120,1347],"class_list":["post-9829","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-nola-hasi-nire-negozioa","category-nola-hobetu-nire-negozioa"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/9829","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=9829"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/9829\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=9829"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=9829"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=9829"},{"taxonomy":"yst_prominent_words","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/yst_prominent_words?post=9829"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}