{"id":9804,"date":"2019-02-18T12:17:02","date_gmt":"2019-02-18T11:17:02","guid":{"rendered":"https:\/\/gaztenpresa.org\/?p=9804"},"modified":"2019-02-18T12:17:02","modified_gmt":"2019-02-18T11:17:02","slug":"autonomoen-laneko-baja-langabezia","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/autonomoen-laneko-baja-langabezia\/","title":{"rendered":"Autonomo gisa, laneko bajaren eta langabeziaren inguruan jakin behar duzun guztia"},"content":{"rendered":"<p>Norbere kontura lan egiten duten pertsonek badakite nekez gozatu ahal izango dutela ordaindutako oporrez; hori da lan-erregimen honek ezartzen duen oztopoetako bat. Halere, aurtengo (2019ko) urtarrilaren 1etik aurrera, <strong>langabezia-subsidioa<\/strong> eta <strong>laneko bajak<\/strong> (istripu, gaixotasun arrunt edo gaixotasun profesionalen kasuan) jasota daude <strong>Langile Autonomoen Araubide Berezian<\/strong> (LAAB).<\/p>\n<p>Hala, norberaren kontura diharduen langile batek <strong>istripua<\/strong> jasaten badu lanaldian, <strong>baja<\/strong> jaso ahal izango du istripua gertatu eta hurrengo egunetik aurrera, eta mutuara joan behar izango du arreta jaso eta prestazioa kudeatzeko. Bestalde, istripua lanalditik kanpo gertatzen bada edo langileak <strong>gaixotasun arrunt <\/strong>bat badu, laugarren egunetik aurrera kobratu ahal izango du baja.<\/p>\n<p>Hori gertatzen denean, lehenik eta behin, langile autonomoak familia-medikuarengana joan behar du laneko baja hartzera, baina, gero, zenbait kudeaketa egin beharko ditu, bajak irauten duen bitartean subsidioa kobratu ahal izateko.<\/p>\n<ul>\n<li>Hasteko, lan-jarduerarik eza agintzen duen dokumentazioa entregatu behar du mutuan. Dokumentazioak honako hauek jaso behar ditu: osasun-zentroak emandako <u>bajako parte medikoa<\/u>, <u>prestazioa kobratzeko eskaera<\/u> (agiri hori mutuek ematen dute webgunearen bidez edo aurrez aurre beren egoitzan), <u>jarduera-aitorpena<\/u> (zinpeko deklarazio baten antzekoa da, negozioa aldi baterako eten dela adierazteko), <u>beste norbait arduratuko den lanaz<\/u> edo bestelako berritasunak, eta azken 3 hilabeteetan <u>Gizarte Segurantzari ordaindutako kotizazioen egiaztagiriak.<\/u><\/li>\n<li>Eskaera horiek zuzenean egin daitezke, edo posta elektronikoaren bidez, mutuek berariaz prestaturik duten helbidera idatziz. Kasu honetan, ezin da era telematikoan egin. Izapide horiek betetakoan, laneko ezintasunagatiko prestazio-eskaera formalizaturik egongo da.<\/li>\n<\/ul>\n<p>2019az geroztik, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalari (GSIN) laneko ezintasun-egoeraren berri eman behar zaio bide telematikoz \u2014Egoitza Elektronikoaren bidez edo Sare Sistemaren bidez\u2014.<\/p>\n<p><strong>Prestazioaren zenbatekoa <\/strong>zehazteko, langile autonomoaren Gizarte Segurantzako kotizazioa hartuko da kontuan, ordaintzen duen kuotaren arabera. Azken hileko kotizazioaren arabera egiten da zenbatekoaren kalkulua, eta baja amaitu arte ez da aldatuko. Hona hemen zenbatekoak:<\/p>\n<ul>\n<li><strong>Laneko istripua<\/strong> bada, oinarriaren <strong>% 75<\/strong> kobratuko da, baja medikoa hartu eta hurrengo egunetik aurrera.<\/li>\n<li><strong>Gaixotasun arrunta <\/strong>edo lantokitik kanpoko istripua bada, kotizazioaren ehunekoa <strong>%\u00a060ra <\/strong>jaitsiko da eta laugarren egunetik hogeigarren egunera bitartean aplikatuko da.<\/li>\n<\/ul>\n<p><strong>Gaixotasun arrunta <\/strong>edo istripu arrunta bada, langile autonomoak bere azken kotizazioaren <strong>%\u00a075<\/strong> jasoko du hogeita batgarren egunetik aurrera.<\/p>\n<p><strong>Langabezia-subsidioa<\/strong><\/p>\n<p>Langile autonomoentzako <strong>langabezia-subsidioa <\/strong>ere araututa dago.<\/p>\n<p>Subsidio hori jasotzeko, baldintza batzuk bete behar dituzu. <strong>Arrazoi ekonomikoak <\/strong>argudiatzen badituzu, frogatu beharko duzu zure galerak urteko sarreren % 10 baino gehiagokoak izan direla edo % 20 baino gehiagokoak ondoz ondoko bi ekitalditan. Era berean, arrazoi teknikoak eta produkzioari eta antolakuntzari lotutakoak ere argudia daitezke, edo ezinbestekoa arrazoiak, hala nola jarduera betetzeko administrazio-baimena galtzea, dibortzioa, legezko banantzea edo genero-indarkeria.<\/p>\n<p>Horrez gain, baldintza hauek bete behar dira:<\/p>\n<ul>\n<li>Langile Autonomoen Araubide Berezian alta emanda egotea eta <strong>\u00abjarduera uzteagatiko kontingentzia\u00bb <\/strong>beteta edukitzea.<\/li>\n<li><a href=\"https:\/\/sede.seg-social.gob.es\/wps\/portal\/sede\/sede\/Ciudadanos\/afiliacion%20e%20inscripcion\/206880\/!ut\/p\/z1\/jZBBT8IwFMe_yi70QkbbbRRm0phFEFQwMUKYu5iudFtl60Y7IfHTW-DCAcGe-pr_e-_3K0xgDBPFdjJnrawVK239kZBPH5MAhwjPJuhpjKLl_GUZ-m_-xCNwdS2AQgST__SjP050s__5VsAaeHr-MM9h0rC2cKXKahizTJaScSvpCEcqw7VsDhWMPUSGQ2S5kmuTj2bHwBV0y5aXdXr6xkil_tBCaJEJLXTvW9vnom0bc9dBHbTf73upVHmP11UHGcE0L-639ISWSm1EV6iuFi0DWa0rOh69LqYLUG1aKowrDDiOqoyiGNgVMqcoYP6A-IN1ioMg4KnocxxyQnxBWJYKBkbRI7Jp01AXg7zg9t5c3mg49Vwcgq2hCpgNBXwn1zcXXLIuatPC-Fz2Uuqk3zDNKgPjMyJHKOdABN-FgU21jH9mU_TVL3czsXJ_ASZ03GY!\/dz\/d5\/L0lHSkovd0RNQURrQUVnQSEhLzROVkUvZXU!\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Araubide Berezian baja<\/a> eskatzea, jarduera uzteagatik.<\/li>\n<li>Jarduera utzi aurreko 12 hilabeteetan kontingentzia horrengatik kotizatu izana.<\/li>\n<li>Jarduera uzteko legezko egoeran egotea eta Gizarte Segurantzako Enplegu Zerbitzuaren bidez lan-merkatuan berriro sartzeko prestasuna egiaztatzea.<\/li>\n<li>Erretiro-pentsioa jasotzeko eskubidea ematen duen adina bete gabe izatea.<\/li>\n<li>Gizarte Segurantzako kotizazioen ordainketa eguneratua izatea edo zor diren kotizazioak ondorengo 30 egunetan ordaintzea.<\/li>\n<li>Eta, langile bat edo gehiago kontrataturik baduzu, laneko legerian araututako berme, betebehar eta prozedurak betetzen dituzulako zinpeko deklarazioa aurkeztea.<\/li>\n<\/ul>\n<p>Betekizun horiek formalizaturik dituzunean, jarduera-etendura eska dezakezu Foru Ogasunean, <strong>036 Ereduaren <\/strong>bidez, eta gero mutuara joan zaitezke. Jarduera utzi eta hurrengo hileko azken egunera arteko epea duzu horretarako.<\/p>\n<p>Baina, zenbat denboraz jaso dezakezu prestazioa? Hori kalkulatzeko, kontingentzia horrengatik kotizatu duzun denbora hartu behar duzu kontuan.<\/p>\n<p>Kotizazio-aldiak (hilabeteak)\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 \u00a0\u00a0\u00a0Prestazioaren iraupena<\/p>\n<p>12 eta 17 hilabete bitartean&#8230;&#8230;&#8230;&#8230;&#8230;&#8230;&#8230;..4 hilabete<\/p>\n<p>18 eta 23 hilabete bitartean&#8230;&#8230;&#8230;&#8230;&#8230;&#8230;&#8230;..6 hilabete<\/p>\n<p>24 eta 29 hilabete bitartean&#8230;&#8230;&#8230;&#8230;&#8230;&#8230;&#8230;..8 hilabete<\/p>\n<p>30 eta 35 hilabete bitartean&#8230;&#8230;&#8230;&#8230;&#8230;&#8230;..10 hilabete<\/p>\n<p>36 eta 42 hilabete bitartean&#8230;&#8230;&#8230;&#8230;&#8230;&#8230;..12 hilabete<\/p>\n<p>43 eta 47 hilabete bitartean&#8230;&#8230;&#8230;&#8230;&#8230;&#8230;..16 hilabete<\/p>\n<p>48 hilabete baino gehiago&#8230;&#8230;&#8230;&#8230;&#8230;&#8230;&#8230;&#8230;24 hilabete<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Eta zenbatekoa? Bada, azken 12 hilabeteetan ordaindu duzun batez besteko kotizazioari \u2014jarduera uzteagatiko eta kontingentzia profesionalengatiko zenbatekoak barne hartuta\u2014 dagokion oinarriaren %\u00a070ekoa izango da. Hala, adibidez, hileko 944,35 euroko (gaur egungo) gutxieneko oinarriaren arabera kotizatu baduzu azken 12 hilabeteetan, hileko kotizazioen batez bestekoa ere 944,35 eurokoa izango da. Beraz, kalkulua oso erraza da: %\u00a070 aplikatuta, 661,04 euro kobratuko dituzu hilean, prestazioak irauten duen bitartean.<\/p>\n<p>Eta gogoratu, <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Gaztenpresan<\/a>, zu bezalako pertsona ekintzaileen aldeko apustua egiten dugula eta zure negozioa martxan jartzeko behar duzun laguntza guztia emango dizugula. Zain gaituzu!<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Norbere kontura lan egiten duten pertsonek badakite nekez gozatu ahal izango dutela ordaindutako oporrez; hori da lan-erregimen honek ezartzen duen oztopoetako bat. Halere, aurtengo (2019ko) urtarrilaren 1etik aurrera, langabezia-subsidioa eta laneko bajak (istripu, gaixotasun arrunt edo gaixotasun profesionalen kasuan) jasota daude Langile Autonomoen Araubide Berezian (LAAB). Hala, norberaren kontura diharduen langile batek istripua jasaten badu [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":9803,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2480,2484],"tags":[],"yst_prominent_words":[],"class_list":["post-9804","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-gaztenpresa-komunitatea","category-nola-hobetu-nire-negozioa"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/9804","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=9804"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/9804\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=9804"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=9804"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=9804"},{"taxonomy":"yst_prominent_words","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/yst_prominent_words?post=9804"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}