{"id":9789,"date":"2019-02-04T12:16:25","date_gmt":"2019-02-04T11:16:25","guid":{"rendered":"https:\/\/gaztenpresa.org\/?p=9789"},"modified":"2019-02-04T12:16:25","modified_gmt":"2019-02-04T11:16:25","slug":"2018a-mugarriz-betetako-urtea-ekintzailetzan","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/2018a-mugarriz-betetako-urtea-ekintzailetzan\/","title":{"rendered":"2018a, mugarriz betetako urtea ekintzailetzan"},"content":{"rendered":"<p>2018. urtea zirraragarria izan da <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Gaztenpresarentzat<\/a>. Urtean zehar, enplegua sustatzeko lanean jarraitu dugu, <strong>Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan<\/strong> enpresak sortuz, eta ehunka <strong>ekintzaile<\/strong> gazteri lagundu diegu negozio berriak aurrera ateratzen. Era berean,\u00a0<strong>ekintzailetzarekin<\/strong> lotutako hogeiren bat ekitaldi eta ekimenetan antolatzaile eta partaide izan gara, eta balantzea oso ona izan da.<\/p>\n<p>Gaztenpresarentzat bereziki garrantzitsuak izan diren ekitaldi batzuk nabarmendu nahi ditugu. <strong>Talentua erakartzeari eta aukerak sortzeari<\/strong> erreparatuta, garrantzitsuenetako bat <a href=\"http:\/\/www.b-venture.com\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">B-Venture<\/a> izan zen. Joan den urrian egin zen Bilbon<strong> ekintzailetzari buruzko kongresu <\/strong>hori, penintsularen iparraldean gai horren inguruan egin den biltzarrik handiena. Ekitaldia aukera bikaina izan zen <strong><em>startup<\/em><\/strong> direlakoentzat <strong><em>networking<\/em><\/strong>a lantzeko <strong>euskal korporazio handietako<\/strong> ordezkariekin. Korporazio horien artean izan zen <strong>LABORAL Kutxa<\/strong> ere. Gainera, kongresua baliagarria izan zen enpresa berri horiek eta <strong>negozio-aukeren <\/strong>bila dabiltzan eta enpresa-proiektu berriak lagundu nahi dituzten inbertitzaileak harremanetan jartzeko. Bi egun zirraragarri izan ziren. Ehun proiektu baino gehiagoren artean 24 hautatu zituzten eta egileek aukera izan zuten euren egitasmoa 50 inbertitzaile ingururen aurrean aurkezteko.<\/p>\n<p>Hilabete batzuk lehenago, apirilean, <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/prestakuntza\/#mentoring-tailerrak\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Gaztenpresaren Mentoring<\/a> topaketa egin genuen. Gogokoen dugun ekitaldietako bat da, bertan aukera izan baikenuen mentore batzuekin eta 2017an lagundu genituen ekintzaile askorekin egoteko. Guztira 66 ekintzaileri lagundu genien negozioa garatu eta sendotzen, 23 mentoreren eskutik. Gure Mentoring programari esker, enpresa-gestioan eskarmentua duten boluntarioen laguntza dute ekintzaileek. Mentoreek aholkuak ematen dizkiete eta negozioa sendotzen lagundu. Horrela, mentore boluntarioek, enpresa-ehun gaztea sendotzen eta ezagutza eta esperientzia belaunaldi berriei transmititzen laguntzen dute.<\/p>\n<p>Gaztenpresaren jardueran mugarri izan den beste ekitaldi bat: urtarrilean, EHUko <a href=\"https:\/\/www.ehu.eus\/eu\/web\/ieae\/mbae3\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Ekintzailetza eta Enpresa Zuzendaritzako Masterraren<\/a> itxiera akademikoa zela eta, <strong>Gaztenpresa-MBAe3 Sariak<\/strong> banatu genituen lehenengoz, Masterraren 2. promozioko proiektu ekintzaile onenak goraipatzeko. Sariok, enpleguaren eta negozio berrien alde dugun konpromisoaren adierazgarri dira. Negozio-proiektu berritzaileak gestionatzeko gai diren zuzendariak trebatzea da MBAe3 Masterraren helburua. Horretarako, negozio berriak sortzeko eta zuzendaritzako lanpostuei heltzeko beharrezkoak diren gaitasun profesionalak, autonomia exekutiboa eta ekimena garatzen ikasten dute ikasleek. Hemendik, berriro zoriondu nahi ditugu <strong>Juan Echevarr\u00eda<\/strong>, <strong>Leire Ballesteros<\/strong> eta <strong>Amaia Manuera<\/strong>, Masterrean zehar egin duten lanagatik.<img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"aligncenter wp-image-9791 size-large\" src=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/statics\/2019\/02\/GZT_INF_67_Hitos2018_EUS_Mesa-de-trabajo-1-copia-572x1024.png\" alt=\"2018ko mugarriak\" width=\"572\" height=\"1024\" \/><\/p>\n<p>Halaber, jakin badakigu ekintzailetza hezkuntzaren eremutik sustatu behar dela, eta, horregatik, <a href=\"http:\/\/eu.startinnovasummit.com\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\"><strong>STARTinnova Summit<\/strong><\/a> topaketa antolatu dugu, batxilergoko edo lanbide-heziketako ikasle diren eta ekiteko ideiak dituzten 16 eta 17 urte bitarteko gazteentzako programa. Ikasle gazteak eta hezkuntzako adituak biltzea izan zen topaketaren helburua, guztion artean esperientziak partekatu eta hezkuntzako berrikuntza garrantzitsuenak aztertzeko.<\/p>\n<p>Eta <strong>teknologia berriek<\/strong> gizarte-garapenean eta ekintzailetzan duten garrantzia kontuan hartuta, urrian Bilbon egin zen <a href=\"https:\/\/mfc-emn-conference2018.com\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Mikrofinantzen Europako Sarearen<\/a> kongresuan hartu genuen parte. Iraultza digitalak herritarren finantza- eta gizarte-inklusioan dituen ondorioak izan ziren bertan aztergai. Ekintzaileek eta <em>startup<\/em>ek teknologia berriak aprobetxa ditzaten sustatzeko mikrofinantzen erakundeek zer egin dezaketen aztertzea izan zen, hain zuzen, topaketaren helburua.<\/p>\n<p><strong>Teknologia, prestakuntza, talentua erakartzea, enpresa-laguntza<\/strong>\u2026 Ikusten duzunez, Gaztenpresaren jarduna nabarmena izan da urtean zehar, baina aipatutako horiek ez dira izan mugarri bakarrak, ez eta gutxiago ere. 2018an ekintzailetzari buruzko ekitaldietan hartu dugu parte, besteak beste, <a href=\"http:\/\/eu.citaemprende.eus\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Cita Emprende<\/a> (Donostia) eta <a href=\"http:\/\/www.alavaemprende.com\/eu\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Araba Ekinean<\/a> ekimenetan. Berrikuntzari eta teknologia berriei buruzko foroetan partaide izan gara, <a href=\"https:\/\/inno-forum.org\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Innovation Forum<\/a> eta <a href=\"http:\/\/www.innova-bilbao.com\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">lnnova Bilbao<\/a> ekitaldietan. Sari-banaketetan ere tartean ibili gara<a href=\"https:\/\/bizintek.es\/premio\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">: Bizintek Sariak<\/a> eta Mondragon Unibertsitatearen <a href=\"https:\/\/www.mondragon.edu\/eu\/web\/ekiten\/sarituak\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Ekiten Sariak<\/a>. Era berean, Kiroletako Asmamen eta Diseinu Lehiaketan ere esku-hartu genuen. Gogora dezagun <a href=\"http:\/\/wats.team\/eu\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Wats-Kiroletako balioak<\/a> ekitaldia ere babestu dugula. Hezkuntzaren bidez eta gaitasunak eta balioak ikasteko ingurune berritzaileak sortuz, indarkeria kirolaren arlotik desagerraraztearen aldeko ekimena da. Halaber, <a href=\"http:\/\/www.youthbusiness.es\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">YBS<\/a>ren Mentoringaren Eragin Soziologikoari buruzko txostenaren aurkezpenean hartu dugu parte, eta baita tokiko garapen inklusiboa eta iraunkorra lortzeko <a href=\"https:\/\/www.gsef2018.org\/es\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Bilboko Global Social Economy Forum <\/a>ekitaldian ere. Eta beste hamaika kontutan ibili gara.<\/p>\n<p>Nolanahi ere, balantzea egiteko orduan konturatu gara benetan gure lanaren norainokoaz. Horixe egin genuen joan den apirilean Beatriz Artolazabal Enplegu sailburuarekin batera. Fundazioa 1994an martxan jarri zenetik <strong>5.000 enpresa berri<\/strong> sortzen lagundu dugu, horietatik 400 baino gehiago 2017an. Horren ondorioz 8.700 lanpostu berri baino gehiago sortu dira bi hamarkadako ibilbidean. Zenbaki horiek bultzada dira guretzat, 2019an ekintzailetzaren eta enpleguaren alde lanean jarraitzeko. Gaztenpresan zain gaituzu.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>2018. urtea zirraragarria izan da Gaztenpresarentzat. Urtean zehar, enplegua sustatzeko lanean jarraitu dugu, Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan enpresak sortuz, eta ehunka ekintzaile gazteri lagundu diegu negozio berriak aurrera ateratzen. Era berean,\u00a0ekintzailetzarekin lotutako hogeiren bat ekitaldi eta ekimenetan antolatzaile eta partaide izan gara, eta balantzea oso ona izan da. Gaztenpresarentzat bereziki garrantzitsuak izan diren ekitaldi [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":9790,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2474,2484],"tags":[],"yst_prominent_words":[],"class_list":["post-9789","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-nola-hasi-nire-negozioa","category-nola-hobetu-nire-negozioa"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/9789","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=9789"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/9789\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=9789"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=9789"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=9789"},{"taxonomy":"yst_prominent_words","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/yst_prominent_words?post=9789"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}