{"id":9660,"date":"2018-09-24T10:04:17","date_gmt":"2018-09-24T08:04:17","guid":{"rendered":"https:\/\/gaztenpresa.org\/?p=9660"},"modified":"2025-01-27T16:11:39","modified_gmt":"2025-01-27T15:11:39","slug":"sare-sozialetan-jarduteko-erabili-behar-dituzun-kontzeptuak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/sare-sozialetan-jarduteko-erabili-behar-dituzun-kontzeptuak\/","title":{"rendered":"Sare sozialetan jarduteko erabili behar dituzun kontzeptuak"},"content":{"rendered":"<p>Sare sozialak funtsezkoak dira marketin digitaleko edozein estrategiak funtzionatzeko. Halere, beste arlo askotara ere heltzen dira, bai profesionaletara, bai pertsonaletara. Duela gutxi arte ia ezezagunak genituen kontzeptu digitalak eskuratu eta erabili behar ditugu gehienok gaur egun. Berdin da zure lanbideak zerikusi zuzena ez izatea sare sozialekin: negozio bat baduzu edo ekintzaile bat bazara, sare sozialekin lotutako oinarrizko kontzeptu batzuk ezagutu eta menderatu behar dituzu, zure enpresa sustatzeko baliagarri izango baitituzu.<\/p>\n<h4><strong>Canva<\/strong><\/h4>\n<p><strong>Diseinu-tresna <\/strong>bat da, <strong>diseinatzaile ez <\/strong>diren pertsonentzat sortua. Hainbat txantiloi eskaintzen ditu, irudiak, letra-mota ezberdinak, grafikoak eta abar aukeratzeko. Diseinua funtsezko elementua da <strong>sare sozialetan edukiak <\/strong>argitaratzeko, eta sare sozialetako estrategia guztietarako oinarrizko arauetako bat <strong>irudiak <\/strong>eta <strong>grafikoak <\/strong>dituzten <strong>post erakargarri eta bisualak <\/strong>egitea da. Tresna horren eta <strong>argazkigintzari <\/strong>buruzko nozio batzuen bidez, sare sozialetara egokitutako edozein motatako argitalpenak sor daitezke, eta, gainera, <strong>doan.<\/strong><\/p>\n<h4><strong>Copy-a<\/strong><\/h4>\n<p>Zure sare sozialetako argitalpenen irudiak garrantzitsuak badira ere, irudi horiekin joango diren <strong>testuak <\/strong>ere oso garrantzitsuak dira. <strong>Sare sozialetako argitalpenetako esteka, <\/strong>irudi<strong>, bideo <\/strong>eta<strong> audioekin <\/strong>agertu ohi den<strong> testu-edukia <\/strong>da copya. Halere, testu horiek landu eta <strong>kanpaina baten sormen-estrategia <\/strong>pentsatu behar duen <strong>pertsona <\/strong>izendatzeko ere balio du termino horrek. Hala, <strong>copy sortzaileak <\/strong>ideia edo istorio jakin bat <strong>audientziari <\/strong>nola helarazi behar zaion pentsatzeko ardura du, elkarreraginaren bidez ahalik eta erantzunik onena lortzeko.<\/p>\n<h4><strong>Creative Commons<\/strong><\/h4>\n<p>Irabazteko asmorik gabeko erakundea da, eta edozein <strong>sortzailek<\/strong> beste <strong>batzuen sormen-lana erabiltzeko<\/strong> eta berea <strong>partekatzeko<\/strong> <strong>lizentziak <\/strong>ematen ditu. Lizentzia horiei esker, obra baten egileak baimena eman diezaioke publikoari, modu erraz eta estandarizatuan, bere sormen-lana partekatzeko eta erabiltzeko, <strong>berak aukeratutako baldintzetan.<\/strong> 2015aren bukaeran Creative Commons-en 1.100 milioi lizentzia baino gehiago zeuden mundu zabalean. Diseinu-proiektuetan erabiltzen diren <strong>doako baliabide <\/strong>asko argazkiak, letra-tipoak eta abar izaten dira. Baliabide horiek, hain zuzen,<strong> liburu-denda espezializatuetan <\/strong>aurki daitezke.<\/p>\n<h4><strong>#FF<\/strong><\/h4>\n<p>\u00ab<strong>Follow Friday<\/strong><strong>\u00bb <\/strong>edo #FF <strong>Twitterreko joera <\/strong>bat da, erabiltzaileek beste erabiltzaile edo \u00aba bilduei\u00bb \u00a0jarraitzeko egiten dituzten <strong>gomendioak <\/strong>laburtzen dituena. 2009. urteaz geroztik dago abian, <a href=\"https:\/\/twitter.com\/micah?ref_src=twsrc%5Etfw%7Ctwcamp%5Etweetembed%7Ctwterm%5E1124262248%7Ctwgr%5E373939313b73706563696669635f73706f7274735f616374696f6e&amp;ref_url=http%3A%2F%2Fwww.christiandve.com%2F2013%2F08%2Fque-significa-ff-en-twitter-followfriday-como-se-usa-y-cuando-se-empezo-a-utilizar%2F\">@Micah<\/a> <strong>tuitlariaren <\/strong>ekimenari esker. Haren bidez, alde batetik, <strong>kalitateko jarraitzaile <\/strong>ugari irabaz daitezke, eta bestetik, <strong>eduki eta tuitlari interesgarriak <\/strong>aurki daitezke.<\/p>\n<h4><strong>News Feed-a<\/strong><\/h4>\n<p>Sare sozial edo blog batek bere <strong>albiste eta argitalpenei <\/strong>eskaintzen dien <strong>espazioa <\/strong>da News Feeda. Espazio hori 2006an agertu zen aurrenekoz, <strong>Facebooken.<\/strong> Harrez gero, erabiltzaileek euren <strong>argazkiak, bideoak eta esperientziak <\/strong>partekatzeko leku bihurtu da. Sistema erraza ematen badu ere, <strong>albisteak eta berritasunak iragazi <\/strong>egiten ditu, algoritmo konplexu baten bidez. Algoritmo horren irizpideak aldizka aldatzen ditu konpainia estatubatuarrak. Hasiera batean, <strong>hurrenkera kronologikoan <\/strong>agertzen ziren <strong>eguneratzeak. <\/strong>Halere, Facebookeko <strong>komunitatea <\/strong>etengabe handitu denez, lehentasunak ezarri eta <strong>edukiak iragazi <\/strong>egin behar izan zituen. Algoritmo horren azken aldaketa urte honen hasieran izan zen, <strong>Marc Zuckerbergek <\/strong>jakinarazi zuenean Facebook <strong>marken edukiak baztertzen <\/strong>eta pertsona artekoak bultzatzen hasiko zela, sare sozialaren izaera indartzeko.<\/p>\n<h4><strong>Troll-a<\/strong><\/h4>\n<p>Interneten, funtsean, <strong>eztabaidak eragozten <\/strong>dituen pertsona da trolla. Erabiltzaile hori <strong>foro, txat <\/strong>edo sare sozialetan sartzen da, <strong>anonimotasunak <\/strong>babesturik. Horien iruzkinek inoiz ez dute zerikusirik izaten hizpide den gaiarekin. Haren helburua da foroko <strong>parte-hartzaileak <\/strong>amorraraztea, <strong>liskarra eragiteko <\/strong>eta <strong>kosta ahala kosta protagonismoa <\/strong>irabazteko<strong>.<\/strong> <strong>Gehiegizko trolling-a ziberrerasotzat <\/strong>ere jo daiteke.<\/p>\n<h4><strong>Engagementa<\/strong><\/h4>\n<p><strong>Jarraitzaile <\/strong>batek sare sozialetan <strong>marka<\/strong> jakin batekin duen <strong>konpromisoa <\/strong>da engagementa. Erabiltzaile horren <strong>interakzioa <\/strong>eta <strong>partaidetza <\/strong>neurtzen ditu. Enpresa batek engagementa sortu behar du <strong>lehen erosketa <\/strong>edo <strong>konbertsio<\/strong> bat lortzeko, baina gero iraunarazi egin behar du, geroan ere ekintza horiek <strong>errepikatzeko.<\/strong><\/p>\n<p>Kontzeptu horiek zure sare sozialetan edo zure negozioarenetan aurki ditzakezunetako batzuk besterik ez dira. Sare sozialen eta marketin digitalaren eremua hobeto ezagutu nahi baduzu, gogoratu <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/\">Gaztenpresan<\/a> lantegiak eta prestakuntza-ikastaroak ditugula, zuri laguntzeko. Zure zain gaude.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Sare sozialak funtsezkoak dira marketin digitaleko edozein estrategiak funtzionatzeko. Halere, beste arlo askotara ere heltzen dira, bai profesionaletara, bai pertsonaletara. Duela gutxi arte ia ezezagunak genituen kontzeptu digitalak eskuratu eta erabili behar ditugu gehienok gaur egun. Berdin da zure lanbideak zerikusi zuzena ez izatea sare sozialekin: negozio bat baduzu edo ekintzaile bat bazara, sare sozialekin [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":9659,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2474,2484],"tags":[],"yst_prominent_words":[],"class_list":["post-9660","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-nola-hasi-nire-negozioa","category-nola-hobetu-nire-negozioa"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/9660","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=9660"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/9660\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=9660"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=9660"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=9660"},{"taxonomy":"yst_prominent_words","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/yst_prominent_words?post=9660"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}