{"id":9649,"date":"2020-03-13T13:45:06","date_gmt":"2020-03-13T12:45:06","guid":{"rendered":"https:\/\/gaztenpresa.org\/?p=9649"},"modified":"2025-01-27T16:11:38","modified_gmt":"2025-01-27T15:11:38","slug":"sortu-publizitate-kanpaina-erraz-bat-sareetan-eta-sustatu-zure-negozioa","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/sortu-publizitate-kanpaina-erraz-bat-sareetan-eta-sustatu-zure-negozioa\/","title":{"rendered":"Sortu publizitate-kanpaina erraz bat sareetan eta sustatu zure negozioa"},"content":{"rendered":"<p><strong>Sare sozialen abantaila handienetako <\/strong>bat da <strong>edozein negozioren marketin-estrategiarako <\/strong>balio dutela. Berdin da <strong>nazioarteko enpresa <\/strong>baten edo <strong>tokiko ETE <\/strong>baten arduradun izatea, edo kanpaina horretarako aurrekontu txikia izatea: kasu guztietan izango duzu aukera <strong>zure premietara doitutako <\/strong>merkatu potentzial batetara iristeko eta zure produktuak eta zerbitzuak zure aukeretara egokitutako kostuekin sustatzeko.<\/p>\n<p>Galdera honakoa da: <strong>Nola egin?<\/strong> Erantzuna bikoitza da: batetik, <strong>sare sozialetako estrategia <\/strong>egoki batekin eta, bestetik, <strong>publizitate-kanpaina errazekin<\/strong>, horiekin <strong>bezero gehiagorengana iritsi <\/strong>ahal izango baituzu zure eragin-eremuan.<\/p>\n<p>Beste post batzuetan azaldu dizugu <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/blogaren-kategoriak\/arduera-ekintzailea\/nola-eman-ezagutzera-nire-negozioa-sare-sozialen-bitartez\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">nola eman ezagutzera zure negozioa sareetan<\/a> eta <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/blogaren-kategoriak\/arduera-ekintzailea\/sare-sozialetan-ekintza-plan-bat-sortzeko-eta-zure-negozioa-sareetan-sustatzeko-jarraibideak\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">zein diren sare sozialetan ekintza-plan on bat sortzeko jarraibideak<\/a>. Oraingo honetan, publizitatean eta hura egiteko sarerik egokienetan jarriko dugu arreta: <strong>Facebook eta Instagram, Twitter <\/strong>eta<strong> LinkedIn<\/strong>. Kanpaina horiek agentzia espezializatuei eskatzeko beharrezko baliabideak ez badituzu, izan itzazu gogoan jarraibide hauek, <strong>publizitate-kanpaina errazak egiten <\/strong>lagunduko baitizute.<\/p>\n<h4><strong> Facebook Ads. <\/strong><\/h4>\n<p>Facebooken eta Instagramen <strong>online publizitate-plataforma <\/strong>autokudeagarria da. Haren bitartez, iragarkiak erakutsi ahal izango dizkiegu erabiltzaileei, <strong>branding<\/strong>-ekintzak egiteko, gure webgunea sustatzeko, gure webgunera trafikoa erakartzeko, gure produktuak saltzeko eta abarretarako. <strong>Google Ads<\/strong> plataformaren eskaintza-metodo berdinarekin funtzionatzen du, baina <strong>merkatua segmentutan banatzeko askoz gaitasun handiagoa <\/strong>du. Eta kanpaina bat konfiguratzea oso <strong>erraza <\/strong>da:<\/p>\n<p>&#8211; <strong>Zehaztu <\/strong>zertarako nahi duzun iragarkia (erabiltzaileak bere datuak uzteko, zure webgunera joateko, zure argitalpenean Like egiteko\u2026).<\/p>\n<p>&#8211;<strong>Segmentatu publikoa<\/strong>: iragarkia argitaratuko den gunea, data, zure bezero potentzialen adin-tartea, hezkuntza, interesak, hizkuntzak, generoa\u2026<\/p>\n<p>&#8211; <strong>Aukeratu <\/strong>pantailako zein <strong>lekutan <\/strong>agertuko diren iragarkia, <strong>aurrekontua<\/strong>, <strong>argitalpen-datak <\/strong>eta <strong>ordaintzeko modua <\/strong>(klik eginda edo inprimatze bidez).<\/p>\n<p>&#8211; Ordaindu eta kito.<\/p>\n<p>Argitaratu aurretik, zirriborro bat ikusiko duzu eta, gero, <strong>iragarkien <\/strong>eta <strong>emaitzen jarraipena <\/strong>egin ahal izango duzu haren <a href=\"https:\/\/www.facebook.com\/business\/help\/651294705016616\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">pixelari<\/a> esker. Facebook Ads plataforman doan sor daitezke iragarkiak: erabiltzaileek egiten duten klik bakoitzeko (CPC) edo mila inprimatze bakoitzeko (CPM) bakarrik ordaintzen da, eta gutxieneko aurrekontua 5 eurokoa da.<\/p>\n<p>Abantaila asko ditu, baina honako hauek dira garrantzitsuenak: erraztasuna, segmentutan banatzeko gaitasuna eta bezeroen merkatu potentziala, Facebook baita gure inguruan gehien erabiltzen den sare soziala. Laguntzaile hau erabiltzen hasteko, sartu <a href=\"https:\/\/www.facebook.com\/business\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">esteka honetara<\/a>.<\/p>\n<h4><strong> Twitter Ads<\/strong><\/h4>\n<p>Twitterren publizitate-plataforma Facebookenaren nahiko antzekoa da, baina <strong>intuitiboagoa <\/strong>eta zertxobait <strong>garestiagoa<\/strong> da. Harekin, <strong>followerrak, gure webguneko bisitak, <\/strong>gure webguneko <strong>bihurketak, <\/strong>gure argitalpenen <strong>retweetak<\/strong>, beste erabiltzaile batzuen <strong>posta elektronikoko helbideak <\/strong>eta abar lor ditzakegu. Facebooken bezala, <strong>zer lortu nahi dugun <\/strong>erabaki behar dugu lehenengo. Gero, kanpainaren <strong>iraupena <\/strong>zehaztu eta hura segmentutan banatu behar dugu, eskaintzen dizkigun irizpideak kontuan hartuta; iragarkiak zein <strong>kokaleku geografikotan <\/strong>erakutsi adieraziko dugu; <strong>aurrekontua <\/strong>eta gure <strong>eskaintza <\/strong>zehaztuko ditugu, lortutako <strong>ekintza bakoitzeko<\/strong>; eta ordaindu egingo dugu. Kasu honetan ere kanpainak emandako emaitzen jarraipena egin ahal izango dugu. Twitter Ads oso <strong>erabilerraza <\/strong>da, kanpainak oso <strong>azkar <\/strong>konfiguratzen dira eta <strong>jarraitzaileak lortzen baditugu bakarrik ordaindu <\/strong>ahal izango dugu, segmentazio handia eskaintzeaz gain. Gainera, beste orientazio batzuetara iristeko aukera izango dugu, <strong>telebista-programetako Twitter<\/strong> kontuekin jarduten duten erabiltzaileengana, adibidez.<\/p>\n<p>Kanpaina bat Twitter Ads bidez sortzeko, sare horretan kontu bat izan eta <a href=\"https:\/\/ads.twitter.com\/campaign\/18ce53z9xxh\/new\/campaign\/objectivepicker\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">esteka honetan<\/a> sartu behar duzu, besterik gabe.<\/p>\n<h4><strong>LinkedIn Ads<\/strong><\/h4>\n<p>Hiruen artean honako hau izango da, seguruenik, errazena. Gainera, publiko jakin batengana iristeko iragarkiak argitaratzea eta argitalpenak babestea ahalbidetzen du, horiek irismen handiagoa izan dezaten. Plataforma honek ere <strong>enkante bidezko sistema <\/strong>batekin funtzionatzen du eta, bertan, iragarkiak gure publikorik garrantzitsuenari helaraztea da helburua. Sare hau profesionala da, jakina, eta oso lan-profil zehatzak dituzten erabiltzaileak izango dira beti haren xede. Horregatik, <strong>oso segmentazio-aukera bereziak <\/strong>eskaintzen ditu: kokapen geografikoa, adina eta generoa, baina baita enpresan duen kargua, laneko funtzioa, tituluak, gaitasunak, prestakuntza-zentroak eta abar ere. LinkedIn bidez, klik bakoitzeko (CPC) edo 1.000 inpresio bakoitzeko (CPM) ordain dezakegu. Gainera, oso aukera interesgarria eskaintzen du: iragarkiak erabiltzailearen LikedIn postontzira <strong>(InMail babestua) <\/strong>zuzenean bidaltzeko aukera. Abantaila horrez gain, sare honek irisgarritasun handia eskaintzen die enpresei, eta ezin hobea da profil profesional zehatz batengana iritsi nahi badugu.<\/p>\n<p>Bestalde, oso <strong>CPC eta CPM altuak ditu<\/strong>, eta <strong>gure publiko potentzialak guztiz zehaztutako profil profesionala izan behar du <\/strong>aukera hau eraginkorra izan dadin. Edonola ere, emaitza mugatuak ditu eta, beraz, publizitate-kanpaina osagarri gisa zehaztea komeni da. LinkedInen iragarki bat egiteko, <a href=\"https:\/\/business.linkedin.com\/es-es\/marketing-solutions\/ads?\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">hemen<\/a> klik egin behar duzu.<\/p>\n<p>Zure negozioa marketin-kanpainen bitartez sustatzeko informazio gehiago behar baduzu, gogoratu Gaztenpresan prestakuntza-tailerrak eta -ikastaroak ditugula zuri laguntzeko. Ez izan zalantzarik: konta iezaguzu zure ideia eta ausartu ekitera!<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Sare sozialen abantaila handienetako bat da edozein negozioren marketin-estrategiarako balio dutela. Berdin da nazioarteko enpresa baten edo tokiko ETE baten arduradun izatea, edo kanpaina horretarako aurrekontu txikia izatea: kasu guztietan izango duzu aukera zure premietara doitutako merkatu potentzial batetara iristeko eta zure produktuak eta zerbitzuak zure aukeretara egokitutako kostuekin sustatzeko. Galdera honakoa da: Nola egin? [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":9648,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2474,2484],"tags":[],"yst_prominent_words":[],"class_list":["post-9649","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-nola-hasi-nire-negozioa","category-nola-hobetu-nire-negozioa"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/9649","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=9649"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/9649\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=9649"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=9649"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=9649"},{"taxonomy":"yst_prominent_words","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/yst_prominent_words?post=9649"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}