{"id":9614,"date":"2020-04-07T13:18:30","date_gmt":"2020-04-07T11:18:30","guid":{"rendered":"https:\/\/gaztenpresa.org\/?p=9614"},"modified":"2025-01-27T16:11:38","modified_gmt":"2025-01-27T15:11:38","slug":"bost-aholku-zure-langile-taldearekin-harreman-osasungarria-eta-estresik-gabekoa-edukitzeko","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/bost-aholku-zure-langile-taldearekin-harreman-osasungarria-eta-estresik-gabekoa-edukitzeko\/","title":{"rendered":"Bost aholku zure langile-taldearekin harreman osasungarria eta estresik gabekoa edukitzeko"},"content":{"rendered":"<p>Zure enpresan lan egiten duten pertsonen gestioak zure zerbitzuaren edo produktuaren kalitateak bezainbesteko garrantzia du, ia. Zure negozioa epe ertain eta luzera arrakastatsua izatea nahi baduzu, <strong>lanean txertatuta\u00a0<\/strong>eta gustura egongo den <strong>plantilla egonkorra <\/strong>osatu behar duzu.Izan ere, <strong>laneko gogobetetasuna<\/strong>ren arabera, zure langileak enpresaren enbaxadore ala negoziorako galga bihurtuko dira.<strong>Lan-giro osasungarria<\/strong>lortzeko eta zure plantillarekiko <strong>harremana estresik gabea\u00a0<\/strong>izateko, ez duzu zertan kide guzti-guztien adiskide bihurtu:nahikoa da guztiok ere printzipio batzuk argi edukitzea, eta aholku erraz batzuei kasu egitea:<\/p>\n<p style=\"padding-left: 30px;\"><strong>1. Zaindu langileekiko harremana.\u00a0<\/strong>Oso garrantzitsua da langileek nabaritzea nagusia ez ezik,\u00a0<strong>gida profesionala\u00a0<\/strong>ere bazarela eta halakotzat jarduten duzula.Pentsatu ohi denaren aurka, langileek, eta batez ere gazteenek, beteranoen (eta bereziki enpresan <strong>lidergoren\u00a0<\/strong>bat dutenen) <strong>aholkuak eskertzen dituzte<\/strong>. Horrek ez du esan nahi beraien <strong>lagun\u00a0<\/strong>bihurtu behar duzunik, baina bai zurekin ia edozeri buruz hitz egiteko <strong>konfiantza\u00a0<\/strong>eskaintzen diezula.Sentitu egin behar dute entzun egiten dituzula eta beraien <strong>iruzkinak, kexuak eta iradokizunak\u00a0<\/strong>aintzat hartzen dituzula. Baina ez soilik laneko kontuetan:batez ere esparru profesionalean jardun behar duzu horrela.Talde-lana funtsezkoa da\u00a0<strong>harreman profesionalak sendotzeko <\/strong>eta\u00a0<strong>esperientzietatik irakaspenak ateratzeko<\/strong>. Eta emaitza are biribilagoa izango da taldean orotariko adin, arlo eta estiloetako jendea biltzen bada, bakoitzak elementu bereiziak eta osagarriak ekarriko ditu eta.<\/p>\n<p style=\"padding-left: 30px;\"><strong>2. Izan malgua.\u00a0<\/strong>Enpresa-arduradun askok egiten dute huts berdina: eginbehar gehienak beren gain hartzen dituzte, ez dakitelako <strong>eginkizunak delegatzen<\/strong>. Jarrera horren atzean pertzepzio oker bat dago; izan ere, uste dute inork ez dituela gauzak eurek baino hobeto egingo, lanean buru-belarri murgilduta daudelako.Alabaina, zertarako dituzu langileak, ez badiezu beraien lana egiteko eta dakitena erakusteko aukerarik eskaintzen?Enpresako langileek jarduteko <strong>askatasun-esparru zabala\u00a0<\/strong>eduki behar dute, horri esker <strong>denbora irabaziko\u00a0<\/strong>duzulako, bezeroei <strong>zerbitzu hobea eskainiko\u00a0<\/strong>diezuelako eta langileak lanean <strong>txertatuago sentituko\u00a0<\/strong>direlako.Eta malgutasun hori bera erabil dezakezu beste alor batzuetan, hala nola <strong>ordutegietan <\/strong>eta\u00a0<strong>telelanean<\/strong>, baldin eta zure sektoreak hala aritzeko aukera eskaintzen badu.Zure taldeko kideei beren denbora kudeatzeko aukera ematen badiezu, <strong>konfiantza<\/strong>ere eskaintzen diezu, eta langileak <strong>lanean txertatzeko <\/strong>modu bikaina da hori.Gehien-gehienetan, <strong>enpatia da lidergo onaren gakoa<\/strong>; hala bada, pentsatu zerk suspertuko zintuzkeen, eta saia zaitez hori ezartzen.<\/p>\n<p style=\"padding-left: 30px;\"><strong>3. Onartu kritika eraikitzaileak eta inoren irakaspenak.<\/strong>Irakaspenek ez dute beti noranzko bakarra eduki beharrik:nagusia zeu izan arren, ez duzu beti egia absoluturik edukiko eta ez dituzu beti enpresaren xehetasun guzti-guztiak ezagutuko.Oso garrantzitsua da <strong>langileei entzuten jakitea\u00a0<\/strong>eta, egindako lanagatik norbait zoriontzen duzun bezala, <strong>kritika eraikitzaileak <\/strong>onartzeko gai ere izatea <strong>errendimendu-arazoak<\/strong>daudenean.Gogoan izan azken erabakia beti zure esku egongo dela eta, horrenbestez, iradokizun horiek ez dutela zure <strong>agintea\u00a0<\/strong>gutxiesten; aitzitik, langileak <strong>akuilatu\u00a0<\/strong>eta <strong>emaitza hobeak\u00a0<\/strong>lortzera animatuko dituzu.Eta arlo profesionalean langile-talde bizia baduzu, planteatu <strong>erronkak<\/strong>: aurkeztu lanerako helburu zehatzak eta sentiarazi zeure konfiantza.Eta ez ahantzi <strong>beraien ezagutzei probetxua ateratzea<\/strong>.\u00a0<strong>Sare sozialetan <\/strong>aditu-aditua den <strong>millennial\u00a0<\/strong>bat sartu berri bada plantillan, eskatu sare sozialei atarramentua ateratzen irakasteko edo zure enpresaren\u00a0<strong>estrategia digitalean\u00a0<\/strong>parte hartzeko.Batez ere, ez utzi ezagutza hori alferrik galtzeneta egin ahal duzun guztia areagotzeko.Gogoan izan <strong>Derek Bok<\/strong>ek, Harvardeko Unibertsitateko errektoreak, esan zuena:<strong>\u00abPrestakuntza garestia dela uste baduzu\u2026 saiatu ezjakintasunarekin\u00bb.<\/strong><\/p>\n<p style=\"padding-left: 30px;\"><strong>4. Utzi tartea, baina zehaztu mugak argi eta garbi.\u00a0<\/strong>Batzuetan, <strong>agintaritza onaren <\/strong>eta\u00a0<strong>lagunkeriaren\u00a0<\/strong>arteko tartea oso fina izaten da eta, horregatik, oso garrantzitsua da argi eta garbi zehaztea <strong>lanean onartu ezin diren portaerak<\/strong>. Adibidez, langileeidebekatzen badiezu lanaldi oso-osoan\u00a0<strong>posta elektronikoa eta sare sozialak asmo pertsonaletarako erabiltzea<\/strong>, gauza bat baino ez duzu lortuko: langileek motibazioa galtzea eta despistatzen zaren uneren batean erabiltzea.Izan ere, ez dago pertsonarik <strong>zortzi orduan jarraian erabat produktiboa <\/strong>izango denik, <strong>atsedenaldirik eta iheserako tarterik gabe<\/strong>. Horregatik, garrantzitsua da ohiko lan- eta hierarkia-eredua haustea eta eskuratu nahi dituzun helburuak era errealista batean jakinaraztea langile-taldeari.<\/p>\n<p style=\"padding-left: 30px;\"><strong>5. Langileak jardunaren parte senti daitezela.\u00a0<\/strong>Ez dago ezer hoberik\u00a0<strong>motibatuta eta enpresaren helburuetan parte sentitzen den langile-taldea <\/strong>edukitzea baino\u2026 eta ez dago arduradunarentzako amets gaiztoagorik motibaziorik gabeko langile-taldea edukitzea baino.Negozioaren osasunak harreman zuzena du zure langile-taldearen aldartearekin, eta langileen motibazioari eutsi nahi badiozu, honako hauek egitea komeni zaizu:<\/p>\n<p style=\"padding-left: 60px;\"><strong>&#8211; <\/strong><strong>Zehaztu argi eta garbi enpresaren xedea eta asmoak.<\/strong><\/p>\n<p style=\"padding-left: 60px;\"><strong>&#8211; <\/strong><strong>Planteatu helburu egingarriak.<\/strong><\/p>\n<p style=\"padding-left: 60px;\"><strong>&#8211; <\/strong><strong>Izan zeu eredua.<\/strong><\/p>\n<p style=\"padding-left: 60px;\"><strong>&#8211; <\/strong><strong>Zehaztu argi eta garbi pertsona bakoitzaren ardurak.<\/strong><\/p>\n<p style=\"padding-left: 60px;\"><strong>&#8211; <\/strong><strong>Eman langileei lana egoki egiteko behar dituzten tresnak.<\/strong><\/p>\n<p style=\"padding-left: 60px;\"><strong>&#8211; <\/strong><strong>Eskaini lantoki bakoitzerako ordainsari egokia.<\/strong><\/p>\n<p>Aholku erraz horiek, lan txukuna eta sen ona uztartzen badituzu, langileekin harreman arina eta estresik gabea edukiko duzu. Eta gogoan izan plantilla gestionatzeko laguntza behar baduzu, <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/\">Gaztenpresa<\/a>rekin harremanetan jartzeko aukera duzula, dela telefonoz (900 101 143), dela sare sozialen bidez \u2013<a href=\"https:\/\/www.facebook.com\/Gaztenpresa\/\">Facebook<\/a>, <a href=\"https:\/\/twitter.com\/gaztenpresa?lang=es\">Twitter<\/a>\u00a0eta<a href=\"https:\/\/www.linkedin.com\/company\/gaztenpresa?trk=biz-companies-cym\">Linkedin<\/a>\u2013, dela gure <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/\">webgunearen<\/a>bidez. Eta dagoeneko <a href=\"https:\/\/www.laboralkutxa.com\/eu\/pro-negozioak-eta-profesionalak\">LABORAL Kutxa<\/a>ren bezeroa bazara, ez ahantzi <a href=\"http:\/\/consultingpro.laboralkutxa.com\/eu\/\">Consulting Pro<\/a>ko profesionalak zure zerbitzura dituzula.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Zure enpresan lan egiten duten pertsonen gestioak zure zerbitzuaren edo produktuaren kalitateak bezainbesteko garrantzia du, ia. Zure negozioa epe ertain eta luzera arrakastatsua izatea nahi baduzu, lanean txertatuta\u00a0eta gustura egongo den plantilla egonkorra osatu behar duzu.Izan ere, laneko gogobetetasunaren arabera, zure langileak enpresaren enbaxadore ala negoziorako galga bihurtuko dira.Lan-giro osasungarrialortzeko eta zure plantillarekiko harremana estresik [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":11868,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2474,2484],"tags":[],"yst_prominent_words":[],"class_list":["post-9614","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-nola-hasi-nire-negozioa","category-nola-hobetu-nire-negozioa"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/9614","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=9614"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/9614\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=9614"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=9614"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=9614"},{"taxonomy":"yst_prominent_words","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/yst_prominent_words?post=9614"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}