{"id":9287,"date":"2017-12-18T09:31:32","date_gmt":"2017-12-18T08:31:32","guid":{"rendered":"https:\/\/gaztenpresa.org\/?p=9287"},"modified":"2025-02-04T16:44:34","modified_gmt":"2025-02-04T15:44:34","slug":"zergatik-egon-behar-du-zure-negozioak-google-my-businessen","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/zergatik-egon-behar-du-zure-negozioak-google-my-businessen\/","title":{"rendered":"Zergatik egon behar du zure negozioak Google My Businessen?"},"content":{"rendered":"<p>Zenbat aldiz entzun duzu Bill Gatesen <strong>\u201cInterneten ez badago, ez da existitzen\u201d <\/strong>esaldia? Behin baino gehiagotan, ezta? Bada, gaur egun esaldi hori egokitu eta honako hau esan dezakegu: <strong>Googlen agertzen ez bada, ez da existitzen. <\/strong>Bilatzailearen lehen lekuetan agertzen ez bada, hobeto esanda.<\/p>\n<p>Izan ere, gure inguruneko bilaketa guztien %\u00a096 egiten du <a href=\"https:\/\/www.google.es\/\">Googlek<\/a>, eta <a href=\"https:\/\/www.bing.com\/?setlang=es\">Bing <\/a>eta <a href=\"https:\/\/es.yahoo.com\/\">Yahoo <\/a>bilatzaileen aliantzak soilik egin diezaioke nolabaiteko itzala, bi horiek elkar hartuta bilaketa guztien %\u00a03,69 hartzen baitute. Hori dela eta, enpresek <strong>baliabide ugari <\/strong>erabiltzen dute beren <strong>SEOa <\/strong>(search engine optimization) <strong>hobetzeko<\/strong>, hau da, posizionamendu organikoko teknikak hobetzeko, Googleren robotak errazago aurki ditzan.<\/p>\n<p>Helburu horrekin, enpresentzat berariaz sortutako Google My Business doako plataforma dugu. Negozioei sarean ikusgarritasun handiagoa izaten laguntzen die, funtsean. Hona hemen haren abantailak:<\/p>\n<p>&#8211; <strong>Gure negozioari buruzko informazioa eta elkarrizketa bezeroekin.<\/strong> Interneten gure negozioari buruzko informazioa erraz eta bizkor gehitzeko aukera ematen digu tresna horrek. Enpresen sare sozial baten moduan funtzionatzen du, behar diren datu guztiak argitaratzen baititu erabiltzaileek gu aurkitzeko eta gurekin harremanetan jartzeko: posta-helbidea, telefonoa, geolokalizazioa\u2026<\/p>\n<p>Plataforma dinamikoa da: <strong>berriak, artikuluak, irudiak eta<\/strong> <strong>bideoak <\/strong><a href=\"http:\/\/www.youtube.com\/es\"><strong>YouTube<\/strong><\/a><strong>n<\/strong> erraz argitaratzeko eta zure berritasun guztiak ezagutarazteko aukera ematen dizu<strong>.<\/strong> Sare sozialaren alderdi horrek lagunduko digu\u00a0 bezeroekin elkarreragina izaten, gure zerbitzu edo produktuei buruz zer uste duten jakiteko eta haiekin etengabeko harremanetan egoteko. Kalitateko edukiak argitaratzen baditugu eta gure erabiltzaileekin elkarreragina sustatzen badugu, bisita gehiago izango du gure sareak.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>&#8211; <\/strong><a href=\"https:\/\/www.google.es\/maps?source=tldsi&amp;hl=es\"><strong>Google Maps<\/strong><\/a><strong>en<\/strong> <strong>agertuko zara<\/strong><strong>.<\/strong> <strong>My Businessen <\/strong>zure fitxa betetzen duzunean, zure negozioa <strong>Google Mapsen <\/strong>agertzea lortu dezakezu, edozein bezero zure enpresara erraz eta eroso iristeko. Horrez gain, <strong>Googlek erabiltzaileen geolokalizazioa lehenesten du bilaketaren emaitzak eskaintzean.<\/strong> Adibidez, Donostiako pertsona batek zerbitzu bat bilatzen badu Googleren bidez, bilaketa egiten ari den zonako negozioak eskainiko dizkio horrek lehendabizi.<\/p>\n<p><strong>&#8211; <\/strong><strong>Sortu zure nortasun digitala eta hobetu zure SEOa.<\/strong> <strong>Google My Business <\/strong>direktoriotik datozen tokiko emaitzak gainerako emaitza organikoen gainetik jartzen ditu Googlek, norberaren sare eta plataformak erabiltzen dituztenak saritu egiten baititu. Bestela esanda: bi negozio lehian ari badira bilaketa-emaitza organikoen zerrendako lehen postuetan egoteko, My Businessen alta emanda dagoena nabarmenduko du Googlek. Horregatik, <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/es\/categorias-del-blog\/negocios-digitales\/como-hacer-para-que-mis-clientes-me-encuentren-en-internet\/\">zure bezeroek Interneten aurki zaitzaten burutu behar dituzun ekintzen zerrendan<\/a> egon behar du plataforma horretan sartzeak.<\/p>\n<p><strong>&#8211; <\/strong><strong>Jarraipen-estatistikak.<\/strong> Plataformak honako estatistika erraz hauek eskaintzen dizkizu: nola bilatzen zaituzten bezeroek, zenbat aldiz ikusi dituzten zure argazkiak, zenbat aldiz deitu duten telefonoz zure negoziora eta zer ekintza egin dituzten zure fitxarekin, baita zure negoziora autoz heltzeko zenbat aldiz eskatu dituzten argibideak ere. Hau da, estatistika erraz eta ulergarriak jasoko dituzu zeure bezeroen portaera orokorra ulertzeko, <a href=\"https:\/\/analytics.google.com\/analytics\/web\/provision\/?authuser=0#provision\/SignUp\/\">Analyticsen <\/a>aditua izan gabe.<\/p>\n<p><strong>&#8211; <\/strong><strong>Hobetu zure marketin-kanpainak bilatzaileetan.<\/strong> <strong>Adwordseko<\/strong> publizitate-kanpaina bat egin nahi baduzu, kokapen-eremu bat azal dadin (hau da, nahi baduzu zure iragarkiak esteka bat erakustea, non helbidea eta telefonoa azalduko diren, eta erabiltzaileak hori klikatuz zure kokapena mapan ikustea), <strong>ezinbestekoa da zure negozioa Google My Businessen alta emanda egotea.<\/strong><\/p>\n<p><strong>&#8211; <\/strong><strong>Doakoa eta erabilerraza da.<\/strong> Ez izan beldur: Google My Business oso erraza da erabiltzen eta lagundu egingo dizu zeure markari buruzko informazioa Googleren aplikazioetan sinkronizatzen. Horrez gain, app batzuk ditu zure mugikorretik erabiltzeko, dela <a href=\"https:\/\/play.google.com\/store\/apps\/details?id=com.google.android.apps.vega&amp;hl=es\">Android <\/a>dela <a href=\"https:\/\/itunes.apple.com\/us\/app\/google-my-business-update\/id853371601?mt=8\">iOS<\/a>.<\/p>\n<p>Dagoeneko haren abantaila guztiak ezagutzen dituzunez, hartu une bat <a href=\"https:\/\/business.google.com\/add\/info?service=plus&amp;hl=es&amp;gmbsrc=es-es-ha-se-z-gmb-s-z-o~bk-D_Listing-c&amp;ppsrc=GMBS0&amp;utm_campaign=es-es-ha-se-z-gmb-s-z-o~bk-D_Listing-c&amp;utm_source=gmb&amp;utm_medium=ha&amp;_ga=2.103738816.1922645527.1512905913-1565394967.1512905913&amp;_gac=1.217876324.1512905913.CjwKCAiA07PRBRBJEiwAS20SIBECgGV_dA7Q7cYq9SuuPRj3AvUoNBFPVRoCfECAc2V5yaxChTnjKxoCW88QAvD_BwE\">alta emateko<\/a> eta <strong>bete erregistroa zure enpresaren datuekin.<\/strong> Informazioa bilaketa-emaitzetan ager dadin, <strong>PIN kode batekin balidatu behar dugu enpresaren fitxa. <\/strong>Googlek emango digu kode hori, posta bidez.<\/p>\n<p>Zure enpresari alta ematean, kontuan hartu alderdi hauek:<\/p>\n<ul>\n<li>Egiaztatu <strong>zure enpresaren fitxa osaturik dagoela <\/strong>eta zehatza dela: gehitu <strong>harremanetarako telefonoak, irudiak, irekitzeko ordutegia eta negozioaren deskribapena.<\/strong><\/li>\n<li>Aukeratu <strong>kategoria espezifikorik <\/strong>egokienak zure negozioarentzat. Aukeratu Googlek eskaintzen dizkizunetako bat, zure enpresa bilaketa egokietan erakusten laguntzeko.<\/li>\n<li>Ezarri <strong>presentzia sendo eta egoki bat Interneten.<\/strong> Izan zaitez fidagarria eta eman informazio baliagarria soilik.<\/li>\n<li>Eskatu bezeroei zure enpresari buruzko iritzia emateko. Horretarako, tokiko fitxan <strong>Idatzi aipamen bat <\/strong>aukeran klik egin behar dute.<\/li>\n<li>Sustatu zure <strong>Google+ <\/strong>orrialdea eta lortu jarraitzaileak: egin argitalpen ugari eta eguneratu zure profila.<\/li>\n<\/ul>\n<p><strong>Google My Businessen <\/strong>aditua zara jada. Orain, <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/blogaren-kategoriak\/negozio-digitalak\/eman-ospe-digitala-doan-zure-negozio-berriari\/\">ospe digitala doan sortu besterik ez duzu egin behar<\/a>. Gainera, <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/\">Gaztenpresak <\/a>eskaintzen dizkizun <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/prestakuntza\/\">prestakuntza-ikastaroak eta -tailerrak<\/a> erabil ditzakezu, zure negozioari bultzada berria ematen lagunduko dizuten gaitasun digitalak eta profesionalak eskuratzeko. Zain gaituzu!<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Zenbat aldiz entzun duzu Bill Gatesen \u201cInterneten ez badago, ez da existitzen\u201d esaldia? Behin baino gehiagotan, ezta? Bada, gaur egun esaldi hori egokitu eta honako hau esan dezakegu: Googlen agertzen ez bada, ez da existitzen. Bilatzailearen lehen lekuetan agertzen ez bada, hobeto esanda. Izan ere, gure inguruneko bilaketa guztien %\u00a096 egiten du Googlek, eta Bing [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":9286,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2474,2484],"tags":[],"yst_prominent_words":[1120,1146,1438],"class_list":["post-9287","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-nola-hasi-nire-negozioa","category-nola-hobetu-nire-negozioa"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/9287","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=9287"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/9287\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=9287"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=9287"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=9287"},{"taxonomy":"yst_prominent_words","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/yst_prominent_words?post=9287"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}