{"id":9157,"date":"2017-09-18T12:21:18","date_gmt":"2017-09-18T10:21:18","guid":{"rendered":"https:\/\/gaztenpresa.org\/?p=9157"},"modified":"2025-02-04T16:44:34","modified_gmt":"2025-02-04T15:44:34","slug":"nola-joan-lanera-autorik-gabeko-egunean","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/nola-joan-lanera-autorik-gabeko-egunean\/","title":{"rendered":"Nola joan lanera Autorik gabeko Egunean"},"content":{"rendered":"<p><strong>Irailaren 22an<\/strong>, ostiralez, Autorik gabeko Eguna izango da, <strong>2017ko Europako Mugikortasunaren Asteko<\/strong> jardueren barruan. Hiri askok eta euskal udalerriek bat egin dutenez ekimenarekin, egun berezi horretan kaleetako zirkulazioa murriztuko dute, eta automobilaren ordezko aukera osasungarriak eskainiko dituzte.<\/p>\n<p>Jende askorentzat, Europako Autorik gabeko Eguna penitentzia bat da. Euskal Autonomia Erkidegoan, hamar lagunetik bederatzi udalerritik kanpora joaten da lanera, eta horietatik <strong>%\u00a075ek<\/strong> bere ibilgailu partikularra erabiltzen du horretarako, <strong>Eustat Euskal Estatistika Erakundearen<\/strong> datuen arabera.<\/p>\n<p>Horregatik, automobilaren ordezko aukera batzuk proposatuko dizkizugu, Mugikortasunaren Asteari aurre egin, airearen kalitatea hobetzen lagundu, osasuntsuago jardun eta euro batzuk aurrez ditzazun.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<h2><strong>Oinez joateko arrazoiak<\/strong><\/h2>\n<p>Lantokia nahiko hurbil baduzu, zorionekoa zu: oinez joatea duzu aukerarik onena. Osasunaren sektoreko profesionalen arabera, <strong>egunean ordu erdiko bi ibilaldi eginez gutxitu egiten da gaixotasun kardiobaskularrak pairatzeko arriskua; horrez gain, ariketa lagungarria da argaltzeko <\/strong>eta estres-maila jaisteko. Gainera, ordenagailu aurreko egoneko lana baldin baduzu, ibilaldiak eginez <strong>aurrea hartuko diezu lepoko eta gerriko minei.<\/strong><\/p>\n<p>Trikimailu bat nagiari aurre egiteko: lotu ibilaldi horiek aisialdiarekin. Beraz, jarri gogokoen duzun irratsaioa edo musika zure mugikorrean eta hasi mugitzen. Burua arinduta iritsiko zara lanera.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<h2><strong>Eragin pedalei<\/strong><\/h2>\n<p>Ba al zenekien <strong>euskal herritarren %\u00a02 baino gutxiago joaten dela lanera bizikletan?<\/strong> Horietatik <strong>gehienek bizi diren udalerrian bertan egiten dute lan<\/strong>. <strong>Oso urruti gaude Herbehereetako datuetatik<\/strong>, biztanleen %\u00a043k erabiltzen baitu bizikleta, eta Danimarkakoetatik, biztanleen %\u00a030 ibili ohi baita bizikletaz. Eta haiek ere ez dute klima tropikalik.<\/p>\n<p>Kaskoa ipini eta bizikletan ibiltzeak abantaila ugari ditu, ez bakarrik ingurumenarekin lotutakoak. Osasunari begira oso onuragarria da, ibiltzea bezala. <a href=\"http:\/\/www.bmj.com\/content\/357\/bmj.j1456\">British Medical Journal aldizkarian argitaratutako ikerlanean<\/a> aditzera eman dutenez, bihotzeko gaixotasunagatik hiltzeko arriskua %\u00a052 txikiagoa da lanera bizikletaz joaten direnen artean, ibilgailuz joaten direnekin alderatuta. Era berean, minbiziaren ondorioz hiltzeko arriskua %\u00a040 txikiagoa da bizikleta egunero erabiltzen dutenen artean.<\/p>\n<p>Hurrengo Europako Autorik gabeko Eguna aukera paregabea da lanera bizikletaz joatea zer den probatzeko. Beraz, bizikletarik ez baduzu, bilatu hurbilen duzun <a href=\"http:\/\/www.moveuskadi.euskadi.eus\/aa31-home\/eu\/aa27aModuloWar\/bicis\">mailegu-puntua<\/a> eta proba ezazu. <strong>Errepikatuko duzu, seguru.<\/strong><\/p>\n<h2><\/h2>\n<h2><strong>Garraio publikoa<\/strong><\/h2>\n<p>Garraio publikoaren erabilera ibilgailu partikularraren aldeko arrazoi ia guztien gainetik dago. Askotariko abantailak ditu: <strong>ingurumenarekin lotutakoak, ekonomikoak, espazioarekin eta denborarekin zerikusia dutenak\u2026 abantaila guztiak<\/strong>. Gainera, garraio-sare osatua dugu: <strong>metroa, tranbia, tren-lineak, hiri barruko autobusak, herrien eta probintzien artekoak<\/strong>\u2026 Ez dugu aitzakiarik.<\/p>\n<p>Jakina da <strong>garraio publikoak partikularrak baino gutxiago kutsatzen<\/strong> duela, eta hiri batzuetan hasi dira autobus elektrikoak erabiltzen. Gainera, ehunka ibilgailu pribatu <em>atera<\/em> ditzake hiritik, eta, horrela, <strong>auto-ilarak sortzea saihesten lagundu<\/strong>.<\/p>\n<p><strong>Garraio publikoa jarraian erabiltzea automobil partikularrean ibiltzea baino merkeagoa da<\/strong>: joan-etorria ordaintzen duzu eta kito; ez duzu aparkalekua bilatzeko lan astunik hartu behar eta bidean lasai joan zaitezke, <strong>liburu on bat irakurtzen edo zure sare sozialak eguneratu eta azken berriak ikusten<\/strong>.<\/p>\n<p>2017ko Europako Mugikortasunaren Asteari begira, <a href=\"http:\/\/www.moveuskadi.euskadi.eus\/aa31-home\/eu\/aa27aModuloWar\/\">Moveuskadi<\/a> web-orria erabiltzea gomendatzen dizugu. <a href=\"http:\/\/www.moveuskadi.euskadi.eus\/aa31-home\/es\/aa27aModuloWar\/planificar\">Bidaia planifikatzeko tresna<\/a> eskaintzen du, garraio publikoa erabiliz lanera modu azkarrenean, errazenean eta merkeenean iristeko aukera erakutsiko dizuna. Idatzi bidaiaren abiapuntua eta helmuga, eta\u2026 voil\u00e0! <a href=\"http:\/\/www.moveuskadi.euskadi.eus\/aa31-home\/eu\/aa27aModuloWar\/?locale=eu\"><strong>Garraio publikoko operadore guztiak<\/strong><\/a> hartzen ditu kontuan, <strong>haien ordutegiak, ibilbideak eta lineak<\/strong>.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<h2><strong>Autoa partekatzea<\/strong><\/h2>\n<p>Lanera joateko tamalez automobila hartu behar baduzu, Autorik gabeko Eguna endredo hutsa dela pentsatuko duzu, ziur. Baina, hartu duzu kontuan autoa jende gehiagorekin partekatzeko aukera?<\/p>\n<p>Kalkulatu dutenez, gutxienez bi lagunekin <strong><em>carpooling<\/em><\/strong> egiten duen gidari batek <strong>urtean 1.500 euro aurrez ditzake guztira<\/strong> 25 kilometroko ibilbidean. Gehiegi esatea dela uste duzu? Hartu tartetxo bat eta kalkulatu erregai-gastuak, bidesariak, eta abar. Ikusiko duzu agian ez garela motz gelditu. Baina ez erreparatu alderdi ekonomikoari bakarrik:<strong> ingurumenaren ikuspuntutik,<\/strong> <strong>autoa egunero partekatzen baduzu 1,5 tona inguru CO<\/strong><strong><sub>2<\/sub><\/strong><strong> isurtzeari utziko diozu<\/strong>, eta berotze globalari aurre egiten lagunduko duzu. Datuok kezkagarriak dira, ezta?<\/p>\n<p>Zure enpresan autoa partekatzeko proposamenak dituzten iragarki-taulak egon daitezke. Bestela, hor dago <a href=\"http:\/\/www.compartir.org\">Compartir.org<\/a> web-orrialdea, antzeko ibilbidea egiten duten pertsonak harremanetan jartzen dituena.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Aukera horiekin guztiekin ez duzu aitzakiarik datorren <strong>irailaren 22an zure ibilgailua etxean utzi<\/strong> eta lanera garraio publikoan, partekatutako autoan, bizikletaz edo oinez joateko. <strong>Gustuko izango duzu, seguru.<\/strong><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Irailaren 22an, ostiralez, Autorik gabeko Eguna izango da, 2017ko Europako Mugikortasunaren Asteko jardueren barruan. Hiri askok eta euskal udalerriek bat egin dutenez ekimenarekin, egun berezi horretan kaleetako zirkulazioa murriztuko dute, eta automobilaren ordezko aukera osasungarriak eskainiko dituzte. Jende askorentzat, Europako Autorik gabeko Eguna penitentzia bat da. Euskal Autonomia Erkidegoan, hamar lagunetik bederatzi udalerritik kanpora joaten [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":9155,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2474,2484],"tags":[],"yst_prominent_words":[1120,1187],"class_list":["post-9157","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-nola-hasi-nire-negozioa","category-nola-hobetu-nire-negozioa"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/9157","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=9157"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/9157\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=9157"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=9157"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=9157"},{"taxonomy":"yst_prominent_words","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/yst_prominent_words?post=9157"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}