{"id":9152,"date":"2017-09-11T17:53:05","date_gmt":"2017-09-11T15:53:05","guid":{"rendered":"https:\/\/gaztenpresa.org\/?p=9152"},"modified":"2025-02-04T16:44:34","modified_gmt":"2025-02-04T15:44:34","slug":"suspertu-zure-negozioa-uda-osteko-5-etxeko-lan-hauen-bidez","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/suspertu-zure-negozioa-uda-osteko-5-etxeko-lan-hauen-bidez\/","title":{"rendered":"Suspertu zure negozioa uda osteko 5 \u00abetxeko lan\u00bb hauen bidez"},"content":{"rendered":"<p><strong>Irailean abiatzen da urteko azken txanpa.<\/strong> Lau hilabete baino ez dira, baina profesionalek, ETE-ek eta enpresek, oro har, urte-amaierarekin eta ekitaldi berrirako prestaketekin lotu behar dute uda-garaian egindakoari buruzko hausnarketa. <strong>Lanari ekiteko garaia da<\/strong>: balantzea osatzekoa, egiteko ditugun hobekuntzak eta aldaketak burutzekoa eta gure lehiakortasuna hobetzeko eskura ditugun tresnak aprobetxatzekoa. Prest duzu dena uda ondoren negozioari beste bultzada bat emateko? Has zaitez proposatzen dizkizugun oinarrizko <strong>5 \u00abetxeko lan\u00bb hauekin:<\/strong><\/p>\n<h2><strong>Izan zaitez ikasgelako lehenengoa<\/strong><\/h2>\n<p><strong>Merkatua etenik gabeko lasterketa da<\/strong>, eta bezero potentzialei erakutsi behar diegu \u00abikasgelako lehenengoak\u00bb garela kalitatean, prezioan eta zerbitzuan. Uda-amaiera garai egokia da lehiakideen aurrean gure negozioa zer egoeratan dagoen ebaluatzeko. Orobat, komeni zaigu jakitea ea lehiakideak merkatu berriak arakatzen hasi diren eta sailetakoren bat indartu duten. Datu horiek eskutan, hobeto jakin dezakegu gure sektorea nola dagoen eta zer aukera ditugun aurrean. <strong>Erabili teknologia!<\/strong> Badira zure enpresaren lehiakortasuna ebaluatzeko eta sektoreko gainerako enpresekin alderatzeko tresnak, estrategia berriak zehazteko baliagarriak gertatuko zaizkizunak. Zure negozioa lehiakorragoa izateko landu beharreko alderdiak ere jakinaraziko dizkizu <strong>LABORAL Kutxak eta Mondragon Unibertsitateak<\/strong> sortutako <a href=\"http:\/\/www.compyte.eus\/?lang=eu\">Compyte<\/a> proiektuak.<\/p>\n<h2><strong>Begiratu ondo zeure oinarrizkoak<\/strong><\/h2>\n<p>Hornitzaile-zorro ona edukitzea da zerbitzurik hoberena lortzeko funtsezko beste puntuetako bat. Batzuetan, eta zure alorraren arabera, hornitzaile bat baino gehiago edukitzea komeni izaten da. Une aproposa da ematen dizkizuten zerbitzuen truke ordaintzen duzun prezioa egokia den eta emate-epeak betetzen diren ebaluatzeko eta kalitate-ratioak alderatzeko. Hausnartu zergatik jarraitzen duzun hornitzaile berberarekin: inertzia hutsez ala benetan gainerakoen aldean hoberena delako. Irailean gaudela eta oraindik egunerokoak irentsi ez zaituela aprobetxatuz, egin lekua agendan beste ordezkari komertzial batzuei.<\/p>\n<h2><strong>Irten habiatik mundu digitalera<\/strong><\/h2>\n<p>Egia da <em>offline<\/em> mundua habia gozo eta erosoa dela; baina, mundu digitalerako jauzia uste duzuna baino errazagoa da, eta negozio-aukerak mugarik gabe biderkatzen ditu. Orain dela ia hamar urte plazaratu zen orduko iraultza digitala laburtzen zuen esaldia: <strong>\u00abInterneten ez bazaude, ez zara ezer\u00bb<\/strong>. Gaur egun esaldi hori zaharkituta dago: Interneten egotea ez da nahikoa; horretaz gain, nortasun digital indartsua ere eduki behar dugu, gure bezero potentzialen aurrean ahalik eta hobekien agertzeko. Negozio guztiek, nahitaez, webgune erakargarria, dinamikoa eta eguneratua eduki behar dute; baina, gainera, Internetek eskaintzen dituen baliabideak aprobetxatu behar dituzte, beren produktu eta zerbitzuetan interesa izan dezaketen pertsonak errazago erakartzeko. Aprobetxatu garai hau zeure aktibo digitalak doitzeko, negu gorria heldu aurretik.<\/p>\n<h2><strong>Jantzi negua kolorez.<\/strong> <strong>Izan zaitez ikusgarri<\/strong><\/h2>\n<p><strong>Interneten egotea funtsezkoa bada,<\/strong> publizitate digitalean egindako inbertsioa bultzada handia izango da zure produktu-zorroa koloreztatzeko eta bezero berriak erakartzeko. Gaur egun ez da diru askorik behar <strong>marketin-estrategia<\/strong> ona burutzeko: kostu txikiko kanpainen bidez inpaktu nabarmena lor dezakezu. Horretarako, aholkularitza eta pazientzia pixka bat beharko dituzu; beraz, jar zaitez abian ahalik eta lasterren.<\/p>\n<h2><strong>Eman izena merkataritzaren maratoi-aldian<\/strong><\/h2>\n<p>Garai ezin hobea izan daiteke, bulegotik irten, hankak astindu eta kalean merkataritza-prospekzioari ekiteko. Sarri askotan, informazio gabeziak gure negozioaren hazkundea mugatzen du. Horregatik, <strong>komeni izaten da gure produktuak<\/strong> nora eta nori bideratu hobeto jakiteko baliabideak jartzea, merkatu guztiak kontuan hartuta: tokikoa, nazionala eta nazioartekoa.<\/p>\n<p>Garrantzitsua da zure bezero potentzialentzat interesgarriak diren ekitaldi, hitzaldi eta gertaeretan parte hartzea. Eta halako jarduerak biderkatu egiten dira uda ondoren. <strong>Sortu lan-sare bat edo egin <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/dagoeneko-negozio-bat-baduzu\/#_4-networkinga\">networkinga<\/a><\/strong> zeure burua eta zeure negozioa ezagutzera emateko, gainerakoengandik ikasteko eta lankide, bazkide edo inbertsiogile berriak aurkitzeko. <strong>LABORAL Kutxa<\/strong>k zeure enpresaren datuak nonahi eta noiznahi eskuratzeko tresnak eskaintzen dizkizu; <strong>adibidez, <a href=\"https:\/\/www.laboralkutxa.com\/eu\/pro-negozioak-eta-profesionalak\/zure-negozioarentzako-laguntzak\/tresnak\/gestiolan\">Gestiolan<\/a>.<\/strong> Gainera, <strong>Gaztenpresa<\/strong>k zure helmugak lortzen <strong>lagun zaitzake, <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/dagoeneko-negozio-bat-baduzu\/#_3-mentoringa\">mentoring<\/a> eta <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/dagoeneko-negozio-bat-baduzu\/#_5-aholkularitza\">aholkularitza<\/a> programei esker.<\/strong><\/p>\n<p><strong>Prest duzu dena zeure negozioari bultzada bat emateko?<\/strong><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Irailean abiatzen da urteko azken txanpa. Lau hilabete baino ez dira, baina profesionalek, ETE-ek eta enpresek, oro har, urte-amaierarekin eta ekitaldi berrirako prestaketekin lotu behar dute uda-garaian egindakoari buruzko hausnarketa. Lanari ekiteko garaia da: balantzea osatzekoa, egiteko ditugun hobekuntzak eta aldaketak burutzekoa eta gure lehiakortasuna hobetzeko eskura ditugun tresnak aprobetxatzekoa. Prest duzu dena uda ondoren [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":9151,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2474,2484],"tags":[],"yst_prominent_words":[1348,1120,1347,1139,1146,1158,1366],"class_list":["post-9152","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-nola-hasi-nire-negozioa","category-nola-hobetu-nire-negozioa"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/9152","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=9152"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/9152\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=9152"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=9152"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=9152"},{"taxonomy":"yst_prominent_words","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/yst_prominent_words?post=9152"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}