{"id":9044,"date":"2017-07-18T09:21:25","date_gmt":"2017-07-18T07:21:25","guid":{"rendered":"https:\/\/gaztenpresa.org\/?p=9044"},"modified":"2025-02-04T16:44:34","modified_gmt":"2025-02-04T15:44:34","slug":"autonomoen-araubideko-aldaketak-ekintzailetza-errazteko-helburuarekin","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/autonomoen-araubideko-aldaketak-ekintzailetza-errazteko-helburuarekin\/","title":{"rendered":"Autonomoen araubideko aldaketak, ekintzailetza errazteko helburuarekin"},"content":{"rendered":"<p>Duela aste gutxi, honako titulu hau agertu zen <a href=\"http:\/\/www.elmundotoday.com\" target=\"_blank\" rel=\"noopener nofollow noreferrer\">egunkari digital sarkastiko<\/a> batean: \u201cCSICeko ikerlariek ehunka <strong>autonomoren <\/strong>odola aztertuko dute gaixorik inoiz zergatik jartzen ez diren jakiteko\u201d.<\/p>\n<p><em>Fake <\/em>dibertigarri horrek araubide horretan lan egiten duten pertsonek jasaten dituzten baldintza gogorrak laburbiltzen ditu. Horiek hainbat urtetan aldaketak aldarrikatzen ibili dira.<\/p>\n<p>Esajerazio bat da, jakina, baina kolektibo horrek \u2013 Gizarte <strong>Segurantzako afiliazio guztien % 18,3<\/strong> eta guztizkoaren <strong>% 27,6<\/strong>\u2013 bizi duen egoera azaltzen du.<\/p>\n<p>Baina dena ez dago galduta, batez ere, zu bezala, norbere kontura lan egitea planteatzen ari direnentzat: Gorteak kolektibo horrentzako berritasun garrantzitsuak ekarriko dituen lege berri bat amaitzen ari dira. Jarraian, gehien eragin diezazuketen neurriak laburbiltzen dizkizugu.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<ol>\n<li>\n<h3><strong>Kuoten ordainketa eta pentsioa.<\/strong><\/h3>\n<p>Autonomo gisa zure kontura lan egiten hasi behar baduzu, 50 euroko <strong><em>tarifa finkoa<\/em><\/strong> ordaindu beharko duzu lehen urtean. Kantitate hori gutxieneko kuotaren bosten bat baino zertxobait baxuagoa da, eta, legea aldatzean, murrizketa horren aplikazioa <strong>sei hilabetetatik 12 hilabetetara luzatuko da.<\/strong> Azken bi urteetan baja eman baduzu, lehen ordaintzen zenuen kuotarik handienaren % 80ko hobaria jasoko duzu.<\/li>\n<li>\n<h3><strong>Diru-sarrera baxuak eta zigorrak.<\/strong><\/h3>\n<p>Araubide horretan alta hartu behar baduzu, baina <strong>gutxieneko diru-sarrerek lanbide arteko gutxieneko soldata (655,20 euro) <\/strong>gainditzen ez badute, <strong>ez duzu kuota ordaindu beharrik izango.<\/strong> Dena den, oraindik ez da garbi geratu autonomo guztientzako <strong>kuota progresibo<\/strong> bat ezarriko den edo hura diru-sarrera baxuak dituztenentzat bakarrik izango ote den. Hori Langile Autonomoen Araubide Berezian (LAAB) zehaztuko dela pentsatzen dugu. Era berean, oraindik ez da zehaztu <strong>lanaldi partzialeko autonomoentzako <\/strong>kotizazio berezi bat eta horientzako erretiro partziala ezarriko diren. Eta <strong>kuota berandu ordainduz gero, <\/strong>lehen ordainketaren <strong>zigorra <\/strong>gaur egungoaren erdia izango da, % 10ekoa, alegia. Bigarrenetik aurrera, zigorra % 20koa izango da.<\/li>\n<li>\n<h3><strong>Araubide- eta pentsio-aldaketak.<\/strong><\/h3>\n<p>Legea onartzean, urtean lau aldiz aldatu ahal izango duzu kotizazio-oinarria, eta ez bi aldiz, gaur egun bezala. Era berean, Langile Autonomoen Araubide Berezian urtean hiru aldiz hartu ahal izango dira altak eta bajak, eta egunean bertan izango dira eraginkorrak. Horrela, alta emanda zauden egunetan bakarrik ordainduko duzu kuota, eta ez hilabete osoan.<\/li>\n<li>\n<h3><strong>Hornidura- eta mantenu-gastuak.<\/strong><\/h3>\n<p>Autonomo askok <strong>beren etxetik lan egiten dute bulegoko <\/strong>gastuak aurrezteko. Zure kasua bada, legeak <strong>ur-, gas-, elektrizitate- eta telefono-horniduraren <\/strong>gastuak % 30 <strong>kentzea <\/strong>ahalbidetuko dizu. Horrez gain, <strong>mantenu-gastuak <\/strong>kendu ahal izango dituzu (gehienez ere 26,67 euro eguneko), jatetxeetan eta tabernetan ordainketak modu elektronikoan egiten badituzu. Kantitate hori 48,08 eurotara igoko da, eguneko, atzerrian bazaude.<\/li>\n<li>\n<h3><strong>Amatasunagatiko bajak eta deskontuak.<\/strong><\/h3>\n<p>Lege berriak % 100era hedatzen ditu autonomoentzako kotizazio-oinarriaren onurak <strong>amatasun eta aitatasun, adopzio, harrera eta haurdunaldi edo edoskitzaroko arriskuagatiko bajak hartzen direnean<\/strong>, beste langile batek ordeztu beharrik izan gabe. Hobari horiek <strong>bateragarriak <\/strong>izango dira aldi horretan autonomoak ordezkatzeko <strong>langabeekin egiten diren kontratuei <\/strong>aplikatzen zaizkien hobariekin. <strong>Amatasun, adopzio, zaintza, harrera edo tutoretzagatiko baja hartu ostean, beren jarduerara itzultzen diren emakumeek 50 euroko kuota ordaindu beharko dute hilero.<\/strong> Zaintzagatiko hobaria jasotzeko, <strong>adingabeak <\/strong>izan behar duen adina <strong>7 urtetatik 12 urtetara <\/strong>igaroko da.<\/li>\n<li>\n<h3><strong>Jarduerarekin lotutako ibilgailu-gastuak.<\/strong><\/h3>\n<p>Zure ibilgailuarekin lan egin behar baduzu, % 50 kendu ahal izango dituzu automobilarekin lotutako gastuak, baita jarduerak \u201cpartzialki eragiten\u201d badio ere. Nolanahi ere, kenkari berri horiek Ogasunak zehaztutako irizpideei atxikita jarraituko dute, eta, beraz, faktura bidez justifikatu eta diru-sarreren eta gastuen liburuan kontabilizatuta egon beharko dute.<\/li>\n<\/ol>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Duela aste gutxi, honako titulu hau agertu zen egunkari digital sarkastiko batean: \u201cCSICeko ikerlariek ehunka autonomoren odola aztertuko dute gaixorik inoiz zergatik jartzen ez diren jakiteko\u201d. Fake dibertigarri horrek araubide horretan lan egiten duten pertsonek jasaten dituzten baldintza gogorrak laburbiltzen ditu. Horiek hainbat urtetan aldaketak aldarrikatzen ibili dira. Esajerazio bat da, jakina, baina kolektibo horrek [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":9045,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2474,2484],"tags":[],"yst_prominent_words":[1302,2094,1415,1120,1414,1411],"class_list":["post-9044","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-nola-hasi-nire-negozioa","category-nola-hobetu-nire-negozioa"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/9044","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=9044"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/9044\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=9044"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=9044"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=9044"},{"taxonomy":"yst_prominent_words","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/yst_prominent_words?post=9044"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}