{"id":8943,"date":"2017-06-16T10:01:30","date_gmt":"2017-06-16T08:01:30","guid":{"rendered":"https:\/\/gaztenpresa.org\/?p=8943"},"modified":"2025-02-04T16:10:57","modified_gmt":"2025-02-04T15:10:57","slug":"arrakastara-eramango-zaituzten-ohiturak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/arrakastara-eramango-zaituzten-ohiturak\/","title":{"rendered":"Arrakastara eramango zaituzten ohiturak"},"content":{"rendered":"<p><span style=\"font-size: large;\"><span lang=\"eu\">Adituak bat datoz, eta diote gaur egungo belaunaldia dela inoizko prestatuena; hala ere, oso hedatuta dago aurrera egiteko zailtasun handienak izan dituen belaunaldia den ideia ere. <\/span><\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-size: large;\"><span lang=\"eu\">Horregatik, eta <\/span><\/span><span style=\"font-size: large;\"><span lang=\"eu\"><b>Gustave Flaubert<\/b><\/span><\/span><span style=\"font-size: large;\"><span lang=\"eu\"> idazle frantziarrak esan zuen bezala, &#8220;bizitzak etengabeko hezkuntza izan behar&#8221; duen arren, gaur egun ez da <\/span><\/span><span style=\"font-size: large;\"><span lang=\"eu\"><b>prestakuntza<\/b><\/span><\/span><span style=\"font-size: large;\"><span lang=\"eu\"> gure helburuak lortzeko erabili behar dugun aldagai bakarra.<\/span><\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-size: large;\"><span lang=\"eu\">Orduan, zein da <\/span><\/span><span style=\"font-size: large;\"><span lang=\"eu\"><b>arrakasta lortzeko gakoa<\/b><\/span><\/span><span style=\"font-size: large;\"><span lang=\"eu\">?<\/span><\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-size: large;\"><span lang=\"eu\">Ez dago erantzunik galdera horrentzat, ezta horri erantzuteko gai den gururik ere, baina harrituko zaituzte jakiteak aditu gehienak bat datozela, haien artean alde batzuek dauden arren, arrakasta profesionaltzat jo dezakegun horretara iristea ahalbidetuko diguten aholkuei dagokienez.<\/span><\/span><\/p>\n<h2><span lang=\"eu\">Benetako tresnak ohitura bihurtu<br \/>\n<\/span><\/h2>\n<p><span style=\"font-size: large;\"><span lang=\"eu\">Konstantzia, pertseberantzia eta hobetzeko grina, gure garapen pertsonalean lagunduko diguten bertuteak izateaz gain, egunero gure arrakasta oinarritzeko balio diguten benetako tresnak dira.<\/span><\/span> <span style=\"font-size: large;\"><span lang=\"eu\">Jarrera horiek, ohitura bihurtuta, gure izaera indartzea, gure eraginkortasuna areagotzea eta edozein egoerari fidagarritasunez aurre egitea ahalbidetuko digute.<\/span><\/span><\/p>\n<ol>\n<li><span style=\"font-size: large;\"><span lang=\"eu\"><b>Izan ezazu proaktibotasuna.<\/b><\/span><\/span> <span style=\"font-size: large;\"><span lang=\"eu\">Horixe da <\/span><\/span><span style=\"font-size: large;\"><span lang=\"eu\"><b>Stephen Covey<\/b><\/span><\/span><span style=\"font-size: large;\"><span lang=\"eu\">k <\/span><\/span><span style=\"font-size: large;\"><span lang=\"eu\"><i>Jende oso eraginkorraren zazpi ohiturak (Los siete habitos de la gente altamente efectiva) <\/i><\/span><\/span><span style=\"font-size: large;\"><span lang=\"eu\">liburuan ematen dituen gomendioetako bat; liburu hori auto-laguntzari buruzko <\/span><\/span><span style=\"font-size: large;\"><span lang=\"eu\"><i>best-sellerra<\/i><\/span><\/span><span style=\"font-size: large;\"><span lang=\"eu\"> da, eta 30 bat milioi ale saldu dira mundu osoan.<\/span><\/span> <span style=\"font-size: large;\"><span lang=\"eu\">Pertsona proaktiboek beren gain hartzen dituzte erantzukizunak, inguruabarrak ebaluatu eta erabakiak hartzen dituzte; arazo edo zoritxar baten aurrean, ez dira kexatzera mugatzen.<\/span><\/span> <span style=\"font-size: large;\"><span lang=\"eu\">Proaktibotasunak gure gizaki-izatea ustiatzen du, askotariko egoerak modu kontzientean geure gain har ditzagun eta geure patuari buruz erabaki dezagun.<\/span><\/span> <span style=\"font-size: large;\"><span lang=\"eu\">Bertute hori <\/span><\/span><span style=\"font-size: large;\"><span lang=\"eu\"><b>Gaztenpresan <\/b><\/span><\/span><span style=\"font-size: large;\"><span lang=\"eu\">lantzen ditugun baloreetako bat ere bada, eta gure laguntasuna bilatu duten pertsonen ezaugarri garrantzitsuenetako bat.<\/span><\/span> <span style=\"font-size: large;\"><span lang=\"eu\">Horixe izan zen <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/blogaren-kategoriak\/arduera-ekintzailea\/toldos-beroa-inplikazioaren-eta-ahaleginaren-eredu\/\">Mikel Fernandezen eta Francisco Javier Colladoren<\/a> kasua; bi ekintzaile horiek, lanean ziharduten enpresa itxi ondoren, kooperatiba bat sortu zuten eta arazo handi bat paregabeko aukera bihurtu zuten.<\/span><\/span><\/li>\n<li><span style=\"font-size: large;\"><span lang=\"eu\"><b>Begiratu aurrera perspektibaz. <\/b><\/span><\/span> <span style=\"font-size: large;\"><span lang=\"eu\"><i>Miopia, <\/i><\/span><\/span><span style=\"font-size: large;\"><span lang=\"eu\">perspektiba falta, atzera ez begiratzea\u2026 gauza bera esateko modu ezberdinak dira.<\/span><\/span> <span style=\"font-size: large;\"><span lang=\"eu\">Egoera konplexuek eta arazoek irtenbide globala behar dute eta, askotan, adabaki hutsak besterik ez ditugu jartzen.<\/span><\/span> <span style=\"font-size: large;\"><span lang=\"eu\"><strong>Puzzle baten pieza batetik bakarrik ezin dugu ondoriorik atera;<\/strong> ondorioak puzzle osotik ateratzea da zentzuduna.<\/span><\/span> <span style=\"font-size: large;\"><span lang=\"eu\">Baina hori ez da egoera jakinetara bakarrik bideratu behar:<\/span><\/span> <span style=\"font-size: large;\"><span lang=\"eu\">gure bizitzara, oro har, aplika daitekeen kontua da.<\/span><\/span> <span style=\"font-size: large;\"><span lang=\"eu\">Nola nahi dugu besteek gu gogoratzea?<\/span><\/span> <span style=\"font-size: large;\"><span lang=\"eu\">Argi al dugu?<\/span><\/span> <span style=\"font-size: large;\"><span lang=\"eu\">Hala bada, zehaztu dezagun zein den gure bizitzaren xedea, esparru pertsonalean zein profesionalean; ondoren, har dezagun geure gain nahi dugun rol hori, eta ezar ditzagun eguneroko helmugak, lortu nahi ditugun helburuak nahi dugun bezala lortzeko.<\/span><\/span> <span style=\"font-size: large;\"><span lang=\"eu\">Defini ezazu zer nahi duzun, sor ezazu etorkizuneko zure misioa eta betearaz ezazu egunero.<\/span><\/span><\/li>\n<li><span style=\"font-size: large;\"><span lang=\"eu\"><b>Inplika zaitez, eman ezazu guztia.<\/b><\/span><\/span> <span style=\"font-size: large;\"><span lang=\"eu\">Askotan damutu al zara gehiegi egin izanagatik?<\/span><\/span> <span style=\"font-size: large;\"><span lang=\"eu\">Eta zenbat aldiz damutu zara <\/span><\/span><span style=\"font-size: large;\"><span lang=\"eu\">gutxiegi<\/span><\/span><span style=\"font-size: large;\"><span lang=\"eu\"> egin izanagatik?<\/span><\/span> <span style=\"font-size: large;\"><span lang=\"eu\">Balantzak azken aukera horren aldera egiten badu, egoera zuzentzeko garaia da, inplikazioa ekintzailetzaren ezaugarria baita.<\/span><\/span> <span style=\"font-size: large;\"><span lang=\"eu\">Ez ezazu horretarako beldurrik izan:<\/span><\/span> <span style=\"font-size: large;\"><span lang=\"eu\"><strong>pertsona arduratsuek eta egiten duten guztian dena ematen dutenek<\/strong>, soberan izaten dute eraginkortasuna.<\/span><\/span> <span style=\"font-size: large;\"><span lang=\"eu\">10 emateko gai izan eta 4 besterik ematen ez baduzu, ez duzu 4 irabazi: 6 galdu duzu.<\/span><\/span> <span style=\"font-size: large;\"><span lang=\"eu\">Gaztenpresan harro gaude proiektu berrietan inplikatzeko beldur izan ez diren ekintzaileekin lan egin izanagatik; horixe da <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/blogaren-kategoriak\/gure-ekintzaileak\/buzzko-irudirik-onena-interneten\/\">Maialen Fernandez eta Irati Gonzalez Buzzko agentziaren sortzaileen<\/a> kasua. Krisi bete-betean sortu zuten Buzzko, marketin digitaleko agentzia, eta beren inplikazioari esker, porrot egiteko beldurra gainditu eta gaur egun sendo dagoen kaudimendun enpresa sortu zuten.<\/span><\/span><\/li>\n<li><span style=\"font-size: large;\"><span lang=\"eu\"><b>Garaipenak, hobeto partekatuta.<\/b><\/span><\/span> <span style=\"font-size: large;\"><span lang=\"eu\">Gure produktua onena dela sinesteaz gain, oso komenigarria da <strong>aurrean dugun eroslea egokiena dela uste izatea ere.<\/strong><\/span><\/span> <span style=\"font-size: large;\"><span lang=\"eu\">Arrakasta partekatuak onuragarriagoak dira guztiontzat; horregatik, bizitzako edozein esparrutan (profesionala, bikotearekin), irabazle-galtzaile dualtasuna bazter utz badezakegu, galtzaile bat egotea saihestu eta aliatu bat irabaziko dugu.<\/span><\/span> <span style=\"font-size: large;\"><span lang=\"eu\">Eta <strong>aliantza horiek dira denboran zehar indartsuen irauten dutenak.<\/strong><\/span><\/span><\/li>\n<li><span style=\"font-size: large;\"><span lang=\"eu\"><b>Enpatizatu, ulertu eta harremanak izan.<\/b><\/span><\/span> <span style=\"font-size: large;\"><span lang=\"eu\">Besteekiko errespetuaren funtsetako bat da lehenengo haiei ulertzea eta ondoren azaltzea.<\/span><\/span> <span style=\"font-size: large;\"><span lang=\"eu\">Denok dugu ulertuak izateko beharra; horregatik, funtsezkoa da besteak ere gugan asmo hori ikustea.<\/span><\/span> <span style=\"font-size: large;\"><span lang=\"eu\">Beste pertsonaren ikuspuntua ulertzea funtsezko ohitura da gizakien arteko harremanak eraginkorrak izan daitezen.<\/span><\/span> <span style=\"font-size: large;\"><span lang=\"eu\">Baina horren aurretik, eraiki egin behar ditugu harreman horiek.<\/span><\/span> <span style=\"font-size: large;\"><span lang=\"eu\">Ezingo dugu arrakasta sozialik lortu, beste pertsona batzuekin harremanak izateko ahaleginik egiten ez badugu.<\/span><\/span> <span style=\"font-size: large;\"><span lang=\"eu\">Harreman sozialen bitartez eraikitzen da dena eta, esparru profesionalean ez dagoen arren gaitasun profesionala eta ondo egindako lana baino aurkezpen-txartel hoberik, harremanetarako trebetasunik ez badugu, ezingo dugu inoiz lan hori modu egokian saldu.<\/span><\/span> <span style=\"font-size: large;\"><span lang=\"eu\">Beharrezkoa da <\/span><\/span><span style=\"font-size: large;\"><span lang=\"eu\"><b>harreman sakonak, iraunkorrak eta eraginkorrak eraikitzea.<\/b><\/span><\/span><\/li>\n<li><span style=\"font-size: large;\"><span lang=\"eu\"><b>Sortu sinergiak.<\/b><\/span><\/span> <span style=\"font-size: large;\"><span lang=\"eu\">Taldean lan egiteko <strong>gaitasuna<\/strong> ezinbestekoa da enpresa-erakunde batean sartzeko.<\/span><\/span> <span style=\"font-size: large;\"><span lang=\"eu\">Baina ez gara ari besterik gabe izaera atsegina izateaz edo lankideekin ongi moldatzeaz:<\/span><\/span> <span style=\"font-size: large;\"><span lang=\"eu\"><strong>kontua da aniztasuna baloratzea<\/strong>, <strong>komunikazioa<\/strong> sustatzea eta <strong>lankidetza<\/strong> suspertzea.<\/span><\/span> <span style=\"font-size: large;\"><span lang=\"eu\">Osotasunaren boterea zatiena baino askoz handiagoa da; bestela esanda, proposamen dibergenteen sintesiak indibidualak baino ideia hobeak sortzen ditu.<\/span><\/span><\/li>\n<li><span style=\"font-size: large;\"><span lang=\"eu\"><b>Zorroztu ezazu zerra.<\/b><\/span><\/span> <span style=\"font-size: large;\"><span lang=\"eu\">Horixe egiten ari zara post hau irakurrita.<\/span><\/span> <span style=\"font-size: large;\"><span lang=\"eu\">Metafora horrekin, Stephen Coveyk esan nahi du oso eraginkorrak diren pertsonek beharrezko denbora eskaintzen diotela beren tresnak zorrozteari, beren buruak intelektualki eta fisikoki lantzeko helburuz.<\/span><\/span> <span style=\"font-size: large;\"><span lang=\"eu\">Eta horrek gorputza, arima, burua eta bihotza lantzea esan nahi du.<\/span><\/span> <span style=\"font-size: large;\"><span lang=\"eu\">Ohitura hori da, etengabe prestatzearena, Gaztenpresan funtsezkotzat jotzen dugun beste balio bat; horren adibide da <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/blogaren-kategoriak\/gure-ekintzaileak\/etengabeko-hobekuntza-potxolines-haur-eskolan\/\">Cristina Santiago, Potxolines Haurreskolako zuzendaria<\/a>. Gure <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/albistea\/lagunduko-zaituen-eskarmentudun-gidaria-gaztenpresaren-mentoring-programa\/\">Mentoring<\/a> programan sartu zen Cristina, 10 urteko ibilbidearen ondoren, bere negozioari bulkada berria emateko asmoz.<\/span><\/span><\/li>\n<\/ol>\n<p><a name=\"_GoBack\"><\/a> <span style=\"font-size: large;\"><span lang=\"eu\">Baliteke ohitura sorta honekin guztiok momentuko enpresaririk onenak izatera ez iristea, baina <strong>bizitzako esparru gehienetan lagunduko digun oreka pertsonala lortzeko aukera emango digu.<\/strong><\/span><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Adituak bat datoz, eta diote gaur egungo belaunaldia dela inoizko prestatuena; hala ere, oso hedatuta dago aurrera egiteko zailtasun handienak izan dituen belaunaldia den ideia ere. Horregatik, eta Gustave Flaubert idazle frantziarrak esan zuen bezala, &#8220;bizitzak etengabeko hezkuntza izan behar&#8221; duen arren, gaur egun ez da prestakuntza gure helburuak lortzeko erabili behar dugun aldagai bakarra. [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":8944,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2480,2484],"tags":[],"yst_prominent_words":[1125,1120,2250,1230,1137,1146,1158,1199],"class_list":["post-8943","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-gaztenpresa-komunitatea","category-nola-hobetu-nire-negozioa"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8943","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=8943"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8943\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=8943"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=8943"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=8943"},{"taxonomy":"yst_prominent_words","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/yst_prominent_words?post=8943"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}