{"id":8914,"date":"2017-06-08T14:23:27","date_gmt":"2017-06-08T12:23:27","guid":{"rendered":"https:\/\/gaztenpresa.org\/?p=8914"},"modified":"2025-02-04T16:44:34","modified_gmt":"2025-02-04T15:44:34","slug":"bada-ausartzeko-beste-modu-bat","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/bada-ausartzeko-beste-modu-bat\/","title":{"rendered":"Bada ausartzeko beste modu bat"},"content":{"rendered":"<p>Diotenez, erretiratu bat <a href=\"https:\/\/es.wikipedia.org\/wiki\/Gary_Player\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Gary Player<\/a> golf-jokalariari begira omen zegoen behin, eta kolpeetako asko zuloan sartzen zituela ikusita, &#8220;zuk duzu zortea&#8221; esan omen zion, eta jokalariak erantzun: <strong>&#8220;ohartu naiz zenbat eta gehiago entrenatu, orduan eta zorte handiagoa izaten dudala.<\/strong><br \/>\n<strong>Ekintzailetzan<\/strong>, kirolean bezala,<strong> asko entrenatu beharra dago zortea izateko, eta, seguru asko, arrakasta ez da lehen saiakeran iritsiko.<\/strong> Gaztenpresa fundazioan ondo dakigu hori, milaka ekintzaileri lagundu baitiogu bere negozio-ekimena gauzatzen, edo bertan behera uzten, bideragarria ez dela iritzi badiogu.<br \/>\n<strong>Garai alditsuak bizi ditugu<\/strong>, aldaketa disruptibo ugariko garaiak, aldaketekiko geroz eta moldakorragoak izatera behartzen gaituztenak. Presa- eta berehalakotasun-garaiak dira, eta, ondorioz, gure espiritua eta xedea inoiz baino gehiago daude indarrean.<br \/>\n<strong>Ekintzailearen aliatu izan gara<\/strong>, gara eta izango gara, eta bera izango da gure gestioaren erdigunea, negozio-ideia garrantzitsua dela uste badugu ere, hark arrakasta izan dezan ideia ona izatea aski ez dela uste baitugu. <strong>Ideia hasiera besterik ez da<\/strong>, lanean hasteko &#8220;aitzakia&#8221;, baina pertsona ekintzailearen &#8220;jarrera&#8221; eta gaitasuna askoz erabakigarriagoak dira enpresa-ekimena sortzeko eta hura bizirik mantentzeko.<br \/>\nBeharrezkoa da <strong>guztia zalantzan jartzea<\/strong>, bezero posiblea aztertzea, egoerarik okerrena simulatzea, jardun-lerroak garbi izatea eta ditugun indar eta ahuleziak ondo ezagutzea.<br \/>\nAzkenik, gure proiektua gauzatzen bada eta hura abian jartzea lortzen badugu, ez dugu pentsatu behar guztia egina dagoenik; horregatik, sendotze tailerrak eta consulting PRO zerbitzua ditugu Gaztenpresan, bai eta harrotasun handiz neu kide naizen mentoring zerbitzua ere.<br \/>\n<strong>Mentorearen irudia laguntza ordainezina izan daiteke negozio hasiberri batentzat,<\/strong> hari esker gogoeta-espazioa ireki baitaiteke, pertsona ekintzailearengan galderak, zalantzak eta iradokizunak sortuz, egunez egun hobetuz joan dadin. Jokabide bakoitza behin eta berriz pentsatu araziko dio, eta helburuak eta estrategiak finkatzen lagunduko.<br \/>\nPertsona asko autoenplegurantz urratsa ematen ikusi ondoren, atsegina da beste batzuei aurrera egiten lagundu ahal izatea. <strong>Nire kasuan, esperientzia aberasgarria izaten ari da<\/strong>, eta negozio bat sortu berri baduzue, gure mentoring programarekin bat egitera animatu nahi zaituztet hemendik.<br \/>\nEkintzaile izatea ausartzea da, baina ez edozein modutan; izan ere, ausartzeko <strong>BESTE MODU BAT BADAGOELA<\/strong> frogatzen dugu egunero Gaztenpresan.<br \/>\n<a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/es\/cuentanos-tu-idea\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Hasiko al gara?<\/a><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Eduardo Elizalde<br \/>\nDirector de zona Laboral Kutxa en Navarra<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Diotenez, erretiratu bat Gary Player golf-jokalariari begira omen zegoen behin, eta kolpeetako asko zuloan sartzen zituela ikusita, &#8220;zuk duzu zortea&#8221; esan omen zion, eta jokalariak erantzun: &#8220;ohartu naiz zenbat eta gehiago entrenatu, orduan eta zorte handiagoa izaten dudala. Ekintzailetzan, kirolean bezala, asko entrenatu beharra dago zortea izateko, eta, seguru asko, arrakasta ez da lehen saiakeran [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":8951,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2474,2484],"tags":[],"yst_prominent_words":[1125,1120,1250,1137,1146,1199],"class_list":["post-8914","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-nola-hasi-nire-negozioa","category-nola-hobetu-nire-negozioa"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8914","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=8914"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8914\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=8914"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=8914"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=8914"},{"taxonomy":"yst_prominent_words","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/yst_prominent_words?post=8914"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}