{"id":8824,"date":"2017-05-11T09:00:46","date_gmt":"2017-05-11T07:00:46","guid":{"rendered":"https:\/\/gaztenpresa.org\/?p=8824"},"modified":"2025-02-04T16:44:34","modified_gmt":"2025-02-04T15:44:34","slug":"nola-bete-eragiketa-ekonomikoen-erregistro-liburua","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/nola-bete-eragiketa-ekonomikoen-erregistro-liburua\/","title":{"rendered":"Nola bete eragiketa ekonomikoen erregistro-liburua"},"content":{"rendered":"<p><strong>Negozio-plan xehatua eta errealista egiten saiatu zara, orduak eta orduak eman dituzu azken xehetasunak lotzen eta, azkenik, alta eman duzu, jarduerari ekiteko.<\/strong> <strong>Eta hori hasiera besterik ez da: bezeroak erakartzeko eta zerbitzuak eskaintzeko egin beharreko lan gogorraz gain, paperak ere egunean eraman behar dituzu.<\/strong><\/p>\n<p>Gaztenpresan badakigu paperak ez direla beti errazak, eta, horregatik, adituen laguntza eskaintzen dizugu. Ia 22 urte daramatzagu Euskadiko eta Nafarroako ekintzaileei laguntzen <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/enpresa-bat-sortzea\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\"><strong>haien negozio-ideiak gauzatzen<\/strong><\/a>. Zalantzarik gabe, urtero artatzen ditugun ehunka ekintzaileen kezka nagusietakoa <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/enpresa-bat-sortzea\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\"><strong>administrazioko paperak<\/strong><\/a> betetzearen ingurukoa da: nola eraman horiek egunean, bizkor eta denbora eta baliabide gehiegi eskaini gabe.<\/p>\n<h2>Eragiketa ekonomikoen erregistro-liburua<\/h2>\n<p>Autonomo askorentzat, <strong>diru-sarreren eta gastuen liburua <\/strong>betetzea da horietako kezka bat. Zuzeneko zenbatespenaren bidez kotizatzen duten autonomoek kontabilitate jakin bat egin behar dute, Ogasunaren aginduz. Kontabilitate horrek hiru liburu ditu: diru-sarreren eta salmenten liburua, gastuen eta erosketen liburua eta inbertsio-ondasunen eta amortizazioen liburua. Liburu deritzen horiek, egia esan, <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/enpresa-bat-sortzea\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\"><strong>fakturen zerrendak dira<\/strong><\/a>, eta hiru mota daude:<\/p>\n<p>-zure zerbitzuengatik egiten dituzunak<\/p>\n<p>-zure gastuak justifikatzen dituztenak<\/p>\n<p>-zure jarduerari lotutako produktu edo zerbitzu bat ordaintzen duzunean jasotzen dituzunak<\/p>\n<h2><strong>Bizkaian, 140 eredua<\/strong><\/h2>\n<p>Baina Bizkaian desberdina da; izan ere, <a href=\"http:\/\/consultingpro.laboralkutxa.com\/eu\/berriak-eu\/eragiketa-ekonomikoen-erregistro-liburua-autonomoen-betebehar-berria-bizkaian\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\"><strong>erregistro-liburu bateratua duen lurralde bakarra da.<\/strong><\/a> Lurralde horretan, hiru liburuak 140 ereduaren bidez aurkezten dira, hau da, <strong>eragiketa ekonomikoen erregistro-liburuaren <\/strong>bidez. Pertsona fisikoek, ondasun-erkidegoek eta jarduera ekonomikoa duten bestelako erakundeek eraman behar dute liburu hori egunean.<\/p>\n<h3>Eragiketa ekonomikoen erregistro-liburuan honako hauek sartu behar dituzu:<\/h3>\n<p>-diru-sarrerak eta igorritako fakturak<\/p>\n<p>-gastuak eta jasotako fakturak<\/p>\n<p>-atxikitako ondasunak edo inbertsio-ondasunak<\/p>\n<p>-Europako Erkidegoaren barruan egindako eragiketa jakin batzuk<\/p>\n<p>-funts-hornidurak eta ordejarriak<\/p>\n<p>Eta pentsatuko duzu\u2026 Nola eraman behar dut erregistro hori? Foru Aldundiak nahitaez <strong>baliabide informatikoen <\/strong>bidez egiteko eskatzen du, eta, horretarako, laguntza-programa informatiko bat jarri du eskuragarri. Horri esker, denbora aurreztu ahal izango duzu gestioan. Aurreko otsailean 2016. urteari zegokion 140 eredua aurkezteko, laguntza-programa informatiko bat zuten zergadunek eskura; baina, hurrengo ekitalditik aurrera, <strong><u>BILA erabili ahal izango duzu<\/u>. <\/strong>Doako aplikazio informatiko horrek programa bakar batean bateratzen ditu gaur egun eskuragarri dauden laguntza-tresna guztiak, <strong>zerga-aitorpen batzuen ereduak<\/strong> osatzeko. Berorren bidez, aurreko ekitaldiko informazio guztiarekin urtero otsailean egin behar den informazio-aitorpena sortu eta Ogasunera bidali ahal izango duzu. Hemen azalduko dizugu <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/blogaren-kategoriak\/legala-eta-ekonomikoa\/bila-zerga-aitorpena-egiteko-laguntza-bizkaian\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\"><strong>nola deskargatu eta nola konfiguratu BILA<\/strong><\/a><strong><u>.<\/u><\/strong><\/p>\n<p>Hori egindakoan, erregistro-liburua osatzeko <strong>lehen urratsa 140 eredua deskargatzea da.<\/strong> BILAren hasiera-orrian aurkituko duzu, ezkerreko zutabean, <strong>AITORPEN EREDUA <\/strong>aukeran. Aukera hori sakatzean, deskarga ditzakezun ereduak agertuko zaizkizu pantailan. 140 EREDUAren erlaitzean sakatu ondoren, INSTALATU botoian egin behar duzu klik, pantailaren beheko eskuinaldean. Instalatuta dagoenean, berrabiarazi egingo da BILA, eta, berriro zabaltzen duzunean, AITORPEN EREDUA sakatu eta 140 eredua eskuratu ahal izango duzu. Hurrengo urratsa eredua betetzea da: pantailan agertuko zaizkizun jarraibideen arabera erlaitzak osatzea. Horietan, besteak beste, aitortzailearen datuak, ekitaldia, epealdia, aitorpen mota eta azalpena adierazi beharko dituzu.<\/p>\n<p>Laguntzarik behar baduzu izapide horrekin edo ekintzailetzari lotutako beste edozerekin, zure <strong>LABORAL Kutxa<\/strong> bulegoan eta <strong>Gaztenpresa<\/strong><strong>ren webgunean <\/strong>aurkituko gaituzu. Sareetan ere bagaude: <a href=\"https:\/\/www.facebook.com\/Gaztenpresa\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\"><strong>Facebook<\/strong><\/a>en, <a href=\"https:\/\/twitter.com\/gaztenpresa?lang=es\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\"><strong>Twitter<\/strong><\/a>en eta <a href=\"http:\/\/es.linkedin.com\/company\/gaztenpresa\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\"><strong>LinkedIn<\/strong><\/a>en.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Negozio-plan xehatua eta errealista egiten saiatu zara, orduak eta orduak eman dituzu azken xehetasunak lotzen eta, azkenik, alta eman duzu, jarduerari ekiteko. Eta hori hasiera besterik ez da: bezeroak erakartzeko eta zerbitzuak eskaintzeko egin beharreko lan gogorraz gain, paperak ere egunean eraman behar dituzu. Gaztenpresan badakigu paperak ez direla beti errazak, eta, horregatik, adituen laguntza [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":8828,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2474,2484],"tags":[],"yst_prominent_words":[1302,1163,1160,1348,1120,1187,1157],"class_list":["post-8824","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-nola-hasi-nire-negozioa","category-nola-hobetu-nire-negozioa"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8824","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=8824"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8824\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=8824"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=8824"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=8824"},{"taxonomy":"yst_prominent_words","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/yst_prominent_words?post=8824"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}