{"id":8766,"date":"2017-04-07T13:33:56","date_gmt":"2017-04-07T11:33:56","guid":{"rendered":"https:\/\/gaztenpresa.org\/?p=8766"},"modified":"2025-02-04T16:44:35","modified_gmt":"2025-02-04T15:44:35","slug":"gizarte-ekintzaileak-mundua-aldatzen-ari-dira","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/gizarte-ekintzaileak-mundua-aldatzen-ari-dira\/","title":{"rendered":"Gizarte-ekintzaileak mundua aldatzen ari dira"},"content":{"rendered":"<p><strong>Eta guztiok izango bagenu mundua aldatzeko ahalmena?<\/strong> <strong>Tesi ausart hori defenditzen du <em>Efecto<\/em><em> domin\u00f3. C\u00f3mo el emprendimiento social propaga la innovaci\u00f3n por todo el mundo<\/em> liburuak (<\/strong><a href=\"http:\/\/empresaactiva.com\/es-ES\/catalogo\/catalogo\/efecto_domino-039000387?id=039000387\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\"><strong>Empresa Activa argitaletxea<\/strong><\/a><strong>, 2016).<\/strong> <strong>Lehen, gizarteari ekarpena egiteko modurik onena aktibista edo misiolari izatea zen, edo medikuntzan aritzea. Bervely Schwartz egileak dio gaur egun ekintzailetza dela gure arrastoa uzteko modurik zuzenenetako bat.<\/strong> <strong>Planeta osoko 18 adibide bildu eta aztertu ditu.<\/strong> <strong>Eta horietako bat Euskal Herrikoa da:<\/strong> <strong>Mondragon Team Academy.<\/strong><\/p>\n<p>Gaztenpresan ehunka laguni laguntzen diegu urtero <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/enpresa-bat-sortzea\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">negozio-ideiak abian jartzen<\/a>. Lehen urratsetatik hasi eta enpresa sendotu arte laguntzen diegu. Ekimen horietako bakoitza, bere erara, ingurunearen beharrei erantzuten saiatzen da eta, sarritan konturatu gabe, hobetu egiten du. Hau da, <strong>mundua eraldatzen ari da<\/strong>. Bai ekintzailearen beraren familiarena, langile dituen horiena, bezeroena, hornitzaileena eta baita bizilagunena ere. Liburuan <strong>domino-efektua<\/strong> esaten zaio horri.<\/p>\n<p><strong>Gizarte-ekintzailetza<\/strong> zer den hobeto ulertze aldera, ezagutu dezagun lehenengo egilearen historia.<\/p>\n<p>Bervely Schwartzek lanpostu ona zuen, berak \u201cirabazi-asmoko sektore\u201d esaten dion batean. Lagun batek pozarren kontatu zion <a href=\"http:\/\/www.ashoka.es\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Ashoka elkartean<\/a> lan egiteko aurkeztu zuela bere burua. Lagunak lanpostu hori nahi zuen, zirkuitu korporatibotik atera eta soldata txikiagoa jasoko bazuen ere. Egilea jakinminez gelditu zen. Ez zekien zein elkarte zen hura. Informazioa bilatu zuen eta Ashoka <strong>gizarte-ekintzaileen munduko elkarterik handiena<\/strong> dela jakin zuen. Zertan zetzan?<\/p>\n<p>Hilabete batzuk igarota, Ashoka elkartean lanpostu bat betetzeko hautagai gisa aurkeztu zuen bere burua. Bere lana utzi zuen, \u201clansaria nahiko ona\u201d bazen ere, eta marketin globaleko lehendakariorde gisa sartu zen elkartera.<\/p>\n<p>Eta zerk bultzatu zuen bere bizitzan horrelako aldaketa egitera? Ashoka mugimenduak ekintzaileei laguntzen die, sistema-aldaketak sortu eta etorkizuneko erronkei aurrea hartzen dieten proiektuak dituztenei. Kideen artean nabarmentzen dira, besteak beste, <a href=\"https:\/\/es.wikipedia.org\/wiki\/Kailash_Satyarthi\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Kailash Satyarthi 2014ko Bakearen Nobel sariduna<\/a> edota <a href=\"https:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Jimmy_Wales\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Jimmy Wales Wikipediaren sortzaileetakoa<\/a>. <strong>Guztion onura norbere interesen aurretik jarrita ekitea<\/strong> da kontua. Gure gizartearen arazoen aurrean kexatze hutsetik haratago joatea. Egilearen esanetan, kexa beharrezko pausoa da, baina hasiera besterik ez da, irtenbidea eskaini behar da. Eta hori izan liteke gazteen prestakuntza hobetzea, urruneko tokietara argindarra eramatea, baztertutako taldeak gizarteratzea\u2026<\/p>\n<h2><strong>Mondragon Team Academy<\/strong><\/h2>\n<p>Egileak liburuan aztertzen duen adibideetako bat <a href=\"http:\/\/mondragonteamacademy.com\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Mondragon Team Academy<\/a> da. Horrek ikasleak <strong>lehenengo egunetik<\/strong> ekintzaile diren ikaskuntza-eredu berria proposatzen du. Ariketa teorikoak egin beharrean, ikasleek enpresa bat sortzen dute eta hori errentagarri egiten saiatzen dira.<\/p>\n<p>Javier Solanaren hitzaurrea du liburuak, eta ekintzaileak helburuetan asmo handikoak izatera bultzatu nahi ditu. <strong>Gizartea eraldatzeko ekiten da, ez bakarrik dirua egiteko<\/strong>. \u201cAukera falta ez da arazo bat, inolaz ere\u201d, dio egileak. <strong>\u201cEkintza ausarten falta bai, ordea\u201d<\/strong>.<\/p>\n<p>Gaztenpresan argi dugu <strong>ekitea benetako erronka dela<\/strong>. Merkatua gero eta lehiakorragoa da. Mundua aldatu egin da. Beharrak ere bai. Nekeza da tokia hartzea. Horregatik, <strong>EAEko eta Nafarroako ekintzaileei<\/strong> laguntzen diegu. Lagun zaitzagun nahi baduzu, mundu honetan zure aztarna utz dezazun, <a href=\"https:\/\/www.facebook.com\/Gaztenpresa?ref=hl\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">gurekin harremanetan jar zaitezke<\/a>. Zain gaituzu!<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Eta guztiok izango bagenu mundua aldatzeko ahalmena? Tesi ausart hori defenditzen du Efecto domin\u00f3. C\u00f3mo el emprendimiento social propaga la innovaci\u00f3n por todo el mundo liburuak (Empresa Activa argitaletxea, 2016). Lehen, gizarteari ekarpena egiteko modurik onena aktibista edo misiolari izatea zen, edo medikuntzan aritzea. Bervely Schwartz egileak dio gaur egun ekintzailetza dela gure arrastoa uzteko [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":8763,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2474,2484],"tags":[],"yst_prominent_words":[],"class_list":["post-8766","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-nola-hasi-nire-negozioa","category-nola-hobetu-nire-negozioa"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8766","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=8766"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8766\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=8766"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=8766"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=8766"},{"taxonomy":"yst_prominent_words","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/yst_prominent_words?post=8766"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}