{"id":8752,"date":"2017-04-03T13:30:54","date_gmt":"2017-04-03T11:30:54","guid":{"rendered":"https:\/\/gaztenpresa.org\/?p=8752"},"modified":"2025-02-04T16:44:35","modified_gmt":"2025-02-04T15:44:35","slug":"ikasi-zeure-marka-sortzen-gaztenpresaren-eta-doctora-retailen-eskutik","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/ikasi-zeure-marka-sortzen-gaztenpresaren-eta-doctora-retailen-eskutik\/","title":{"rendered":"Ikasi zeure marka sortzen Gaztenpresaren eta Doctora Retailen eskutik"},"content":{"rendered":"<p><strong>Zeure enpresa sortzeko zorian zabiltzala eta jarraibide batzuk behar dituzu negozioa hasieratik ondo gestionatzeko? Ba al dakizu nola eman ezagutzera bezeroei enpresa berria? Bezeroekiko harreman-eremu bat izango duzu, eta lokalaren diseinua planifikatu beharra al daukazu? Irtenbide praktikoa emango diegu gai horiei guztiei Gaztenpresaren lantegietan, behar bezala has dadin lanean zure enpresa.<\/strong><\/p>\n<p>Horregatik, beste ezer egin aurretik, hau gomendatzen dizugu: begiratu, arretaz, datozen hilabeteotan EAEko hiriburuetan eta Iru\u00f1ean emango ditugun trebakuntza-saioak. Ez badaukazu astirik hitzaldietara zuzenean etortzeko, ez utzi irakurtzeari. Izan ere, luxuzko hizlari bat dakargu gaur, aitzindari gisara: Igone Castillo, <a href=\"http:\/\/doctora-retail.com\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Doctora Retail<\/a>en arduraduna.<\/p>\n<p>Nahiko erraza da enpresa bat sortzea, baina hari merkatuan iraunarazteko, lan handia eta planifikazio zorrotza behar dira. Garrantzitsuak dira, etorkizunerako, lehen urratsak; horregatik, ondo has zaitezen nahi dugu.<\/p>\n<p><strong>\u00a0Zeure marka propioa sortzea da gairik garrantzitsuenetako bat zure enpresa-proiektua martxan jartzeko<\/strong><\/p>\n<p><strong>Marka behar al du nire enpresa berriak?<\/strong><\/p>\n<p>Litekeena da zure negoziorako izena ere pentsatua izatea jada, baina\u2026, gauza bera al dira izena eta marka? <strong>Zure enpresaren izena edo logotipoa baino askoz gehiago da marka<\/strong>. Zure marka gogoratuko dute elkarrizketa batean zure proiektuaz hitz egin diezun haiek, zure publizitate-orri bat edo txartel bat hartzen dutenek, zure saltoki edo bulegora bisitari joaten zaizkizunek\u2026 Zure marka sortzea pentsatu ez baduzu ere, zure enpresaz zerbait gogoratuko du jende horrek; garaia da, beraz, gaiari ekiteko.<\/p>\n<p><strong>Zure markaren posizionamendua<\/strong><\/p>\n<p>Diseinuari ekin aurretik, pentsatu zer adierazi nahi duzun, <strong>zer arrasto utzi nahi diezun zure bezero izan daitezkeen horiei<\/strong>. Bezero jakin batzuen premietarako konponbideak eskaintzen ditu zure negozioak, eta modu jakin batean egiten du hori, lehiakideek ez bezala: Zein dira bezero horiek? Zein da haien arazoak konpontzeko zure modu berezi hori? Nola konpontzen dituzte zure lehiakideek? Iritsi da zure negozio-plana berriro jorratzeko unea: egiazta ezazu, beraz, bat datozen egin nahi duzuna eta adierazten duzuna. Sinesgarria izan behar du zure markak, eta konfiantza sortu bezeroen, zure lantaldeko kideen, inbertitzaileen eta inguruan dituzun guztien artean.<\/p>\n<p><strong>Zure markaren nortasuna<\/strong><\/p>\n<p>Nolakoa nahi duzu izatea zure marka? Zer esaten duzun ez ezik, nola esaten duzun ere pentsatu behar duzu zure negozioko markaren nortasuna zehaztean. Komunikazio-estrategia bat prestatzeko, beraz, edukiei begiratu lehenbizi: zer onura eskaintzen dizkiezu zure produktu edo zerbitzuen kontsumitzaileei edo erabiltzaileei? Zer balio eta konpromiso erabiltzen ditu zure enpresak? Nolakoak dira zure lantaldeko jendearekiko harremanak? Eta hornitzaileekikoak?<\/p>\n<p>Ondo zehaztu duzu jada zer den zure enpresa, eta nola egiten duen lan; orain, hasi zure marka ezagutarazten. Baina, gogoan izan hau: <strong>komunikazioaz baliatu behar duzu jendearen emozioetara iristeko.<\/strong> Errazago gogoratuko zaituzte bezeroek haien bihotzera iristea lortzen baduzu.<\/p>\n<p><strong>Marka-arkitektura<\/strong><\/p>\n<p>Baliteke \u201cmarka\u201d bat baino gehiago izatea zure enpresak; hala baldin bada, ondo antolatutako hierarkia osatu behar dute markek, ulergarriak izan dadin. Adibidez, zure enpresa eskualdeko edo gremioko elkarte bateko partaide baldin bada, babes-lana egingo du elkarte horrek, eta bazkide guztien ezaugarri komun batzuk zehaztuko ditu. Gerta liteke, halaber, <strong>marka desberdinak behar izatea eskaintzen dituzun produktu eta zerbitzuetarako<\/strong>, bai haien ezaugarriak bereizteko, bai haietako bakoitza zer bezero-multzori eskaini zehazteko. Bestalde, bere marka pertsonala du zure negozioko kide bakoitzak. \u201cArkitekturaren\u201d bidez, hierarkia bat sortzen dugu, elkarrekin bizi eta harremanetan diharduten marka horiek guztiak multzo koherente bat izan daitezen.<\/p>\n<p><strong>Zure markaren alderdirik nabarmenena<\/strong><\/p>\n<p>Aipatu ditugun alderdi guztiak argi ikusten direnean, iritsi da gure marka paperean, bisita-txartel batean, triptiko batean, uniforme batean, webgune batean\u2026 ipintzeko unea. Oso lagungarri izango zaizu horretarako \u201cnortasun korporatiboko eskuliburu\u201d bat, leku bakoitzean zure logotipoa nola erabili jakin dezazun.<\/p>\n<p>Komeni da ezagutzea <strong>zure logoa eraman behar duen material edo fitxategi bakoitzaren bereizgarriak<\/strong>. Izan ere, fitxategi desberdinak sortu beharko ditu diseinatzaileak, haietako bakoitzari eman behar zaion erabileraren arabera. Hasi behar duzu ikasten, besteak beste, koloreei buruzko terminologia (adibidez, hamaseitarra, Interneterako; CMMYK, inprimatzeko). Gainera, dagokion tamaina izan behar du fitxategi bakoitzak, inprimatzekoak zein Interneterakoak, bere lekura ondo egokitu dadin; sustapen-txartel, -orri eta eta \u2013oparietarako zentimetroak eta milimetroak erabiliko ditugu, eta \u201cpixelak\u201d neurritzat webguneko edo sare sozialetako fitxategietarako.<\/p>\n<p>Argazkiak ere garrantzizkoak dira. \u201cArgazki-banku\u201d bateko irudiak erabiltzeko tentaldia izango duzu; baina, ahal dela, erabili zeure argazki propioak: irudi zintzoagoa eta bereziagoa emango duzu.<\/p>\n<p><strong>Nire markaren erregistroa<\/strong><\/p>\n<p>Berria baldin bada zure marka, beharbada ez zaizu burutik pasako hura erregistratzea. Baina erregistratu gabeko marka bat babesik gabe dago erabat; ez da zurea. Arrakasta izaten baduzu, beste enpresa edo pertsonaren batek erabil dezake marka hori, zure baimenik gabe, eta ez duzu hura babesteko modurik izango. Gogoan izan: ez da nahikoa zure webgunearen domeinua erregistratzea; marka ere erregistratu egin behar duzu, eta zure jarduerari lortu, <a href=\"https:\/\/www.oepm.es\/es\/index.html\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">OEPM<\/a>-n (Espainiako patente eta Marka Bulegoa). Internet bidez erregistra dezakezu, baina denborarik ez baduzu, badaude izapide horiek egiten dituzten enpresak.<\/p>\n<p>Hurrengo lantegian (<em>\u201cNortasun korporatiboaren eskuliburua: nola eta zergatik egin?\u201d<\/em>), zure helburuei buruz gogoeta egiten lagunduko dizugu, zure markaren bereizgarriak, nortasuna eta balioak zehazten, <strong>argiro eta eraginkortasunez helarazteko zure bezeroei, inbertitzaileei eta inguruan dituzunei<\/strong>. Ikasi zure bezeroak hunkitzen, ikasi besteengandik bereizten!<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Egilea:<\/strong><\/p>\n<p>Arte Aplikatuetan graduatua da<strong> Igone Castillo<\/strong>, dekorazio atalean, eta goi-teknikaria Gestio Komertzialean eta Marketinean. Graduatu ondoren, saltzaile, arduradun eta interiorista jardun zuen zenbait dendatan, bartez ere dekorazioaren, etxeko gauzen eta erreformen alorrean. Ibilbide profesional horretatik sortu zen <a href=\"http:\/\/doctora-retail.com\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Doctora Retail<\/a>, non bat egiten duten marketin-aholkularitzak, diseinuak, interiorismoak eta trebakuntzak, betiere merkataritzaren sektorea dela helburu.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Zeure enpresa sortzeko zorian zabiltzala eta jarraibide batzuk behar dituzu negozioa hasieratik ondo gestionatzeko? Ba al dakizu nola eman ezagutzera bezeroei enpresa berria? Bezeroekiko harreman-eremu bat izango duzu, eta lokalaren diseinua planifikatu beharra al daukazu? Irtenbide praktikoa emango diegu gai horiei guztiei Gaztenpresaren lantegietan, behar bezala has dadin lanean zure enpresa. Horregatik, beste ezer egin [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":8753,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2474,2484],"tags":[],"yst_prominent_words":[],"class_list":["post-8752","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-nola-hasi-nire-negozioa","category-nola-hobetu-nire-negozioa"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8752","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=8752"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8752\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=8752"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=8752"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=8752"},{"taxonomy":"yst_prominent_words","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/yst_prominent_words?post=8752"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}