{"id":8710,"date":"2017-03-15T13:05:03","date_gmt":"2017-03-15T12:05:03","guid":{"rendered":"https:\/\/gaztenpresa.org\/?p=8710"},"modified":"2025-02-04T16:12:57","modified_gmt":"2025-02-04T15:12:57","slug":"ekintzaile-izateko-diru-laguntzen-gidalibururik-osatuena","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/ekintzaile-izateko-diru-laguntzen-gidalibururik-osatuena\/","title":{"rendered":"Ekintzaile izateko diru-laguntzen gidalibururik osatuena"},"content":{"rendered":"<p><strong>Ekintzaile izatea erabaki duzu. Badituzu negozio-ideia, gogoa eta denbora. Baina zerbait falta duzu: dirua. Ez arduratu. Gaztenpresan lagun zaitzakegu. Doako aholkularitzarik onena emateaz eta ideia daukazunetik enpresa gauzatzen duzun arte zure alboan izateaz gain, aholku eman eta beharrezko izapideak egin diezazkizukegu, diru-laguntzak eta laguntza publikoak eskura ditzazun.<\/strong><\/p>\n<p>Agian, Interneten aurkituko zenuen sakabanatuta hainbat diru-laguntzei buruzko informazioa. Sarri zaila izaten da hura aurkitzea eta iturria fidagarria den bereiztea. Eta ondoren epeen eta izapideen katramila dago. Funtsean, lau dira laguntzak eskatzeko fronteak: <strong>foru-aldundiak, udalak, Gobernu autonomikoa eta Gobernu zentrala<\/strong>. Zuri laguntzeko asmoz, sarrera honetan bildu ditugu <strong>lurralde bakoitzeko diru-laguntza nagusiak<\/strong>. Gainera, gure web-orrian eseki ohi ditugu <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/diru-laguntzak\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\"><strong>pertsona ekintzaileei zuzenduriko Euskadiko eta Nafarroako\u00a0 diru-laguntzen deialdiak<\/strong><\/a><strong>.<\/strong><\/p>\n<p>Partida horietakoren bat eska dezakezula uste baduzu, <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/konta-iezaguzu-zure-negozio-ideia\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">jar zaitez gurekin <\/a><u>harremanetan.<\/u> Gaztenpresan <strong>adituak gara administrazio-izapidetan<\/strong>. Eskaerak betetzen dituzun aztertuko dugu eta izapideekin lagunduko dizugu guztia eguneratua izan dezazun, dokumentu guztiak izan ditzazun, diru-laguntza jaso dezazun eta zure negozioari bultzada bat eman diezaiozun. Dirua falta baduzu, finantzaketa-bide bigunak eskaini diezazkizukegu, <a href=\"http:\/\/korporatiboa.laboralkutxa.com\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Laboral Kutxaren bitartez<\/a>.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<h3>ARABA<\/h3>\n<p>Foru Aldundian eska ditzakezu diru-laguntzak. <strong>Ekintzailetzarako eta enpresa berriak sortzeko diru-laguntzak<\/strong> <strong>(ARABA EKINEAN 2017) <\/strong>nabarmentzen dira, produkzio-egitura modernizatzen, dibertsifikatzen eta haren lehiakortasuna hobetzen laguntzeko proiektuak egiten dituzten erakunde edo pertsona ekintzaileei zuzenduak. Martxoaren 31 arte dago zabalik epea. <a href=\"http:\/\/www.araba.eus\/cs\/Satellite?c=DPA_Procedimiento_FA&amp;cid=1223993034740&amp;language=eu_ES&amp;pageid=1193045603658&amp;pagename=DiputacionAlava%2FDPA_Procedimiento_FA%2FDPA_procedimiento\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Informazio gehiago hemen<\/a>.<\/p>\n<p><strong>-Berrikuntza sustatzeko laguntzak (ARABA BERRITZAILE 2017).<\/strong> Deialdi horren helburua Araban berrikuntza sustatzea da, norgehiagoka erregimeneko diru-laguntzak emanez Arabako produkzio-egituraren ekonomia modernizatzen eta haren lehiakortasuna hobetzen laguntzen duten proiektuak eta\/edo jarduerak egiten dituzten erakundeei. Besteak beste, enpresa bat sortzeko egitasmoa duten pertsonei zuzenduak daude laguntza horiek. Epea 2017ko martxoaren 31n amaitzen da. <a href=\"http:\/\/www.araba.eus\/cs\/Satellite?c=DPA_Procedimiento_FA&amp;cid=1223993034740&amp;language=eu_ES&amp;pageid=1193045603658&amp;pagename=DiputacionAlava%2FDPA_Procedimiento_FA%2FDPA_procedimiento\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Informazio gehiago hemen<\/a>.<\/p>\n<p><strong>-Lanerako prestakuntzarako laguntzak prestakuntza-erakundeentzat.<\/strong> Foru Aldundiaren laguntzok lanerako prestakuntza-ikastaroak eta zabalkunde-jardunaldiak sustatzea eta bultzatzea dute helburu. Besteak beste, bere jardueraren baitan biztanlego aktiboari zuzendutako prestakuntza-ikastaroak egiten dituzten irabazi-asmodun erakunde eta enpresentzat daude eskuragai. Lanbide &#8211; Euskal Enplegu Zerbitzuan egiaztatuta edota izena emanda egon beharko dira, edo, bestela, Prestakuntza Erakundeen Estatuko Erregistroan. Eskaerak aurkezteko epea 2017ko martxoaren 17an itxiko da.<a href=\"http:\/\/www.euskadi.eus\/eusko-jaurlaritza\/\/contenidos\/ayuda_subvencion\/dfa_empleo_cuadrillas_2017\/eu_dfa_em\/eu_arch.html\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\"><u>Hemen irakur dezakezu deialdia<\/u><\/a>.<\/p>\n<p>&#8211;<strong>Koadriletan lanerako prestakuntzarako laguntzak.<\/strong> Arabako koadriletan lanerako prestakuntza-jarduerak sustatzea dute xede; jarduerok gure ekonomiaren lehiakortasuna handitzeko helburua izan behar dute, bai eta biztanlego aktiboaren (enplegatua zein langabetua izan) gaitasunak eta prestakuntza hobetzea ere, 45 urtetik gorako pertsonei, iraupen luzeko langabetuei eta EEEren batek eragindakoei lehentasuna emanez. Epea 2017ko martxoaren 17an amaitzen da.<\/p>\n<p>&#8211;<strong>Gasteizko Udalak<\/strong> <a href=\"http:\/\/www.vitoria-gasteiz.org\/we001\/was\/we001Action.do?idioma=eu&amp;nuevaPag=&amp;uid=u12df2a95_146651703e3__7e83&amp;aplicacion=wb021&amp;id=&amp;tabla=contenido\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\"><strong>prestakuntza-programa bat, ekintzaile-txeke bat eta bekak<\/strong><\/a> eskaini zituen 2016an. Udaletik esan digutenez, espero dute datozen hilabeteetan zabaltzea laguntzen deialdiak. Gasteizen bizi bazara, Udalak asteazken eta ostiraletan ekintzaileentzat eskaintzen dituen <u>saio<\/u><a href=\"http:\/\/www.vitoria-gasteiz.org\/we001\/was\/we001Action.do?idioma=eu&amp;nuevaPag=&amp;uid=u_4670da49_14815adfc6b__7e4d&amp;aplicacion=wb021&amp;id=&amp;tabla=contenido\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\"> informatiboetan eman dezakezu izena<\/a>.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<h3>BIZKAIA<\/h3>\n<p>Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntzak eska ditzakezu, baina kontuan izan eskaera-epeak ez daudela zabalik urte osoan zehar.<\/p>\n<p>Aldundiak <strong>autoenplegua sustatzeko eta langabezian edo baztertzeko arriskuan dauden pertsonek enpresak sortzeko diru-laguntzak<\/strong> ematen ditu. Aldundiak argitaratu berri du <a href=\"http:\/\/www.bizkaia.eus\/lehendakaritza\/Bao_bob\/2017\/03\/20170303a044.pdf#page=11\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">\u00a02017ko laguntzen oinarriak arautzen dituen dekretua<\/a>, eta uste da eskaera-epea aurreko urtekoaren antzekoa izango dela (iaz uztailaren 27tik irailaren 15era izan zen). <a href=\"http:\/\/www.bizkaia.eus\/home2\/archivos\/DPTO8\/Temas\/Empleo%2C%20Inclusi\u00f3n%20e%20Igualdad\/2016\/Empleo\/Autoempleo\/Resumen-DF53-2016-T\u00edtulo%20I%20Secci\u00f3n%20II.pdf?idioma=CA\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Orduko hartan<\/a>, 5.000 eurorainokoa izan zen pertsona sustatzaileentzako diru-partida, eta 15.000rainokoa erakunde onuradunentzakoa.\u00a0 Foru Aldundiak <a href=\"http:\/\/web.bizkaia.eus\/eu\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">web-orria adi jarraitzea<\/a> gomendatzen du, edo bertara deitzea informazioa eskatzeko (944\/068008).<\/p>\n<p>Partida horietaz gain, <strong>Elkartegiak programa<\/strong> ere eskuragai dago edozein bizkaitarrentzat. Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntzak dira, egitasmo iraunkor eta orekatuak dituzten enpresa txikiek Azpiegiturak SAUren elkartegien azpiegiturak erabili ahal izan ditzaten. Banakako enpresariak izan daitezke horien onuradunak, bai eta sortu berri diren edota zabaltzeko edo kokapena aldatzeko beharra duten lehendik dauden merkataritzako sozietateak ere. Epea 2017ko abenduaren 30ean amaitzen da. Errentamendu-kontratuak izaten dira (gehienez 10 urte), bulego-moduluak erosteko aukerarekin. <a href=\"http:\/\/www.azpiegiturak.bizkaia.eus\/images\/stories\/documentosPDF\/programa_elkartegiak\/bob_programa_elkartegiak_2017.pdf\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Informazio gehiago hemen<\/a>.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Udal-laguntzak<\/strong><\/p>\n<p>Udal-laguntzak eta diru-laguntzak ere badituzu. Eskaintza aldatu egin daiteke testu hau irakurtzen duzun garaiaren arabera:<\/p>\n<p>&#8211;<a href=\"http:\/\/www.bilbao.eus\/cs\/Satellite?c=Page&amp;cid=1272963755927&amp;locale=3000001694&amp;pagename=LanEkintza%2FPage%2FLKZ_PTPortada&amp;titulo=Inicio+\"><strong>Bilbao Ekintza<\/strong><\/a><strong>. <\/strong>Udal-erakunde honen bidez, aholkuak eta informazioa jaso ditzakezu, Bizkaiko hiriburuan ekintzaile izatekotan bazabiltza. Zure egitasmoa aztertzen eta bideragarritasun-plana egiten lagunduko dizute.<\/p>\n<p>&#8211;<strong>Lanbiden izena emandako pertsona langabetuak kontratatzen dituzten Bilboko enpresentzako laguntzak.<\/strong> Kontrataturiko pertsonak langabezian eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile bezala izena emanda egon beharko dira. Kontratuen iraupena hiru hilabetekoa izan beharko da gutxienez. Epea 2017ko maiatzaren 2an amaitzen da. <a href=\"http:\/\/www.bizkaia.eus\/lehendakaritza\/Bao_bob\/2016\/09\/20160922a182.pdf#page=39\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Hemen irakur dezakezu deialdia<\/a>.<\/p>\n<p>&#8211;<strong>Kontrataziorako laguntzak (Santurtzi 2017).<\/strong> Lan-kontratuak egiteko laguntza multzoa da; kontratu mugagabeak zein iraupen mugatukoak izan daitezke, 6 edo 3 hilabeteko gutxieneko iraupenekoak, eta kasu batean zein bestean, lan-jardunaren %\u00a050ekoak gutxienez. Laguntzok Santurtziko Udalak ematen ditu. Epea 2017ko apirilaren 30ean amaitzen da. <a href=\"http:\/\/www.zuzenean.euskadi.eus\/s68-contay\/es\/contenidos\/ayuda_subvencion\/ayto_santurtzi_empelo_2017\/es_ayto_s\/es_arch.html\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Informazio gehiago hemen<\/a>.<\/p>\n<p>&#8211;<strong>Enpresak eta negozioak sortzeko laguntzak (Gue\u00f1es 2017).<\/strong> Gue\u00f1eseko Udalak itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak ematen ditu 2017an zehar, eta pertsona langabetuak sustatzaile izanda, enpresa- eta inbertsio-egitasmoak sortzetik eta abian jartzetik eratorritako gastuei aurre egiteko. Epea 2017ko abenduaren 31n amaitzen da.<a href=\"http:\/\/www.euskadi.eus\/hasiera\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Informazio gehiago hemen<\/a>.<\/p>\n<p>&#8211;<strong>Enplegua sustatzeko bertoko jarduerei laguntza (Trapagaran).<\/strong> Herriko langabetuen kontratazioa errazteko ematen du Udalak laguntza. Gehienezko laguntza 3.000 eurokoa da lan-jardun osoko hiru hilabeteko kontratu bakoitzeko, eta 6.000 eurokoa lan-jardun osoko sei hilabeteko edo gehiagoko kontratu bakoitzeko. Epea 2017ko martxoaren 31n amaitzen da.<a href=\"http:\/\/www.industria.ejgv.euskadi.eus\/r44-ed006\/es\/contenidos\/ayuda_subvencion\/ayto_trapaga_empleo_2016\/es_ayto_t\/es_arch.html\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Hemen irakur dezakezu gehiago<\/a>.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<h3>GIPUZKOA<\/h3>\n<p>Ekintzaileei aholku emateko eta laguntzeko hainbat programa eskaintzen ditu Foru Aldundiak. <a href=\"http:\/\/www.emekin.net\/web\/default.asp?idioma=eu\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\"><strong>EMEKIN Programa<\/strong><\/a> emakumeei zuzendutakoa da; <a href=\"http:\/\/www4.gipuzkoa.net\/ogasuna\/fondoseur\/eus\/gra_obj2_d.asp?id=1-02\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\"><strong>TXEKIN Programa<\/strong><\/a> enpresa bat sortu nahi duten pertsonentzat; eta <a href=\"http:\/\/www.spri.eus\/euskadinnova\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\"><strong>TXEKINTEK Programa<\/strong><\/a> egitasmo berritzaileentzat. Deialdiak ez dira oraindik zabaldu. Epeak zabaldu orduko, <a href=\"http:\/\/w390w.gipuzkoa.net\/WAS\/CORP\/DMSPortalSubvencionesWEB\/inicio.do\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Foru Aldundiak haien berri emango du web-orrian<\/a>.<\/p>\n<p>Foru Aldundiak <strong>egitasmo berritzaileei zuzenduriko Etorkizuna Eraikiz &#8211; GipuzkoaLab laguntzak<\/strong> ere onartu zituen. Elkarteei, fundazioei, enpresa publikoei zein pribatuei, udalei, mankomunitateei edota interes ekonomikoko elkarteei zuzenduak daude, eta egitasmoek berritzaileak izan behar dute, eta etorkizuneko erronkei erantzun behar diete. Eskaerak aurkezteko epea 2017ko martxoaren 13an itxiko da.<u>Informazio gehiago hemen<\/u>.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Udal-laguntzak<\/strong><\/p>\n<p>Udalaren laguntzak eta diru-laguntzak ere eska ditzakezu. Eskaintza aldatu egin daiteke testu hau irakurtzen duzun garaiaren arabera:<\/p>\n<p>&#8211;<strong>Donostiako Udalak<\/strong>, Ekonomia Sustatzeko Planaren bidez, <strong>enpresa berriak eta enplegua sorrarazteko eta lehiakortasuna hobetzeko hainbat laguntza zuzen eskaintzen ditu<\/strong>. Deialdia apirilean argitaratu ohi da.<\/p>\n<p>&#8211;<strong>30 urtez azpiko pertsonak kontratatzeko laguntzak Irunen.<\/strong> Irunen erroldatuta dauden eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile bezala izena emana duten gazte langabetuak kontratatzen dituzten Irungo enpresei zuzendutako laguntzak. Eskaerak aurkezteko epea 2017ko apirilaren 30ean itxiko da. <a href=\"https:\/\/ssl4.gipuzkoa.net\/castell\/bog\/2016\/12\/28\/c1608898.pdf\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Hemen irakur dezakezu gehiago<\/a>.<\/p>\n<p>&#8211;<strong>Tolosako ekintzaile berrientzako diru-laguntzak.<\/strong> Berriz Tolosa programaren bidez, Tolosan transferitutako negozioren baten ardura hartzen duten ekintzaile berriei ematen zaizkie diru-laguntzak. Diru-laguntza lokalaren lehen hiru urteetako alokairua ordaintzeko da. Laguntza, gehienez, hileko 450 eurokoa izango da lehen urtean, hileko 300 eurokoa bigarrenean eta hileko 150 eurokoa hirugarrenean. Eskaerak aurkezteko epea 2017ko martxoaren 9an itxiko da. <a href=\"https:\/\/ssl4.gipuzkoa.net\/castell\/bog\/2017\/02\/07\/c1700557.pdf\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Hemen irakur dezakezu Tolosako Udaleko iragarkia<\/a>.<\/p>\n<p>&#8211;<strong>Pertsona langabetuak kontratatzeko laguntzak (O\u00f1ati)<\/strong> Herriko mikroenpresei eta enpresa txikiei herrian erroldaturiko pertsona langabetuen kontratazioa erraztea dute helburu laguntzok. Eskaerak aurkezteko epea 2017ko ekainaren 30ean itxiko da. <a href=\"https:\/\/ssl4.gipuzkoa.net\/castell\/bog\/2016\/07\/29\/c1605520.pdf\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Informazio gehiago hemen<\/a>.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<h3>EUSKO JAURLARITZA<\/h3>\n<p>Eusko Jaurlaritzak laguntza-deialdi irekia dauka <strong>euskarazko ekoizpen editoriala<\/strong> sustatzeko. Laguntza argitaratze-kostuaren %\u00a07rainokoa izan daiteke. Epea 2017ko martxoaren 31n amaitzen da.<a href=\"https:\/\/www.euskadi.eus\/y22-bopv\/es\/bopv2\/datos\/2017\/02\/1701041a.pdf\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Informazio gehiago hemen<\/a>.<\/p>\n<p>Eusko Jaurlaritzaren deialdi guztiak egunean izateko, Eusko Jaurlaritzaren <a href=\"http:\/\/www.euskadi.eus\/eusko-jaurlaritza\/tramiteak-zerbitzuak\/?r01kQry=tT:ayuda_subvencion;cA:r01e00000ff26d46212a470b818464daec45c59fa;mA:documentLanguage.EQ.eu;pp:r01PageSize.20;p:Inter,Inter_portal&amp;r01SearchEngine=meta\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">orri hau bisitatzea gomendatzen dizugu, bai eta Lanbide Enplegu Zerbitzuaren beste hau ere.<\/a><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<h3>NAFARROA<\/h3>\n<p>Nafarroako Foru Gobernuak ekintzaileei zuzendutako hainbat laguntza eskaintzen ditu. Partida horien artean, hauek nabarmenduko genituzke:<\/p>\n<p>-Enpresen hasierako gastuei aurre egiteko laguntzak. 2016ko uztailaren 1a eta 2017ko ekainaren 30a bitartean Nafarroan sortu diren edo epe horretan jarduera Nafarroara eraman duten enpresei zuzenduta daude laguntza horiek. Eskaerak aurkezteko epea 2017ko ekainaren 30ean itxiko da.<a href=\"http:\/\/www.euskadi.eus\/eusko-jaurlaritza\/tramiteak-zerbitzuak\/?r01kQry=tT:ayuda_subvencion;cA:r01e00000ff26d46212a470b818464daec45c59fa;mA:documentLanguage.EQ.eu;pp:r01PageSize.20;p:Inter,Inter_portal&amp;r01SearchEngine=meta\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">\u00a0Informazio gehiago hemen.<\/a><\/p>\n<p>-Nekazaritzaz kanpoko jarduerak sortzeko eta garatzeko inbertsio-laguntzak. Nekazaritzaz kanpoko jardueratan produkzio-proiektu bati ekin nahi dioten nekazari ohiei edo haien lehen graduko familiakoei zuzendutako laguntzak dira. Laguntza 200.000 eurokoa izango da gehienez egitasmo bakoitzeko. Eskaerak aurkezteko epea 2017ko martxoaren 20an amaituko da. <a href=\"http:\/\/www.euskadi.eus\/eusko-jaurlaritza\/tramiteak-zerbitzuak\/?r01kQry=tT:ayuda_subvencion;cA:r01e00000ff26d46212a470b818464daec45c59fa;mA:documentLanguage.EQ.eu;pp:r01PageSize.20;p:Inter,Inter_portal&amp;r01SearchEngine=meta\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Informazio gehiago hemen.<\/a><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Udal-laguntzak<\/strong><\/p>\n<p>-Iru\u00f1eko<strong> Udalak<\/strong> ekintzaile izatea erabaki duten gazteentzako laguntzak eskaini zituen 2016an. Aurtengo diru-laguntzak ez dira onartu oraindik. Udaletik esan digutenez, laguntzen berri maiatz inguruan ematea espero dute.<\/p>\n<p><strong>-Orkoiengo Udalaren laguntzak autoenplegua sustatzeko.<\/strong> Herrian erroldatuta dauden eta langile autonomo gisa hasten diren langabetuei zuzenduta daude. 1.500 euroko laguntza emango da, gehienez ere. Eskaerak aurkezteko epea 2017ko abenduaren 31n itxiko da.<\/p>\n<p><strong>-Odietako Udalaren diru-laguntzak enplegua sustatzeko. <\/strong>\u00a0Udalak laguntzak eskaintzen dizkie herriko langabetuak kontratatzen dituzten ekintzaileei. Herrian erroldatuta egonda, enpresari indibidual, profesional zein autonomo gisa hasten diren \u00a0pertsonei ere badagozkie diru-laguntzak. Horiek eskatzeko epea 2017ko abenduaren 31n itxiko da.<a href=\"http:\/\/www.navarraemprende.com\/wp-content\/uploads\/2017\/01\/Ayudas_Odieta_2017.pdf\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\"><u>Hemen irakur dezakezu deialdia<\/u>.<\/a><\/p>\n<p>&#8211;<strong>Eguesibarko Udalaren laguntzak autoenplegua sustatzeko.<\/strong> Udalak urteko 2.000 eurorainoko laguntzak ematen ditu, herrian erroldatuta egonda, autonomo gisa hasten diren langabetuentzat. Eskaerak aurkezteko epea 2017ko abenduaren 31n itxiko da.<a href=\"http:\/\/www.valledeegues.com\/files\/2016\/03\/Autoempleo.pdf\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\"><u>Hemen irakur dezakezu deialdia<\/u>.<\/a><\/p>\n<p><strong>-Lokalak alokatzeko eta erosteko laguntzak Eguesibarko ekintzaileentzat.<\/strong> Alokairuan hartutako zein jabetzan erositako lokal batean negozio edo jarduera ekonomiko berri bat abian jartzera doazen pertsona fisikoak zein juridikoak izan daitezke diru-laguntzon onuradun. Jarduerak izaera industriala, komertziala edo bestelako zerbitzu-izaera izan lezake, baita profesionala ere. Erroldatutakoei zuzendutako laguntzak hileko 1.000 eurorainokoak izan daitezke erabilera industrialerako badira, eta 800 eurorainokoak erabilera ez-komertzialerako badira. Erroldatuta ez daudenentzako laguntzak 500 eta 400 eurora jaisten dira, hurrenez hurren. Eskaerak aurkezteko epea 2017ko abenduaren 31n itxiko da.<a href=\"http:\/\/www.valledeegues.com\/files\/2016\/03\/Autoempleo.pdf\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\"><u>Hemen irakur ditzakezu deialdia eta oinarriak.<\/u><\/a><\/p>\n<p><strong>-Enplegua sustatzeko diru-laguntzak (Odieta). <\/strong>\u00a0Herrian erroldatutako langabetuak kontratatzea diruz laguntzen du Udalak. Herrian gutxienez urtebetez erroldatuta egonda, enpresari indibidual, profesional zein autonomo gisa hasten diren pertsonei ere badazgokie diru-laguntzak.<a href=\"http:\/\/www.navarraemprende.com\/wp-content\/uploads\/2017\/01\/Ayudas_Odieta_2017.pdf\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Hemen irakur dezakezu deialdia<\/a>. Eskaerak aurkezteko epea 2017ko abenduaren 31n itxiko da.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<h3>GOBERNU ZENTRALA<\/h3>\n<p>Enplegu Ministerioak <a href=\"http:\/\/www.empleo.gob.es\/es\/sec_trabajo\/autonomos\/economia-soc\/Ayudas\/index.htm\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">autonomo-lana, gizarte-ekonomia eta enpresen erantzukizun soziala sustatzeko laguntzak<\/a> eman zituen 2016an. Aurten, oraindik, ez da deialdirik egin. Kultura Ministerioak, baina, kultura-enpresei zuzenduriko diru-laguntzak eskaintzen ditu. Haien artean honako hauek daude:<\/p>\n<p><strong>-Egitasmo digital eta teknologikoak baliatuz, kultura- eta sormen-industriak modernizatzeko eta berritzeko laguntzak.<\/strong> Ministerioak, laguntzon bidez, kultura- eta sormen-industrian enplegu-sorkuntza handitzeko asmoa du. Eskaerak aurkezteko epea 2017ko martxoaren 14an itxiko da.<u>Informazio gehiago hemen<\/u>.<\/p>\n<p>\u2013<strong>Liburu-dendek berriro balio kulturala hartzeko eta haiek modernizatzeko diru-laguntzak.<\/strong> Liburu-denda independenteak modernizatzeko jarduerei zuzendutako laguntzak dira. Web-orriak sortzeko edo hobetzeko erabili daitezke laguntzok, bai eta irakurleei eduki digitalak eskuratzea erraztuko dien beste edozein egitasmotarako ere. Azken urtean eskualdatu edo eskualdatuko diren liburu-dendak martxan jartzeko ere erabili daitezke, bai eta katastrofe batek edo salbuespenezko zirkunstantziek galera handiak eragin dituen haietan ere. Kultura Ministerioari eskaerak aurkezteko epea 2017ko martxoaren 10ean itxiko da. <a href=\"http:\/\/www.euskadi.eus\/gobierno-vasco\/-\/contenidos\/ayuda_subvencion\/age_meduc_librerias_2017\/es_age_me\/es_arch.html\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Hemen irakur dezakezu deialdia<\/a>.<\/p>\n<p>Ikusten duzun bezala, aukera asko dituzu. Begiratu zein den zure negozioaren edo jardueraren profilari hobekien doakiona. Eta, noski, laguntza edo informazio gehiago nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/konta-iezaguzu-zure-negozio-ideia\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Gaztenpresan<\/a> zure zain gaude.<\/p>\n<p><strong><em>*Deialdiek aurrera egin ahala, artikulu honetan jasotako laguntzak eguneratzen joango dira hiru hilean behin.<\/em><\/strong><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Ekintzaile izatea erabaki duzu. Badituzu negozio-ideia, gogoa eta denbora. Baina zerbait falta duzu: dirua. Ez arduratu. Gaztenpresan lagun zaitzakegu. Doako aholkularitzarik onena emateaz eta ideia daukazunetik enpresa gauzatzen duzun arte zure alboan izateaz gain, aholku eman eta beharrezko izapideak egin diezazkizukegu, diru-laguntzak eta laguntza publikoak eskura ditzazun. Agian, Interneten aurkituko zenuen sakabanatuta hainbat diru-laguntzei buruzko [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":8709,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2474,2484],"tags":[],"yst_prominent_words":[],"class_list":["post-8710","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-nola-hasi-nire-negozioa","category-nola-hobetu-nire-negozioa"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8710","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=8710"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8710\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=8710"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=8710"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=8710"},{"taxonomy":"yst_prominent_words","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/yst_prominent_words?post=8710"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}