{"id":8678,"date":"2017-03-07T13:54:56","date_gmt":"2017-03-07T12:54:56","guid":{"rendered":"https:\/\/gaztenpresa.org\/?p=8678"},"modified":"2025-02-04T16:44:35","modified_gmt":"2025-02-04T15:44:35","slug":"araba-ekinean-bokazioak-sustatzeko-jardunaldiak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/araba-ekinean-bokazioak-sustatzeko-jardunaldiak\/","title":{"rendered":"Araba ekinean: bokazioak sustatzeko jardunaldiak"},"content":{"rendered":"<p><strong>Ekintzailea jaio ala egin egiten da?<\/strong> <strong>Ez da galdera erraza.<\/strong> <strong>Beharbada, denetarik dago.<\/strong> <strong>Ekintzaileek sortzetiko nolakotasun batzuk dituzte:<\/strong> <strong>lidergoa, arriskuak hartzeko gaitasuna, irudimena, aldaketetara egokitzeko gaitasuna\u2026<\/strong> <strong>Alabaina, dohain horiek besterik gabe ez dira nahikoak.<\/strong> <strong>Horregatik, geroz eta erakunde gehiago ahalegintzen dira gaztetatik ekintzailetza-bokazioa erraztu eta sustatuko duen ekosistema sortzen.<\/strong> <strong>Gasteizek ekitaldiz jositako 2017. urtea (batez ere Araba ekinean zikloa jorratzeko hilabete hau) programatu du, helduen artean ez ezik gaztetxoenen artean ere ekintzaile-sena sustatzeko asmoz.<\/strong><strong>\u00a0<\/strong><\/p>\n<p>Gaztenpresan argi dugu ekiteak zer-nolako erronka dakarren. Merkatua gero eta lehiakorragoa da, eta zaila da nork bere tokia egitea. Horregatik, <strong>22 urte daramatzagu EAEko eta Nafarroako ekintzaileei laguntzen<\/strong>. Gizarte-bokazioa dugu. <strong>Negozio txikiak eta mikroETEak sortzen, garatzen eta mantentzen laguntzea<\/strong> da gure helburu nagusia. Eta prestakuntza-ikastaroen garrantzian sinesten dugu; izan ere, <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/prestakuntza\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">lantegiak eta ikastaroak antolatzen ditugu<\/a>.<\/p>\n<p>Horregatik, arreta handiz jarraitzen ditugu ekintzailetzari lotutako ekitaldirik garrantzitsuenak, zuei horren berri emateko. Joan den otsailean, <a href=\"http:\/\/startupeuropeweek.eu\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Startup Europe Week<\/a> egin zen Gasteizen, ekintzailetzari eskainitako bi hilabeteri hasiera emanez. <strong>Europako Batzordeak enpresa txikien ekintzaile-sena sustatzeko hainbat herrialdetan antolatu dituen 280 ekitaldietako bat <\/strong>izan zen. Egitarauan hiru mahai-inguru egin ziren (finantzaketa publikoa, finantzaketa pribatua eta <em>startup<\/em>ak aztertzeko), eta jardunaldia <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/blogaren-kategoriak\/arduera-ekintzailea\/zer-da-networkinga\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">networking saio<\/a> batekin amaitu zen, enpresarien, inbertsiogileen eta erakundeen arteko lotura indartzeko asmoz.<\/p>\n<p>Hala, Startup Europe Week<strong> XIV. <\/strong><a href=\"http:\/\/www.alavaemprende.com\/?lang=eu\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\"><strong>Araba Ekinean<\/strong><\/a><strong> jardunaldien<\/strong> atarikoa izan zen. \u00abEkitea: bizitza bera bezain naturala\u00bb izango da aurtengo Araba Ekinean edizioaren mezu nagusia. Arabako Foru Aldundiaren, Gasteizeko Udalaren eta BIC Arabaren eskutik <strong>hil honetan jorratuko diren hamar jarduera biltzen ditu<\/strong>. Horien artean, 2017ko <a href=\"http:\/\/www.alavaemprende.com\/zure-ideiak-balio-du-lehiaketa\/?lang=eu\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">\u00abZure ideiak balio du\u00bb<\/a> lehiaketa da nabarmentzekoa; Arabako helduen nahiz ikasleen ideia ekintzailerik onenak aitortuko ditu 1.000\u00a0eurorainoko sariekin. Lehiaketak lau atal ditu: ideiak, berrikuntza eta teknologia, aukera eta iraunkortasuna.<\/p>\n<h3>Ekintzailetza-lantegiak<\/h3>\n<p>Orobat, <strong>ekintzailetza-lantegiak <\/strong>antolatu dira lanbide-heziketako eta batxilergoko ikastetxe batzuetan. Azken ekitaldia martxoaren 28an izango da, <a href=\"http:\/\/www.alavaemprende.com\/araba-ekinean-market-place-2017\/?lang=eu\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\"><em>market place<\/em> formatuko jardunaldi batekin<\/a>. Helduentzako eta gaztetxoentzako hitzaldiak eta ekitaldiak hartuko ditu Europa Gizartetxeak, goizez eta arratsaldez. Ekintzaileen eta bestelako eragileen arteko <strong><em>B2B<\/em> topagunea<\/strong> izango da jardunaldi horretako proposamenik interesgarrienetako bat. Parte-hartzaileen artean bilerak lotzea da asmoa.<\/p>\n<p>Ekinean hasteko asmoa baduzu, ez izan zalantzarik eta etorri Gasteizera. Eta gogoan izan: dagoeneko pausoa emateko prest bazaude, beti duzu <strong>Gaztenpresarekin harremanetan jartzeko aukera<\/strong>. <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/konta-iezaguzu-zure-negozio-ideia\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Zure ideia<\/a> entzuteko irrikan gaude. Zurekin eskuz esku arituko den tutore bat esleituko dizugu, zeure proiektua hezurmamitu dezazun. Gizarte-sareetan (<a href=\"https:\/\/www.facebook.com\/Gaztenpresa\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Facebook<\/a>en, <a href=\"https:\/\/twitter.com\/gaztenpresa?lang=es\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\"><u>Twitter<\/u><\/a>ren eta\u00a0<a href=\"http:\/\/es.linkedin.com\/company\/gaztenpresa\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">LinkedIn<\/a>en) aurkituko gaituzu, bai eta 900 101 143 telefonoan eta <a href=\"https:\/\/www.laboralkutxa.com\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">LABORAL Kutxaren bulegorik hurbilenean<\/a> ere.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Ekintzailea jaio ala egin egiten da? Ez da galdera erraza. Beharbada, denetarik dago. Ekintzaileek sortzetiko nolakotasun batzuk dituzte: lidergoa, arriskuak hartzeko gaitasuna, irudimena, aldaketetara egokitzeko gaitasuna\u2026 Alabaina, dohain horiek besterik gabe ez dira nahikoak. Horregatik, geroz eta erakunde gehiago ahalegintzen dira gaztetatik ekintzailetza-bokazioa erraztu eta sustatuko duen ekosistema sortzen. Gasteizek ekitaldiz jositako 2017. urtea (batez [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":8677,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2474,2484],"tags":[],"yst_prominent_words":[1320,1120,1238,2250,1162,1250,1137,1199,1111,1269,1121],"class_list":["post-8678","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-nola-hasi-nire-negozioa","category-nola-hobetu-nire-negozioa"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8678","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=8678"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8678\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=8678"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=8678"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=8678"},{"taxonomy":"yst_prominent_words","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/yst_prominent_words?post=8678"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}