{"id":8665,"date":"2017-02-27T10:37:29","date_gmt":"2017-02-27T09:37:29","guid":{"rendered":"https:\/\/gaztenpresa.org\/?p=8665"},"modified":"2025-02-04T16:44:35","modified_gmt":"2025-02-04T15:44:35","slug":"zer-kontratu-mota-egin-zure-langileari","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/zer-kontratu-mota-egin-zure-langileari\/","title":{"rendered":"Zer kontratu mota egin zure langileari?"},"content":{"rendered":"<p><strong>Langileak kontratatzea erabaki duzu.<\/strong> <strong>Oso urrats garrantzitsua da eta badakigu ez dela erraza.<\/strong> <strong>Urtero-urtero gure aholkuak jasotzen dituzten ehunka ekintzailek gaur egun dituzten beldurren berri ematen digute:<\/strong> <strong>bizkorregi hazten ari ote naiz?<\/strong> <strong>Arrisku larregi hartuko ote ditut?<\/strong> <strong>Hautagairik onena aurkituko ote dut?<\/strong> <strong>Eta gauzak areago zailtzeko, izapide burokratikoei ere egin beharko diezu aurre.<\/strong> <strong>Baina ez kezkatu:<\/strong> <strong>ekintzailetzaren alderdi guztietan adituak gara eta zuri laguntzeko gaude hemen.<\/strong><\/p>\n<p>Gaztenpresan doako <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/enpresa-bat-sortzea\/\">laguntza pertsonalizatua<\/a> eskainiko dizugu eta ibilbide osoan egongo gara zurekin, <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/konta-iezaguzu-zure-negozio-ideia\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">ideia duzunetik<\/a> negozioa ireki eta <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/dagoeneko-negozio-bat-baduzu\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">sendotu arte<\/a>. <strong>Aholkularitza onenarekin ekitea da helburua.<\/strong> Zurekin era pertsonalizatuan arituko den tutorea jarriko dizugu eskura. Zure ideia zehazten, negozio-plana taxutzen, izapide guztiak gestionatzen\u2026 lagunduko dizugu. Eta, era berean, <a href=\"https:\/\/www.sepe.es\/contenidos\/eu\/que_es_el_sepe\/publicaciones\/empleo\/guia_contratos.html\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">zure egoerara hobekien egokituko den kontratua<\/a> aukeratzen ere bai.<\/p>\n<p>Lehenik eta behin,<a href=\"http:\/\/www.sepe.es\/contratos\/?idioma=eu\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\"> kontratu motak <\/a>bereizten irakatsiko dizugu. Guztira, <a href=\"http:\/\/www.sepe.es\/contenidos\/eu\/empresas\/contratos_trabajo\/modelos_contrato.html\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\"><strong>lau kontratatu-inprimaki<\/strong><\/a> daude.<\/p>\n<h3>1)Kontratu mugagabea<\/h3>\n<p><strong>Zerbitzuak emateko aldian langilearekin mugarik ezarri nahi ez baduzu<\/strong>, <a href=\"http:\/\/www.sepe.es\/contenidos\/eu\/empresas\/contratos_trabajo\/asistente\/pdf\/indefinido\/Indefinido.pdf\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">kontratu<\/a> hori sinatuko duzu. <strong>\u00abKontratu finkoa\u00bb<\/strong> ere esaten zaio. Lanaldi osorako, lanaldi partzialerako edota aldizkako zerbitzu finkoak emateko egin daiteke. Kasu batzuetan, kontratazio-pizgarriak eskura ditzakezu (Gaztenpresan emango dizkizugu horretarako aholkuak). Zure enpresaren, langilearen eta lanaldiaren menpe egongo dira.<\/p>\n<p>Kontratu mugagabea sinatzen duzunean, hurrengo 10 egunean<strong> eman beharko duzu<\/strong> <strong>edukiaren berri<\/strong>. Era berean, kontratu mugagabea lanaldi partzialekoa bada, oso garrantzitsua da egunean, astean, hilean eta urtean kontratatutako lan-orduen kopurua zehaztea agirian, <strong>eta nola banatuko diren azaltzea<\/strong>.<\/p>\n<p>Kontuan izan behar duzu, gainera, badirela bestelako kontratu mugagabeak, eta horietako batzuek zure egoerara egokitzeko moduko pizgarriak eta hobariak dituztela. Besteak beste:<\/p>\n<p>\u2014 Desgaitasuna duten pertsonak kontratatzeko<br \/>\n\u2014 Ekintzaileei laguntzeko<br \/>\n\u2014 Mikroenpresek eta autonomoek gazte bat kontratatzeko<br \/>\n\u2014 Gazteen ekintzailetza-proiektu berriak bultzatzeko<br \/>\n\u2014 Prestakuntza-lotura eskaintzen duten lanaldi partzialeko kontratuetarako<br \/>\n\u2014 Gizartean baztertuta dauden pertsonak kontratatzeko<br \/>\n\u2014 Administrazio eskudunak genero-indarkeriaren, etxeko indarkeriaren, terrorismoaren edo gizakien salerosketaren biktimatzat aitortutako pertsonak kontratatzeko<br \/>\n\u2014 Gizarteratzen laguntzeko enpresek gizartean baztertuta dauden pertsonak kontratatzeko<br \/>\n\u2014 Langabezia-sorospena kobratzen duten 52 urtetik gorako langileak kontratatzeko<br \/>\n\u2014 ABLE batetik datozen langileei gazteen lehen enpleguko kontratua egiteko, prestakuntza- eta ikaskuntza-kontratua egiteko, edota praktika-kontratua egiteko<br \/>\n\u2014 \u00a0Familia-etxeko zerbitzu-kontratua<br \/>\n\u2014 Espetxean dauden zigortuak kontratatzeko<br \/>\n\u2014 Talde-lanekoak<br \/>\n\u2014 Goi-zuzendaritzakoak<\/p>\n<h3>2) Aldi baterako kontratua<\/h3>\n<p><a href=\"http:\/\/www.sepe.es\/contenidos\/eu\/empresas\/contratos_trabajo\/asistente\/pdf\/temporal\/Temporal.pdf\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Aldi baterako kontratua<\/a>k epe-muga bat zehazten du langilearekin duzun lan-harremanean. Kontratu mugagabearen kasuan bezala, lanaldi osokoa edo partzialekoa izan daiteke.<\/p>\n<p>Hainbat egoerak justifikatzen dute aldi baterakotasuna. Hiru nabarmenduko ditugu:<\/p>\n<p><strong>\u2014 Obra edo zerbitzuko kontratua.<\/strong> Obra edo zerbitzu jakin bat egiteko langilea behar duzunean. <strong>Lanaldi osoko nahiz lanaldi partzialeko <\/strong>kontratua izan daiteke. Nahitaez epealdi jakin bat ez badu ere, <strong>ezin da hiru urte baino luzeagoa izan<\/strong>. Halere, lan-hitzarmen batzuek epealdi hori luzatzeko aukera ematen dute. Kontratua amaitzen denean, langileari kalte-ordaina eman beharko diozu (zenbatekoa graduala izaten da). Kontuan izan obra edo zerbitzua burutu ondoren langileak lanean jarraitzen badu, <strong>kontratua epemugarik gabe luzatu dela jotzen dela<\/strong> \u2014prestazioaren denborazkotasuna egiaztatuko duen probarik aurkeztu ezean\u2014.<br \/>\n<strong><br \/>\n<\/strong><strong>\u2014 Kontratu ebentuala, ekoizpen gora-beherengatik.<\/strong> Zure negozioan gehiegizko lana sortzen denean sina dezakezu. Sei hilabeteko iraupena du gehienez (12 hilabeteko epealdian), gehiegizko lana sortzen denetik zenbatzen hasita \u2014gazteen lehen enpleguaren kasuan, hiru hilabeteko iraupena izango du gehienez\u2014. Alabaina, lan-hitzarmenaren bidez denbora-muga luzatzeko aukera dago. Kontratua amaitzen denean, langileak <strong>kalte-ordaina jasotzeko eskubidea<\/strong> izango du, gradualki.<\/p>\n<p><strong>\u2014 Bitarteko lan-kontratua.<\/strong> Langile batek bere kontratua aldi baterako eten baina lanpostu hori gordeta duenean, beste langile bat aldi baterako kontratatzeko erabil dezakezu. Kontratu hori erabil dezakezu, halaber, hautaketa- edo sustapen-prozesu baten ondorioz, <strong>lanpostu bat behin-behinean bete<\/strong> beharra duzunean (kasu horretan ezin izango du hiru hilabete baino gehiago izan). Ordezkatu den langilea kanpoan den artean baino ezin da erabili, eta itzuli bezain laster eten behar da. Halabeharrez lanaldi osokoa izan behar du, bi salbuespenekin:<\/p>\n<p>1) Ordezkatutako langileak lanaldi partzialeko kontratua bazuen.<\/p>\n<p>2) Lanaldi murriztua izateko eskubidea (lanaldi partzialeko amatasun- edo aitatasun-baimena\u2026) duen langile baten lanaldia osatzeko egiten bada.<\/p>\n<p>Kontuan izan<strong> ordezkatutako langilea lanpostura itzuli ondoren jarraitzen badu, kontratua mugagabea bihurtuko dela.<\/strong><\/p>\n<p>Kontratu mugagabeekin gertatzen den bezala, badira bestelako aldi baterako kontratuak ere. Besteak beste:<\/p>\n<p>\u2014 Gazteen lehen enplegua<\/p>\n<p>\u2014 Gizarte-bazterketa pairatzen duten langileentzat<\/p>\n<p>\u2014 Administrazio eskudunak genero-indarkeriaren, etxeko indarkeriaren, terrorismoaren edo gizakien salerosketaren biktimatzat aitortutako pertsonak kontratatzeko<\/p>\n<p>\u2014 Gizarteratzen laguntzeko enpresek gizartean baztertuta dauden pertsonak kontratatzeko<\/p>\n<p>\u2014 Langabezia-sorospena jasotzen duten 52 urtetik gorako pertsonak kontratatzeko<\/p>\n<p>\u2014 Erretiro partzialeko egoeretan<\/p>\n<p>\u2014 Txandakako kontratuak<\/p>\n<p>\u2014 Prestakuntzari lotutako kontratuak<\/p>\n<p>\u2014 Gizarte-intereseko lanetarako edo nekazaritzako enplegua sustatzeko kontratuak<\/p>\n<p>\u2014 Familia-etxeko zerbitzu-kontratua<\/p>\n<p>\u2014 Desgaitasuna duten pertsonak kontratatzeko<\/p>\n<p>\u2014 Desgaitasuna duten pertsonak lan-zentro berezietan kontratatzeko<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<h3>3) Prestakuntzarako eta ikaskuntzarako kontratua<\/h3>\n<p><a href=\"http:\/\/www.sepe.es\/contenidos\/eu\/empresas\/contratos_trabajo\/contratacion_formacion_aprendizaje\/contratacion_formacion_aprendizaje.html\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Modalitate <\/a>horren bidez, gazteen laneratzea eta prestakuntza sustatu nahi dira. <strong>Langileek 25 urte baino gutxiago izan behar dute<\/strong> (30 urte baino gutxiago momentuz, langabezia-tasa %15etik beherakoa izan arte), eta kontratuaren iraunaldian lanbidea edo lanpostu bateko jarduna ikasi behar dute.<\/p>\n<p>Ikasketak amaitu ez dituzten ikasleak nahiz titulurik ez dutenak kontrata daitezke, baina inoiz ez sei hilabetez baino laburrago edo hiru urtez baino luzaroago. Kontuan izan lehen urtean langileak lanaldiaren %\u00a025 prestakuntzan erabili behar duela, eta enpresarekin lotura duen arteko gainerako denboran, lanaldiaren %15. Kontratatzeko pizgarriak jaso ahal izango dituzu; adibidez, Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko enpresa-kuoten %\u00a0100 murriztea. Langileak lanbide-arteko gutxieneko soldata jaso beharko du, gutxienez.<\/p>\n<p>Badira prestakuntzara bideratutako beste kontratu batzuk. Besteak beste:<\/p>\n<p>\u2014Prestakuntzarako eta ikaskuntzarako aldi baterako kontratua, aldi baterako lan enpresen (ABLE) eskutik<\/p>\n<p>\u2014 Prestakuntzarako eta ikaskuntzarako aldi baterako kontratua enplegu- eta prestakuntza-programen esparruan<\/p>\n<p>\u2014 Prestakuntzarako eta ikaskuntzarako aldi baterako kontratua, desgaitasuna duten pertsonei bideratua<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<h3>4) Praktikaldiko kontratua<\/h3>\n<p>Zure langileak bere <strong>ikasketa-mailari lotutako jardunbide profesionala eskuratzea<\/strong> nahi baduzu. Horretarako, kontratudunak unibertsitate-titulua, goi mailako edo maila ertaineko lanbide-heziketa titulua edota horien pareko titulua izan behar du. Bost urte baino gutxiago igaro behar dira ikasketak amaitu eta kontratua egiten den arte. Desgaitasuna duten pertsonen kasuan, epealdi hori zazpi urtekoa izan daiteke. Langileak 30 urte baino gutxiago baditu, ez da aintzat hartuko ikasketak noiz amaitu dituen. Kasu batzuetan, badira kontratu horietarako pizgarriak.<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.sepe.es\/contenidos\/eu\/empresas\/contratos_trabajo\/asistente\/pdf\/practicas\/Practicas.pdf\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Kontratu <\/a>horrek <strong>sei hilabeteko iraupena<\/strong> izan behar du gutxienez <strong>\u00a0<\/strong><strong>eta bi urtekoa gehienez.<\/strong> Garrantzitsua da kontuan hartzea langilearen soldatak baduela gutxieneko muga bat. Izan ere, ezin da horren pareko lanpostuan ari den pertsonarentzat <strong>lan-hitzarmenak finkatzen duen soldataren %\u00a060 baino txikiagoa izan lehen urtean, eta %\u00a075 baino txikiagoa bigarrenean<\/strong>. Modalitate horren bidez pertsona lanaldi osorako nahiz lanaldi partzialerako kontrata dezakezu.<\/p>\n<p>Praktikaldietako ohiko kontratuaz gain, badaude beste bi mota ere: praktikaldietako aldi baterako kontratua aldi baterako laneko enpresen eskutik, eta desgaitasuna duten pertsonentzako praktikaldietako kontratua.<\/p>\n<p>Zure enpresarako kontraturik egokiena aukeratzen laguntzea nahi baduzu, jar zaitez harremanetan Gaztenpresarekin telefono bidez (900 101 143), gizarte-sareen bidez \u2013<a href=\"https:\/\/www.facebook.com\/Gaztenpresa\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Facebook<\/a>, <a href=\"https:\/\/twitter.com\/gaztenpresa?lang=es\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Twitter<\/a>\u00a0eta <a href=\"https:\/\/www.linkedin.com\/company\/gaztenpresa?trk=biz-companies-cym\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Linkedin<\/a>\u2013 edota gure <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">webgunean <\/a>bestela. Eta dagoeneko Laboral Kutxako bezeroa bazara, ez ahantzi zure zerbitzura dituzula <a href=\"http:\/\/consultingpro.laboralkutxa.com\/eu\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Consulting Pro<\/a>ko profesionalak.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Langileak kontratatzea erabaki duzu. Oso urrats garrantzitsua da eta badakigu ez dela erraza. Urtero-urtero gure aholkuak jasotzen dituzten ehunka ekintzailek gaur egun dituzten beldurren berri ematen digute: bizkorregi hazten ari ote naiz? Arrisku larregi hartuko ote ditut? Hautagairik onena aurkituko ote dut? Eta gauzak areago zailtzeko, izapide burokratikoei ere egin beharko diezu aurre. Baina ez [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":8664,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2474,2484],"tags":[],"yst_prominent_words":[1218],"class_list":["post-8665","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-nola-hasi-nire-negozioa","category-nola-hobetu-nire-negozioa"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8665","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=8665"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8665\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=8665"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=8665"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=8665"},{"taxonomy":"yst_prominent_words","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/yst_prominent_words?post=8665"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}