{"id":8640,"date":"2017-02-15T16:26:25","date_gmt":"2017-02-15T15:26:25","guid":{"rendered":"https:\/\/gaztenpresa.org\/?p=8640"},"modified":"2025-02-04T16:11:09","modified_gmt":"2025-02-04T15:11:09","slug":"zure-lehiakortasuna-neurtzeko-tresnarik-errazena","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/zure-lehiakortasuna-neurtzeko-tresnarik-errazena\/","title":{"rendered":"Zure lehiakortasuna neurtzeko tresnarik errazena"},"content":{"rendered":"<p><strong>Abian jarri duzun enpresa edo sortu nahi duzuna benetan lehiakorra ote den jakin nahi duzu?<\/strong> <strong>Haren alderdi ahulak eta sendoak zein diren galdetzen al diozu zeure buruari?<\/strong> <strong>Nahi zenuke errealitate hori zenbakitan jarri eta diagnostiko argia eta objektiboa eskuratu?<\/strong> <a href=\"http:\/\/www.compyte.eus\/?lang=eu\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Compyte<\/a><strong> da zure aukera; Internet bidez, doan eta minutu gutxitan egin dezakezu.<\/strong> <strong>Zure negozioaren lehiakortasuna neurtzeko online-testa da.<\/strong> <strong>Galdera batzuei erantzun ondoren, tresnak nota jarriko dizu, eta jakingo duzu zein alderdi landu behar dituzun gero eta zailagoa den merkatuan sendoagoa izateko.<\/strong><\/p>\n<p><strong>Testa <\/strong><a href=\"http:\/\/www.compyte.eus\/ezagutu-ezazu-compyte\/zer-da-compyte\/?lang=eu\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">mediku-azterketen<\/a><strong> bezalakoa da.<\/strong> Zure negozioaren lehiarako faktore bakoitza aztertu eta 0tik 100era arteko nota jarriko dizu tresnak. Kalifikazio hori sektorean bikainak diren enpresenekin aldera dezakezu. Gainera, nota jarriko dio lehiakortasunaren bost zutabeetako bakoitzari \u2014<strong>berrikuntza, ekintzailetza, nazioartekotzea, pertsonen kudeaketa eta finantzazioa<\/strong>\u2014. Alderdi horiek beste 20 faktoretan banakatzen ditu, jakin dezazun zertan nabarmentzen zaren eta zein alderdi zehatz landu behar duzun. <a href=\"http:\/\/www.compyte.eus\/ezagutu-ezazu-compyte\/nola-neurtzen-dugu\/?lang=eu\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\"><strong>Mota guztietako enpresen<\/strong><\/a> lehiakortasuna neurtzen du<strong> tresnak<\/strong>, haien sektorea eta tamaina edozein dela.<\/p>\n<p>Lehiakorra izan beharra dago, gero eta zailagoa den merkatu globalizatuan bizirauteko. Gaitasun ugari izan behar dituzu, horien artean, aldaketetara azkar egokitzen jakitea, hau da, aldaketa teknologikoetara, legezkoetara eta kontsumo-ohiturekin lotuta daudenetara moldatzea. Etengabeko ahalegin horrek autokritika behar du, prozesu guztiak aldi oro berrikusi eta hobetze aldera. <strong>Gaztenpresa<\/strong>ra etortzen diren ekintzaile askok badakite hori. Plangintza egiteko orduan ziur daude etengabeko hobekuntza nahitaezkoa dela lehiakorra izateko; baina, gero, hori benetan abian jarri nahi dutenean, <strong>zailtasunak dituzte autoebaluazioa egiteko<\/strong>. Zer ari naiz gaizki egiten?, galdetzen diote beren buruari.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.laboralkutxa.com\/eu\/enpresak\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">LABORAL Kutxak<\/a> <strong>Compyte<\/strong> sortu du horientzat, Entitateko bezero direnentzat eta ez direnentzat. Galdera erraz batzuei erantzunda, testak enpresaren lehiarako zutabeak neurtzen ditu eta diagnostiko indibidualizatua egiten du, pantailan argi eta modu errazean azaltzen dena. Galdera horien artean daude, besteak beste, <strong>zein den<\/strong> <strong>enpresaren produktu izarra<\/strong>, nolakoa den barne-antolaketa, zer-nolako harremana duten bezeroekin edo zenbateko garrantzia duen nazioarteko merkatuak. <strong>Azterketa konparatiboa egiteko gai den algoritmoaren<\/strong> bidez lortzen da emaitza. <a href=\"http:\/\/observatoriopyme2020.com\/eu\/pyme2020-behatokia-leiho-bat-etorkizunerantz\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Pyme2020 Lehiakortasunaren Behatokiko<\/a> ikertzaileek gure inguruko puntako enpresei egindako elkarrizketen emaitzak daude formula horren oinarrian. Datu horiekin eta <a href=\"http:\/\/www.mondragon.edu\/eu\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Mondragon Unibertsitatea<\/a><u>ren<\/u> eta Mondragon Innovation &amp; Knowledge ikerketa-zentroaren (MU-MIKen) ekarpenarekin, LABORAL Kutxak <strong>Euskadi<\/strong><strong>ko eta Nafarroako enpresentzat lagungarri izango den testa<\/strong> diseinatu zuen. Izan ere, bi erkidegoak estatuko lehiakortasun-sailkapenetan lehen tokietan badaude ere, Europan nabarmentzen diren eskualdeen atzetik daude, are gehiago krisia hasi zenetik ia hamarkada bat bete denean.<\/p>\n<p>\u00abKrisiaren eragina oso garrantzitsua izan da\u00bb, azaldu du Oscar Muguerzak, LABORAL Kutxako Enpresen Negozio Garapeneko zuzendariak. Zailtasun ekonomiko handiko egoeran, enpresaburu askok inbertsioak murriztu behar izan zituzten. <strong>Neurri horrekin lehiakortasuna galdu zuten.<\/strong> Horregatik, galdutako lehiarako gaitasuna berreskuratu beharra dago, eta hori ez da batere erraza, are gehiago enpresa handiagoekin lehiatu behar diren enpresa txiki eta ertainak nagusi diren herrialde honetan. \u00abJakina, enpresaburu txikiek ez dute baliabiderik izaten lehiakorrago izateko plana egingo dien aholkularia kontratatzeko\u00bb, dio LABORAL Kutxako Enpresen Negozio Garapeneko zuzendariak. <strong>\u00abHorregatik otu zitzaigun tresna bat sortzea, merkea ez, doakoa, lagun ziezaien\u00bb .<\/strong><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<h3>Balantzea<\/h3>\n<p><a href=\"https:\/\/prentsa.laboralkutxa.com\/compyte-sortu-da-enpresen-lehiakortasuna-neurtzeko-tresna-berria\/?_ga=1.82943838.997897462.1477564150\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Joan den irailean abian jarri zenetik<\/a>, Compyteren emaitzak lehen ondorio batzuk ateratzeko nahikoa direla aurreratu du Muguerzak. Tresna horrekin autoebaluazioa egin duten enpresek <strong>nota onak<\/strong> atera dituzte, orokorrean, \u00ab<strong>negozio-ereduaren berrikuntzaren\u00bb <\/strong>arloan, hau da, salmenta erakargarriago egiteko aurrera eramaten dituzten jarduera guztietan. <strong>Nazioartekotzearen arloan emaitzak okerragoak izan dira.<\/strong> Enpresa asko dira beren produktuak esportatu nahi dituztenak, baina gutxik dituzte nazioartekotze-estrategia bat eta egitura eta giza baliabideak gure mugetatik haratago.<\/p>\n<p>Enpresa bat sortzeko asmoa baduzu eta haren lehiakortasunak kezkatzen bazaitu, Compyte tresna gomendatzeaz gain, <strong>Gaztenpresan lagundu egingo dizugu<\/strong>. <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/enpresa-bat-sortzea\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Laguntza pertsonalizatua<\/a><u> eskainiko dizugu, eta urrats guztietan lagunduko.<\/u> Ideia bat duzunetik zure negozioa finkatu arte. Dagoeneko, <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">4.000 enpresa baino gehiago eta 8.000 lanpostu sortzen<\/a> lagundu dugu. Zain gaituzu.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Abian jarri duzun enpresa edo sortu nahi duzuna benetan lehiakorra ote den jakin nahi duzu? Haren alderdi ahulak eta sendoak zein diren galdetzen al diozu zeure buruari? Nahi zenuke errealitate hori zenbakitan jarri eta diagnostiko argia eta objektiboa eskuratu? Compyte da zure aukera; Internet bidez, doan eta minutu gutxitan egin dezakezu. Zure negozioaren lehiakortasuna neurtzeko [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":8639,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2474,2484],"tags":[],"yst_prominent_words":[1301],"class_list":["post-8640","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-nola-hasi-nire-negozioa","category-nola-hobetu-nire-negozioa"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8640","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=8640"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8640\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=8640"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=8640"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=8640"},{"taxonomy":"yst_prominent_words","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/yst_prominent_words?post=8640"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}