{"id":8572,"date":"2017-01-17T12:58:06","date_gmt":"2017-01-17T11:58:06","guid":{"rendered":"https:\/\/gaztenpresa.org\/?p=8572"},"modified":"2025-02-04T16:44:35","modified_gmt":"2025-02-04T15:44:35","slug":"bila-zerga-aitorpena-egiteko-laguntza-bizkaian","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/bila-zerga-aitorpena-egiteko-laguntza-bizkaian\/","title":{"rendered":"BILA: Zerga-aitorpena egiteko laguntza Bizkaian"},"content":{"rendered":"<p><strong>Negozio berria sortu duzu eta zerga-aitorpenak egiten denbora gehiegi galtzen duzula iruditzen zaizu. Hainbat eredu aurkeztu beharrak ere ez du batere laguntzen. Oso errepikakorra egiten zaizu, eta behin eta berriz bete behar izaten dituzu informazio berari buruzko laukitxoak. Egoera horretan bazaude, eta Bizkaiko zergaduna bazara, interesatuko zaizu Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Sailaren programa berria ezagutzea. Estreinatu berri dute, eta Gaztenpresan probatu dugu dagoeneko. Haren xehetasunak argituko dizkizugu.<\/strong><\/p>\n<p>Urtero artatzen ditugun ehunka ekintzaileren kezka nagusienetakoak betebehar fiskalekin eta haiek modu bizkorrean\u00a0 betetzearekin lotutakoak dira. <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/enpresa-bat-sortzea\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Urratsez urrats zure enpresa sortzen<\/a> laguntzeaz gain, Gaztenpresan aholku emango dizugu eta zure alboan izango gaituzu Administrazioarekin egin beharreko izapide guztietan. 20 urte baino gehiago daramatzagu Euskadiko eta Nafarroako ekintzaileei laguntzen, eta BILA programarekin bezalaxe, egunean gaude gainerako nobedadeekin ere.<\/p>\n<p>BILA <a href=\"http:\/\/www.bizkaia.eus\/ogasuna\/software\/programa_bilatzailea.asp?Tem_Codigo=1933&amp;Idioma=EU\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\"><strong>doako tresna da<\/strong><\/a> eta zure aitorpena ordenagailuz (Windows, Linux eta Mac) betetzen eta aurkezten lagun diezazuke. Plataforma hori berezia da, ordea; izan ere, programa bakarrean bateratzen ditu <a href=\"https:\/\/consultingpro.laboralkutxa.com\/eu\/berriak-eu\/bizkaiko-ogasunak-zerga-aitorpenen-kudeaketa-sinplifikatu-du-laguntza-programa-berri-baten-bidez\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\"><strong>zerga-aitorpenen ereduak<\/strong><\/a> betetzeko gaur egun erabilgarri dauden laguntza-tresna guztiak. <strong>Historiko<\/strong> bat gordetzen dizu aurreko ekitaldietako datuak automatikoki berreskura ditzazun, eta horri esker, ez duzu denborarik galdu beharko hainbat laukitxo behin eta berriz betetzen. Zerga-eredu bakoitzarentzat erabilgarri dauden laguntza-programak BILAk ordezkatzea da Foru Aldundiaren helburua, eta horrela, zergadunek tresna bakarra erabili behar izatea, eta ez hainbat, orain arte bezala.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<h3>Hona hemen BILAn erabilgarri dauden ereduak:<\/h3>\n<p>BEZ\/2016-2017 eredua<\/p>\n<p>110-111\/2017 eredua<\/p>\n<p>115\/2017 eredua<\/p>\n<p>130\/2017 eredua<\/p>\n<p>140\/2017 eredua<\/p>\n<p>180-10I\/2016 eredua<\/p>\n<p>182-D1\/2016 eredua<\/p>\n<p>187\/2016 eredua<\/p>\n<p>188\/2016 eredua<\/p>\n<p>190-10T\/2016 eredua<\/p>\n<p>193\/2016 eredua<\/p>\n<p>296\/2016 eredua<\/p>\n<p>340\/2017 eredua<\/p>\n<p>345\/2016 eredua<\/p>\n<p>347\/2016 eredua<\/p>\n<p>349\/2017 eredua<\/p>\n<p>603\/2017 eredua<\/p>\n<p>720\/2016 eredua<\/p>\n<p>Kontuan izan, oso garrantzitsua baita, <strong>ez dituela barne hartzen<\/strong> Errentaren, Sozietateen, Oinordetzen, Eskualdaketen eta Jarduera Hasieraren gaineko Zergak kudeatzeko behar diren programak.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<h3>Nola deskargatu<\/h3>\n<p>Lehen urratsa hura instalatzea da. Lehen begiratuan, <a href=\"http:\/\/www.bizkaia.eus\/ogasuna\/software\/programa_bilatzailea.asp?Tem_Codigo=1933&amp;Idioma=EU\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">programa deskargatzeko Foru Aldundiak ematen dituen jarraibideak<\/a> irakurrita, prozesuak korapilatsu xamarra dirudi, baina minutu gutxian egiten da.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<h3>Windows<\/h3>\n<p>Beste ezer baino lehen, zure ordenagailuan JAVA programa instalatuta dagoen begiratu behar duzu. Horretarako, sakatu <strong>INICIO<\/strong>, <strong>PANEL DE CONTROL<\/strong> eta <strong>JAVA<\/strong>. Bost fitxa dituen leihoa ikusiko duzu pantailan. <strong>GENERAL<\/strong> fitxan, sakatu <strong>ACERCA DE<\/strong>, eta hortxe ikusiko duzu zure JAVA eguneratuta daukazun. Horrela ez bada, <a href=\"https:\/\/www.java.com\/es\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">lotura honetan<\/a> doan jaitsi dezakezu azken bertsioa.<\/p>\n<p>Lehen urrats hori eginda, Foru Aldundiaren web-orritik <a href=\"http:\/\/www.bizkaia.eus\/ogasuna\/software\/programa_bilatzailea.asp?Tem_Codigo=1933&amp;Idioma=EU\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">BILA programa<\/a> deskargatzea besterik ez duzu egin behar. Gero, egin klik fitxategiaren gainean eta jarraitu pantailan agertuko zaizkizun urratsak.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<h3>Mac<\/h3>\n<p>Beste ezer baino lehen, zure ordenagailuan JAVA programa instalatuta dagoen begiratu behar duzu. Horretarako, Appleren ikonoa sakatu behar duzu, pantailaren ezkerreko goiko ertzean, <strong>PREFERENCIAS DEL SISTEMA<\/strong> gainean klik egin eta gero sakatu <strong>JAVA<\/strong>. Bost fitxa dituen leihoa ikusiko duzu pantailan. <strong>GENERAL<\/strong> fitxan, sakatu <strong>ACERCA DE.<\/strong> Hortxe ikusiko duzu JAVAren zer bertsio duzun instalatuta. Gutxienez, 1.8 bertsioa izan behar da. Zurea zaharragoa bada, <a href=\"https:\/\/www.java.com\/es\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">lotura honetan<\/a> doan jaitsi dezakezu azken bertsioa.<\/p>\n<p>Ondoren, idatzi <strong>TERMINAL<\/strong> hitza <strong>FINDER<\/strong>ean (pantailaren eskumako goiko ertzeko lupan), gero idatzi &#8220;java \u2013version&#8221; komatxorik gabe eta sakatu INTRO.<\/p>\n<p>Bi urrats horiek eginda, Foru Aldundiaren web-orritik <a href=\"http:\/\/www.bizkaia.eus\/ogasuna\/software\/programa_bilatzailea.asp?Tem_Codigo=1933&amp;Idioma=EU\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">BILA programa<\/a> deskargatzea eta hura instalatzea soilik falta zaizu. Deskargatutako fitxategiaren gainean sakatu, eta arrastatu BILAren ikonoa APLICACIONES karpetara. Azkenik, zabaldu <strong>FINDER<\/strong>ra (pantailaren eskumako goiko ertzeko luparen ikonoa), idatzi <strong>APLICACIONES <\/strong>hitza eta sakatu BILAren gainean programa zabaltzeko.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<h3>BILAren funtzioak<\/h3>\n<p>Behin programa zure ordenagailuan instalatuta, hura zabaldu eta lanean hasi zaitezke. Zeure burua identifikatzea gomendatzen dizugu (pantailaren eskumako goiko ertzeko fitxa gorrian), programak zure aitorpenak bidaltzeko aukera gaitu dezan.<\/p>\n<p>Behar dituzun zerga-ereduak deskargatzea da hurrengo urratsa. Horretarako, zabaldu <strong>AITORPENEN KUDEAKETA<\/strong> fitxa, eta sakatu <strong>AITORPEN EREDUA<\/strong>.\u00a0 Pantailan agertuko zaizu erabilgarri dauden eredu guztien zerrenda. Aurreko ekitaldiko aitorpenaren datuak berreskura ditzakezu (<strong>UTILITATEAK<\/strong> menua, pantailaren eskumako goiko aldean), aitorpena egin dezakezu (<strong>AITORTZAILEAK<\/strong> sakatuz) eta hura aurkez dezakezu (berriz <strong>AITORTZAILEAK<\/strong> sakatu, ondoren <strong>AITORTZAILEEN ZERRENDA<\/strong>, eta bete nahi dena aukeratu ondoren, aukeratu AURKEZTU). <a href=\"ftp:\/\/ftp.bizkaia.eus\/public\/Ogasuna_eta_Finantzak\/bila\/Instalador\/MANUAL%20DE%20AYUDA%20Aplicacion%20BiLA.pdf\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Foru Aldundiak egindako gida azkarra<\/a> lagungarri izan dakizuke.<\/p>\n<p>Ikusten duzunez, tresna honek bizitza erraz diezazuke, beti ere, <strong>hura erabiltzen ikasteari denbora bat eskaintzen badiozu<\/strong>. Ekintzaile izatearekin lotutako urrats honetan edo beste edozeinetan laguntzea nahi baduzu, zure zerga-aitorpenak egiten, esate baterako, gurekin harremanetan jar zaitezke sare sozialetako gure profilen bidez: <a href=\"https:\/\/www.facebook.com\/Gaztenpresa\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Facebook<\/a>,<a href=\"https:\/\/twitter.com\/gaztenpresa?lang=es\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">\u00a0Twitter<\/a> eta\u00a0<a href=\"http:\/\/es.linkedin.com\/company\/gaztenpresa\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Linkedin<\/a>. Beti gaude zure esanetara.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Negozio berria sortu duzu eta zerga-aitorpenak egiten denbora gehiegi galtzen duzula iruditzen zaizu. Hainbat eredu aurkeztu beharrak ere ez du batere laguntzen. Oso errepikakorra egiten zaizu, eta behin eta berriz bete behar izaten dituzu informazio berari buruzko laukitxoak. Egoera horretan bazaude, eta Bizkaiko zergaduna bazara, interesatuko zaizu Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Sailaren programa berria [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":8573,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2474,2484],"tags":[],"yst_prominent_words":[],"class_list":["post-8572","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-nola-hasi-nire-negozioa","category-nola-hobetu-nire-negozioa"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8572","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=8572"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8572\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=8572"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=8572"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=8572"},{"taxonomy":"yst_prominent_words","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/yst_prominent_words?post=8572"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}