{"id":8525,"date":"2016-12-29T00:10:14","date_gmt":"2016-12-28T23:10:14","guid":{"rendered":"https:\/\/gaztenpresa.org\/?p=8525"},"modified":"2025-02-04T16:07:09","modified_gmt":"2025-02-04T15:07:09","slug":"iddtek-industriarako-balio-erantsia","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/iddtek-industriarako-balio-erantsia\/","title":{"rendered":"Iddtek, industriarako balio erantsia"},"content":{"rendered":"<p><strong>Iddtek erronkaz jositako historia da.<\/strong> <strong>2004an, Irene Rodr\u00edguez R\u00edos Proiektu Mekanikoen Garapeneko goi-mailako teknikariak (Donostia, 1976) alorrik lehiakor eta berritzaileenetako batean ekitea erabaki zuen:<\/strong> <strong>industria-alorrean.<\/strong> <strong>Hala, enpresatik kanpoko ingeniariak eskaintzen dituen Iddtek enpresa sortu eta gogo biziz ekin zion lanari, punta-puntan ari diren bezeroak konbentzitzea eskatzen duen merkatu zail horretan tokia egin nahian.<\/strong> <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/konta-iezaguzu-zure-negozio-ideia\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\"><strong>Gaztenpresa<\/strong><\/a><strong>n lehen urratsak egiten lagundu genion.<\/strong> <a href=\"http:\/\/iddtek.com\/iddtek-talento-al-servicio-la-industria\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\"><strong>12 urte geroago<\/strong><\/a><strong>, balantzea ezin positiboagoa da.<\/strong> <strong>Iddtek sendotu egin da eta presentzia garrantzitsua du sektorean.<\/strong><\/p>\n<p><strong>GAZTENPRESA BLOGA:<\/strong>\u00a0<strong>Iddtek enpresak \u00abingeniarien eta ingeniaritza-zerbitzuen outsourcinga\u00bb eskaintzen du.<\/strong> <strong>Ezagutzen ez dutenek ulertzeko:<\/strong> <strong>zer esan nahi du horrek?<\/strong><\/p>\n<p><strong>IRENE RODR\u00cdGUEZ:<\/strong>\u00a0<strong>Ingeniaritza-zerbitzuen enpresa<\/strong> gara. Hau da: geure teknikari, ingeniari eta delineatzaileek bezeroen proiektuetan jarduten dute. Beraien taldean txertatu eta bezeroekin batera eskuz esku aritzen dira euren instalazioetan.<\/p>\n<p><strong>GZT: Oso merkatu lehiakorrean jarduten duzue eta punta-puntan aritzen diren bezeroei eskaintzen diezue zerbitzua.<\/strong> <strong>Nola lortzen duzue hori?<\/strong><\/p>\n<p><strong>I.R:\u00a0<\/strong>Bezeroak <strong>gure zerbitzuaren balioa<\/strong> antzeman behar du. Horixe da gakoa. Gure teknikariak dira garrantzitsuenak. Nola erakartzen dugu talentua? <strong>Geure taldea zaintzen eta enpresaren kultura transmititzen ahalegintzen gara.<\/strong> Eta langile berriak ditugunean, aurreikuspenekin zintzo jokatzen ahalegintzen gara.<\/p>\n<p><strong>GZT: Ingeniariak azpikontratatzeko zerbitzuari esker, enpresek euren taldeak aldi batez zabaltzeko aukera izaten dute, egiturazko kostuak handitu gabe.<\/strong> <strong>Zuen teknikariak bezeroaren bulegora joan eta bertan aritzen dira berarekin eskuz esku.<\/strong> <strong>Nolakoa da harremana hori?<\/strong><\/p>\n<p><strong>I.R:<\/strong>\u00a0Bezeroarentzat ezin hobea da, <strong>talde osoa integratuta<\/strong> duelako, eraginkortasun gabezia oro saihesteko moduan. Gure teknikarientzat aberasgarria da, talde berri batean integratzen diren bakoitzean taldetik eta pertsonengandik gauza berriak ikasten dituztelako. Normalean, guztien artean lankide-giroa sortzen da, zein erakundetakoak diren ardura gabe.<\/p>\n<p><strong>GZT: Enpresa txiki eta ertainak kontratatzeko uzkurrago agertzen dira?<\/strong> <strong>Halako enpresaren bateko arduradun bat elkarrizketa hau irakurtzen ari bada, zer esango zenioke?<\/strong><\/p>\n<p><strong>I.R:<\/strong>\u00a0Gure lana \u00abhandientzat\u00bb dela uste dute enpresa txikiek. Baloratzeko esango nioke, kontuan hartzeko zer-nolako kostua dakarren pertsona hasi berri bat prestatzeak, eta zer-nolako abantaila den lehen egunetik langile trebatua izatea. Eta are txarragoa: <strong>beharrezko laguntzarik gabe aurrera egin behar izatearen kostua!<\/strong> 12 urtean, lehenengo aldiz azpikontratatu duten enpresekin aritu gara, eta baten batzuk hasiera batean uzkur eta beldur agertu izan dira. <a href=\"http:\/\/iddtek.com\/contacto\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Konpromisorik gabe deitzeko<\/a> esango nieke.<\/p>\n<p><strong>GZT: IDDTEK 2004an abiatu zen, krisia hasi aurretik.<\/strong> <strong>Krisia \u00absuaren proba\u00bb izan zen?<\/strong><\/p>\n<p><strong>I.R:<\/strong>\u00a0Urte zailak izan dira. <strong>Dibertsifikazioa izan da guretzat gakoa.<\/strong> Sektore bakoitzak une jakin batzuetan izan ditu gorabeherak, eta horri esker sektore batetik bestera ibiltzeko aukera izan dugu.<\/p>\n<h3>Lehen urratsak<\/h3>\n<p><strong>GZT: Zein izan dira ekintzaile gisa aurre egin beharreko oztopo nagusiak?<\/strong><\/p>\n<p><strong>I.R:\u00a0<\/strong>Batez ere, eskarmenturik ez izatea eta horrek dakarren segurtasun gabezia. Enpresa zer den eta haren guztiaren inguruan zer dagoen ez jakitea.<\/p>\n<p><strong>GZT: Imajinatzen dut oztopoak aurkitu zenituen bezala, ustekabeko onak ere aurkituko zenituela.<\/strong><\/p>\n<p><strong>I.R:\u00a0<\/strong>Niretzat pozgarria izan zen hasierako bultzada emateko prest zeuden pertsonak aurkitzea. <strong>Lehenengo bezeroak funtsezkoak izan ziren:<\/strong> nire gogoa ikusita jarri zuten nigan konfiantza, esperientziarik eduki ez arren. Eta Gaztenpresak hainbat modutan lagundu zidan: e<a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/prestakuntza\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">npresak sortu eta kudeatzeko trebakuntzaren bidez<\/a>, eta baita <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/blogaren-kategoriak\/arduera-ekintzailea\/negozio-bat-sortzeko-funtsezko-urratsak\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">negozio bat sortzeko eta bideratzeko proiektua<\/a>ren bidez ere. <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/enpresa-bat-sortzea\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Lehenengo urratsetan lagun izan nuen<\/a>, eta horiexek dira, hain zuzen, hotzikara handiena ematen dutenak.<\/p>\n<p><strong>GZT: Bukatzeko, zer esango zenioke <\/strong><a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/konta-iezaguzu-zure-negozio-ideia\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\"><strong>ekintzailetzan abiatzeko prest dagoen pertsonari<\/strong><\/a><strong>?<\/strong><br \/>\n<strong>I.R:\u00a0<\/strong>Ausarta izateko eta erortzen den bakoitzean berriz altxatzeko. Ekintzailetza erronkatzat hartzeko eta beldurrak etxean uzteko, horri esker bere potentzial osoa azalera dezan.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Iddtek erronkaz jositako historia da. 2004an, Irene Rodr\u00edguez R\u00edos Proiektu Mekanikoen Garapeneko goi-mailako teknikariak (Donostia, 1976) alorrik lehiakor eta berritzaileenetako batean ekitea erabaki zuen: industria-alorrean. Hala, enpresatik kanpoko ingeniariak eskaintzen dituen Iddtek enpresa sortu eta gogo biziz ekin zion lanari, punta-puntan ari diren bezeroak konbentzitzea eskatzen duen merkatu zail horretan tokia egin nahian. Gaztenpresan lehen [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":8524,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2480],"tags":[],"yst_prominent_words":[1120,1238,1287,1545,1199,1111,1409],"class_list":["post-8525","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-gaztenpresa-komunitatea"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8525","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=8525"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8525\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=8525"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=8525"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=8525"},{"taxonomy":"yst_prominent_words","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/yst_prominent_words?post=8525"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}