{"id":850,"date":"2014-02-26T19:52:48","date_gmt":"2014-02-26T18:52:48","guid":{"rendered":"http:\/\/www.gaztenpresa.org\/?p=850"},"modified":"2025-02-04T15:53:51","modified_gmt":"2025-02-04T14:53:51","slug":"zer-dira-abalak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/zer-dira-abalak\/","title":{"rendered":"Zer dira abalak?"},"content":{"rendered":"<p><b><i>Abalei buruzko informazio gehiago nahi baduzu, etorri Gaztenpresaren Euskadiko eta Nafarroako bulegoetara.<\/i><\/b><\/p>\n<div>\n<p>Abalak bermeak dira, eta haien bidez, kreditu-erakundeek egiaztatzen dute, mailegua jasotzen duenak behar beste bermeak ez baditu ere, titularkide batek titularraren ardura hartzen duela eta, titularrak ordaintzeari uzten badio, konpromisoa hartzen duela titularrak ordaindu gabeko diru-kopurua ordaintzeko.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><b><span style=\"text-decoration: underline;\">Zer da mailegu batean abal-emailea izatea?<\/span><\/b><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Eskuarki, bezero bati mailegua emateko, bankuek eta aurrezki-kutxek nomina finkoa izatea, ondasun higiezinak izatea edo kontu korronte saneatua izatea eskatzen diote; kasu horretan, bezeroak ez du abalik behar. Baldintza horietako bat betetzen zuenak \u2013edo, diru-kopuru handien kasuan, bat baino gehiago\u2013 eta, beraz, bere kaudimena froga zezakeenak ez zuen abalik behar. Hala ere, finantza-krisiaren ondorioz, berankortasuna izugarri handitu da; beraz, kreditu-erakundeen eskakizun-mailak gora egin du, eta dirua maileguz emateko, abal-emaileak eskatzen dituzte.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Esaterako, banku eta kutxek hartu behar duten arriskua txikitzeko, abala eskatzen diete mailegu-eskatzaileei. Kontua da senide edo lagun bati abala emateko eskuzabaltasunak ondorio ekonomiko larriak izan ditzakeela abal-emailearentzat.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><b><span style=\"text-decoration: underline;\">Zer gertatzen da maileguaren titularrak ordaintzen ez badu?<\/span><\/b><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Ez-ordaintze bat badago, hartzekodunak (bankua edo aurrezki-kutxa) zordun nagusiari \u2013hau da, mailegua eskatu duenari\u2013 eskatu behar dio zorra ordaintzeko. Erreklamazio hori idatziz egiten da: gutuna bidaltzen zaio zordunari, abisu gisa. Ordainketa batean edo bitan atzeratzea nahikoa izan daiteke bankuek eta aurrezki-kutxek kobratzeko kudeaketak hasteko. Ez-ordaintzeak zehatuta daude, maileguaren kontratuan jasota dagoenez. Banku edo aurrezki-kutxa bakoitzak erabakitzen du zehapena, baina, oro har, mailegurako adostutako interes-tasatik gorako zenbait puntutakoa izaten da. Isun hori garaiz ordaindutako hileko kuota bakoitzari aplikatzen zaio.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Maileguaren titularrak ez badu ordaintzen, egoeraren berri ematen zaio abal-emaileari, eta zor diren diru-kopuruak ordaintzeko eskatzen. Horrelakoetan, kreditu-erakundeek abala betearazteko epeak errespetatu behar dituzte, legez eta maileguaren kontratuan jasota baitago (eskuarki, hiru hilabeteko epea da, baina kasuan kasukoa da).<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Abal-emaileak maileguaren titularrak zor dituen diru-kopuruak ordaindu behar ditu, bai eta zehapenak eta auzien \u2013adibidez, epaiketen\u2013 ondorioz sortutako gastuak ere. Ondoren, nahi izanez gero, abalatutako pertsonaren hartzekoduna izan daiteke abal-emailea, eta abalatutako diru-kopuruak kobratzeko beharrezko lege-akzioak egin. Horretarako, baliagarria da kontrabermea: dokumentu publiko bat da, notario batek ere sinatu behar duena, eta haren bitartez, maileguaren titularrak konpromisoa hartzen du egindako zorra abal-emaileari ordaintzeko. Auzitegietarako jotzen bada, denbora gutxiago beharko da kontrabermeari esker, abal-emaileak ez baitu frogatu beharko titularrak dirua zor diola (dokumentu hori gabe, ordea, frogatu egin beharko luke).<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Abal-emaileak zorra ordaintzen badu, kreditu-erakundeak ez du gehiago eskatzen, eta mailegua aurrera doa. Alabaina, erakundeak ez badu lortzen abal-emaileak zorra ordaintzea, demanda judizial bati ematen dio hasiera. Demanda hori gauzatuz gero, maileguaren titularraren eta abal-emailearen ondasunak bahitzeko eskatzen da. Harrigarria bada ere, erakundea ez dago behartuta zordunaren ondasunak lehenago bahitzera; izan ere, abal-emailearen ondasunak bahi ditzake zuzenean. Gainera, abal-emaile bat baino gehiago badaude, haietako baten ondasunak bahi ditzake zor guztia estaltzeko, eta ez dagokion zati proportzionala estaltzeko.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Abal-emailea izateak arriskuak ditu berekin, eta egoera ezatseginik ez izateko, komeni da arrisku horiek azaltzea. Beraz, maileguaren eskriturak egiten direnean, abal-emailea hala azalduko da, eta orduan ezarriko dira abalaren funtzionamendua arautuko duten klausulak. Kontuan izan behar da, kontrakoa adostu ezean, erakunde mailegatzaileak ez diola abal-emaileari jakinarazi behar mailegua ez dela ordaindu, eta jakinarazpen judizial baten bidez jakitea dela ohikoa. Hori dela eta, gomendatzen da maileguaren kontratuan ezartzea kreditu-erakundeak ez-ordaintzea gertatu dela jakinarazi beharra.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><b><i>Abalei eta abal-emailea izatearen arriskuei buruzko informazio gehiago nahi baduzu, Gaztenpresako taldeak aholku emango dizu atseginez. Etor zaitez Bilboko, Donostiako edo Gasteizko bulegoetara.<\/i><\/b><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<\/div>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Abalei buruzko informazio gehiago nahi baduzu, etorri Gaztenpresaren Euskadiko eta Nafarroako bulegoetara. Abalak bermeak dira, eta haien bidez, kreditu-erakundeek egiaztatzen dute, mailegua jasotzen duenak behar beste bermeak ez baditu ere, titularkide batek titularraren ardura hartzen duela eta, titularrak ordaintzeari uzten badio, konpromisoa hartzen duela titularrak ordaindu gabeko diru-kopurua ordaintzeko. &nbsp; Zer da mailegu batean abal-emailea [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":831,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2359],"tags":[],"yst_prominent_words":[1163,1137,1166],"class_list":["post-850","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-kultura-ekintzailea"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/850","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=850"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/850\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=850"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=850"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=850"},{"taxonomy":"yst_prominent_words","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/yst_prominent_words?post=850"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}