{"id":8472,"date":"2016-11-29T17:28:42","date_gmt":"2016-11-29T16:28:42","guid":{"rendered":"https:\/\/gaztenpresa.org\/?p=8472"},"modified":"2025-02-04T16:44:35","modified_gmt":"2025-02-04T15:44:35","slug":"inaki-ruiz-de-balugera-ekintzaile-izateko-ez-da-aski-ideia-edukitzea","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/inaki-ruiz-de-balugera-ekintzaile-izateko-ez-da-aski-ideia-edukitzea\/","title":{"rendered":"I\u00f1aki Ruiz de Balugera: &#8220;Ekintzaile izateko, ez da aski ideia edukitzea&#8221;"},"content":{"rendered":"<p><strong>I\u00f1aki Ruiz de Balugera (Bilbo, 1973) Gaztenpresako ekintzailetza sailean dihardu lanean.\u00a0 Laguntza eskatzen diguten ekintzaileei pertsonalki esleitzen diegun tutore adituetako bat da.\u00a0 Ruiz de Balugerak, Zuzenbidean lizentziaduna eta etorkizuneko enpresarien aholkularitzan hamar urte baino gehiagoko esperientzia duenak, elkarrizketa honetan azalduko digu ideia on bat izatea bezain garrantzitsua dela hura lantzea negozio-eredu bat eta bideragarritasun plan bat lortzeko, haiek gauzatuko baitute egitasmoa. <\/strong><\/p>\n<p><strong>GAZTENPRESA.\u2013Zer zailtasuni egin behar die aurre ekintzaile batek, ideia izan bezain laster? <\/strong><\/p>\n<p><strong>I\u00d1AKI RUIZ DE BALUGERA.\u2013<\/strong>Egitasmoaren araberakoa da hori.\u00a0 Ekintzaileak sarri etortzen dira Gaztenpresara buruan <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/blogaren-kategoriak\/arduera-ekintzailea\/euskadin-ekiteko-etorkizuneko-sektoreak\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">negozio-ideia<\/a> soila dutela, hura abian jartzeak zer dakarren jakin gabe. Egitasmoari aurpegia eta begiak jartzen laguntzen diegu hemen.\u00a0 Adibide bat jartzen diegu: maratoi bat korritzeko ez duzu soilik korrika egin behar.\u00a0 Entrenatu egin behar zara eta zure elikadura zaindu.\u00a0 <strong>Ekintzaile izateko, ez da aski ideia edukitzea. <\/strong>\u00a0Beste arlo batzuk landu behar dira.<\/p>\n<p><strong>G.\u2013Baina, horregatik, ez dira beldur izan behar ideia aurkezteko, ezta? <\/strong><\/p>\n<p><strong>I.R. \u2013<\/strong>Ez horixe.\u00a0 Ideia hori negozio bilakatzeko behar dituzten tresnak eman nahi dizkiegu guk.\u00a0 Beldurra baino gehiago erronka da sentitu behar dutena, denboran zehar iraungo duen bizimodua izatea baita edozein ekintzaileren helburu nagusia.<\/p>\n<h3>Ekin aurretik, ideia osatu<\/h3>\n<p><strong>G.\u2013Asko aldatzen al da negozio-ideia prozesu honetan? <\/strong><\/p>\n<p><strong>I.R.\u2013<\/strong>Gehienetan osatu egiten da, besterik gabe.\u00a0 <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/blogaren-kategoriak\/arduera-ekintzailea\/nola-kalkulatu-zure-negozioaren-errentagarritasun-atalasea\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Ideia hori bideragarria izan dadin<\/a> egiten da lan. <strong>Negozio-ideia baino<\/strong> gehiago negozio-eredua da prozesuan alda daitekeena. Badira ekintzaileak jantzi-denda bat jarri nahi eta lehendabiziko gauza Bilbo erdian lokal bat alokatu nahi dutenak. Haiekin lanean hasten zarenean eta sektoreko datuak, marjin gordinak eta denda horrek beharko dituen gastuak aztertzen ditugunean, orduan alda daiteke negozio-eredua.\u00a0 Izan ere, lehen denda fisiko batean saldu nahi zutenek, agian, <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/blogaren-kategoriak\/negozio-digitalak\/merkataritza-elektronikoaren-abantailak-negozio-tradizionaletan\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">online saltzen hastea egokiagoa izan daitekeela erabaki dezakete<\/a>.<\/p>\n<p><strong>G.\u2013Laburbilduz: ideia bezain garrantzitsua da eredua. <\/strong><\/p>\n<p><strong>I.R.\u2013<\/strong>Negozio-eredua nolakoa den, <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/blogaren-kategoriak\/arduera-ekintzailea\/negozio-bat-sortzeko-funtsezko-urratsak\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">ideiaren ezaugarriak halakoak izango dira<\/a>. <strong>Hasieran egin beharreko inbertsioa, gastuen egitura, finantziazio beharra<\/strong> eta beste hainbat elementu aldatuko dira. Zure asmoa liburuak saltzea izan daiteke, baina ez da gauza bera denda batean, web-orri batean edota atez-ate saltzea. Gastuak, inbertsioak eta bezero-mota aldatu egingo dira.<\/p>\n<h3>Negozio-plana tutorizatu baino askoz gehiago<\/h3>\n<p><strong>G.\u2013Negozio-eredua bilatzen laguntzeaz gain, bestelako zer laguntza eskaintzen du Gaztenpresak?<\/strong><\/p>\n<p><strong>I.R.\u2013<\/strong>Ekintzaile bat gugana heltzen denean, egin behar dugun lehen gauza haren negozio-ideia ulertzea da. Horretarako, <strong>berarekin modu pertsonalizatuan lan egingo duen tutore bat<\/strong> jartzen zaio. Negozio-plana definitzeaz gain, <strong>bideragarritasun-plana<\/strong> egitea eta zenbakitan jartzea da bilatzen dena. Beharko diren inbertsioak eta <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/bloga\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">izan ditzakeen finantzaketa-iturriak ere aztertzen dira<\/a>. Gaztenpresatik finantzaketa-bide biguinak eskaini ahal izango zaizkio. Gainera, <a href=\"http:\/\/gaztenpresa.org\/es\/categorias-del-blog\/legal-y-economico\/que-tipo-de-sociedad-elijo-para-mi-negocio-2\/\">sortzen zaizkion zalantza guztiak argituko dizkiogu<\/a>.<\/p>\n<p><strong>G.\u2013Esate baterako?<\/strong><\/p>\n<p><strong>I.R.\u2013<\/strong>Autonomo gisa hobaririk jaso dezakeen, edota <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/blogaren-kategoriak\/arduera-ekintzailea\/zein-motatako-sozietatea-aukeratu-behar-dut-nire-negoziorako\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">zein izan daitekeen beretzat figura juridiko aproposena<\/a>. Baina eskaintzen dugun laguntza urrunago doa. Demagun ekintzaileak lokala alokatu behar duela bere negoziorako. Kasu horretan, kontratua aztertuko genuke, klausulek etorkizunean negozioaren garapenerako kaltegarriak izan daitezkeen ezustekorik eduki ez ditzaten. <a href=\"http:\/\/gaztenpresa.org\/es\/subvenciones-y-ayudas\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Dirulaguntzak eskuratzeko urratsak<\/a> ere geuk kudeatzen ditugu, eta formakuntza ikastaroak eskaintzen. Eta azken tramiteak ere egin genitzake, Autonomotan eta Ogasunean alta ematea, esate baterako. Gainera, jardueraren lehen urtean zehar, aholkularitza-zerbitzua ere eskaintzen diogu ekintzaileari.<\/p>\n<h3>Ideia lehiakorra: negozioa sortzeko gakoa<\/h3>\n<p><strong>G.\u2013Garai zailak al dira hauek ekintzailetzarako?<\/strong><\/p>\n<p><strong>I.R.\u2013<\/strong>Galdera egokia da hori. Nire ustez, beti da momentu ona, merkatuan lehiatzen lagunduko dizuten <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/blogaren-kategoriak\/legala-eta-ekonomikoa\/borja-garate-gaztenpresaren-tutoretzapeko-negozio-ek-batez-bestekoak-baino-iraupen-handiagoa-dute\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">elementu bereizgarriak baldin badituzu<\/a>.\u00a0 Merkatua oso lehiakorra da sektore gehienetan eta geroz eta zailagoa da originala den ideia bat izatea.\u00a0 Sektore batera ezer ezberdina eskaini gabe gerturatzen bazara, gogor borrokatu beharko duzu.<\/p>\n<p><strong>G.\u2013Lehia handiagoa bai, baina aukera gehiago direla ere esan al daiteke?<\/strong><\/p>\n<p><strong>I.R.\u2013<\/strong>Ekintzaileak hainbat tresna ditu orain eskura, eta, haiei esker, gutxienez <strong>prestatuago atera daiteke merkatura<\/strong>.\u00a0 Hobariak eta diru-laguntza publikoak ere baditu. Eta beste maila batean, gu ere bagauzka, merkatura ateratakoan irauten lagunduko dioten tresna egokiak emateko. Gure helburua da jauzi hori egitera doanak ondo entrenatuta egitea, ezagutza eta gaitasun nahikoarekin, horrela bidea errazago urratuko baitu.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>I\u00f1aki Ruiz de Balugera (Bilbo, 1973) Gaztenpresako ekintzailetza sailean dihardu lanean.\u00a0 Laguntza eskatzen diguten ekintzaileei pertsonalki esleitzen diegun tutore adituetako bat da.\u00a0 Ruiz de Balugerak, Zuzenbidean lizentziaduna eta etorkizuneko enpresarien aholkularitzan hamar urte baino gehiagoko esperientzia duenak, elkarrizketa honetan azalduko digu ideia on bat izatea bezain garrantzitsua dela hura lantzea negozio-eredu bat eta bideragarritasun plan [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":8473,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2474,2484],"tags":[],"yst_prominent_words":[2095,1125,1163,1120,1157,1461,1146,1199],"class_list":["post-8472","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-nola-hasi-nire-negozioa","category-nola-hobetu-nire-negozioa"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8472","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=8472"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8472\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=8472"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=8472"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=8472"},{"taxonomy":"yst_prominent_words","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/yst_prominent_words?post=8472"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}