{"id":8458,"date":"2016-11-22T18:16:58","date_gmt":"2016-11-22T17:16:58","guid":{"rendered":"https:\/\/gaztenpresa.org\/?p=8458"},"modified":"2025-02-04T16:42:38","modified_gmt":"2025-02-04T15:42:38","slug":"mikrokredituak-zer-dira-eta-zertarako-balio-dezakete","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/mikrokredituak-zer-dira-eta-zertarako-balio-dezakete\/","title":{"rendered":"Mikrokredituak, zer dira eta zertarako balio dezakete?"},"content":{"rendered":"<p><strong>Gaztenpresa Fundazioan badakigu finantziazioa funtsezkoa dela ekiteko. <\/strong><strong>Horregatik, blog honetan hainbat finantziazio mota aipatu dizkizugu: <\/strong><strong>leasinga, rentinga, laguntzak eta diru-laguntzak, crowdfundinga, arrisku-kapitala&#8230; Gaur, martxan jartzen laguntzeko edo zure negozioari bultzada bat emateko beste bat azalduko dizugu: mikrokredituak. <\/strong><strong>\u00a0<\/strong><\/p>\n<p>Mikrokredituak arrakasta handiko finantziazio-eredua dira, onura ugari eskaintzen baitituzte. Kantitate baxuko mailegu horiek \u221210.000 eta 25.000 euro artekoak izaten dira\u2212 zure negozioa arriskurik txikienarekin finantzatzea ahalbidetzen dizute. Mikrokredituei esker, baldintza onetan lortu ahal izango dituzu funtsak: <strong>interes-tasa baxuak eta ordaintzeko erraztasunak <\/strong>izango dituzu. Gainera, eta hala eskatuz gero, prozesua azkarra dela eta egin beharreko izapideak ere oso gutxi direla ikusiko duzu.<\/p>\n<p>Has gaitezen historia pixka batekin. Finantziazio-sistema hori <a href=\"http:\/\/elpais.com\/diario\/2006\/10\/15\/eps\/1160893609_850215.html\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Bangladesheko Muhammad Yunus bankariak<\/a> ezarri zuen laurogeiko hamarkadan; hark Bakearen Nobel Saria irabazi zuen 2006an. Mikrokredituak <strong>enplegua sortzeko eta finkatzeko gizarte-bokazioarekin <\/strong>jaio ziren, eta hala jarraitzen dute oraindik ere.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<h3>Gaztenpresa: <strong>esperientzia mikrokredituetan<\/strong><\/h3>\n<p>Gaztenpresa Fundazioan 20 urte baino gehiago daramatzagu ekintzaileei laguntzen, eta badakigu finantziazio mota horrek potentzial handia duela. Horregatik eskaintzen dizkizugu mikrokredituak. Autonomoa edo ETE baten enpresaria bazara, edo <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/enpresa-bat-sortzea\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">negozio-ideia bat baduzu<\/a>, horiei esker zure proiektuari bultzada bat eman ahal izango diozu, <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/blogaren-kategoriak\/legala-eta-ekonomikoa\/borja-garate-gaztenpresaren-tutoretzapeko-negozio-ek-batez-bestekoak-baino-iraupen-handiagoa-dute\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">aholkularitza eskaini diegun profesional askok<\/a> egin duten moduan. Izan ere, Gaztenpresak 2015ean emandako kreditu guztien % 65 finantziazio mota horri dagozkio.<\/p>\n<p>Jasotzen duzun finantziazioa bezain garrantzitsua da hura norengandik jasotzen duzun. <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/es\/categorias-del-blog\/actividad-emprendedora\/gaztenpresa-recibe-una-mencion-especial-en-el-premio-buenas-practicas-en-microfinanzas-en-europa\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Gaztenpresan esperientzia handia dugu<\/a>, eta Europako erreferentziazko erakundeekin lan egiten dugu. 2015eko urrian, eta Makrofinantzen Europako Egunarekin bat etorriz, LABORAL Kutxak eta Europako Inbertsio Funtsak (EIF) 75 milioi euroko funts bat gaitzeko akordioa sinatu zuten, <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/es\/categorias-del-blog\/financiacion\/como-financiar-un-negocio-con-riesgo-minimo\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">5.000 ekintzaileri eta mikroenpresari baino gehiagori finantza-estaldura<\/a> eskaintzeko helburuarekin. <strong>5.200 lanpostu <\/strong>baino gehiago finkatzea eta horretan laguntzea zen helburu nagusia. EIFek Europa osoan eman duen <strong>mikrokreditu-lerrorik garrantzitsuena <\/strong>da.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<h3>Negozio bat abian jartzeko mailegu ezin hobeak<\/h3>\n<p>2 urte eta erdiko iraunaldia duen programa honen bidez eskainitako maileguak 25.000 eurora artekoak izan daitezke gehienez ere, eta bost urteko itzultzeko epea izaten dute. Horiek erabilgarriak izan daitezke <strong>mikroenpresa bat baduzu edo abian jartzeko fasean dagoen negozio bat baduzu, edo autonomoa bazara <\/strong>eta zure jarduera profesionala abiaraztera bazoaz. Ez dizute abal-emaile gehigarririk edo hipoteka-bermerik eskatuko. Hori bai, gogoratu higiezinak erostea eta birfinantzatzeak programatik kanpo daudela.<\/p>\n<p>Mikrokredituei edo ekintzailetzarekin lotutako beste alderdi batzuei buruzko informazioa behar baduzu, jarri gurekin harremanetan sare sozialetako gure profilen bitartez \u2212<a href=\"https:\/\/www.facebook.com\/Gaztenpresa\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Facebook<\/a>,<a href=\"https:\/\/twitter.com\/gaztenpresa?lang=es\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">\u00a0Twitter<\/a> eta\u00a0<a href=\"http:\/\/es.linkedin.com\/company\/gaztenpresa\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Linkedin<\/a>\u2212. <strong>Atsegin handiz lagunduko dizugu.<\/strong><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Gaztenpresa Fundazioan badakigu finantziazioa funtsezkoa dela ekiteko. Horregatik, blog honetan hainbat finantziazio mota aipatu dizkizugu: leasinga, rentinga, laguntzak eta diru-laguntzak, crowdfundinga, arrisku-kapitala&#8230; Gaur, martxan jartzen laguntzeko edo zure negozioari bultzada bat emateko beste bat azalduko dizugu: mikrokredituak. \u00a0 Mikrokredituak arrakasta handiko finantziazio-eredua dira, onura ugari eskaintzen baitituzte. Kantitate baxuko mailegu horiek \u221210.000 eta 25.000 euro [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":8457,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2474,2484],"tags":[],"yst_prominent_words":[1302,2095,1125,1184,1250,2234,1134],"class_list":["post-8458","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-nola-hasi-nire-negozioa","category-nola-hobetu-nire-negozioa"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8458","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=8458"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8458\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=8458"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=8458"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=8458"},{"taxonomy":"yst_prominent_words","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/yst_prominent_words?post=8458"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}