{"id":835,"date":"2014-02-26T19:24:34","date_gmt":"2014-02-26T18:24:34","guid":{"rendered":"http:\/\/www.gaztenpresa.org\/?p=835"},"modified":"2014-02-26T19:24:34","modified_gmt":"2014-02-26T18:24:34","slug":"renting-a-aukera-egokia-autonomo-eta-ete-entzat","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/renting-a-aukera-egokia-autonomo-eta-ete-entzat\/","title":{"rendered":"Renting-a, aukera egokia autonomo eta ETE-entzat"},"content":{"rendered":"<p><b><i>Artikulu honetan, rentinga zer den, nori komeni zaion eta zer alde on dituen azalduko dugu. Beti bezala, informazio gehiago nahi baduzu, etorri Bilbo, Gasteiz, Donostia edo Iru\u00f1eko <span style=\"text-decoration: underline;\">Gaztenpresaren bulego<\/span> batera.<\/i><\/b><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Enpresa-jarduera garatzeko ondasunen bat behar denean, autonomoek eta enpresa txikiek badute aukera interesgarri bat: rentinga. <b>Rentinga alokairu-kontratu moduko bat dela esan daiteke<\/b>, rentingaren bidez ondasunen bat erabiltzeko aukera izaten baita, diru-kopuru baten truke. Horrezaz gain, enpresa hornitzaileak, normalean, ondasunak behar bezala funtzionatzeko mantentze-zerbitzu guztiak ere eskaintzen ditu.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Hasiera batean, kontratua amaitzean ez da izaten ondasuna erosteko aukerarik. Renting-kontratua amaitzen denean, ondasunak hornitzailearen jabetzakoa izaten jarraituko du, eta hornitzaile horrek ondasuna sal dezake, edo ondasunaren alokairua luzatu.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Oro har, oso finantza-tresna interesgarria da autonomo eta enpresentzat; izan ere, finantza-baliabideak ibilgetu gabe, ondasuna eskura izateko eta finantza-baliabide horiek errentagarritasun handiagoko inbertsioetan erabili ahal izateko aukera ematen digu.<\/p>\n<p><b><span style=\"text-decoration: underline;\">\u00a0<\/span><\/b><\/p>\n<p><b><span style=\"text-decoration: underline;\">Hona hemen rentingean erabiltzen diren ondasunik ohikoenak<\/span>:<\/b><b><\/b><\/p>\n<p><b><span style=\"text-decoration: underline;\">\u00a0<\/span><\/b><\/p>\n<ul>\n<li><span style=\"text-decoration: underline;\">Automobilgintzako rentinga<\/span>: turismo-automobilak, bezero partikular eta profesionalentzat edo enpresa-flotetarako. Baita merkataritzako ibilgailu eta furgonetak ere.<\/li>\n<li><span style=\"text-decoration: underline;\">Ekipamendu-ondasunak<\/span>: ekipo informatikoak, hardwarea, softwarea, inprimagailuak, fotokopiagailuak, konponbide informatikoak, etab. Bulego, lantegi, biltegi eta enpresetako ekipamenduekin zerikusia duten ondasun guztiak ere rentingean erabil daitezke, hala nola, telefonoguneak, bulego-tresnak, orga jasotzaileak, erretraktilak, eskaera-hartzaileak, pilatzaileak, etab. Aukera zabala, bada, teknologia berriena duten makinetan.<\/li>\n<\/ul>\n<p><b><span style=\"text-decoration: underline;\">\u00a0<\/span><\/b><\/p>\n<p><b><span style=\"text-decoration: underline;\">Rentingaren onurak<\/span>:<\/b><\/p>\n<p><b><span style=\"text-decoration: underline;\">\u00a0<\/span><\/b><\/p>\n<ul>\n<li>Ondasuna (ibilgailua edo ekipamendua) aurreneko ordainketa egin gabe erabiltzeko aukera ematen du.<\/li>\n<li>Eskuarki, egokia da negozioaren jarduerarekin zerikusi zuzena ez duten baina enpresaren funtzionamendu onerako ezinbestekoak diren ondasunei dagokienez.<\/li>\n<li>Era berean, interesgarria da teknologiaren edo teknikaren ikuspegitik berehala zaharkiturik gelditzen diren ondasunak eskura eduki ahal izateko ere.<\/li>\n<li>Ez ditu enpresaren baliabideak etengabe berritu behar izaten diren ondasunetan ibilgetzen, eta horrek likidezia handiagoa ematen du.<\/li>\n<li>Rentingean erabilitako ondasunak ez dira elkartearen balantzean adierazten, eta balantze hori arindu egiten da.<\/li>\n<li>Administrazio-lanak erraztu egiten ditu. Beste alokairu bat da, eta zerbitzu guztiak hilean behingo ordainketa bakar batean sartzen dira.<\/li>\n<li>Zergei dagokienez, ondasuna enpresako edo lanbideko zereginetarako erabiltzen bada, hileroko alokairuak gastu kengarriak dira % 100ean. Kuotak osoki deduzitu ahal izateko, ordea, ezin da erosteko aukerarik izan.<\/li>\n<li>Alokatutako ondasunaren amortizazioaren kontabilitateari buruzko eztabaida guztiak eragozten ditu, ondasuna ez baita enpresaren jabetzakoa.<\/li>\n<\/ul>\n<p><b><span style=\"text-decoration: underline;\">\u00a0<\/span><\/b><\/p>\n<p><b><span style=\"text-decoration: underline;\">Hona hemen autoen renting-kontratuan sartzen diren zerbitzu ohikoenak<\/span>:<\/b><\/p>\n<p><b><span style=\"text-decoration: underline;\">\u00a0<\/span><\/b><\/p>\n<ul>\n<li>Ibilgailuaren kudeaketa osoa (erosi, matrikulatu, mantendu).<\/li>\n<li>Matrikulazioaren gaineko zergak, zirkulazioaren gainekoak eta abar kudeatu eta ordaintzea.<\/li>\n<li>Aukeran dauden mota guztietako ibilgailu-aseguruak kontratatzea.<\/li>\n<li>Ibilgailuaren prebentziozko mantentzea, ibilgailuaren fabrikatzaileak adierazitako azterketen arabera.<\/li>\n<li>Errepideko laguntza.<\/li>\n<li>Ibilgailuaren mantentze osoa, piezak eta eskulana barne.<\/li>\n<li>Ibilgailuaren konponketak.<\/li>\n<li>Kilometro-kopuru batetik aurrera pneumatikoak aldatzea.<\/li>\n<li>Lege-laguntza.<\/li>\n<li>Ordezko ibilgailua, alokatutakoa konponketa-lantegian baldin badago.<\/li>\n<\/ul>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><b><span style=\"text-decoration: underline;\">Honako gorabehera hauek, ordea, ez daude hornitzailearen betebeharren artean<\/span>:<\/b><\/p>\n<p><b><span style=\"text-decoration: underline;\">\u00a0<\/span><\/b><\/p>\n<ul>\n<li>Frogek erakusten dutenez ondasunak gaizki erabili izanaren edo arduragabekerien ondorioz sortutako kalteak konpontzea.<\/li>\n<li>Alkoholaren edo estupefazienteen eraginpean gidatu izanaren erantzukizuna.<\/li>\n<li>Ibilgailua garbitzea.<\/li>\n<li>Fabrikatzaileak zehaztutako arauak ez betetzeagatik sor daitezkeen kalteak.<\/li>\n<li>Bidesari eta erregaien gastuak.<\/li>\n<\/ul>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Laburbilduz, rentinga oso baliabide interesgarria da, oro har, autonomo eta enpresentzat, zenbait ondasun eskura izateko aukera ematen baitu negozioa deskapitalizatu edo zorretan murgildu beharrik izan gabe, eta finantza- eta zerga-onura garrantzitsuak baititu.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Artikulu honetan, rentinga zer den, nori komeni zaion eta zer alde on dituen azalduko dugu. Beti bezala, informazio gehiago nahi baduzu, etorri Bilbo, Gasteiz, Donostia edo Iru\u00f1eko Gaztenpresaren bulego batera. &nbsp; Enpresa-jarduera garatzeko ondasunen bat behar denean, autonomoek eta enpresa txikiek badute aukera interesgarri bat: rentinga. Rentinga alokairu-kontratu moduko bat dela esan daiteke, rentingaren bidez [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":827,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2484],"tags":[],"yst_prominent_words":[1296,1252,1120,1184,1137],"class_list":["post-835","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-nola-hobetu-nire-negozioa"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/835","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=835"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/835\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=835"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=835"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=835"},{"taxonomy":"yst_prominent_words","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/yst_prominent_words?post=835"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}