{"id":8343,"date":"2016-10-11T14:33:41","date_gmt":"2016-10-11T12:33:41","guid":{"rendered":"http:\/\/gaztenpresa.org\/?p=8343"},"modified":"2025-02-04T16:42:38","modified_gmt":"2025-02-04T15:42:38","slug":"nola-kalkulatu-zure-negozioaren-errentagarritasun-atalasea-2","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/nola-kalkulatu-zure-negozioaren-errentagarritasun-atalasea-2\/","title":{"rendered":"Nola kalkulatu zure negozioaren errentagarritasun-atalasea?"},"content":{"rendered":"<p><strong>Zure negozioa martxan jartzeko orduan, kontuan hartu beharreko hainbat aldagai daude.<\/strong> <strong>Zure ideiak antolatu eta <\/strong><a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/blogaren-kategoriak\/arduera-ekintzailea\/negozio-plan-on-bat-egiteko-gakoak\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\"><strong>negozio-plan<\/strong><\/a><strong> bat egin duzu ekiteko baldintzak hobeak izan daitezen.<\/strong> <strong>Badakizu zer egin nahi duzun, baita zure jarduera nola garatu ere.<\/strong> <strong>Hori guztia oso garrantzitsua da, baina lehen alderdi erabakigarria zure enpresak merkatuan aurrera jarraitzeko behar duen salmenta-zifra jakitea izango da.<\/strong><\/p>\n<p>Horri <strong>errentagarritasun-atalasea <\/strong>lortzea deitzen zaio. Hura kalkulatzeko, zenbait datu jaso behar dituzu. Zure ibilbidea abian jartzeko prest bazaude, etorkizuneko zure enpresak gainditu beharko dituen <strong>gastuen aurreikuspena <\/strong>egin behar duzu; eta zure negozioa dagoeneko abian bada, <strong>jardueraren ustiapen-kontua <\/strong>ezagutu behar duzu.<\/p>\n<p><strong>Negozio guztien helburua irabaziak lortzea da<\/strong>, noski, baina lehen fase honetan \u2212jarduera abiarazten duzunean\u2212, <strong>gastuei aurre egiteko nahikoa saltzea izango da zure lehen erronka<\/strong>, zure oreka-puntura edo errentagarritasun-atalasera iristea, alegia.\u00a0 Buruan izan behar duzun planteamenduak garbia izan behar du:<\/p>\n<p style=\"padding-left: 30px;\">\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 <strong>Emaitza (Irabaziak edo Galerak) = (Diru-sarrerak edo salmentak) &#8211; Gastuak<\/strong><\/p>\n<p style=\"padding-left: 180px;\">\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 Salmentak &lt; gastuak badira&#8212;&#8212;-Galera<\/p>\n<p style=\"padding-left: 180px;\">\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 Salmentak\u00a0 = gastuak badira&#8212;&#8212;Oreka-egoeran egongo zinateke<\/p>\n<p style=\"padding-left: 180px;\">\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 Salmentak &gt; gastuak badira&#8212;&#8212;Irabaziak<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Errentagarritasun-atalasearen kasuan, oreka horretara iristeko egin behar ditugun salmentak kalkulatu nahi ditugunez, eskema honako hau izango litzateke:<\/p>\n<p style=\"padding-left: 90px;\">\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 <strong>\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 <\/strong><strong>Salmentak\u00a0 =\u00a0 Gastu Finkoa\u00a0 + Gastu Aldakorra<\/strong><\/p>\n<p><strong>Gastu finkoek <\/strong>zure negozioa irekitze hutsagatik ordaindu behar dituzun gastu guztiei egiten diete erreferentzia, baita ezer saltzen ez baduzu ere. Atal honetan sartzen dira, esaterako, <strong>lokalaren alokairua, gizarte-segurantzako ordainketak eta soldatak<\/strong>, eta, jakina, <strong>argia, telefonoa, aseguruak, aholkularitza-tasak eta abar.<\/strong><\/p>\n<p>Bestalde, <strong>gastu aldakorrak <\/strong>salmentarekin zuzenean lotuta dauden eta <strong>zure produktua merkaturatzen duzunean bakarrik sortzen diren <\/strong>gastuak dira, ezer saltzen ez baduzu, ez baituzu horrelako gasturik sortzen. <strong>Salmenten ehuneko baten gisa kalkulatzen dira beti<\/strong>, eta saltoki baten kasuan, salmentan jarriko dituzun produktuek zenbat balio duten hartu beharko litzateke kontuan: hura erosi, dendara eraman, eta abar.<\/p>\n<p>Ez nahastu kostuaren eta gastuaren artean, baina hemen, gastua deituko diogu guztiari.<\/p>\n<p>Horrela, gure formula honela geratuko litzateke:<\/p>\n<p><strong>Atalaseko salmentak = (Gastu Finkoa \/ Marjina Gordinaren %)\u00a0<\/strong><sub><strong><sub>Marjina Gordina = Salmentak &#8211; Gastu aldakorrak<\/sub><\/strong><\/sub><\/p>\n<p><strong>\u00a0<\/strong><\/p>\n<h3>Adibide erraz bat<\/h3>\n<p>Demagun <strong>arropa-denda bat <\/strong>duzula. Jantzi bakoitzak 10 \u20ac balio baditu, irabazi nahikoak lortzeko hura prezio altuagoan saldu beharko duzu, noski. Normalean, kostua 2,5ekin biderkatzen da, eta, beraz, 25 euroren truke salduko zenituzke jantziak.<\/p>\n<p>Hurrengo urratsa <strong>gastu aldakorra kalkulatzea <\/strong>izango litzateke, eta, arestian esan dugun moduan, hura ehuneko baten arabera kalkulatuko da. Zifra hori lortzeko modurik errazena <strong>kostuaren prezioa (kasu honetan, 10 \u20ac) salmenta-prezioarekin (25 \u20ac) zatitzea <\/strong>da. Eragiketa horren emaitza 0,4 edo % 40 izango litzateke. Horrenbestez, <strong>gure produktuaren marjina gordina % 60koa izango litzateke.<\/strong><\/p>\n<p>Baikorrak garenez, lehenengo urtean 100.000 \u20ac-ko <strong>salmentak <\/strong>izan dituzula eta gainerako <strong>gastu finkoak <\/strong>29.200 \u20ac-koak izan direla pentsatuko dugu; gero, zenbateko horiek <strong>ustiapen-kontu <\/strong>batera eraman beharko ditugu. Horrela, eta aurreko guztia kontuan hartuta, honela geratuko litzateke:<\/p>\n<p style=\"text-align: center;\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-full wp-image-8345\" src=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/statics\/2016\/10\/Captura-de-pantalla-2016-10-11-a-las-15.28.56.png\" alt=\"Taula.\" width=\"519\" height=\"451\" \/><\/p>\n<ul>\n<li><strong>Orain, honako galdera hau egin behar diozu zure buruari: zenbat saldu behar dut gutxienez?<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<p style=\"padding-left: 60px;\"><strong>Atalaseko salmentak <\/strong>= Kostu Totala (29.200) \/ Marjina Gordina (% 60) = 48.667 \u20ac\/urtean<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<ul>\n<li>Baina, zenbat saldu behar duzu hilean? Demagun denda 11 hilabetez irekitzen duzula eta beste bat oporretarako gordetzen duzula.<\/li>\n<\/ul>\n<p style=\"padding-left: 60px;\"><strong>Hileko salmentak <\/strong>= 48.667\/11 = 4.424 \u20ac\/hilean<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<ul>\n<li>Eta zenbat saldu behar duzu egunean? Negozioa astelehenetik ostiralera irekitzen baduzu, kalkulatu hura hilean 22 egunetan egongo dela publikoarentzat irekita.<\/li>\n<\/ul>\n<p style=\"padding-left: 60px;\"><strong>Eguneko salmentak <\/strong>= 4.424\/22 = 201 \u20ac\/egunean<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<ul>\n<li>Zenbat unitate dira, bakoitza 25 \u20ac-tan saltzen badut?<\/li>\n<\/ul>\n<p style=\"padding-left: 60px;\"><strong>Saldutako unitateak<\/strong> = 8 jantzi<\/p>\n<p>Horrela, zure negozioaren errentagarritasun-atalasea izango duzu. <strong>Jantzi bakoitza 25 \u20ac-tan merkaturatzen baduzu, 8 unitate saldu beharko dituzu egunean 200 euro lortzeko.<\/strong><\/p>\n<p>Hori bai, datu hori ezagutu ostean, oso garrantzitsua da zure buruari honako galdera hauek egitea: Zenbat saltzen du lehiak inguru horretan? Erraz sal ditzakezu 8 jantzi egunean? Zenbat bezero behar dituzu? Zenbat denbora beharko duzu hori lortu ahal izateko?<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<h3>Egin zure kalkuluak<\/h3>\n<p>Zure datuekin lehen probak egin ahal izateko, <a href=\"http:\/\/finanzasenconfianza.com\/wp-content\/uploads\/2014\/03\/Umbral-de-rentabilidad.xls\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">eredu xehatu bat duzu<\/a> hemen dagozkion kalkuluak egiteko. Urdinez dauden laukietan jasotako balioak bakarrik aldatu beharko dituzu aldaketek kostuetan nola eragiten duten ikusteko. Gainera, zerbitzuen negozio bat ireki baduzu, <a href=\"http:\/\/www.calculadorafreelance.com\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">aplikazio hau<\/a> erabil dezakezu zure lana errentagarria izateko zenbateko diru-sarrera behar duzun kalkulatzeko.<\/p>\n<p>Edonola ere, zalantzaren bat izanez gero, gogoratu <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Gaztenpresan<\/a> beti izango duzula <a href=\"http:\/\/consultingpro.laboralkutxa.com\/eu\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">aholkulari-talde<\/a> bat laguntzeko prest. Irabaziak azkar lortzeko gaitasuna produktuaren edo zerbitzuaren araberakoa da, jakina. Zifrek ez dute iruzurrik egiten, baina ez ezazu presarik izan erabakiak hartzeko orduan. Ekitea iraupen-lasterketa bat da, ez esprint bat.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Zure negozioa martxan jartzeko orduan, kontuan hartu beharreko hainbat aldagai daude. Zure ideiak antolatu eta negozio-plan bat egin duzu ekiteko baldintzak hobeak izan daitezen. Badakizu zer egin nahi duzun, baita zure jarduera nola garatu ere. Hori guztia oso garrantzitsua da, baina lehen alderdi erabakigarria zure enpresak merkatuan aurrera jarraitzeko behar duen salmenta-zifra jakitea izango da. [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":8341,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2474,2484],"tags":[],"yst_prominent_words":[1163,1135,1157,1218,1521,1134,1280],"class_list":["post-8343","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-nola-hasi-nire-negozioa","category-nola-hobetu-nire-negozioa"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8343","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=8343"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8343\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=8343"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=8343"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=8343"},{"taxonomy":"yst_prominent_words","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/yst_prominent_words?post=8343"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}