{"id":8318,"date":"2016-09-28T10:55:13","date_gmt":"2016-09-28T08:55:13","guid":{"rendered":"http:\/\/gaztenpresa.org\/?p=8318"},"modified":"2025-02-04T16:42:38","modified_gmt":"2025-02-04T15:42:38","slug":"reina-margarita-bertako-produktuak-gourmet-kosmetika","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/reina-margarita-bertako-produktuak-gourmet-kosmetika\/","title":{"rendered":"Reina Margarita: bertako produktuak, gourmet kosmetika"},"content":{"rendered":"<p><strong>Basaranak, mahatsa, olioak\u2026 Inguruak eskaintzen dituen aukerak ederki aprobetxatzen ditu Reina Margaritak; produktuen ingurukoak ez ezik, bestelakoak ere bai. Adibidez, Laboral Kutxan mailegu bat eskatu zuten hartan, negozioari ekiteko, behin betiko bultzada eman zioten Atlantikoaren beste aldetik ekarritako ideia hari: gourmet kosmetika, artisau erara egina. <\/strong><\/p>\n<p>Zalantzarik gabe, hura izan zen proiektuaren <strong>inflexio-puntua<\/strong>, \u201cazkar erantzun zigutelako, gugan konfiantza ipini zutelako eta <strong>proiektua gogoko zutela<\/strong> adierazi zigutelako\u201d, diosku Ariela Politok. Argentinakoa da Ariela, eta Nafarroara iritsi orduko ikusi zuen hango produktuak aukera bikaina zirela bere ideia garatzeko: lurrak ematen dituen produktuetan oinarritzen den kosmetika.<img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"size-medium wp-image-8316 alignright\" src=\"http:\/\/gaztenpresa.org\/statics\/2016\/09\/FB_IMG_1453049299547-300x300.jpg\" alt=\"Algunos de los productos de cosm\u00e9tica de Reina Margarita.\" width=\"300\" height=\"300\" \/><\/p>\n<p>\u201cAspalditik\u201d ari zen Ariela zeregin horretan, baina beste sektore batean, <strong>dermokosmetika<\/strong> deritzonean. \u201cArgentinan, sektore farmazeutikoan jarduten nuen horrelako produktuak formulatzen\u201d. Ahabiak erabiltzen nituen gehienbat; hona etorri nintzenean, berriz, zer erabil nezakeen hasi nintzen ikertzen, eta basaranekin egin nuen topo.<\/p>\n<p>Horrela jaio zen <a href=\"https:\/\/www.facebook.com\/Reina-Margarita-cosm\u00e9tica-artesanal-gourmet-823782741010375\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Reina Margarita<\/a>. <strong>\u201cUste dut ideia horrek bultzatu zuela <\/strong><a href=\"http:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\"><strong>Gaztenpresa<\/strong><\/a><strong> Fundazioa nire proiektuaren alde egitera. <\/strong>Albiste pozgarria izan zen niretzat. Negozio bati ekitean, bankurik banku ibiltzea izaten da gauzarik nekagarriena; aldiz, zugan konfiantza dutela ikustea baino motibazio hoberik ez da izaten\u201d, dio.<\/p>\n<p>Laster jarri zen martxan proiektua eta, harrezkeroztik, produktu-sorta zabala eskaintzen du <strong>Reina Margaritak<\/strong>, \u201cbetiere garapen jasangarriaren ikuspegia aintzat harturik\u201d eta \u201ctokian tokiko produktuak\u201d erabiliz. <strong>\u201cNafarroako gastronomia tradizionalaz baliatzen gara kosmetikoak egiteko.<\/strong> Dena da naturala, bai koloreak, bai usainak; ez dugu gehigarririk erabiltzen\u201d, azaldu digu Arielak.<\/p>\n<p><strong>Artisau Kosmetika, \u00a0jarduera berezia<\/strong><\/p>\n<p>Hasiera besterik ez zen izan patxarana. Orain, era askotako produktuak egiten ditu Arielak, eta aukera are zabalagoa eskaintzeko asmoa du. <a href=\"https:\/\/es.wikipedia.org\/wiki\/Vinoterapia\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\"><strong>Ardoterapiarekin<\/strong><\/a> lotura duten kosmetikoak ere baditu orain Reina Margaritaren eskaintzak, Lizarra aldeko osagaiz eginak gehienbat, bai eta <strong>oliba-olioa<\/strong> oinarri duten produktuak ere. Dena dela, berrikuntzarik handiena, seguruenik, beste hau du: \u201cEskualdeko upategietako hondakin-materialez egindako\u201d <strong>mahats-olioa<\/strong>.<\/p>\n<p>Nolanahi dela ere, Arielak ez <img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"size-medium wp-image-8317 alignleft\" src=\"http:\/\/gaztenpresa.org\/statics\/2016\/09\/IMG_20160516_161322-300x225.jpg\" alt=\"El jab\u00f3n de patxaran y aceite de oliva virgen extra es uno de los productos estrellla de Reina Margarita.\" width=\"300\" height=\"225\" \/>du bertan gozo geratzeko asmorik, eta etengabe bururatzen zaizkio ideia berriak. \u00a0<strong>Lizarrako Teknologia Zentroan<\/strong> duen laborategitik, hasi da jada beste produktu batzuk begiz jotzen; <strong>txakolina<\/strong>, adibidez. Edari horrekin ari da probak egiten egun. \u201cLaster joko dugu <a href=\"http:\/\/www.sagardoetxea.com\/eu\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\"><strong>Astigarraga<\/strong><strong>ko Euskal Sagardoaren Museora<\/strong><\/a>, gure produktua erakustera\u201d, azaldu digu.<\/p>\n<p><strong>Orain arte jorratutako bideari jarraitzea,<\/strong> hori da helburua. Gourmet kosmetika eskaintzeaz gain, eskualde horretako ingurunera lotu nahi du, historia-saio labur batzuen bidez. Hala egin du, adibidez, Iratxeko monasterioan eta beste zenbait lekutan egindako dastaketa kosmetikoetan, eta arrakasta bereganatu.<\/p>\n<p>\u201cJendeak jakin egin nahi du, eta guri, berriz, historia gustatzen zaigu. Zaletasun horretatik dator Reina Margarita izena, Nafarroako erregina ezkontidea izandakoarena, alegia\u201d, argitu digu Arielak. Kontsumitzaileak esperientzia bat bizitzea da garrantzizkoena, Arielaren iritziz, ez bakarrik kosmetika kontsumitzea. Hori du bereizgarri, hain justu ere, Reina Margaritak.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>\u00a0<\/strong><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<h3><\/h3>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Basaranak, mahatsa, olioak\u2026 Inguruak eskaintzen dituen aukerak ederki aprobetxatzen ditu Reina Margaritak; produktuen ingurukoak ez ezik, bestelakoak ere bai. Adibidez, Laboral Kutxan mailegu bat eskatu zuten hartan, negozioari ekiteko, behin betiko bultzada eman zioten Atlantikoaren beste aldetik ekarritako ideia hari: gourmet kosmetika, artisau erara egina. Zalantzarik gabe, hura izan zen proiektuaren inflexio-puntua, \u201cazkar erantzun zigutelako, [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":8315,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2474,2484],"tags":[],"yst_prominent_words":[1123,1120,1126,1250,1218,1137,1111,1121],"class_list":["post-8318","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-nola-hasi-nire-negozioa","category-nola-hobetu-nire-negozioa"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8318","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=8318"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8318\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=8318"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=8318"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=8318"},{"taxonomy":"yst_prominent_words","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/yst_prominent_words?post=8318"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}