{"id":39065,"date":"2024-04-19T10:23:14","date_gmt":"2024-04-19T08:23:14","guid":{"rendered":"https:\/\/gaztenpresa.org\/?p=39065"},"modified":"2024-04-19T10:23:14","modified_gmt":"2024-04-19T08:23:14","slug":"canvas-negozio-eredua-zure-negozioa-martxan-jartzen-lagunduko-dizun-ibilbide-orria","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/canvas-negozio-eredua-zure-negozioa-martxan-jartzen-lagunduko-dizun-ibilbide-orria\/","title":{"rendered":"Canvas negozio-eredua, zure negozioa martxan jartzen lagunduko dizun ibilbide-orria"},"content":{"rendered":"<p><strong>Negozio berri bat martxan jartzeko zailena ez da sortu nahi denaren ideia izatea, lurrera jaistea baizik, eta zure buruan dagoen ideia hori bideragarria eta errentagarria den benetako negozio bihur daitekeen aztertzea.<\/strong><\/p>\n<p>Kasu hauetan oso erabilgarria gerta dakizukeen tresna bat <strong>Canvas Negozio Eredua<\/strong> da (<em>Business Model Canvas<\/em>); izan ere, <strong>paper-orri bakar batean ikus ditzakezu ekiteko orduan kontuan hartu behar dituzun 9 elementuak:<\/strong> Bezeroen segmentuak, Balio-proposamena, Kanalak, Bezeroekiko harremanak, Diru-sarreren iturriak, Funtsezko baliabideak, Funtsezko jarduerak, Kostuen egitura eta Funtsezko bazkideak.<\/p>\n<h2><strong><br \/>\nNegozioaren bihotza<\/strong><\/h2>\n<p>Negozio oro <strong>Bezeroen<\/strong> inguruan datza. Zure produktuak eta\/edo zerbitzuak erosiko dituen pertsonarik ez badago, gainerako guztiaz ahaztu zaitezke. Horregatik, argi eta garbi identifikatu behar duzu nortzuk diren pertsona horiek eta zer ezaugarrik definitzen dituzten.<\/p>\n<p>Zure erosle potentzialak ondo ezagutzen dituzunean, haien beharrei eta nahiei erantzungo dien <strong>Balio-proposamen<\/strong> bat diseinatu ahal izango duzu, merkatuan dauden antzeko beste batzuen desberdina.<\/p>\n<h2><strong><br \/>\nZubiak eraikiz<\/strong><\/h2>\n<p><strong>Komunikazio- eta banaketa-kanalak<\/strong> zure produktuak eta\/edo zerbitzuak bezeroekin konektatzeko erabiliko dituzun bitartekoak dira. Atal honetan, beraz, produktu eta\/edo zerbitzu horiek non salduko dituzun zehaztu behar da (denda propioa, hirugarrenen sukurtsalak, ecommerce, etab.). baina baita zure eskaintza ezagutarazteko erabiliko dituzun bideak ere (sare sozialak, online eta offline publizitatea, etab.).<\/p>\n<p>Era berean, <strong>Bezeroekiko harremanak<\/strong> zure erosleen leialtasuna eta itzulera eraikitzeko oinarria dira. Ondo definitutako harreman-estrategia batek zure noizbehinkako bezeroak zure markaren enbaxadore bihur ditzake.<\/p>\n<h2><strong><br \/>\nNegozioaren zutabeak<\/strong><\/h2>\n<p>Zure negozioak ez badu diru-sarrerarik sortzen, ez du bizirik iraungo. Beraz, <strong>Diru-sarreren iturriak<\/strong> atalean, galdera hauei erantzun beharko diezu: Nola sortzen ditu diru-sarrerak zure balio-proposamenak? Zer balio ordaintzeko prest daude benetan zure bezeroak eskaintzen duzunagatik? Nola ordainduko dizute zure bezeroek?<\/p>\n<p>Bestalde, <strong>Funtsezko baliabideak<\/strong> daude, hau da, zure jarduera gauzatzeko beharko dituzun baliabideak. Ildo horretan, baliteke zure negozioak giza baliabideak (langileak), baliabide materialak (ekipamendua, azpiegiturak, etab.), baliabide intelektualak (patenteak, ziurtagiriak, etab.) eta\/edo finantza-baliabideak (kredituak, maileguak, etab.) behar izatea.<\/p>\n<p><strong>Funtsezko jarduerak<\/strong> ere zehaztu beharko dituzu: zure produktua edo zerbitzua eskaintzeko, bezeroekiko harremana mantentzeko eta diru-fluxua kudeatzeko egin behar dituzun ezinbesteko zereginak.<\/p>\n<p>Era berean, zure <strong>Kostuen egitura<\/strong> argi eta garbi ulertuz gero, zure negozioaren gasturik handienak non sortzen diren eta zure proposamenaren errentagarritasuna hobetzeko nola optimizatu jakiteko aukera izango duzu.<\/p>\n<h2><strong><br \/>\nFuntsezko elkartzeak<\/strong><\/h2>\n<p>Oro har, negozio bat abian jartzen duten ekintzaileek <strong>Funtsezko bazkideak<\/strong> behar dituzte, adibidez, enpresa hornitzaileek, horiek emango baitizkizute zure produktuen eta\/edo zerbitzuen eskaintza egiteko behar dituzun baliabideak.<\/p>\n<p>Horiekin batera, zure balio-proposamena indartzen lagunduko dizuten beste entitate edo erakunde batzuen laguntza eska dezakezu, eta, beraz, funtsezko bazkideen atalean ere sartu beharko dituzu.<\/p>\n<p>Laburbilduz, <strong>Canvas Negozio Eredua<\/strong>ren 9 atalak modu zintzoan osatzen badituzu, <strong>zure negozioaren betekizunak modu integralean ikusi eta ulertu ahal izango dituzu<\/strong>. Gainera, prozesu horrek zure proiektuaren aukera- eta hobekuntza-arloak identifikatzen ez ezik, merkatuari aurre egiteko aukera ere emango dizu, <strong>balio sendo eta bereiziko proposamen baten bidez<\/strong>.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Negozio berri bat martxan jartzeko zailena ez da sortu nahi denaren ideia izatea, lurrera jaistea baizik, eta zure buruan dagoen ideia hori bideragarria eta errentagarria den benetako negozio bihur daitekeen aztertzea. Kasu hauetan oso erabilgarria gerta dakizukeen tresna bat Canvas Negozio Eredua da (Business Model Canvas); izan ere, paper-orri bakar batean ikus ditzakezu ekiteko orduan [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":39063,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2474],"tags":[],"yst_prominent_words":[2006,1519,1283,2007,1281],"class_list":["post-39065","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-nola-hasi-nire-negozioa"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/39065","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=39065"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/39065\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/39063"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=39065"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=39065"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=39065"},{"taxonomy":"yst_prominent_words","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/yst_prominent_words?post=39065"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}