{"id":37168,"date":"2023-10-23T09:18:51","date_gmt":"2023-10-23T07:18:51","guid":{"rendered":"https:\/\/gaztenpresa.org\/?p=37168"},"modified":"2023-10-23T09:18:51","modified_gmt":"2023-10-23T07:18:51","slug":"felix-pikatza-kalaka-jokuak-enpresakoa-laudio-araba-gaztenpresak-gogoeta-egiten-eta-nire-ideiei-errentagarritasuna-ateratzen-lagundu-dit","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/felix-pikatza-kalaka-jokuak-enpresakoa-laudio-araba-gaztenpresak-gogoeta-egiten-eta-nire-ideiei-errentagarritasuna-ateratzen-lagundu-dit\/","title":{"rendered":"F\u00e9lix Pikatza, Kalaka Jokuak enpresakoa (Laudio, Araba): &#8220;Gaztenpresak gogoeta egiten eta nire ideiei errentagarritasuna ateratzen lagundu dit&#8221;"},"content":{"rendered":"<p><strong>Eskolan txalupa bat egiten ari zela konturatu zen arabar hau bere bizitza betiere zurarekin lotuta egongo zela. Eta horrela izan da, baina ez beti modu berean. Elkarrizketa honetan, merkatuko premiak aldatzen ziren neurrian bere artisau-jarduera ere nola aldatu den kontatutako digu F\u00e9lix Pikatzak. B<\/strong><strong>aita berrasmatze-prozesu horretan Gaztenpresak nola lagundu dion ere.<\/strong><\/p>\n<p><strong>Oso txikitatik argi izan zenuen zura lantzeko lanbidean aritu nahi zenuela. Kontatuko zeniguke nolakoak izan ziren zure hasierako garaiak?<\/strong><\/p>\n<p>Material horrekin dudan harremana hamaika urte nituela hasi zen, eskolan txalupa bat egin nuenean. Hor ezagutu nuen zura material laguna zela, baina zur hori lantzen ikasi behar nuela. Horregatik ikasi nituen arotzeria eta ebanisteria, baita zuraren marrazketa, tailaketa eta torneaketa ere. Gero Florentziara joan nintzen eta hiru urte egon nintzen bertan zaharberritzaile gisa lanean eta eskulturak eginez. Gero Laudiora itzuli nintzen eta <strong>nire tailer propioa <\/strong>ireki nuen, eta altzariak eta artisau-piezak egiten nituen bertan batez ere.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Eta zertan aritzen zara orain?<\/strong><\/p>\n<p>Gaur egun, <strong>bi negozio-lerro<\/strong> ditut: bata <strong>haur-hezkuntzako ikastetxeetarako zurezko prestakuntza-materiala eta ikasmateriala <\/strong>egiteko, eta bestea <strong>formatu handiko zurezko jokoetara<\/strong> bideratua, puzzleak, asmamen-jokoak eta estrategia-jokoak barne, <strong>aisialdiko eta astialdiko jarduerak egiteko.<\/strong><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>A zer-nolako aldaketa! Zeri zor zaio negozioaren eraldaketa hori?<\/strong><\/p>\n<p>2008ko krisialdiarekin hasi zen guztia. Familia askok pairatutako erosahalmenaren galerak nire negozioari eragin zion. Bestalde, Ikea Euskal Herrira iritsi izanak jendearen mentalitatea aldatu zuen. Jende askok ez zituen jada nahi denboran iraungo zuten altzari esklusibo eta pieza bereziak, baizik eta aukera merkeagoak, erabili eta botatzekoak.<br \/>\nEz zen oso panorama itxaropentsua nire tailerrarentzat. Baina justu orduan zenbait <strong>haur-eskola<\/strong> nirekin harremanetan jartzen hasi ziren<strong> zurezko hezkuntza-materiala<\/strong> eskatzeko. Apurka-apurka, eta ikastetxeen eta irakasleen arteko ahoz ahokoari esker, horrelako eskari gero eta gehiago jasotzen hasi nintzen. Horrela, puntu horretan merkatu-nitxo handi bat zegoela ikusi nuen, eta merezi zuela <strong>nire jarduera negozio-linea berri horretara bideratzea.<\/strong><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Eta nondik sortu zen joko kooperatiborako formatu handiko zurezko jokoen ideia?<\/strong><\/p>\n<p>Eskolentzat lan egiten hastearekin batera, gure plazetan jolasean aritzen diren neska-mutilak pantaila bati itsatsita daudela konturatzen hasi nintzen. Orain ez dira jolasten lehen egiten zen bezala eta orduan bururatu <strong>zitzaidan formatu handiko zurezko jokoek<\/strong> gure txikiak mugikorretatik urrunarazi zitzaketela\u2026 denbora-tartetxo batez behintzat.<br \/>\nHorregatik, mota horretako sei jokoren lehenengo bilduma bat egin nuen, eta zerbitzu hori eskaini nien udalei, elkarteei, ikastetxeei, eta abar. Hain harrera ona izan zuen ezen udalerri asko joko-barietate gero eta handiagoa eskatzen hasi ziren, eta gaur egun badut jada <strong>zurezko 20 jokoren bilduma <\/strong>bat joko horien bidez hainbat <strong>abilezia<\/strong> garatzeko, <strong>hala nola trebetasuna, asmamena, zehaztasuna, kontzentrazioa, oreka edo koordinazioa.<\/strong><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Berrasmatze-prozesu horretan, nola lagundu dizu Gaztenpresak?<\/strong><\/p>\n<p>Esan ohi den moduan, batzuetan bururik gabeko oilaskoa bezala aritzen naizela onartzen dut. Gauza asko egiten ditut eta beti nago sortzen, eta inoiz ez dut geldialdi bat egiten <strong>ideia berri horiek nola probestu ditzakedan<\/strong> pentsatzeko, eta horregatik jo nuen zuengana. Laguntza behar nuen <strong>egiten dudan guztiaren errentagarritasuna nola lortu dezakedan<\/strong> ikusteko. Baita zeri erreparatu beharko diodan eta negozioari begira zein gauza ez diren hain garrantzitsuak jakiteko ere.<br \/>\nEgia esan, benetako luxua izan da Patxik \u2013nire <strong>plan komertziala<\/strong> Gaztenpresan eraman duen aholkulariak\u2013 zein Bernardek \u2013niri laguntzen jarraitzen duen mentoreak\u2013 eskaini didaten laguntza probestu ahal izatea. Sormen-etorri oso indartsua dut eta oso langilea naiz, baina badakit <strong>kudeaketa-ezagutzak falta zitzaizkidala<\/strong> eta hori da zuekin gehien landu dudana.<\/p>\n<p>Milesker zure historia gurekin partekatzeagatik, F\u00e9lix!<\/p>\n<p>Berarekin harremanetan jartzeko, hemen:<\/p>\n<p><strong>Kalaka Jokuak \/ F\u00e9lix Pikatzaren lantegia:<\/strong><br \/>\nIndustrialdea. Zeramika Eraikina, 01400 Laudio (Araba)<br \/>\nTel. 635702976.<br \/>\nJoko kooperatiboaren webgunea: <a href=\"https:\/\/kalakajokuak.eus\/\">https:\/\/kalakajokuak.eus\/<\/a>.<br \/>\nHezkuntza-materialaren webgunea: <a href=\"http:\/\/www.felixpikatza.eu\/\">http:\/\/www.felixpikatza.eu\/<\/a>.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>\u00a0<\/strong><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Eskolan txalupa bat egiten ari zela konturatu zen arabar hau bere bizitza betiere zurarekin lotuta egongo zela. Eta horrela izan da, baina ez beti modu berean. Elkarrizketa honetan, merkatuko premiak aldatzen ziren neurrian bere artisau-jarduera ere nola aldatu den kontatutako digu F\u00e9lix Pikatzak. Baita berrasmatze-prozesu horretan Gaztenpresak nola lagundu dion ere. Oso txikitatik argi izan [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":37166,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2481],"tags":[],"yst_prominent_words":[1926,1158,1174,1441],"class_list":["post-37168","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-comunidad-gaztenpresa"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/37168","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=37168"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/37168\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/37166"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=37168"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=37168"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=37168"},{"taxonomy":"yst_prominent_words","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/yst_prominent_words?post=37168"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}