{"id":35571,"date":"2023-05-31T12:07:29","date_gmt":"2023-05-31T10:07:29","guid":{"rendered":"https:\/\/gaztenpresa.org\/?p=35571"},"modified":"2023-05-31T12:07:29","modified_gmt":"2023-05-31T10:07:29","slug":"andrea-fernandez-ekintzaileok-elkarri-entzun-eta-elkar-zaindu-behar-dugu","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/andrea-fernandez-ekintzaileok-elkarri-entzun-eta-elkar-zaindu-behar-dugu\/","title":{"rendered":"Andrea Fern\u00e1ndez: \u201cEkintzaileok elkarri entzun eta elkar zaindu behar dugu\u201d"},"content":{"rendered":"<p><strong>Andrea<\/strong> <strong>Fern\u00e1ndez-ena <\/strong>izan zen <strong>Gaztenpresatik ekimenean <\/strong>ezagutu genuen beste <strong>ekintzailetza-istorioetako <\/strong>bat. <em>\u201cArgentinar doinurik ez duen ekintzaile argentinarra eta erremediorik gabeko ibiltaria\u201d<\/em> da. Orain dela 20 urte baino gehiago etorri zen Andrearen familia Bilbora, hark hamabi urte baino ez zituenean. <strong>Bizitza pertsonalaren eta profesionalaren arteko orekari eusteak <\/strong>duen garrantziaz hitz egin zigun arlo anitz jorratzen dituen <em>freelance <\/em>honek \u2013itzultzailea da, marketin digitalean espezialista, idazlea eta komunikatzailea\u2013.<\/p>\n<p><strong>2015ean hasi zen haren abentura ekintzailea.<\/strong> Bost urte zeraman Frantzian lanean, eta Bilbora itzulti nahi zuen, baina krisiak eta une hartan zegoen %\u00a025eko langabeziak zail bihurtu zuten besteren kontura enplegua aurkitzea. Orduan, bere ugazabak iradoki zion, bere kontura lanean hasten bazen, urrutitik kolaboratzen jarraitu ahal izango zuela.<\/p>\n<p>Ordura arte, <a href=\"https:\/\/www.linkedin.com\/in\/soyandreafdz\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\"><strong>Andreak<\/strong><\/a><strong> ez zuen inoiz ekiteko asmorik izan<\/strong>, baina ideia ona iruditu zitzaion, eta halaxe egin zuen: Bilbora itzuli zen, <strong>bere kontura hasi zen lanean<\/strong>, baita bezeroak bereganatzen ere. Ez zihoakion batere gaizki, bulegoa ere izan zuen, eta proiektu propioa izate hori ere gustuko zuen, baina ez zuen erabat hartan \u201csinesten\u201d.<\/p>\n<p>Horregatik, 2018an marketin digitaleko agentzia batean lan egiteko aukera sortu zitzaionean, aprobetxatu egin zuen aukera hura. Hori bai, ez zuen bertan behera utzi ekintzailetzako proiektu pertsonala, beraz, hainbat urtez jardun zuen <strong>bere konturako eta besteren konturako lanak <\/strong>uztartzen.<\/p>\n<h2><strong>Inflexio-puntua <\/strong><\/h2>\n<p>2020ko martxoan, bere lantaldeko zuzendariak agentziako zuzendari izendatu zuen bera amatasunagatiko bajan zegoen bitartean. <strong>Andreak <\/strong>gogo handiz onartu zuen ardura hura, <strong>ia edozeri baiezkoa ematen dioten horietakoa <\/strong>baita, eskaintzen diotena erronka bat baldin bada eta ikasteko aukera ematen badio, behintzat.<\/p>\n<p>Orduan, pandemia iritsi zen eta, bat-batean, bere burua konfinatuta ikusi zuen, agentzian lanaldi osoan lanean eta 20 laguneko lantalde bat urrutitik koordinatzeko eta zuzentzeko erronka berria aurrean zuela. Lanaldia amaitu ondoren, gainera, <em>freelance <\/em>lanean zituen proiektuetan jardun behar izaten zuen. <strong>\u201c<em>Kontua da dena ondo antolatzea<\/em>\u201d<\/strong>, zioen Andreak berak.<\/p>\n<p>Eta 2021a iritsi zen, eta ama izan zen <strong>Andrea<\/strong>, denok dakigun bezala, \u201clanaldi osoko jarduna\u201d dena. \u201c<em>Hor jabetu nintzen ondo antolatzea lagungarria dela, baina ez duela dena konpontzen. Aurrean nituen ardura guztiak bateragarri egitea ezinezko bihurtzen hasi zen, eta agentziako nire lanaldia murriztea erabaki nuen<\/em>\u201d. Hori bai, <strong>bere ekintzaile jardueran beti bezain fin jarraitu zuen<\/strong>, bere buruak guztiari aurre egiteko gai zela esaten baitzion.<\/p>\n<p>Hala ere, <strong>gorputza aurka egiten eta seinaleak bidaltzen hasi zitzaion<\/strong>: \u201c<em>Gogoan dut 2022ko irailean Gaztenpresaren topaketa batera joan nintzela, eta azaldu behar izan nuela ezin nituela kendu eguzkitako betaurrekoak. Ezin nuen inolako argi motarik jasan, hilero lau bat migraina izaten nuen, ile-erorketa bortitz baterako botikak hartzen ari nintzen, gorputz osoko mina nuen, eta kontzentratzeko arazoak izaten ere hasi nintzen<\/em>\u201d.<\/p>\n<p><strong>Andreari <\/strong>kosta egin zitzaion konturatzea bere gorputza zer eskatzen ari zitzaion aspalditik: <strong>\u201c<em>Geldi zaitez eta zain nazazu, gainerako guztiekin egiten duzun bezala<\/em><\/strong>\u201d. Kostata eta ezinean, baina azkenean ulertu zuen ezin zuela horrela jarraitu, ezin zuela guztia bere gain hartu, eta ez zela horregatik ezer gertatzen. Gauza batzuk alde batera uzteko unea zen.<\/p>\n<h2><strong>\u201cEkintzailetza aukeratzen dut\u201d<\/strong><\/h2>\n<p>\u201c<em>2022ko abenduan, erabaki nuen agentziako lana uztea eta freelance jarduerarekin bakarrik jarraitzea<\/em>\u201d. Izan ere, <strong>Andreak argi du bera ekintzailea dela<\/strong>, eta bere proiektuak aurrera atera nahi ditu. \u201c<em>Oraingo honetan, ez nau ekintzailetzak ni aukeratu. Nik aukeratu dut ekintzailetza, eta horrek dena aldatzen du<\/em>\u201d.<\/p>\n<p>Bost hilabete geroago, Andrearen osasuna nabarmen hobetu da eta, oro har, zoriontsuagoa da. Eta, modu txarrean ikasi behar izan duen arren, orain badaki ondo egoteko eta <strong>profesional ona izan ahal izateko, norbere buruari entzutea eta norbere burua zaintzea dela garrantzitsuena<\/strong>.<\/p>\n<p>\u201c<em><strong>Ekintzaileok <\/strong>lanetik deskonektatzeko eta <strong>geure buruarekin konektatzeko uneak<\/strong> <strong>behar ditugu<\/strong>. Orain badakit neure buruari denbora eskaintzea, eta ez nire bezeroei eta nire familiari, baizik eta <strong>nire zaletasunei eta interesei<\/strong>, funtsezkoa dela nire bizitzako gainerako arloetan errendimendu ona izateko eta produktiboa izateko<\/em>\u201d.<\/p>\n<p>Eskerrik asko zure istorioa kontatzeagatik, <strong>Andrea<\/strong>!<\/p>\n<p>Datorren astean itzuliko gara, eta <strong>Gaztenpresatik<\/strong> ekimenean entzun genuen azkeneko testigantza ekarriko dizuegu, <a href=\"https:\/\/www.linkedin.com\/in\/laida-san-sebastian\/\"><strong>Laida San Sebastian<\/strong><\/a> Mondragon Unibertsitateko Eskola Politeknikoko Ekintzailetza Teknologikoko gaur egungo arduradunarena, hain zuzen ere.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Andrea Fern\u00e1ndez-ena izan zen Gaztenpresatik ekimenean ezagutu genuen beste ekintzailetza-istorioetako bat. \u201cArgentinar doinurik ez duen ekintzaile argentinarra eta erremediorik gabeko ibiltaria\u201d da. Orain dela 20 urte baino gehiago etorri zen Andrearen familia Bilbora, hark hamabi urte baino ez zituenean. Bizitza pertsonalaren eta profesionalaren arteko orekari eusteak duen garrantziaz hitz egin zigun arlo anitz jorratzen dituen [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":35568,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2481],"tags":[],"yst_prominent_words":[1118,1137,1111,1121,1924],"class_list":["post-35571","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-comunidad-gaztenpresa"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/35571","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=35571"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/35571\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/35568"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=35571"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=35571"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=35571"},{"taxonomy":"yst_prominent_words","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/yst_prominent_words?post=35571"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}