{"id":35502,"date":"2023-05-23T09:45:55","date_gmt":"2023-05-23T07:45:55","guid":{"rendered":"https:\/\/gaztenpresa.org\/?p=35502"},"modified":"2023-05-24T10:18:55","modified_gmt":"2023-05-24T08:18:55","slug":"txitatoki-elsa-pamparacuatroren-eta-keko-salvadorren-zirku-eskola","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/txitatoki-elsa-pamparacuatroren-eta-keko-salvadorren-zirku-eskola\/","title":{"rendered":"Txitatoki, Elsa Pamparacuatroren eta Keko Salvadorren zirku-eskola"},"content":{"rendered":"<p>Mahai-inguruaren ondoren, beren ibilbideko uneren batean Gaztenpresara gure aholkularitzaren bila etorri diren <strong>ekintzaileen benetako historiak<\/strong> entzuteko txanda iritsi zen <strong>Gaztenpresatik <\/strong>blogean. Hala, <strong>Elsa Pamparacuatro eta Keko Salvador <\/strong>ezagutu genituen, Iru\u00f1eko zirku-eskolan elkar ezagutu zuten bi artista. Amets bat zuten: <strong>Urdaibain zirku-eskola sortzea<\/strong>.<\/p>\n<p>Lehenengo aukera izan zen Gautegiz-Arteagan bizi ziren baserriko ukuilua egokitzea. \u201cHan hasi ginen eskolak ematen, baina gune hura txiki geratu zitzaigun berehala. Orduan, bila hasi ginen, eta industria-pabilioi bat aurkitu genuen Gernikan, baina finantziazioa behar genuen hura hornitzeko eta behar bezala egokitzeko\u201d. Orduan <a href=\"https:\/\/corporativa.laboralkutxa.com\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">LABORAL Kutxaren<\/a> bulegora joan ziren eta han esan zieten: \u2018Joan zaitezte Gaztenpresara\u2019.<\/p>\n<p>\u201cEgia esan, pentsatu genuen lehenbiziko gauza izan zen luzamendutan zebiltzala, baina, gure harridurarako, Gaztenpresan Miguel Angelekin egin genuen topo. Hark, genuen ilusioa ez kentzeaz gain, <strong>konfiantza eman zigun<\/strong> eta <strong>lagunduko<\/strong> zigula esan zigun\u201d.<\/p>\n<h2><strong>Negozio-prestakuntza<\/strong><\/h2>\n<p>Hortik aurrera, \u201cetxeko lanak\u201d egiten hasi ziren. \u201c<strong>Ekintzailetza-ikastaroa<\/strong> egiteko agindu ziguten, eta oso ondo etorri zitzaigun, han <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/como-emprender\/?utm_source=blog&#038;utm_medium=social_media_organic&#038;utm_campaign=gaztenpresa_blog_gaztenpresatik_II&#038;utm_content=es\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\"><strong>negozio-plana <\/strong><\/a>\u00a0egin genuelako, baldintza hori eskatzen baitziguten <strong>finantzaketa<\/strong> emateko\u201d. Baina, maileguaz haratago, <strong>Elsak eta Kekok<\/strong> Gaztenpresan egindako lanean gehien baloratzen dutena da <strong>eskuratu zuten negozio-prestakuntza<\/strong>. \u00a0\u201cOso gomendagarria da. Gure proiektuaren alderdi batzuk zalantzan jartzeko balio izan zigun, guri burutik pasa ere egin ez zitzaizkigunak. Gainera, gure kasuan, ikusi genuen zenbakiak egokiak zirela eta gure proiektua bideragarria zela\u201d.<\/p>\n<p>Hala, lortu zuten Gernikako pabiloia egokitzeko eta <a href=\"https:\/\/www.txitatoki.com\/\"><strong>Txitatoki<\/strong><\/a> <strong>zirku-eskola<\/strong> bihurtzeko behar zuten kreditua. Txitatoki <strong>zentro irisgarri eta inklusiboa<\/strong> da, eta, bi urteren buruan, <strong>adin guztietako 250 ikasle<\/strong> eta antzerkian eta zirku-arteetan adituak diren <strong>9 laguneko taldea ditu<\/strong>. <strong>Eskolaz kanpoko jarduerak<\/strong> ere egiten dituzte inguruko <strong>8 ikastetxetan<\/strong>, eta gehiago ere izan daitezke. \u201cIkastetxe askok eskatzen digute zerbitzu hori, baina zirkuan trebatutako langile gehiago beharko genituzke daukagun eskaera guztiari erantzun ahal izateko. Ezin dugu gehiago hartu\u201d, adierazi dute.<strong>\u00a0<\/strong><\/p>\n<h2><strong>Zirkuaren bidez gizarteratzea<\/strong><\/h2>\n<p>Eta hori gutxi balitz, <strong>Elsak eta Kekok<\/strong> beren fundazioa sortu dute. <a href=\"https:\/\/www.txitatoki.com\/hazitoki\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\"><strong>Hazitoki<\/strong><\/a> da, <strong>irabazi-asmorik gabeko<\/strong> proiektua, <strong>zirkuaren bidez gizarteratzea<\/strong> helburu duena. \u201cZirkua <strong>jarduera ez-lehiakorra<\/strong> da, eta, horri esker, pertsona bakoitzak, berez dauzkan gaitasunez gain, ondo sentiaraziko duen eta bere oztopoak gainditzen lagunduko dion diziplina aurki dezake.<\/p>\n<p>Horregatik, <strong>dibertsitate funtzionala edo premia bereziak dituzten pertsonentzat egokituak<\/strong> daude zirku-eskola honek egiten dituen jarduera guztiak. Pertsona horiek, hezitzaile batek lagunduta, <strong>taldean integratzen dira<\/strong> eta gainerakoen ariketa berberak egiten dituzte. \u201cElkarrekin lan eginez, <strong>egunerokotasunaren partaide sentitzen dira desgaitasuna duten pertsonak<\/strong>, eta gainerako ikasleek normaltasunez onartzen dute haiekin elkarbizitzea\u201d.<\/p>\n<p>Baina <strong>Hazitokik<\/strong> zirkuaren mundua hurbiltzen die <strong>pertsona hiperaktiboei, autistei, arreta-urritasuna dutenei, garun-paralisia dutenei<\/strong> eta abarri ez ezik, premia ekonomikoak dituztenei ere, kasu horietan beren gain hartuz eskolako matrikulazio-kostuak.<\/p>\n<p><strong>Elsaren eta Kekoren<\/strong> ondoren, <strong>Andrea Fernandezen<\/strong> ekintzailetza-historia entzun genuen Gaztenpresatik blogean. Marketin digitaleko eta komunikazioko freelance profesionala da Andrea, eta <strong>oreka pertsonalaren eta profesionalaren<\/strong> garrantziaz hitz egin zigun, hori askotan ahaztu egiten baitzaie beren negozioa aurrera atera behar dutenei. Datorren astean haren testigantza azalduko dizuegu blog honetan.<\/p>\n<p>Asteburu ona izan!<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Mahai-inguruaren ondoren, beren ibilbideko uneren batean Gaztenpresara gure aholkularitzaren bila etorri diren ekintzaileen benetako historiak entzuteko txanda iritsi zen Gaztenpresatik blogean. Hala, Elsa Pamparacuatro eta Keko Salvador ezagutu genituen, Iru\u00f1eko zirku-eskolan elkar ezagutu zuten bi artista. Amets bat zuten: Urdaibain zirku-eskola sortzea. Lehenengo aukera izan zen Gautegiz-Arteagan bizi ziren baserriko ukuilua egokitzea. \u201cHan hasi ginen [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":35514,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2481,2474],"tags":[],"yst_prominent_words":[1925,1163,1120,1347,1926,1199,1111],"class_list":["post-35502","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-comunidad-gaztenpresa","category-nola-hasi-nire-negozioa"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/35502","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=35502"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/35502\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/35514"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=35502"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=35502"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=35502"},{"taxonomy":"yst_prominent_words","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/yst_prominent_words?post=35502"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}