{"id":35458,"date":"2023-05-17T11:03:37","date_gmt":"2023-05-17T09:03:37","guid":{"rendered":"https:\/\/gaztenpresa.org\/?p=35458"},"modified":"2023-05-17T17:28:42","modified_gmt":"2023-05-17T15:28:42","slug":"ekintzailetzaren-garrantzia-gizartean","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/ekintzailetzaren-garrantzia-gizartean\/","title":{"rendered":"Ekintzailetzaren garrantzia gizartean"},"content":{"rendered":"<p>Duela egun gutxi batzuk gure <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/gaztenpresak-ekintzailetza-indartzen-jarraitzen-du-2022-urtean-314-negozio-sorraraziz\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">2022ko Memoria <\/a>aurkeztu genuen <strong>Donostian<\/strong>. Izan ere, aurten Donostia <strong>Gizarte Ekonomiaren Hiriburu<\/strong> izendatu dute. Prentsaurrekoaren ondoren, <strong>Gaztenpresatik<\/strong> ekitaldia egiteko aprobetxatu genuen, hain zuzen ere, <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/gure-ekintzaileak\/\"><strong>gure erkidego ekintzailea<\/strong><\/a> <strong>inspiratu, motibatu eta babesteko<\/strong> ekitaldia. Topaketa hau oso mamitsua izan zenez, eta ezer ez ahazteko, bertan gertatu zen guztia kontatzea erabaki dugu. Has gaitezen!<\/p>\n<p>Gaztenpresatik ekitaldia <strong>mahai-inguru<\/strong> batekin hasi zen, eta moderatzaile-lanetan Gaztenpresako lehendakari <strong>Ibon Urgoitik<\/strong> jardun zuen. Hona hemen mahaikideak: <strong>V\u00edctor Meseguer<\/strong>, <a href=\"https:\/\/prensa.mites.gob.es\/WebPrensa\/noticias\/laboral\/detalle\/4188\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">gizarte-ekonomiarako komisionatu berezia<\/a>; <strong>Cristina Dumitrescu<\/strong>, <a href=\"https:\/\/www.eif.org\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Europako Inbertsio Funtseko<\/a> (EIF) mikrofidantzen inbertsioetako kudeatzailea; eta <strong>Gloria M\u00fagica<\/strong>, <a href=\"https:\/\/www.lanbide.euskadi.eus\/lanbide-hasiera\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Lanbide<\/a>ko zuzendaria.<\/p>\n<h2><strong>Gizarte-ekonomia<\/strong><\/h2>\n<p><strong>V\u00edctor Meseguer<\/strong> pasa den otsailetik egon da karguan, eta bere esku-hartzean azpimarratu zuen zein pribilegio handia den beretzat hain sektore garrantzitsu batean lan egitea, <strong>gizarte-ekonomian<\/strong> hain zuzen ere. \u201cEspainiako BPGd-aren %\u00a010 da, 43.000 enpresak osatzen dute eta biztanleria aktiboaren %\u00a010 baino gehiago ari da lanean bertan\u201d. Gainera, nabarmendu zuenez, <strong>oso ekonomia berezia da,<\/strong> <strong>lurraldean oso errotuta<\/strong> baitago eta kide diren \u201cenpresek <strong>behar kolektiboei eta erkidegoen beharrei<\/strong> erantzuten diete\u201d.<\/p>\n<p>Ildo horri jarraikiz, oso balorazio positiboa eman zion gizarte-ekonomiak Euskadin duen ezarpen-mailari. \u201cEnpresa horiek ez dute lana deslokalizatzen, oso berritzaileak dira eta gizartearekin konprometituta daude; hala, <strong>Euskadi Europan eta munduan desparekotasun gutxien dituen lurraldeetako bat da\u201d<\/strong>.<\/p>\n<h2><strong>Finantzaketa, prestakuntza eta babesa<\/strong><\/h2>\n<p>Bestalde, <strong>Cristina Dumitrescuk<\/strong> \u201c<strong>mikroenpresaburuei <\/strong>eta, batik bat, ohiz <strong>kreditu konbentzionala<\/strong> <strong>lortu ezin duten edo aukera mugatuak dituzten<\/strong> kolektiboei, hala nola emakumeei, gazteei, migratzaileei eta gaitasun desberdinak dituzten pertsonei, <strong>finantzaketa eskuratzeko<\/strong> erraztasunak\u201d emateaz hitz egin zuen.<\/p>\n<p>Baina guztia ez da finantzaketa. <strong>Dumitrescuk<\/strong> azpimarratu zuen ekintzaileentzat <strong>zerbitzu ez-finantzarioak<\/strong> ere beharrezkoak direla. Diruaz gain, mikroenpresaburuek <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/ekintzaileentzako-ikastaroak\/\"><strong>prestakuntza<\/strong><\/a><strong> eta babesa <\/strong>behar dituzte, <strong>beren <\/strong><a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/ekitea\/\"><strong>negozio-ideia<\/strong><\/a><strong> itxuratzeko eta errealitate <\/strong>bideragarri <strong>bihurtzeko<\/strong>, betiere arrakasta-aukerekin, Gaztenpresan egiten dugunaren ildotik.<\/p>\n<h2><strong>Aberastasuna eta enplegua sortzea<\/strong><\/h2>\n<p><strong>Gloria M\u00fagicak <\/strong>eman zion amaiera mahai-inguruari. Nabarmendu zuen \u201c<strong>ekintzailetzaren<\/strong> garrantzia, <strong>aberastasun eta enplegu sortzaile gisa<\/strong>, bai eta <em>gizartearen etorkizunari begira oinarrizko proiektuak bultzatzeko<\/em> ere, besteak beste, <strong>zaintzen eta jasangarritasunaren ekonomiarekin<\/strong> zerikusia dutenak\u201d.<\/p>\n<h2><strong>Istorio ekintzaileak<\/strong><\/h2>\n<p>Mahai-inguru horren ondoren, <strong>hiru ekintzailetza-proiekturen benetako istorioak<\/strong> entzun genituen. Lehenengo kontakizuna <a href=\"https:\/\/www.txitatoki.com\/eu\/hasiera\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Txitatoki<\/a>ko <strong>Elsa Pamparacuatro eta Keko Salvadorrena<\/strong> izan zen. Bi artista dira eta amets bat dute: eskualdean zirku-eskola bat antolatzea. Dena den, beren istorioa ezagutzeko, datorren astera arte itxaron beharko duzue <strong>\ud83d\ude09<\/strong><strong>.<\/strong><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Duela egun gutxi batzuk gure 2022ko Memoria aurkeztu genuen Donostian. Izan ere, aurten Donostia Gizarte Ekonomiaren Hiriburu izendatu dute. Prentsaurrekoaren ondoren, Gaztenpresatik ekitaldia egiteko aprobetxatu genuen, hain zuzen ere, gure erkidego ekintzailea inspiratu, motibatu eta babesteko ekitaldia. Topaketa hau oso mamitsua izan zenez, eta ezer ez ahazteko, bertan gertatu zen guztia kontatzea erabaki dugu. Has [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":35461,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2481],"tags":[],"yst_prominent_words":[1125,1120,1974,1251,1250,1199,1924],"class_list":["post-35458","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-comunidad-gaztenpresa"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/35458","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=35458"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/35458\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/35461"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=35458"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=35458"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=35458"},{"taxonomy":"yst_prominent_words","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/yst_prominent_words?post=35458"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}