{"id":35251,"date":"2023-04-28T08:55:12","date_gmt":"2023-04-28T06:55:12","guid":{"rendered":"https:\/\/gaztenpresa.org\/?p=35251"},"modified":"2023-04-28T08:56:55","modified_gmt":"2023-04-28T06:56:55","slug":"gaztenpresak-ekintzailetza-indartzen-jarraitzen-du-2022-urtean-314-negozio-sorraraziz","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/gaztenpresak-ekintzailetza-indartzen-jarraitzen-du-2022-urtean-314-negozio-sorraraziz\/","title":{"rendered":"Gaztenpresak ekintzailetza indartzen jarraitzen du, 2022. urtean 314 negozio sorraraziz"},"content":{"rendered":"<p>Gure inguruko errealitate soziala hobetzeko helburuari jarraikiz, Gaztenpresan <strong>314 negozio berri <\/strong>abiarazten lagundu dugu 2022an, eta horiei esker <strong>637 lanpostu sortu<\/strong> dira. Hori horrela izanik, ia 30 urteko ibilbide honetan, <strong>6.578 enpresa eta 12.041 enplegu<\/strong> sortzen lagunduko dugu, eta LABORAL Kutxaren bitartez <strong>192 milioi euro<\/strong> lortzeko aukera eman dugu, <strong>mailegutan<\/strong>.<\/p>\n<p>Datu horiek guztiak gure <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/mediacenter\/files\/2023\/04\/memoriaeuskera22.v2-1.pdf?utm_source=blog&amp;utm_medium=interno&amp;utm_campaign=gaztenpresa_memoria_2022&amp;utm_content=eu\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\"><strong>2022ko Urteko Memoria<\/strong>n<\/a> bilduta daude; Donostiako Kursaal jauregian aurkeztu berri dugu txosten hori, eta ekitaldi horretan izan dira <strong> Ibon Urgoiti<\/strong>, <a href=\"https:\/\/www.laboralkutxa.com\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">LABORAL Kutxako<\/a> Negozio Garapeneko zuzendari eta Gaztenpresa Fundazioko lehendakaria;<strong> Gloria M\u00fagica<\/strong>, <a href=\"https:\/\/www.lanbide.euskadi.eus\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Lanbideko<\/a> zuzendari nagusia; <strong>Cristina Dumitrescu<\/strong>, Europako Inbertsio Funtsaren Mikrofinantzetako inbertsioen kudeatzailea; eta<strong> Inma Ramos<\/strong>, Gaztenpresako zuzendaria.<\/p>\n<p>Baina, Gaztenpresan, negozio berriak abiarazteko unean ez ezik, gero ere lanean jarraitzen dugu, <strong>sortutako enpresei jarraipena egiten eta laguntza ematen <\/strong>merkatuan egoten jarraitu dezaten. Horrela, bada, <strong>gure erakundearen babespeko proiektuen %\u00a069k martxan jarraitzen dute zabaldu eta handik 5 urtera<\/strong>, eta Euskadin enpresen batez besteko biziraupen-tasa %\u00a045 da epe horretarako (Eustat).<\/p>\n<h2><strong>Ekintzaileak ezagutzen<\/strong><\/h2>\n<ol start=\"2022\">\n<li>urtean negozioa sortzeko asmoz Gaztenpresara jo zutenen <strong>batez besteko adina<\/strong> <strong>39 urte<\/strong> izan zen, eta generoan erabateko parekotasuna izan zen (%\u00a050 emakumeak, %\u00a050 gizonak).<\/li>\n<\/ol>\n<p><strong>%\u00a073k ez du unibertsitateko titulurik<\/strong> eta, aurretiazko lan-egoerari dagokionez, <strong>%\u00a029 langabezian<\/strong> zeuden eta %\u00a047k lehengo lana utzi zuen ekintzaile izateko.<\/p>\n<p>Forma juridikoa erabakitzeko garaian, <strong>%\u00a073k enpresaburu indibidual<\/strong> izatea aukeratu zuten, eta <strong>%\u00a026k sozietatea eratu<\/strong> zuten (%\u00a089k sozietate mugatua eta <strong>%\u00a011k kooperatiba<\/strong>).<\/p>\n<h2><strong>Ekintzaileen iritzia<\/strong><\/h2>\n<p>Guregana jotzen duten <strong>ekintzaileen bizimodua nola aldatzen den<\/strong> ere jakin nahi izan dugu. Zentzu horretan, ekintzaileek adierazi dutenez, enpresa sortzeko prozesuan <strong>3 faktore<\/strong> hauek baloratu dituzte hobekien gure laguntzari dagokionez:<\/p>\n<ol>\n<li><strong>Negozio-plana<\/strong> egiteko laguntza.<\/li>\n<li><strong>Finantzaketa-iturriak<\/strong><\/li>\n<li><strong>Ziurgabetasuna gutxitzea<\/strong>.<\/li>\n<\/ol>\n<p>Eskertuak agertu dira, halaber, kudeaketa-lan burokratikoak egiten, &#8220;ibilbide-orria&#8221; antolatzen eta dirulaguntzak eskatzen lagundu diegulako.<\/p>\n<p>Eta, oro har, <strong>ekintzaile izatea haiek espero zuten bezalakoa izan da,<\/strong> nahiz eta egin behar izan duten sakrifizio pertsonala eta eskaini behar izan dioten denbora hasieran uste zutena baino handiagoak izan.<\/p>\n<p>Era berean, jarduneko lehen urtea gainditu ostean, ekintzaileek diote <strong>ekintzailetzak bizimodua hobetu diela, bereziki, norberaren errealizazioari dagokionez<\/strong> eta norberak ezarritako arauen arabera lan egiten dutelako.<\/p>\n<h2><strong>Gure inpaktua negozioetan<\/strong><\/h2>\n<p>Gure proiektuen biziraupen-tasaz gain, beste faktore batzuk ere aztertu ditugu, hala nola gizartearen eta ingurumenaren arloko inpaktua, fakturazioaren bilakaera, enplegua sortzea eta ekintzaileen soldata.<\/p>\n<p>Horrela, bada, 2022an, <strong>lagundutako enpresen %\u00a024 ingurumenean eta gizartean inpaktua duten negozioak dira<\/strong>, hainbat arlotakoak: enplegua eta prestakuntza, osasuna eta ongizatea, ingurumena, garapen komunitarioa eta kooperatibismoa.<\/p>\n<p>Bestalde, Gaztenpresak bultzatu dituen enpresa gehienek (%\u00a068) <strong>fakturazioan gorakada izan dute azken urtean<\/strong> eta %\u00a045ek jarduera-ildo berriak txertatu dituzte.<\/p>\n<p><strong>Lanpostuak sortzea<\/strong>ri dagokionez, negozioen %\u00a056k <strong>lanpostu gehiago sortu ditu<\/strong>, eta enplegu hori <strong>mugagabea izan da kasuen %\u00a090ean<\/strong>. Gainera, <strong>enplegu berri horien erdietan baino gehiagotan (%\u00a057) emakumeak aritu dira lanean<\/strong>.<\/p>\n<p>Jardunean lortzen dituzten diru-sarrerei erreparatuta, <strong>%\u00a073k diote negozioari esker soldata duina ateratzen dutela<\/strong>. Bestalde, jabetu gara zenbait ekintzaileren kasuan soldata murriztu behar izan dutela kontratazio berriak zirela eta.<\/p>\n<h2><strong>Gure inpaktua gizartean<\/strong><\/h2>\n<p><a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/ekitea\/?utm_source=blog&amp;utm_medium=social_media_organic&amp;utm_campaign=gaztenpresa_web_emprender&amp;utm_content=eu\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Gaztenpresak<\/a> 2022an egin duen lanak eragin positiboa izan du gure ingurunean ere, <strong>egoera ahulenean zeuden pertsonei<\/strong> (langabeak, ikasketa-maila apala dutenak, migratzaileak, emakumeak, 35 urtetik beherakoak eta 45 urtetik gorakoak) <strong>lan egiteko aukera<\/strong> eman ahal izan diegulako.<\/p>\n<p>Era berean, aberastasuna sortu dugu herrietan, lagundutako negozioen %\u00a063 probintzietako hiriburutik kanpo kokatuta baitzeuden. Gainera, enpresa bakoitzak <strong>batez beste 87.500 euroko<\/strong> <strong>inbertsioa<\/strong> egin behar izan du.<\/p>\n<p>Bukatzeko, Gaztenpresaren bultzada jaso duten negozioetan, batez beste, <strong>20.300 \u20ac bildu dituzte jarduneko lehen urtean<\/strong>, eta hori gizarte osoaren mesederako da.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Gure inguruko errealitate soziala hobetzeko helburuari jarraikiz, Gaztenpresan 314 negozio berri abiarazten lagundu dugu 2022an, eta horiei esker 637 lanpostu sortu dira. Hori horrela izanik, ia 30 urteko ibilbide honetan, 6.578 enpresa eta 12.041 enplegu sortzen lagunduko dugu, eta LABORAL Kutxaren bitartez 192 milioi euro lortzeko aukera eman dugu, mailegutan. Datu horiek guztiak gure 2022ko [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":35249,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2474,2484],"tags":[],"yst_prominent_words":[1917,1238,2250,1157,1287,1250,1199,1441,1111],"class_list":["post-35251","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-nola-hasi-nire-negozioa","category-nola-hobetu-nire-negozioa"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/35251","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=35251"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/35251\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/35249"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=35251"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=35251"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=35251"},{"taxonomy":"yst_prominent_words","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/yst_prominent_words?post=35251"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}