{"id":32871,"date":"2022-07-29T09:12:56","date_gmt":"2022-07-29T07:12:56","guid":{"rendered":"https:\/\/gaztenpresa.org\/?p=32871"},"modified":"2022-07-29T09:12:56","modified_gmt":"2022-07-29T07:12:56","slug":"elkarrizketa-halo-donostia-ri-sare-sozialei-esker-gure-bezeroekin-harremanetan-egoten-gara-eta-haien-feedback-a-jasotzen-dugu-azken-hori-oso-garrantzitsua-da-gure-lanean","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/elkarrizketa-halo-donostia-ri-sare-sozialei-esker-gure-bezeroekin-harremanetan-egoten-gara-eta-haien-feedback-a-jasotzen-dugu-azken-hori-oso-garrantzitsua-da-gure-lanean\/","title":{"rendered":"Elkarrizketa HALO Donostia-ri: \u201cSare sozialei esker gure bezeroekin harremanetan egoten gara eta haien feedback-a jasotzen dugu. Azken hori oso garrantzitsua da gure lanean\u201d"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"https:\/\/www.halodonostia.com\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">HALO Donostia<\/a> hiru erizain elkartzetik sortutako proiektua da; hirurek ekiteko gogoa zuten, eta bereziki, erizaintzako zein dermoestetikako sektoreko egungo eskaintzari buelta emateko asmoa. Kooperatiben hilabetean, Halo Donostia-tik eman digute haien historiaren eta lehen urratsen berri.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>HALO Donostia \u201cestetika aurreratuko tratamenduetan espezializatutako erizaintza-zentro\u201d moduan definitzen da. Azalduko zenigukete zertan datzan, eta zein den zuen balio diferentziala?<\/strong><\/p>\n<p>Maite Cipitriak, Anne Rotetak eta Miren Arcelusek osatzen dugu HALO, eta horretan datza gure balio diferentziala: proiektua osatzen dugun pertsonengan.<\/p>\n<p>Gorputz-irudiaren kudeaketan eta dermoestetikan trebatutako 3 erizainek sortu dugu zentroa. Hirurok dugu ospitaleratzean eta unitate espezializatuetan ibilbide luzea. Dermoestetikako eta Gorputz-Irudiaren Kudeaketarako erizainaren masterra egin ondoren, ekintzailetzarekin hasteko gogoak genituen eta erizaintzako zentro espezializatu bat sortu nahi izan genuen, orain arte ikusitakoaz bestelako ikuspegiarekin.<\/p>\n<p>Orain dela gutxi, Elizabeth Cuartas doktorea, Medikuntza Estetikoan espezializatua, sartu da taldean. Guztion artean, zerbitzu integral bat jartzen dugu pazientearen eskura.<\/p>\n<p>Sortu dugun zentroan ohiko tratamenduetaz gain, <strong>tratamendu aurreratuak<\/strong> <strong>eta osoak<\/strong> eskaintzen ditugu, eta aurpegi-, gorputz- eta ile-tekniketan adituak gara. Horretaz guztiaz gain, azido hialuronikoaren infiltrazioak, toxina botulinikoa, PRP, mesoterapia, mikropigmentazioa, oin-erreflexologia, etab. eskaintzen dugu.<\/p>\n<p><strong>Pazienteari ebakuntza aurreko eta ondoko laguntza<\/strong> ere ematen diogu, ohiko erizaintza gisa, ehunak landuz, kirurgia-zaurien jarraipena eginez eta injektagarriak jarriz.<\/p>\n<p>Hainbat teknologia dauzkagu, hala nola irratifrekuentzia, HIFU, LPG, IPL laserra; eta hainbat protokolo ere bai, esku-teknikekin uztartuta, oso emaitza onak eta ongizatea ematen dutenak.<\/p>\n<p><strong>Kosmetologia<\/strong>ri dagokionez, zentroa ireki zenetik BABOR kosmetiko profesionalen nazioarteko markarekin dihardugu. 60 urteko esperientzia du larruazalaren zaintzan.<\/p>\n<p>Lerro desberdinak dauzkagu, mota guztietako adinetarako eta larruazal-ezaugarrietarako.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Nola sortu zen ideia hori, eta zerk bultzatu zintuzten negozio bihurtzeko urratsa ematera?<\/strong><\/p>\n<p>Bartzelonan masterra ikasten ari ginela eta Nus Agency-ren laguntzarekin, gure ibilbide profesionala beste bide batetik eramateko ideia sortu zen, egiten ari ginerakein inolako zerikusirik ez zuen beste bide bat hartuta, hain zuzen. Langile kualifikatuekin zentro bat sortzeko aukera ikusi genuen, gaur egun gero eta eskari handiagoa duen sektore batean ondo moldatzeko modukoa.<\/p>\n<p>Gure ibilbideari ekin eta <a href=\"https:\/\/www.laboralkutxa.com\/eu\/partikularrak\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Laboral Kutxa<\/a>n enpresa-kontua ireki genuenean, Gaztenpresari buruz hitz egin ziguten. Haien lantaldearekin harremanetan jarri ginen, eta enpresa abian jartzeko prozesu osoan aholku eman ziguten, <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/ekitea\/negozio-plana\/?utm_source=blog&amp;utm_medium=interno&amp;utm_campaign=gaztenpresa_plan_de_negocio&amp;utm_content=eu\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">negozio-plana<\/a>rekin hasi eta <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/como-constituir-una-sociedad-cooperativa-pequena\/?utm_source=blog&amp;utm_medium=interno&amp;utm_campaign=gaztenpresa_sociedad_cooperativa_pequena&amp;utm_content=es\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">kooperatiba<\/a> osatzeraino. Zutabe garrantzitsu bat izan zen prozesu osoan, gestio guztietan lagundu ziguten, eta jaso genitzakeen laguntza guztien berri eman zigun.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Negozio bat abian jartzeko hainbat era daude, zer dela-eta aukeratu zenuten kooperatiba bat?<\/strong><\/p>\n<p>Gaztenpresaren aholkularitzarekin eskuartean izan genituen empresa-aukera guztien artean kooperatiba aukeratu genuen; betidanik besteren kontura lan egin bagenuen ere, erizaintzan taldean lan egiten ohituta gaudelako, eta kooperatibak talde-lanaren balio horiek guztiak partekatzen ditu.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Gaur egun badakigu presentzia digital on bat izatea funtsezkoa dela. Nola gauzatzen da hori HALO Donostia-ren kasuan?<\/strong><\/p>\n<p>Sare sozialek asko lagundu digute gure burua ezagutzera emateko orduan. Gaur egun, sareetako presentzia eta, batez ere, gure <a href=\"https:\/\/www.instagram.com\/halo.donostia\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Instagrameko profila<\/a> tresna erabilienetako bat da. Horren bidez, gure bezeroekin harremanetan egoten gara eta haien feedback-a jasotzen dugu. Alderdi hori oso garrantzitsua iruditzen zaigu gure lanean.<\/p>\n<p>Webgune bat ere badugu, eta bertan gure zerbitzuak eskaintzen ditugu, <a href=\"https:\/\/www.halodonostia.com\/book-online\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">hitzorduak erreserbatzeko<\/a> eta gure produktuak saltzeko aukerarekin. Gu geuk kudeatzen dugu Instagrameko kontua eta webgunea.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Proiektu ekintzaile bat baduzu eta abian jartzeko asmotan bazabiltza, jar zaitez harremanetan Gaztenpresako aditu-taldearekin. Gustura lagunduko dizugu zure <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/ekitea\/negozio-ideia\/?utm_source=blog&amp;utm_medium=interno&amp;utm_campaign=gaztenpresa_idea_de_negocio&amp;utm_content=eu\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">negozio-ideia<\/a> negozio sendo bihurtzeko lanetan.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>HALO Donostia hiru erizain elkartzetik sortutako proiektua da; hirurek ekiteko gogoa zuten, eta bereziki, erizaintzako zein dermoestetikako sektoreko egungo eskaintzari buelta emateko asmoa. Kooperatiben hilabetean, Halo Donostia-tik eman digute haien historiaren eta lehen urratsen berri. &nbsp; HALO Donostia \u201cestetika aurreratuko tratamenduetan espezializatutako erizaintza-zentro\u201d moduan definitzen da. Azalduko zenigukete zertan datzan, eta zein den zuen balio [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":32869,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2481],"tags":[],"yst_prominent_words":[1125,1120,2250,1162,1250,1158,1199],"class_list":["post-32871","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-comunidad-gaztenpresa"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/32871","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=32871"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/32871\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/32869"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=32871"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=32871"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=32871"},{"taxonomy":"yst_prominent_words","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/yst_prominent_words?post=32871"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}