{"id":3263,"date":"2016-08-19T14:58:58","date_gmt":"2016-08-19T12:58:58","guid":{"rendered":"http:\/\/www.gaztenpresa.org\/?p=3263"},"modified":"2025-02-04T16:42:38","modified_gmt":"2025-02-04T15:42:38","slug":"arrisku-kapitala-zer-da-eta-zergatik-izan-daiteke-interesgarria-niretzat","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/arrisku-kapitala-zer-da-eta-zergatik-izan-daiteke-interesgarria-niretzat\/","title":{"rendered":"Arrisku-kapitala: zer da eta zergatik izan daiteke interesgarria niretzat?"},"content":{"rendered":"<p><strong>Mikrokredituak, leasinga, rentinga, laguntzak eta dirulaguntzak, crowdfundinga&#8230; Blog honetan zure negozioa finantzatzeko hainbat aukera aipatu dizkizugu dagoeneko. Gaur, beste bat azalduko dizugu: arrisku-kapitala. Ziur aski, hitz hori entzungo zenuen noizbait, baina baliteke oso argi ez izatea zer adierazten duen<\/strong>.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Beste behin ere, artikulu hau irakurtzen hasi aurretik, <strong>ohartarazi nahi zaitugu gure helburua ez dela azalpen zehatz eta teknikoa ematea \u201carrisku-kapitalaren\u201d kontzeptuari buruz<\/strong>, baizik eta horren berri ematea, zure negozioa abian jartzean izan lezakeen eragina ulertzeko gai izan zaitezen.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Arrisku-kapitala (ingelesez Venturee Capital), <strong>finantzatzeko modu bat da<\/strong>, orain baino <strong><a href=\"http:\/\/www.gaztenpresa.org\/eu\/bloga\/nola-finantzatu-negozio-bat-arriskurik-txikienarekin\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">lehen azaldu dizkizugunei erantsi beharrekoa.<\/a><\/strong> <strong>Startup-ei eta ETE<\/strong>-ei zuzenduta dago nagusiki, enpresa mota horiek hazteko ahalmen handia baina, aldi berean, arrisku-maila nabarmena baitute. <strong>Sozietate inbertitzaileak kapitala jartzen du<\/strong> eratzen ari den enpresan, haren jabetzaren ehuneko baten truke. Partaidetza hori epe ertainekoa da normalean, inbertitzaileak ez baitu enpresaren kapitalean betiko irauteko asmorik.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Eta, zer irabazten du esku hartzen duen alderdi bakoitzak? Alde batetik, sozietate hartzaileek <strong>finantzaketa-iturri<\/strong> egonkorra lortzen dute (kontuan izan behar dugu enpresa horiek, beren izaera dela-eta, ez dutela beti erraza izaten finantzaketa lortzea), eta arrisku-kapitaleko sozietateen edo <strong>bestelako kapital-arriskuko bitartekarien harreman<\/strong> eta eraginen sarean sartzen dira.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Bestetik, enpresa hartzaile txikiek aurrera egiteko lehen interesatuak inbertsoreak dira. Horrek indartu egiten du lehen aipatutakoa, hau da, <strong>kapital-arriskuko sozietateen inplikazioa<\/strong> (gestio-aholkularitza eta harreman-sarerako sarbidea). Sozietate horiek egin beharreko inbertsioa ez da oso handia, eta merkatuak enpresa berria ondo hartzen badu, irabazi handiak lor ditzakete.<\/p>\n<h3>Bideragarritasun-pertzepzioa handitzea<\/h3>\n<p>Gainera, behin arrisku-kapitaleko sozietateak startuparen edo ETEaren kapitalean sartutakoan, enpresa horrek benetako bideragarritasuna duelako pertzepzioa zabalduko da. Ondorioz, <strong>interes handiagoa egongo da enpresa horretan inbertitzeko eta horren produktuak eta\/edo zerbitzuak eskuratzeko.<\/strong><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Jakin beharra dago <strong>arrisku-kapitaleko finantza-bitartekarien<\/strong> artean <strong>inbertsore pribatuak eta instituzionalak<\/strong> daudela, eta horiek hainbat startup eta ETEtan banatzen dituztela beren inbertsioak, arriskuak dibertsifikatzeko eta arrakasta-aukerak handitzeko.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Horrelako finantzaketa oso hedatuta eta onartuta dago<strong> Estatu Batuetan<\/strong>. Han, izaera <strong>berritzaile eta teknologiko handiko proiektuekin<\/strong> lotuta dago batez ere, baina ez bakarrik. Europan, berriz, protagonismo mugatua du oraindik. Edonola ere, negozio bat sortzeko asmoa baduzu, dauden finantza-tresna guztien berri izan behar duzu.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Dena dela, badakizu: informazio gehiago behar baduzu finantzaketari buruz eta ekintzailetzarekin lotutako beste urrats batzuei buruz, jarri g<strong>urekin harremanetan sare sozialetako gure profilen bitartez \u2013<a href=\"https:\/\/www.facebook.com\/Gaztenpresa\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Facebook<\/a>, <a href=\"https:\/\/twitter.com\/gaztenpresa?lang=es\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Twitter<\/a> eta <a href=\"http:\/\/es.linkedin.com\/company\/gaztenpresa\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Linkedin<\/a>\u2013.<\/strong><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Mikrokredituak, leasinga, rentinga, laguntzak eta dirulaguntzak, crowdfundinga&#8230; Blog honetan zure negozioa finantzatzeko hainbat aukera aipatu dizkizugu dagoeneko. Gaur, beste bat azalduko dizugu: arrisku-kapitala. Ziur aski, hitz hori entzungo zenuen noizbait, baina baliteke oso argi ez izatea zer adierazten duen. &nbsp; Beste behin ere, artikulu hau irakurtzen hasi aurretik, ohartarazi nahi zaitugu gure helburua ez dela [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":3261,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2474,2484],"tags":[],"yst_prominent_words":[1925,1125,1163,1120,1126,1287,1250,1137,1254,1199,1300,1219,1280],"class_list":["post-3263","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-nola-hasi-nire-negozioa","category-nola-hobetu-nire-negozioa"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3263","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=3263"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3263\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3263"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=3263"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=3263"},{"taxonomy":"yst_prominent_words","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/yst_prominent_words?post=3263"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}