{"id":3258,"date":"2016-08-16T09:23:26","date_gmt":"2016-08-16T07:23:26","guid":{"rendered":"http:\/\/www.gaztenpresa.org\/?p=3258"},"modified":"2025-02-04T16:42:38","modified_gmt":"2025-02-04T15:42:38","slug":"aro-digitaleko-ekintzaile-batentzat-gomendatutako-irakurgaiak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/aro-digitaleko-ekintzaile-batentzat-gomendatutako-irakurgaiak\/","title":{"rendered":"Aro digitaleko ekintzaile batentzat gomendatutako irakurgaiak"},"content":{"rendered":"<p><strong>Onenengandik ikastea estrategia ona da beti bizitzan. <\/strong><strong>Eta liburuak bide ezin hobea dira horretarako. <\/strong><strong>Horregatik, ingurune digital liluragarrian negozio bati ekitea bada zure erronka, hainbat irakurgai proposatzen dizkizugu. Ez dugu esango ezinbestekoak direnik, baina zinez gomendatzen dizkizugu. <\/strong><strong>Hona hemen proposamenok.<\/strong><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<ol>\n<li><a href=\"http:\/\/theleanstartup.com\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\"><strong>El m\u00e9todo Lean Startup (Lean Startup metodoa<\/strong><\/a><strong>)<\/strong><strong> \u2013 Eric Ries<\/strong><strong>\u00a0<\/strong><\/li>\n<\/ol>\n<p>Mundu-mailako fenomenoa da. Egileak, <a href=\"https:\/\/en.wikipedia.org\/wiki\/Eric_Ries\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\"><strong>Eric Ries<\/strong><\/a><strong>ek<\/strong>, ezin hobeto asmatu du <a href=\"https:\/\/es.wikipedia.org\/wiki\/Lean_manufacturing\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\"><strong>Lean kontzeptua<\/strong><\/a> <strong>erabateko ziurgabetasuna <\/strong>ezaugarri duten startup-en ekosistema berezira egokitzen.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Lean Startup metodoak ikuspegi berria ematen du <strong>enpresak hazi eta beren produktuak merkaturatzeko modua <\/strong>aldatzeko, haien tamaina eta ibilbidea edozein direla ere. Egilearen arabera, honako hauek dira gakoak: <strong>arintasuna<\/strong>, <strong>pibotatzeko<\/strong> edo <strong>biratzeko <\/strong>gaitasuna, merkatura <strong>beta bertsioekin <\/strong>irtetea eta, kontsumitzaileek zer nahi duten ulertzeko, <strong>emaitzak neurtzea.<\/strong> <strong>Etengabeko berrikuntza.<\/strong> Bat egingo al duzu mugimenduarekin?<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<ol start=\"2\">\n<li><strong><u><a href=\"http:\/\/www.casadellibro.com\/libro-la-informacion-historia-y-realidad\/9788498922974\/1957606\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">La informaci\u00f3n. Historia y realidad (Informazioa. Historia eta errealitatea)<\/a><\/u><\/strong> <strong>\u2013 James Gleick<\/strong><strong>\u00a0<\/strong><\/li>\n<\/ol>\n<p>Liburu hori ez da honelako zerrendetan agertzen, baina Gaztenpresa erreferentea da ekintzailetzan, eta bere baratzeko baratxuriak ditu. Irakurgai sakon eta bizia da. Bertan, egileak <strong>informazioaren dimentsio anitzeko unibertsoaren <\/strong>berrikuspena egiten du, Afrikako danborretatik hasita konputazioraino, DNA eta telegrafoa barne hartuta.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Eta hauxe galdetuko duzue: Zer lotura du horrek negozio digitalarekin? Egia esan, handia. Gure enpresa Internetekin lotuta badago, behar-beharrezkoa da <strong>gaur egun hain geurezkoa dugun komunikabide masibo horren oinarriak ulertzea.<\/strong> Poliki-poliki irakurri beharreko irakurgaia da (eta, beharbada, oharrak hartuz), baina amaitzen duzuenean, zuen negozioa garatuko den ekosistemari buruzko ikuspegi askoz argiagoa izango duzue.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<ol start=\"3\">\n<li><a href=\"https:\/\/www.amazon.es\/Conf%C3%ADa-estoy-mintiendo-Gesti%C3%B3n-conocimiento\/dp\/8496627667\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\"><strong>Conf\u00eda en m\u00ed, estoy mintiendo<\/strong><\/a><strong> (<\/strong><a href=\"https:\/\/www.amazon.es\/Conf%C3%ADa-estoy-mintiendo-Gesti%C3%B3n-conocimiento\/dp\/8496627667\"><strong>Fidatu nitaz, gezurretan ari naiz<\/strong><\/a><strong>)<\/strong> <strong>\u2013 Ryan Holiday<\/strong><\/li>\n<\/ol>\n<p>Izenburua nahasgarria izan daiteke, baina, egia esan, irakurgai \u201cklasikoa\u201d ez bada ere, egileak (online komunikazioaren eta marketinaren alorreko jenio batek) <strong>komunikabide digitalen funtzionamenduaren sekretuak <\/strong>erakusten dizkigu maila guztietan.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Irakurgai honen erabilgarritasuna errealitate hau da funtsean: gaur egun, <strong>online negozio baten arrakasta, <\/strong>hein handi batean, <strong>marketin- eta komunikazio-kanpaina egoki bat <\/strong>egitea da. Ez da nahikoa gauzak ondo egitea, ikusgaitasuna izan behar dugu, jendeak jakin behar du zer egiten dugun. Liburu honetan trikimailu batzuk aurkituko dituzu arlo horretan eraginkorragoa izateko, eta horiei zure negozio digitala hobetzeko gure blogean eman dizkizugun aholkuak gehitu ahal dizkiezu.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<ol start=\"4\">\n<li><a href=\"https:\/\/es.wikipedia.org\/wiki\/Estrategia_del_oc%C3%A9ano_azul\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\"><strong>La estrategia del oc\u00e9ano azul (Ozeano urdinaren estrategia<\/strong><\/a><strong>)<\/strong> <strong>&#8211; W. Chan Kin eta Ren\u00e9e Mauborgne<\/strong><\/li>\n<\/ol>\n<p>Uste zenuen bazenekiela negozioei buruz eta merkatu-estrategiei buruz? Liburu honek kolokan jarriko ditu zure aurretiko ezagutzak, eta <strong>horizonte berriak irekiko dizkizu.<\/strong> Enpresen arteko ohiko lehia suntsigarria alde batera utzi eta <strong>berrikuntzaren eta bereizketaren bidez balioa sortzea <\/strong>da kontua<strong>.<\/strong><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Liburu honetako ardatz gidaria irudikapen hau da: <strong>ozeano gorriak eta ozeano urdinak.<\/strong> Lehenek merkatu saturatuak, produktu estandarizatuak eta lehia basatia irudikatzen dituzte. Bigarrenek, berriz, ustiatu gabeko merkatu-eremuak, lehia hutsala eta hazkunde errentagarri eta iraunkorreko aukerak. Zeren zain zaude zure ozeano urdina aurkitzeko?<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<ol start=\"5\">\n<li><strong><u>Tu modelo de negocio (<\/u><\/strong><a href=\"http:\/\/www.tumodelodenegocio.planetadelibros.com\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\"><strong>Zure negozio-eredua<\/strong><\/a><strong>)<\/strong> <strong>\u2013 Tim Clark<\/strong><strong>\u00a0<\/strong><\/li>\n<\/ol>\n<p>Negozio-ereduaren ikuspegitik <strong>beren burua profesionalki berrasmatu <\/strong>nahi dutenentzako liburu egokia da. Liburu praktikoa da, hainbat adibide guztiz grafikoak jasotzen ditu (egileak <strong>A. Osterwalder <\/strong>eta<strong> Yves Pigneur<\/strong> izan ditu laguntzaile eta beste <strong>328 kolaboratzaile<\/strong>) zure negozio arrakastatsua sortzera bideratutako<strong> bidaia-orria diseinatzen <\/strong>laguntzeko.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>\u201cZure negozio-eredua\u201d liburuak, <strong>paperezko orri bat bakarrik <\/strong>erabiliz, edozein negozio- edo produktu-ideia laburtzeko eta horretaz gogoeta egiteko metodoa irakasten dio irakurleari. Horri esker, <strong>\u201cnegozio-eredu pertsonalak\u201d <\/strong>zirriborratu ahal izango dituzu, zure gaitasunak lan-merkatu aldakorrera egokitzeko eta aukera gogobetegarriak (pertsonalak eta profesionalak) aurkitzeko. Zuretzako egokia dela uste baduzu, ez pentsatu bi aldiz eta murgildu zaitez liburu interesgarri honetako orrialdeetan.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Jakina, ez daude diren guztiak, baina dauden guztiak badira. <strong>Irakurgai hauek ikuspegi eta ezagutza lagungarriak emango dizkizuete, <\/strong>arlo guztietan hazteko, baina, batez ere, oso erabilgarriak izango zaizkizue <strong>zuen negozio digitala arrakastaz sortzeko.<\/strong> Eta, badakizue: ikasteak ez du ogirik eskatzen.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Onenengandik ikastea estrategia ona da beti bizitzan. Eta liburuak bide ezin hobea dira horretarako. Horregatik, ingurune digital liluragarrian negozio bati ekitea bada zure erronka, hainbat irakurgai proposatzen dizkizugu. Ez dugu esango ezinbestekoak direnik, baina zinez gomendatzen dizkizugu. Hona hemen proposamenok. &nbsp; El m\u00e9todo Lean Startup (Lean Startup metodoa) \u2013 Eric Ries\u00a0 Mundu-mailako fenomenoa da. Egileak, [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":3256,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2474,2484],"tags":[],"yst_prominent_words":[1925,1120,1126,1137,1146,1158,1438,1134],"class_list":["post-3258","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-nola-hasi-nire-negozioa","category-nola-hobetu-nire-negozioa"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3258","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=3258"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3258\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3258"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=3258"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=3258"},{"taxonomy":"yst_prominent_words","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/yst_prominent_words?post=3258"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}