{"id":3194,"date":"2016-06-07T12:55:45","date_gmt":"2016-06-07T11:55:45","guid":{"rendered":"http:\/\/www.gaztenpresa.org\/?p=3194"},"modified":"2025-02-04T16:42:38","modified_gmt":"2025-02-04T15:42:38","slug":"2015-gaztenpresaren-bultzada-ekintzailea-finkatzeko-urtea","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/2015-gaztenpresaren-bultzada-ekintzailea-finkatzeko-urtea\/","title":{"rendered":"2015: Gaztenpresaren bultzada ekintzailea finkatzeko urtea"},"content":{"rendered":"<p><strong>Garrantzitsuena ez da 400 enpresa eta 731 lanpostu baino gehiago sortu izana eta 2.000 eskaera baino gehiago artatu izana, <\/strong><strong>ez. <\/strong><strong>Garrantzitsuena da ideia bideragarri bakar bat ere ideia hutsean ez geratzea, sareko lana gure motorra izatea eta, batez ere, giza faktorea gure ahaleginaren gakoa izatea. <\/strong><strong>Gaur zuekin partekatzen duguna ez dira zenbaki hutsak, errealitate bihurtzen diren ilusioak baizik.<\/strong><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Atzo balantzea egitea egokitu zitzaigun. Atzera begiratu eta <a href=\"http:\/\/gaztenpresa.org\/statics\/2014\/02\/Memoria-cast-2015.pdf\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">azken urteko, hau da, 2015eko jarduera baloratzea<\/a>. Eta, egia esan, gure lanarekin jarraitzeko, hobera egiteko eta <strong>aurrerapausoa eman eta ekitea erabakitzen duten pertsona ekintzaileei laguntzen jarraitzeko motibazioa sendotzeko <\/strong>balio izan digu.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Zifren inguruan hitz egiten badugu, Gaztenpresarentzat sustapen ekintzailea finkatzeko urtea izan da 2015a:<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-full wp-image-3195\" src=\"http:\/\/gaztenpresa.org\/statics\/2016\/06\/Infografia_Gaztenpresa_Memoria-EUSK.jpg\" alt=\"Memoria 2015\" width=\"1000\" height=\"2256\" \/><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Dena den, errealitatean duela <strong>hiru hamarkada <\/strong>baino gehiago hasi ginen ahalegin horretan, eta ordudanik <strong>4.100 enpresa eta 7.300 lanpostu baino gehiago <\/strong>sortzen lagundu dugu <strong>Euskadin eta Nafarroan.<\/strong><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Urte horietan zehar adituak bihurtu gara, pixkanaka, <strong>pertsona ekintzaileei modu integralean laguntzeko orduan.<\/strong> Negozio-ideia helduak enpresa, lanpostu eta bizi-proiektu bihur daitezela lortzea da gure helburua. <strong>2015ean, 1.930 eskaeratatik 402 enpresa txiki eta 731 lanpostu berri <\/strong>sortu genituen. Zifra horiek oso altuak dira, eta testuingurua kontuan hartuta, ez dute Gaztenpresaren borondate sendoaren inguruko inolako zalantzarik uzten J<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<h3><strong><em>Mentoringa <\/em><\/strong><strong>eta nazioarteko itunak<\/strong><\/h3>\n<p>Era berean, oso harro gaude <a href=\"http:\/\/www.gaztenpresa.org\/es\/blog\/actividad-emprendedora\/una-persona-mentora-es-paracaidas-crea-valentia-para-saltar-con-confianza\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">gure<em> mentoring <\/em>programak<\/a> eta nazioarteko gure itunek izan duten garapenarekin, baita gure <strong>presentzia digitalaren <\/strong>garapenarekin eta sortutako kontsolidazio enpresarialarekin ere, baina egia esan, hori guztia ahalbidetzen duten <strong>balio, ahalegin eta motibazioz beteriko benetako istorioak <\/strong>dira harro sentiarazten gaituztenak.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Horien <strong>protagonistak hezur-haragizkoak dira<\/strong>, eta horien <strong>proiektuek izen propioak <\/strong>dituzte. Honako hauek dira horietako batzuk (ez denak, ez baitira sartzen, baina <a href=\"http:\/\/www.gaztenpresa.org\/es\/empresas-creadas-gaztenpresa\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">esteka honetan gehiago ikus<\/a> ditzakezu): Koro Ru\u00edz, <strong>Okako Hotelekoa<\/strong>; Javier Ojeda, <strong>Singular<\/strong> enpresakoa; Joseba Ubiria eta Aratz Mayo, <strong>Ubatz konponketa-lantegikoa<\/strong>; Loli Caballero, <strong>Loreki <\/strong>enpresakoa; Enma Franc\u00e9s, <strong>Manuela va de fiesta <\/strong>etxekoa; Fernando De Soignie eta Javier Casta\u00f1os, <strong>Autocine Getxokoak<\/strong>; Alberto Dito, <strong>Vinoteca Popthewine<\/strong> dendakoa; Jos\u00e9 Lu\u00eds Navarro eta Eduardo Mart\u00ednez de Murgu\u00eda, <strong>Basque Moonshiners <\/strong>destilategikoak\u2026<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Eskerrik asko denei! <strong>Aurten ere gure ahalegina areagotu eta sendotuko dugula <\/strong>hitzeman dezakegu eta hitzematen dugu, <strong>2016an, <\/strong>Euskadiko eta Nafarroako ekintzaileek bidean laguntzeko norbait izan dezaten.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Garrantzitsuena ez da 400 enpresa eta 731 lanpostu baino gehiago sortu izana eta 2.000 eskaera baino gehiago artatu izana, ez. Garrantzitsuena da ideia bideragarri bakar bat ere ideia hutsean ez geratzea, sareko lana gure motorra izatea eta, batez ere, giza faktorea gure ahaleginaren gakoa izatea. Gaur zuekin partekatzen duguna ez dira zenbaki hutsak, errealitate bihurtzen [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":3193,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2474,2484],"tags":[],"yst_prominent_words":[2095,1120,1238,1974,1287,1406,1250,1137,1271],"class_list":["post-3194","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-nola-hasi-nire-negozioa","category-nola-hobetu-nire-negozioa"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3194","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=3194"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3194\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3194"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=3194"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=3194"},{"taxonomy":"yst_prominent_words","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/yst_prominent_words?post=3194"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}