{"id":3174,"date":"2016-05-27T10:38:52","date_gmt":"2016-05-27T09:38:52","guid":{"rendered":"http:\/\/www.gaztenpresa.org\/?p=3174"},"modified":"2025-02-04T16:42:38","modified_gmt":"2025-02-04T15:42:38","slug":"40-urtetik-aurrera-ekitearen-abantailak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/40-urtetik-aurrera-ekitearen-abantailak\/","title":{"rendered":"40 urtetik aurrera ekitearen abantailak"},"content":{"rendered":"<p><strong>Hobe berandu inoiz ez baino.<\/strong> <strong>Ilusioak eta ahaleginak ez dute adinik. <\/strong><strong>Eta ekintzailetza-proiektu bat aurrera ateratzeak zerikusi handia du horrekin. <\/strong><strong>Horren adibide dugu Maite Ib\u00e1\u00f1ez de Maeztu,<\/strong> <a href=\"http:\/\/maikalabilbao.com\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\"><strong>Maikala<\/strong><\/a><strong>ren fundatzailea.<\/strong><\/p>\n<p><strong>\u00a0<\/strong><\/p>\n<p>\u201c40 urtetik aurrera ekitean, pertsonek gazteagoak direnean baino <strong>heldutasun<\/strong> eta <strong>egonkortasun<\/strong> handiagoa izaten dute, eta horregatik, irudi helduagoa proiektatzen da, bezeroen <strong>konfiantza <\/strong>areagotuz\u201d. Horrela deskribatzen ditu Maitek 40 urtetik aurrera ekitearen abantailak. Eta ez du hitz egite aldera hitz egiten. Bere <strong>esperientzian oinarrituz hitz egiten du, lehen pertsonan.<\/strong><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Honako hau ez da 40 urtetik aurrera ekitearen abantailei eta desabantailei buruzko ikuspegi aseptikoan eta inpertsonalean oinarritutako post bat. Gaztenpresan pertsonei laguntzen diegu, eta ezagutzen ditugun eta laguntza eskaini diegun pertsonen <strong>benetako kasuez eta historiez <\/strong>hitz egitea gustatzen zaigu. Kasu honek <strong>adina gorabehera negozio bat nola aurrera atera daitekeen <\/strong>erakusteko balio digu.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Baina, zergatik erabaki dezake bere bizitza profesionalaren ekuatorera hurbildu den pertsona batek <strong>besteren konturako lanaren segurtasuna utzi eta ekitea?<\/strong> \u201cNik 14 urtez lan egin nuen hainbat enpresatako idazkari gisa, baina egoera pertsonalak direla eta, nire bizitzak 180 graduko bira eman zuen\u201d. Izan ere, askotan <strong>gai pertsonalen <\/strong>eraginez egiten dira aldaketa drastikoak.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<h3><strong>Modurik naturalenean<\/strong><\/h3>\n<p><strong>Maitek<\/strong> <strong>Sukaldaritza ikasten <\/strong>hastea erabaki zuen, Leioan. Amaitzean, eta ia konturatu ere egin gabe, <strong>tartak egiteko eskaerak iristen hasi zitzaizkion.<\/strong> Aurrez aurre agertu zitzaion aukera. Eskaera zegoen, bera ona zen horretan, eta gogoko zuen egiten zuena. Horrela, bada, <strong>Maikala jaio zen<\/strong>, modurik naturalenean. Ia bakarrik zehaztu zen proiektua.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Historia polita da, bai, baina pentsatuko duzun moduan, <strong>dena ez da <\/strong>post batean <strong>dirudiena bezain erraza.<\/strong> \u201cOso erabaki gogorra izan zen, gastu handia hartu behar izan bainuen niregain. Horrek nolabaiteko arriskua sortzen du, baina <strong>ilusioak eta helburuak garbi izateak egunerokotasuneko arazoei hobe aurre egiten laguntzen dute\u201d.<\/strong><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<h3><strong>Esperientziak duen garrantzia<\/strong><\/h3>\n<p>Bestalde, <a href=\"http:\/\/www.gaztenpresa.org\/es\/blog\/actividad-emprendedora\/para-emprender-con-exito-hace-falta-ser-inasequible-al-desaliento\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">eta beste artikulu batzuetan adierazi dugun moduan, arrakastaz ekiteko sekretuetako bat ez etsitzea da<\/a>. <strong>Iraganeko esperientzia guztiek (porrotek batez ere) laguntzen dute.<\/strong> Eta adin jakin batetik aurrera, historiala are zabalagoa da.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Maitek bazekien zerbait ekitearen inguruan. \u201cLeioan ikasten hasi aurretik, orduan nire senarra zenak eta nik sukaldaritzarekin lotutako jarduera bat abiarazi genuen. Abiapuntua hura izan zela esan genezake, baina senarra arduratzen zen batez ere. <strong>Orain Maikalarekin egiten dudanaren aurretiko urratsa izan zen<\/strong>. Gaur egun, nire bizitza da hori\u201d.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Ikusi duzuen moduan, <strong>Maiteren kasua 40 urtetik aurrera ekiteak eskain ditzakeen abantailen adibide garbia da, benetakoa eta gertukoa.<\/strong> Gainera, eta hori gutxi balitz, <strong>gomendio bat eman nahi izan digu aukera hori hausnartzen ari diren pertsonentzat:<\/strong> \u201cBeren barnean benetan sentitzen duten zerbaitetan ekin dezatela esango nieke, sinesten duten hori ustiatu eta defendatu dezatela, eta hori ilusioz egin dezatela, bidean oztopo ugari gainditu beharko baitituzte; baina horrek guztiak merezi du, egiten duten horretan benetan sinesten badute. Eta azkenik, ezagutzera eman daitezela, mundua zain izango baitute.\u201d <a href=\"http:\/\/www.emprendizajelaboralkutxa.com\/eu\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Ausartzen zara?<\/a><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Hobe berandu inoiz ez baino. Ilusioak eta ahaleginak ez dute adinik. Eta ekintzailetza-proiektu bat aurrera ateratzeak zerikusi handia du horrekin. Horren adibide dugu Maite Ib\u00e1\u00f1ez de Maeztu, Maikalaren fundatzailea. \u00a0 \u201c40 urtetik aurrera ekitean, pertsonek gazteagoak direnean baino heldutasun eta egonkortasun handiagoa izaten dute, eta horregatik, irudi helduagoa proiektatzen da, bezeroen konfiantza areagotuz\u201d. Horrela deskribatzen [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":3173,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2474,2484],"tags":[],"yst_prominent_words":[1925,1125,1298,1120,1926,1137,1146,1111],"class_list":["post-3174","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-nola-hasi-nire-negozioa","category-nola-hobetu-nire-negozioa"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3174","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=3174"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3174\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3174"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=3174"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=3174"},{"taxonomy":"yst_prominent_words","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/yst_prominent_words?post=3174"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}