{"id":3130,"date":"2016-05-13T10:27:03","date_gmt":"2016-05-13T08:27:03","guid":{"rendered":"http:\/\/www.gaztenpresa.org\/?p=3130"},"modified":"2025-02-04T16:00:56","modified_gmt":"2025-02-04T15:00:56","slug":"crowdfunding-partaidetzan-oinarritutako-finantziazioa","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/crowdfunding-partaidetzan-oinarritutako-finantziazioa\/","title":{"rendered":"Crowdfunding, partaidetzan oinarritutako finantziazioa"},"content":{"rendered":"<p><strong>Seguruenik entzungo zenuen elkarlaneko ekonomiaren inguruko zerbait.<\/strong> <strong>BlaBlacar, Airbnb, Uber, Wallapop,<\/strong> <strong>Wimdu\u2026 Adibide asko daude, gero eta gehiago. <\/strong><strong>Internetek interes komunak dituzten pertsonak jartzen ditu harremanetan. <\/strong><strong>Bai, baita banako inbertitzaileak eta finantziazio bila dabiltzan ekintzaileak ere. <\/strong><\/p>\n<p><strong>Internet bidez proiektu baterako dirua lortzea <\/strong>posible da crowdfunding deiturikoari esker. Aro digitalean, duela aste batzuk <a href=\"http:\/\/www.gaztenpresa.org\/eu\/albistea\/arrakastaz-ekiteko-ez-da-etsi-behar\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Oscar Muguerzak azaldu zigun<\/a> <strong>hautazko finantziazio-bide<\/strong> hori (hau da, jendetzaren bitartez lortutako finantziazioa) gehitu zaie lehendik ezagutzen genituenetara.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Crowdfunding-aren gakoa <strong>web-orri<\/strong> bat da, besterik gabe. Prozedura sinplea eta berehalakoa da. Diru bila dabilen pertsona ekintzaileak \u2212guztiz ezezaguna\u2212 <strong>bere ideia azaltzen du bideo baten edo beste material argitzaile batzuen bitartez<\/strong>. Gero, hura <a href=\"http:\/\/www.emprendedores.es\/crear-una-empresa\/lista-plataformas-crowdfunding-financiacion-alternativa\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">crowdfunding-eko online plataforma<\/a> batera igo eta behar duen kantitatea, denbora-tarteak eta, hala badagokio, saria adierazi behar ditu. Lehenengo fasearen amaiera.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<h3><strong>Online promozioaren garrantzia<\/strong><\/h3>\n<p><strong>Proiektua ebaluatzeko <\/strong>garaia. Batzuetan web-orriak berak egiten du, eta beste batzuetan, berriz, modu komunitarioan egiten da. Ideiak oniritzia jasotzen badu, <strong>proiektua argitaratu egingo da denbora-tarte aldakor baterako.<\/strong> Orain <strong>proiektua sustatu <\/strong>behar da. Hemen ekosistema digitalaren boterea sartzen da jokoan: <strong>sare sozialak, blogak, web-orriak<\/strong>&#8230; Online makineria lanean hasten da, proiektuak hitzartutako epean zehaztutako kantitatea lor dezan. Epe hori amaitzean, helburuak lortu dituztenek bakarrik jarraituko dute aurrera.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Eta, zer motatako proiektuak finantza daitezke crowdfunding-aren bitartez? Mota guztietakoak. Mota horretako <strong>mikro-mezenasgoak <\/strong>gora egin du azken urteetan, duela hamarkada bat, Estatu Batuetan <a href=\"https:\/\/www.kickstarter.com\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Kickstarter<\/a> gisako plataformak hedatu zirenetik. <strong>Mota guztietako atariak <\/strong>daude: orotarikoak, gai edo produktu jakin batean espezializatuta daudenak&#8230; Gure helburuetara gehien egokitzen dena bilatzea da kontua.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<h3><strong>Elkarlanean oinarritua<\/strong><\/h3>\n<p>Crowdfunding-aren oinarria <strong>jendearen elkarlana <\/strong>da. Proiektuen finantziaziora aplikatutako <a href=\"https:\/\/es.wikipedia.org\/wiki\/Consumo_colaborativo\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">elkarlaneko ekonomia<\/a>. Eta hori posible da Interneti esker. Gainera, dirua lortzeaz gain, <strong>proiektuak aberastu egin daitezke pertsonen ekarpenei eta ideiei esker<\/strong>; eta, askotan, horiek are lehiakorragoak bihurtzen dira. Ekosistema ekintzailea aberasteko modu bat da, zalantzarik gabe.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Bide hau esploratu nahi baduzu, <strong>zenbait crowdfunding mota <\/strong>daudela jakin behar duzu:<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<ul>\n<li><strong><em>Donation based \u2013 <\/em><\/strong><strong>Dohaintza<\/strong>: inbertitzaileak, hau da, ideia finantzatzen duenak, dohaintza bat egiten du. Ez du ezer jasotzen haren truke. Crowdfunding mota hori <strong>proiektu sozialekin eta zibilekin <\/strong>lotuta dago.<\/li>\n<li><strong><em>Reward based \u2013 <\/em><\/strong><strong>Saria<\/strong>: proiektu bat finantzatzen da, dirua ez de beste sari baten truke. Esaterako, disko baten grabaketa finantzatu eta diskoaren kopia bat edo taldea sustatzeko materiala (kamisetak, posterrak&#8230;) jaso daiteke haren truke.<\/li>\n<li><strong><em>Social lending <\/em><\/strong><strong>edo<em> peer to peer lending<\/em><\/strong>: partikularren arteko diru-mailegua, merkatuak eskaintzen dituenak baino prezio onuragarriagoetan.<\/li>\n<li><strong><em>Equity based<\/em><\/strong>: kasu horretan, enpresa berriaren kapitalean parte hartzen da ordainsari gisa.<\/li>\n<\/ul>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Ikus dezakezun moduan, crowdfunding-a ez da proiektuak (printzipioz, sortzaileak) finantzatzeko jaio zen erreminta ekonomiko berritzaile bat bakarrik. Garai berrietara guztiz egokitutako filosofia batean oinarritzen da, eta <strong>berdinen arteko elkarlanarekin <\/strong>lotuta dago, horretarako <strong>sarea erabiliz.<\/strong> Gainera, <a href=\"http:\/\/www.muypymes.com\/2016\/05\/11\/europa-crowdfunding\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">horri buruzko legeria ez dago oraindik oso zehaztuta<\/a> eta aldatu egiten da herrialde batetik bestera.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Oso garrantzitsua da <strong>ekintzailetza-proiektu bat finantzatzeko erabil daitezkeen aukera <\/strong>guztiak ezagutzea. Zenbat eta informazio gehiago, hobe. Hori bai, gero zuk erabaki behar duzu <a href=\"http:\/\/www.gaztenpresa.org\/eu\/bloga\/finantziazioa\/enpresentzako-finantzaketa-zein-da-gehien-komeni-zaidana\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\"><strong>zein komeni zaizun gehien<\/strong><\/a>,<strong> zure itxaropenak kontuan hartuta.\u00a0<\/strong><span lang=\"EU\" style=\"font-family: Arial; color: #2b2b2b; background: white;\">Badakizu Gaztenpresan ekintzaileak elkarrekin harremanetan jartzen ditugula eta haien artean sinergiak bilatzen laguntzen diegula. Erabaki duzu?<\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Seguruenik entzungo zenuen elkarlaneko ekonomiaren inguruko zerbait. BlaBlacar, Airbnb, Uber, Wallapop, Wimdu\u2026 Adibide asko daude, gero eta gehiago. Internetek interes komunak dituzten pertsonak jartzen ditu harremanetan. Bai, baita banako inbertitzaileak eta finantziazio bila dabiltzan ekintzaileak ere. Internet bidez proiektu baterako dirua lortzea posible da crowdfunding deiturikoari esker. Aro digitalean, duela aste batzuk Oscar Muguerzak azaldu [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":3128,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2359],"tags":[],"yst_prominent_words":[1125,1177,1163,1135,1126,1184,1926,1137,1438],"class_list":["post-3130","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-kultura-ekintzailea"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3130","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=3130"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3130\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3130"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=3130"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=3130"},{"taxonomy":"yst_prominent_words","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/yst_prominent_words?post=3130"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}