{"id":3102,"date":"2016-04-28T12:09:31","date_gmt":"2016-04-28T11:09:31","guid":{"rendered":"http:\/\/www.gaztenpresa.org\/?p=3102"},"modified":"2025-02-04T16:42:39","modified_gmt":"2025-02-04T15:42:39","slug":"ekin-aurretik-zer-prestakuntza-jaso-2","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/ekin-aurretik-zer-prestakuntza-jaso-2\/","title":{"rendered":"Ekin aurretik, zer prestakuntza jaso?"},"content":{"rendered":"<p><strong>Inork ez du esan negozio bati ekitea erraza denik. Erabakia hartu duzu, eta ideia ezin hobea, bikaina, bururatu zaizu; baina negozioa abiarazi baino lehen, bide luzea duzu aurrean. Nondik hasi? <\/strong><a href=\"http:\/\/www.eleconomista.es\/emprendedores-pymes\/noticias\/7245267\/12\/15\/Emprender-no-es-tan-facil-es-necesario-formarse.html\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\"><strong>Prestakuntzatik<\/strong><\/a><strong>. Abenturari ekin baino lehen, negozio bat abiarazteko behar diren gaitasunak menderatu behar dituzu: legeak, finantzaketa, kudeaketa eta marketina. <\/strong><a href=\"http:\/\/www.emprendedores.es\/gestion\/libros-para-emprendedores-gestion-marketing-crear-empresa\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\"><strong>Ekintzaileen eskura dauden liburuak<\/strong><\/a><strong> eta ikastaroak oso askotarikoak dira. Zure ezagutzak hoberen osatzen dituztenak aukeratu beharko dituzu.<\/strong><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Lehenik eta behin, <strong>enpresa bat sortzeko urratsak<\/strong> ezagutu behar dituzu. Aukeratu honako gai hauek jorratzen dituen ikastaro bat: zer den enpresa bat; zenbat mota dauden (eta zure negoziorako zein den egokiena); zer tresna lor daitezkeen; eta nola egituratzen den negozio-plana.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Horrez gain, ezinbestekoa da <strong>legeei eta finantzaketari buruzko ezagutzak<\/strong> izatea. Ez duzu zertan aditua izan, baina <a href=\"http:\/\/www.wipo.int\/sme\/es\/ip_business\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Jabetza Intelektualari buruzko Legea<\/a>ren eta <a href=\"http:\/\/internacional.elpais.com\/internacional\/2015\/12\/15\/actualidad\/1450208377_400556.html\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Datuen Babesari buruzko Legea<\/a>ren oinarrizko datuak ezagutu behar dituzu, bai eta lizentziak eskatzeko prozesuak eta abarrak ere. Enpresa sortu ondoren arazorik ez edukitzeko, hobe duzu alderdi horiek kontuan hartu. Gainera, finantzaketa-aukerak ere aztertu beharko dituzu, baina <a href=\"http:\/\/www.gaztenpresa.org\/eu\/zure-negozioa-babestuko-dugu\/finantzaketa\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">hori erraz egingo duzu, gure laguntzari esker<\/a>.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Lehenengo faseak bete ondoren, zure negozioaren bilakaera zifratan aztertzeko gai izango bazara, <strong>finantza<\/strong>-kontuak ikasi beharko dituzu. Demagun jatetxe bat ireki nahi duzula: ez da nahikoa <em>Michelin izardun sukaldariburua<\/em> izatea; horrez gain, kontabilitatea,<a href=\"http:\/\/www.gaztenpresa.org\/eu\/bloga\/legala-eta-ekonomikoa\/zuzeneko-zenbatespenean-kotizatzen-duten-autonomoentzako-gastu-eta-diru-sarreren-liburua\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\"> gastuen orria<\/a> eta aktiboen eta pasiboen arteko balantzea, besteak beste, ulertu beharko dituzu.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Alde <strong>komertziala<\/strong> ere oso-oso garrantzitsua da. Sekulako ideia izan baduzu ere, saltzen ez badakizu, besteek ez diote baliorik emango. Ikasi <a href=\"http:\/\/www.marketingdirecto.com\/actualidad\/checklists\/10-claves-para-aprender-a-vender-tu-empresa-o-producto\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\"><strong>salmenta-teknikak eta marketina<\/strong><\/a>: produktua edo zerbitzua saltzeko taktikarik onenak zehaztuko dituzu, eta zure estrategia prestatuko duzu.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Teoria garrantzitsua da, baina ereduak ezinbestekoak dira prestakuntza-fasean. Ahal denean, aukeratu <a href=\"http:\/\/www.gaztenpresa.org\/eu\/bloga\/gure-ekintzaileak\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\"><strong>ekintzailetzari buruzko benetako kasuak<\/strong><\/a> <strong>jasotzen dituzten<\/strong> ikastaroak. Ekintzaileak ezagutzea eta haien bizipenen berri izatea beti da aberasgarria eta inspirazio-iturria.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Hurrengo ikastaroak<\/strong><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Gaztenpresan <strong>ekintzaile izateko tailerrak eskaini<\/strong> eta alderdi horiek guztiak sakon jorratzen ditugu. Ekintzaile izan nahi duten pertsona guztiei laguntze aldera, bildu egiten gara, eta negozioa abiarazteko behar diren oinarrizko ezagutzak lantzen ditugu. <strong>Hurrengo ikastaroa maiatzaren 9an izango da, Bilbon. <\/strong>Parte hartzera animatzen bazara, bidal iezaguzu mezu bat: info@gaztenpresa.org; edo deitu: 900 101 143.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Inork ez du esan negozio bati ekitea erraza denik. Erabakia hartu duzu, eta ideia ezin hobea, bikaina, bururatu zaizu; baina negozioa abiarazi baino lehen, bide luzea duzu aurrean. Nondik hasi? Prestakuntzatik. Abenturari ekin baino lehen, negozio bat abiarazteko behar diren gaitasunak menderatu behar dituzu: legeak, finantzaketa, kudeaketa eta marketina. Ekintzaileen eskura dauden liburuak eta ikastaroak [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":3099,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2474,2484],"tags":[],"yst_prominent_words":[1136,1160,1187,1281,1137,1524],"class_list":["post-3102","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-nola-hasi-nire-negozioa","category-nola-hobetu-nire-negozioa"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3102","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=3102"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3102\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3102"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=3102"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=3102"},{"taxonomy":"yst_prominent_words","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/yst_prominent_words?post=3102"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}