{"id":3009,"date":"2016-01-11T09:00:25","date_gmt":"2016-01-11T08:00:25","guid":{"rendered":"http:\/\/www.gaztenpresa.org\/?p=3009"},"modified":"2025-02-04T16:42:39","modified_gmt":"2025-02-04T15:42:39","slug":"derrigorrezkoa-dute-ete-eta-autonomoek-bisita-liburua-izatea","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/derrigorrezkoa-dute-ete-eta-autonomoek-bisita-liburua-izatea\/","title":{"rendered":"Derrigorrezkoa dute ETE eta autonomoek bisita-liburua izatea?"},"content":{"rendered":"<p>Burokrazia, izapideak\u2026 Agian, dena errazagoa izango balitz, lehenago erabakiko zenukeen autonomoa izatea edo zeure enpresa sortzea. Baina ez kezkatu: zure abentura profesionalari heltzeko unea iritsi dela erabaki baduzu, <a href=\"http:\/\/www.gaztenpresa.org\/\">Gaztenpresan<\/a> lagunduko dizugu <a href=\"http:\/\/www.gaztenpresa.org\/eu\/enpresa-bat-sortzea\/izapideak\/\">izapideak<\/a> egiten. Gaur, bisita-liburuari buruz jakin behar duzun guztia azalduko dizugu.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Zer da eta zertarako balio du?<\/strong><\/p>\n<p><strong>Derrigorrezko liburua<\/strong> da, <strong>fisikoa,<\/strong> eta hartan, Laneko eta Gizarte Segurantzako <strong>ikuskatzaileek jasotzen dituzte enpresa batera edo autonomoaren laneko helbidera egindako bisitan hautematen dituzten diligentzia guztiak.<\/strong> Liburuko folio bakoitzak kopia du, ikuskatzaileek har dezaten, bisita egin izana eta hartan zehar aurkitu dutenaren xehetasunak egiaztatzeko.<\/p>\n<p>Hala ere, <strong>2015eko uztailetik aurrera<\/strong>, <a href=\"http:\/\/www.boe.es\/diario_boe\/txt.php?id=BOE-A-2015-8168\">Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritza Sistema Antolatzen duen Legeak<\/a> berariaz ezartzen du interesdunek ez dutela libururik edo formulariorik erosteko edo bideratzeko betebeharrik izango. Hau da, <strong>harrezkero, bisita-liburu fisikoa ez da derrigorrezkoa izango.<\/strong><\/p>\n<p>Hori <strong>lurralde guztietan egongo da indarrean,<\/strong> baita Euskal Autonomia Erkidegoan ere, nahiz eta Laneko Ikuskatzailetza transferituta izan. Nafarroako Foru Komunitatean, Nafarroako Gobernuaren eta Estatuko Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren arteko batzorde bat arduratzen da.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Hona hemen zenbait ohar garrantzitsu:<\/p>\n<ul>\n<li><strong>Bisita-liburu fisikoa izateko betebeharra desagertzen da.<\/strong> <strong>Baina ikuskatzaileek ikuskapenak egiten jarraituko dute.<\/strong> Izan ere, <strong>ikuskatzaileek bisita bakoitzaren diligentziak idatziz jaso behar dituzte oraindik ere.<\/strong><\/li>\n<li><strong>Zure bisita-liburu guztiak<\/strong> (baldin eta badituzu) <strong>bost urtez gorde behar dituzu,<\/strong> azken diligentzia jasotzen den egunetik aurrera.<\/li>\n<li><strong>Diligentzia berriak lehendik dituzun liburuetako batean jasoko dira,<\/strong> baldin eta orrialde libreak baditu.<\/li>\n<li><strong>Bisita-libururik ez baduzu, edo orrialde guztiak beteta badaude,<\/strong> ikuskapena egiten duten funtzionarioek <strong>beraiek eramango duten dokumentu batean jasoko dute idatziz ikuskapena,<\/strong> liburu tradizionaletan bezala. Dokumentu horien bi ale egingo dira, Ikuskatzailetzak eta ikuskatutako langileak edo enpresak beren kopia izan dezaten.<\/li>\n<\/ul>\n<p>Autonomoen elkarteek aspaldi eskatzen zuten urrats bat eman da; izan ere, haien ustez, bisita-liburu fisikoa izateko betebeharra autoenpleguaren kontrako beste eragozpen bat zen. Eta teknologiaren aplikazio batek ekarri du bisita-liburu fisikoaren amaiera, aurreikusitakoaren arabera 2017an burutuko dena. Izan ere, aurten hasi dira <a href=\"http:\/\/www.empleo.gob.es\/itss\/web\/Atencion_al_Ciudadano\/LIBRO_VISITAS\/\"><strong>Bisita Liburu Elektronikoa (BLE)<\/strong><\/a> ezartzen. <strong>Web aplikazio bat da, autonomia-erkidego bakoitzak gaitutako teknikariek edo Laneko Ikuskatzailetzak egiten dituzten jarduketa guztiak jasotzeko eta kudeatzeko.<\/strong> Oraingoz, <strong>tresna hori autonomia-erkidego gutxitan erabil daiteke, eta haietako bat Nafarroako Foru Komunitatea da.<\/strong> Besteak Galizia, Asturias, Kantabria eta Errioxa dira.<\/p>\n<p>Baina adi: Aplikazioan aldez aurretik alta emanda dauden enpresek eta langile autonomoek soilik erabil dezakete Bisita Liburu Elektronikoa; haientzat soilik egongo da aktibo eta funtzionamenduan. Beste alta bat bideratu nahi badugu, Ministro Aginduaren zain egon beharko dugu, <a href=\"http:\/\/www.boe.es\/diario_boe\/txt.php?id=BOE-A-2015-8168\">23\/2015 Legearen<\/a> 21.6. artikuluaren arabera.<\/p>\n<p>Beti bezala, izapide honi edo besteren bati buruz zalantzarik baduzu, gogoan izan Gaztenpresan atsegin handiz lagunduko dizugula: jarri gurekin harremanetan!<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Burokrazia, izapideak\u2026 Agian, dena errazagoa izango balitz, lehenago erabakiko zenukeen autonomoa izatea edo zeure enpresa sortzea. Baina ez kezkatu: zure abentura profesionalari heltzeko unea iritsi dela erabaki baduzu, Gaztenpresan lagunduko dizugu izapideak egiten. Gaur, bisita-liburuari buruz jakin behar duzun guztia azalduko dizugu. &nbsp; Zer da eta zertarako balio du? Derrigorrezko liburua da, fisikoa, eta hartan, [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":3008,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2474,2484],"tags":[],"yst_prominent_words":[1120,1423],"class_list":["post-3009","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-nola-hasi-nire-negozioa","category-nola-hobetu-nire-negozioa"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3009","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=3009"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3009\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3009"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=3009"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=3009"},{"taxonomy":"yst_prominent_words","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/yst_prominent_words?post=3009"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}