{"id":29539,"date":"2022-04-13T12:45:33","date_gmt":"2022-04-13T10:45:33","guid":{"rendered":"https:\/\/gaztenpresa.org\/?p=29539"},"modified":"2022-04-13T12:45:33","modified_gmt":"2022-04-13T10:45:33","slug":"zer-egiten-dute-ekintzaile-sozialek-mundua-aldatzeko","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/zer-egiten-dute-ekintzaile-sozialek-mundua-aldatzeko\/","title":{"rendered":"Zer egiten dute ekintzaile sozialek mundua aldatzeko"},"content":{"rendered":"<p><strong>Eta pertsona guztiak gai balira mundua aldatzeko? <em>Efecto domin\u00f3. C\u00f3mo el emprendimiento social propaga la innovaci\u00f3n por todo el mundo\u00a0<\/em>(<\/strong><a href=\"http:\/\/empresaactiva.com\/es-ES\/catalogo\/catalogo\/efecto_domino-039000387?id=039000387\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\"><strong>Editorial Empresa Activa, 2016<\/strong><\/a><strong>) liburuak tesi ausart hori defendatzen du. Garai batean ekintzaile edo misiolaria izatea edo medikuntzan jardutea gizarteari laguntzeko modu onenetakoak ziren bezala, Bervely Schwartz autoreak defendatzen du ekintzailetza dela bizi garen garai honetan gure arrastoa uzteko modurik zuzenetako bat. Horren harira, planeta osoko 18 adibide jaso eta aztertu ditu. Eta adibide horietako bat Euskal Herrian dago: Mondrag\u00f3n Team Academy.<\/strong><\/p>\n<p>Gaztenpresan ehunka enpresari laguntzen diegu urtero <u><a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/nola-jarri-martxan-proiektu-ekintzaile-bat\/?utm_source=blog&amp;utm_medium=interno&amp;utm_campaign=gaztenpresa_poner_en_marcha_proyecto_emprendedor&amp;utm_content=eu\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">beren negozio-ideiak martxan jartzeko lanetan<\/a><\/u>. Lehen urratsetatik enpresa sendotu arteko bidean laguntzen diegu. Enpresa horietako bakoitza, bere erara, bere inguruneko premiei erantzuten ahalegintzen da, eta ingurune hori hobetzen du gainera, askotan oharkabean bada ere. Hau da,\u00a0<strong>mundua eraldatzen ari da<\/strong>. Bere familiarena, bere langile, bezero eta hornitzaileena, eta bere auzokoena ere bai. <strong>Domino-efektua<\/strong> deitzen dio liburuan.<\/p>\n<p>Baina <strong>ekintzailetza soziala <\/strong>zer den hobeto ulertzeko, has gaitezen egilearen historiarekin.<\/p>\n<p>Bervely Schwartzek lan on bat zeukan, berak \u201cirabazi-asmoa duen sektore\u201d deitzen dion esparruan. Neska lagun batek ilusio handiz kontatu zion <a href=\"http:\/\/www.ashoka.es\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\"><u>Ashoka elkartearen<\/u><\/a> enplegu-eskaintza batera aurkeztu zela. Lana nahi zuen, nahiz eta ondo zekien horrek zirkuitu korporatibotik kanpo geratzea eta soldata-murrizketa suposatuko zuela. Autorea gehiago jakiteko irrikaz geratu zen. Ez zekien zein erakunde zen hori. Informatzean jakin zuen Ashokak bere burua aurkezten zuela <strong>munduko ekintzaile sozialen elkarterik handiena<\/strong> zela esanez. Zer ote zen?<br \/>\nHilabete batzuk geroago, Ashokaren lanpostu batera aurkeztu zen. Bere lana utzi zuen, zeina \u201cnahiko ongi ordainduta\u201d baitzegoen, eta elkartera batu zen, <em>marketin<\/em> globaleko presidenteorde gisa aritzeko.<\/p>\n<p>Eta zer dela-eta erabaki zuen bere bizitza goitik behera aldatzea? Ashoka ekintzaileei laguntzeko mugimendu bat da, aldaketa sistematikoak sortzen eta etorkizuneko erronkei aurrea hartzen dieten proiektuak abian jartzen dituena. Bere kideen artean nabarmentzen dira, adibidez,\u00a0<u>Kailash Satyarthi<\/u>, <a href=\"https:\/\/es.wikipedia.org\/wiki\/Kailash_Satyarthi\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\"><u>2014an Bakearen Nobel Saria<\/u><\/a> jaso zuena, edo <u>Jimmy Wales,<\/u> <a href=\"https:\/\/es.wikipedia.org\/wiki\/Jimmy_Wales\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Wikipediaren kofundatzaileetako bat<\/a>. <strong>Interes indibidualaren aurretik guztion ongiaren alde ekitea<\/strong> da xedea. Ezin gara gure gizartearen arazoengatik kexatzera mugatu \u2014beharrezko urratsa da, baina gainditu beharrekoa, autorearen ustetan\u2014, konponbide bat ere eskaini behar dugu. Esaterako, gazteen prestakuntza hobetuz, urruneko tokietara argindarra eramanez, kolektiboak integratuz, etab.<\/p>\n<p><strong>Mondragon Team Academy<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/mondragonteamacademy.com\/eu\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\"><u>Mondragon Team Academy<\/u><\/a> da autoreak aztertzen dituen adibideetako bat: ikasteko eredu bat planteatzen dute, non ikasleek <strong>lehen egunetik<\/strong> ekiten duten. Ariketa teorikoak egin beharrean, enpresa bat sortzen dute, eta errentagarri bihurtzen ahalegintzen dira.<\/p>\n<p>Javier Solanak egin du hitzaurrea, eta liburuaren xede nagusia da ekintzaileak inspiratzea, asmo handiko helburuak izan ditzaten. <strong>Ekiten da ez bakarrik dirua egiteko, baita gizartea eraldatzeko ere.<\/strong> &#8220;Aukerarik eza ez da arazo bat, inondik inora&#8221;, dio autoreak. <strong>&#8220;Ekintza arriskugarririk eza da arazoa&#8221;.<\/strong><\/p>\n<p>Gaztenpresan argi dugu <strong>ekitea egundoko erronka dela<\/strong>. Merkatua gero eta lehiakorragoa da. Mundua aldatu egin da. Eta premiak ere bai. Zaila da toki bat egitea. Horregatik, <strong>Euskadiko eta Nafarroako ekintzaileei<\/strong> laguntzen diegu. Mundu honetan zure arrastoa uzteko gure laguntza behar baduzu, <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/ekitea\/?utm_source=blog&amp;utm_medium=interno&amp;utm_campaign=gaztenpresa_emprender&amp;utm_content=eu\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\"><u>jar zaitez gurekin harremanetan<\/u><\/a>. Zain gaituzu!<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Eta pertsona guztiak gai balira mundua aldatzeko? Efecto domin\u00f3. C\u00f3mo el emprendimiento social propaga la innovaci\u00f3n por todo el mundo\u00a0(Editorial Empresa Activa, 2016) liburuak tesi ausart hori defendatzen du. Garai batean ekintzaile edo misiolaria izatea edo medikuntzan jardutea gizarteari laguntzeko modu onenetakoak ziren bezala, Bervely Schwartz autoreak defendatzen du ekintzailetza dela bizi garen garai honetan [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":29536,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2480,2484],"tags":[],"yst_prominent_words":[1125,1118,1120,1126,1184,1250,1121,1924],"class_list":["post-29539","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-gaztenpresa-komunitatea","category-nola-hobetu-nire-negozioa"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/29539","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=29539"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/29539\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/29536"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=29539"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=29539"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=29539"},{"taxonomy":"yst_prominent_words","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/yst_prominent_words?post=29539"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}