{"id":29173,"date":"2022-03-29T09:33:24","date_gmt":"2022-03-29T07:33:24","guid":{"rendered":"https:\/\/gaztenpresa.org\/?p=29173"},"modified":"2023-02-15T16:17:06","modified_gmt":"2023-02-15T15:17:06","slug":"sinadura-digitala-nola-lortu-gure-online-izapideetan-erabiltzeko","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/sinadura-digitala-nola-lortu-gure-online-izapideetan-erabiltzeko\/","title":{"rendered":"Sinadura digitala: nola lortu gure online izapideetan erabiltzeko."},"content":{"rendered":"<p>Gero eta gehiago dira sinadura digitala izatea eskatzen diguten administrazio-kudeaketak, herritar partikularrak nahiz autonomoak, mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainak izan. Baina, zer da sinadura digitala? Nola eskura dezakegu?<\/p>\n<p>Has gaitezen hasieratik. Begien bistakoa dirudien arren, komeni da argitzea sinadura digitala ez dela, inolaz ere, eskuz idatzitako gure sinadura eskaneatzea eta dokumentu batean jartzea. <a href=\"https:\/\/firmaelectronica.gob.es\/Home\/Ciudadanos\/Firma-Electronica.html\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\"><u>Administrazio Elektronikoaren Atarian<\/u><\/a> dugun definizioaren arabera, \u201c<em>sinadura digitala dokumentu elektroniko batekin batera doazen edo hari lotuta dauden datu elektronikoen multzoa da<\/em>\u201d, eta honako helburu hauek ditu:<\/p>\n<ul>\n<li>Sinatzaileen<strong> nortasuna ziurtatzea.<\/strong><\/li>\n<li><strong>Sinatutako dokumentuaren osotasuna eta segurtasuna bermatzea<\/strong>, ziurtatuz dokumentu hori ez dela aldatu transmititu den bitartean, eta beste inork ez duela dokumentuaren edukia ikusi.<\/li>\n<li><strong>Dokumentua bidali eta jaso dela egiaztatzea edo \u201cfede ematea\u201d. <\/strong>Hala, dokumentua digitalki bidali duen pertsonak eta jaso duenak ezin dute ukatu bidali edo jaso izana, hurrenez hurren.<\/li>\n<\/ul>\n<p><strong>\u00a0<\/strong><\/p>\n<h2><strong>Eta zer behar da dokumentu bat digitalki sinatzeko?<\/strong><\/h2>\n<p><strong>NAN elektronikoa edo ziurtagiri digitala<\/strong> behar dugu, Ziurtapen Agintaritzetako batek emana: Diruaren eta Zerga Zigiluaren Fabrika Nazionala, Camerfirma, Izenpe, etab. Elementu horiek, NAN elektronikoak eta ziurtagiri digitalek, <strong>gako<\/strong> kriptografiko batzuk dituzte. Gako horien bidez, zalantzarik gabe identifika daiteke sinatzailea, dela pertsona fisikoa, dela juridikoa, eta, hala, eskuz idatzitako sinaduraren <strong>balio juridiko<\/strong> berdina izango du dokumentuak.<\/p>\n<h2><strong>Nola erabili NANa sinadura digitalerako<\/strong><\/h2>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Beraz, ia guztiok eskura dugun elementu bat da sinadura digitalerako aukeretako bat: NANa. <strong>Gure nortasun-agiriak txipa baldin badu<\/strong> (urre-koloreko elementua), zordunketa- edo kreditu-txarteletan dugunaren antzekoa, orduan <strong>NAN elektronikoa<\/strong> dugu. Baina hori ez da aski; <strong>aktibatu egin behar dugu<\/strong> edozein dokumentu elektronikoki sinatzeko erabili ahal izateko.<\/p>\n<p>Horretarako, <strong>aurrez aurre joan behar dugu NANa egiten duen polizia-etxe batera, aurrez hitzordua eskatu gabe<\/strong>, eta han horretarako jarritako makinetako bat erabili. Aktibatu ondoren, gure NANa erabili ahal izango dugu administrazio publikoekin eta enpresa publikoekin eta pribatuekin hainbat kudeaketa online eta modu seguruan egiteko.<\/p>\n<p>Baina eragozpen txiki bat dago, bereziki gure <strong>NANa 2015 baino lehen egina bada<\/strong>, kasu horretan <strong>txartel-irakurgailu bat beharko baitugu<\/strong> edozein dokumentu elektronikoki sinatu ahal izateko. <strong>NANa 2015 baino geroago<\/strong> egin edo berritu badugu, <strong>eta haririk gabeko NFC teknologia duen <em>smartphonea<\/em> edo <em>tableta<\/em> badugu, ez dugu txartel-irakurgailutik beharko<\/strong> kudeaketak online egiteko.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<h2><strong>NAN elektronikoaren alternatiba: ziurtagiri digitalak<\/strong><\/h2>\n<p>Esan bezala, dokumentu bat <strong>digitalki sinatzeko<\/strong> beste aukera da <strong>ziurtagiri elektronikoa izatea<\/strong>. Ziurtagiri elektroniko hori <strong>Ziurtapen Agintaritza <\/strong>batek emandako dokumentu digitala da, eta gako pare batekin identifikatzen du pertsona.<\/p>\n<p>Ziurtapen Agintaritza horietako bat, <u>Konfiantzazko Zerbitzu Elektronikoen Emaileak ere deituak,<\/u> <strong><u>Izenpe<\/u><\/strong> da, Eusko Jaurlaritzak eta foru-aldundiek bultzatutako erakundea, herritarrei eta langile autonomoei <strong>sinadura digitalerako irtenbideak emateko<\/strong>, esate baterako, BakQa.<\/p>\n<p><strong>BakQ<\/strong>a sinadura elektronikoko bitarteko bat da, eta <strong>identifikatzaile bat (pertsonaren NAN\/AIZ) eta bi autentifikazio-faktore<\/strong> ditu: 8 karaktereko pasahitza eta koordenatu-joko bat edo SMS kode bat. Haren bidez, <strong>kontsultak eta izapideak online<\/strong> egin ditzakegu <strong>euskal administrazio publikoen<\/strong> zerbitzuetan, edozein ordenagailu, mugikor edo tabletatik, eta gailu horietan <strong>ezer instalatu beharrik gabe<\/strong>.<\/p>\n<p><strong>Nola lortzen da BakQa? <\/strong>Ziurtagiri kualifikatua denez (ziurtagiri hori ematen duen erakundeak fede ematen du esan duena dela egiaz sinatzailea), aurrez aurre joan beharko dugu euskal geografian banatuta dauden <strong><u>500 eskaera-gune baino gehiagotako<\/u><\/strong> batera. Arreta-puntu batean eskaera egin ondoren, mezu elektroniko bat bidaliko digute emisio- eta aktibazio-prozesua amaitzeko, eta handik minutu gutxira erabiltzeko prest egongo da gure BakQa.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<h2><strong>\u201cSinadura elektronikoa\u201d web-mintegia<\/strong><\/h2>\n<p>Baina BakQa ez da Izenpek herritarren, ekintzaileen eta enpresen eskura jartzen duen ziurtagiri elektroniko bakarra. Euskadin eta Nafarroan elektronikoki sinatzeko gainerako aukerak ikusteko, <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/cursos-emprender\/sinadura-digitala\/?utm_source=blog&amp;utm_medium=interno&amp;utm_campaign=gaztenpresa_inscripcion_webinar_firma_digital&amp;utm_content=eu\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\"><strong>\u201cSinadura elektronikoari\u201d buruzko web-mintegia<\/strong><\/a> emango dugu. Tailer hori \u201c<a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/gaztenpresaren-astelehen-digitalak-itzuli-dira\/?utm_source=blog&amp;utm_medium=interno&amp;utm_campaign=gaztenpresa_lunes_digitales&amp;utm_content=eu\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Gaztenpresaren astelehen digitalak<\/a>\u201d zikloaren barruan egingo da.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/cursos-emprender\/sinadura-digitala\/?utm_source=blog&amp;utm_medium=interno&amp;utm_campaign=gaztenpresa_inscripcion_webinar_firma_digital&amp;utm_content=eu\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone wp-image-22171\" src=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/wp-content\/uploads\/2021\/02\/webinareus-300x113.jpg\" alt=\"\" width=\"160\" height=\"60\" srcset=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/wp-content\/uploads\/2021\/02\/webinareus-300x113.jpg 300w, https:\/\/gaztenpresa.org\/wp-content\/uploads\/2021\/02\/webinareus.jpg 400w\" sizes=\"auto, (max-width: 160px) 100vw, 160px\" \/><\/a><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Gero eta gehiago dira sinadura digitala izatea eskatzen diguten administrazio-kudeaketak, herritar partikularrak nahiz autonomoak, mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainak izan. Baina, zer da sinadura digitala? Nola eskura dezakegu? Has gaitezen hasieratik. Begien bistakoa dirudien arren, komeni da argitzea sinadura digitala ez dela, inolaz ere, eskuz idatzitako gure sinadura eskaneatzea eta dokumentu batean jartzea. Administrazio [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":29175,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2484],"tags":[],"yst_prominent_words":[1125,1462,1120,1347,1184],"class_list":["post-29173","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-nola-hobetu-nire-negozioa"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/29173","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=29173"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/29173\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/29175"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=29173"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=29173"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=29173"},{"taxonomy":"yst_prominent_words","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/yst_prominent_words?post=29173"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}