{"id":2898,"date":"2015-10-29T08:50:13","date_gmt":"2015-10-29T07:50:13","guid":{"rendered":"http:\/\/www.gaztenpresa.org\/?p=2898"},"modified":"2025-02-04T16:00:42","modified_gmt":"2025-02-04T15:00:42","slug":"aurkezpen-animatuak-egiteko-tresnak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/aurkezpen-animatuak-egiteko-tresnak\/","title":{"rendered":"Aurkezpen animatuak egiteko tresnak"},"content":{"rendered":"<p>Ekintzaileok behar-beharrezkoa dugu geure <a href=\"http:\/\/www.gaztenpresa.org\/es\/crear-una-empresa\/la-idea\/\">negozio-ideiak<\/a> argi eta zehatz aurkezteko gauza izatea. Batez ere, <a href=\"http:\/\/www.gaztenpresa.org\/es\/crear-una-empresa\/la-financiacion\/\">finantzaketaren<\/a> bila ari garenean. Orain dela gutxi arte, \u201caurkezpena\u201d eta Power Point sinonimoak ziren, nahiz eta behin baino gehiagotan programa horri etekin guztia ateratzen ez jakin edo buruhausteren bat eman digun. Zentzu horretan, honako hau esan zuen amerikar agintari militar batek duela gutxi, Ekialde Hurbileko gerraren aurrerapenak tresna horren bidez azaltzen ari zitzaizkionean: \u00ab<a href=\"http:\/\/www.nytimes.com\/2010\/04\/27\/world\/27powerpoint.html\">etsaia aurkitu dugu: Power Point<\/a><u> da<\/u>\u00bb. Noizbait halako zerbait pentsatu baduzu, ez kezkatu; zorionez, gero eta aukera gehiago dituzu zure aurkezpenak egiteko.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><span style=\"text-decoration: underline;\"><strong>Powtoon<\/strong><\/span><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.powtoon.com\">Powtoon<\/a> aurkezpen animatuak egiteko tresna ahaltsua da, eta Power Point estatikoak baino aukera gehiago eskaintzen ditu. Hasieran zaila ematen badu ere, bideo-tutorial asko eskaintzen dizkigu, gure negozio-ideia originaltasunez aurkezten laguntzeko. Doako bertsioaren bidez 5 minutura arteko animazioak so ditzakegu; halere, bertsio horrek ez digu disko gogorrera esportatzen uzten, eta Powtoonen ur-marka ezartzen du. Bideoa deskargatu nahi badugu, unean uneko deskarga egiteko aukera eskaintzen digute (8 dolar deskargako). Horrez gain, ordainketa-planak eskaintzen dituzte, 19 dolarretik 57ra bitartean hileko; horietan, ur-marka kendu egiten digute.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><span style=\"text-decoration: underline;\"><strong>VideoScribe<\/strong><\/span><\/p>\n<p>Ziur aski, behin baino gehiagotan ikusi duzu aurkezpen batean esku bat, arbel zuri batean proiektuaren funtsezko ideiak eskuz idazten, modu bizkor eta erakargarrian. \u00a0<a href=\"http:\/\/www.videoscribe.co\/\">VideoScribe<\/a><u>ren <\/u>bidez horixe egin dezakegu. Ordainpeko online tresna bat da, baina doako bertsioa eskaintzen du zapi egunez probatzeko, bertsio mugatua bada ere. Oso erraza da erabiltzen eta horren bidez sortzen diren aurkezpenak oso erakargarriak dira.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><span style=\"text-decoration: underline;\"><strong>Wideo<\/strong><\/span><\/p>\n<p>Powtoonen ildo beretik, <a href=\"http:\/\/wideo.co\/\">Wideo<\/a> aplikazioari esker bideo animatuak erraz egin daitezke, gure mezuarekin edita ditzakegun <a href=\"http:\/\/wideo.co\/es\/video-templates\">txantiloien<\/a> bidez. Gure irudiak eta musika-artxibategiak igotzeko aukera ematen digu. Prezio-plan ezberdinak ditu, doako bertsiotik hasita \u2013 45 segundora arteko bideoak sortzeko aukera eskaintzen du, baina deskargatzeko aukerarik gabe (Wideorako estekaren bidez soilik erakuts daitezke bideoak)\u2013 eta agentzientzako bertsioraino \u2013inolako mugarik gabe denboraren eta deskargen aldetik eta ur-markarik gabe, hilean 99 dolar ordainduta (39 dolar, urtebeterako aldez aurretik ordainduz gero)\u2013. \u00a0Doako bertsioa aukeratuz gero, unean uneko premium bertsioak \u201cdesblokeatu\u201d ahal ditugu, deskarga bakoitzeko edo Youtubera igotzeagatik ordainduz.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><span style=\"text-decoration: underline;\"><strong>GoAnimate<\/strong><\/span><\/p>\n<p>Aurreko tresnek bezala, honek ere bideo-animazioak sortzeko aukera ematen digu, era intuitiboan eta aurretiko ezagutzarik gabe. <a href=\"http:\/\/goanimate.com\/\">Goanimate<\/a><u>k<\/u> doako bertsio oso interesgarria eskaintzen du 14 egunez probatzeko. Denbora horretan egin ditzakegun bideo guztiak sortu eta gordetzeko aukera ematen du, inolako mugarik gabe. Hortik aurrera, hileko kuota 39, 79 edo 159 dolarrekoa da, aukeratzen dugun bertsioaren arabera.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><span style=\"text-decoration: underline;\"><strong>Oomfo<\/strong><\/span><\/p>\n<p>Klasikoak bagara eta Power Point \u201cbitaminatua\u201d besterik nahi ez badugu, <a href=\"http:\/\/oomfo.com\/\">Oomfo<\/a> da gure tresna. Izan ere, Power Pointerako doako osagarria da. Horren bidez, grafiko interaktibo erabilgarriak sor ditzakegu, batez ere marketinari eta salmentei buruzko aurkezpenetan.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><em>Zalantzarik duzu?<\/em> <em>Ekitea aztertzen ari zara eta prozesu osoan, finantzaketa barne, lagunduko dizun norbaiten bila ari zara? <\/em><em>\u00a0<\/em><a href=\"http:\/\/www.gaztenpresa.org\/es\/contacto\/\"><em>Gaztenpresa Fundazioan zuri laguntzeko gaude<\/em><\/a><em><u>!<\/u><\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Ekintzaileok behar-beharrezkoa dugu geure negozio-ideiak argi eta zehatz aurkezteko gauza izatea. Batez ere, finantzaketaren bila ari garenean. Orain dela gutxi arte, \u201caurkezpena\u201d eta Power Point sinonimoak ziren, nahiz eta behin baino gehiagotan programa horri etekin guztia ateratzen ez jakin edo buruhausteren bat eman digun. Zentzu horretan, honako hau esan zuen amerikar agintari militar batek duela [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":2897,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2359],"tags":[],"yst_prominent_words":[1298,1499],"class_list":["post-2898","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-kultura-ekintzailea"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2898","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=2898"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2898\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2898"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=2898"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=2898"},{"taxonomy":"yst_prominent_words","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/yst_prominent_words?post=2898"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}