{"id":28836,"date":"2022-03-15T09:47:30","date_gmt":"2022-03-15T08:47:30","guid":{"rendered":"https:\/\/gaztenpresa.org\/?p=28836"},"modified":"2025-01-27T16:11:37","modified_gmt":"2025-01-27T15:11:37","slug":"zergatik-erantsi-behar-dituzu-bideo-laburrak-zure-sare-sozialetako-edukien-estrategian","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/zergatik-erantsi-behar-dituzu-bideo-laburrak-zure-sare-sozialetako-edukien-estrategian\/","title":{"rendered":"Zergatik erantsi behar dituzu bideo laburrak zure sare sozialetako edukien estrategian?"},"content":{"rendered":"<p>Online bideoen kontsumoa ia bikoiztu egin da 2018az geroztik, Wyzowl enpresak urtero egiten duen <a href=\"https:\/\/www.wyzowl.com\/video-marketing-statistics\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\"><strong>\u201cBideomarketinaren egoerari buruzko inkestak (2022)\u201d<\/strong><\/a> adierazten duenez. Horregatik, gaur egun <strong>bideoak<\/strong> <strong>formatu gogokoenetako<\/strong> batzuk dira <strong>marka eta enpresentzat audientziarekin konektatzeko<\/strong> garaian, iraupen laburreko bideoak bereziki, Tik Token edo Instagramen reel-etan ikus ditzakegunak adibidez.<\/p>\n<p>Wyzol-en txostenak beste datu esanguratsu hau ematen digu: pertsonen %\u00a073k, produktu edo zerbitzu bati buruz informatzeko garaian, nahiago dute <strong>bideo labur bat ikusi<\/strong> zera baino: blog batean artikulu edo post bat irakurri (inkestatuen %\u00a011), infografia bat ikusi (%\u00a04), ebook edo eskuliburu bat deskargatu (%\u00a03), webinar batera bertaratu (%\u00a03), salmenta-dei bat jaso (%\u00a03) edo demo bat probatu (%\u00a03).<\/p>\n<p>Baina, <strong>zer esan nahi dugu iraupen laburreko bideoa esaten dugunean?<\/strong> Ahobatezko definiziorik ez dago horren inguruan, baina <strong>TikTok<\/strong> bideoak sortu eta partekatzeko sare sozial txinatarra da ildo horretan eredua ezartzen ari den plataformetako bat. Hala, hasiera batean, sare sozial horretara igotzen ziren bideoek, gehienez ere, <strong>15 segundoko <\/strong>iraupena izan zezaketen. Ondoren, muga hori <strong>60 segundora<\/strong> igo zen; 2021eko uztailean, <strong>3 minutura <\/strong>luzatu zen, eta orain dela gutxi gehieneko iraupen hori berriz ere igo da, <strong>10 minuturaino.<\/strong> Azken igoera horrekin, TikTokek beste hainbat eduki hartu nahi ditu bere plataformaren barnean, tutorialak edo errezetak, adibidez.<\/p>\n<p><strong>Instagram<\/strong> ere erreferentziazko beste sare sozialetako bat ere bada noski, istorio-formatuan (stories) zein reel-etan bideo laburrak argitaratzeko, eta, kasu batean zien bestean, ikus-entzunezko edukiek <strong>60 segundoko<\/strong> iraupena izan dezakete gehienez ere.<\/p>\n<p><strong>\u00a0<\/strong><\/p>\n<h3><strong>Bideo laburrak marka\/enpresa\/negozio baten edukien estrategian sartzeko arrazoiak<\/strong><\/h3>\n<p>Bideo laburren egungo boomaren atzean, honako arrazoi hauek daude, besteak beste:<\/p>\n<ol>\n<li><strong>Denborak urrea balio du.<\/strong> Garai azeleratuak dira hauek, eta denok &#8220;gainezkatuta&#8221; sentitzen gara batzuetan. Horregatik, errazagoa da jendeak marka baten bideo bat edo batzuk ikustea bakoitzak segundo gutxi batzuetako iraupena badu, bideo luzeago bakar bat eskaintzen badiogu baino.<\/li>\n<li><strong>Iraupen laburreko bideoak errazago partekatzen dira, eta beraz, biral bihurtzeko aukera gehiago dauzkate.<\/strong> Normalean, bideo bat zenbat eta luzeagoa izan, orduan eta pisu handiagoa izango du (megak, gigak) eta partekatzeko edo mugikorrean gordetzeko zailtasun gehiago emango ditu. Hortaz, gure edukiak ahalik eta pertsona gehienengana iristea lortu nahi badugu, erabiltzaileei bidea erraztea dagokigu.<\/li>\n<li><strong>Ikus-entzunezko pilulekin gogoratzea errazagoa da formatu luzeagoekin gogoratzea baino.<\/strong> Oro har, sare sozialetan, iraupenaren eta arretaren arteko lotura alderantziz proportzionala izaten da. Hau da, lehena zenbat eta handiagoa izan, orduan eta txikiagoa bigarrena. Izan ere, IAB Spain-en <strong>\u201c<\/strong><a href=\"https:\/\/iabspain.es\/estudio\/estudio-de-redes-sociales-2021\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\"><strong>Estudio de Redes Sociales 2021<\/strong><\/a><strong>\u201d <\/strong>azterlanaren arabera, <strong>plataforma horiek erabiltzen dituzten pertsonen %\u00a081ek entretenitzeko egiten dute, eta beraz,<\/strong> inpaktu azkarreko mezuak nahiago dituzte arreta handiagoa eskatzen dutenak baino.<\/li>\n<\/ol>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<h3><strong>Eta nola egiten dira bideo labur horiek?<\/strong><\/h3>\n<p>ETEei, mikroETEei eta ekintzaileei horrelako bideoak egiteko bidea errazteko, \u201c<a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/cursos-emprender\/ikasi-bideo-laburrak-egiten-zure-negozioaren-instagram-eta-tiktok-profiletarako\/?utm_source=blog&amp;utm_medium=interno&amp;utm_campaign=gaztenpresa_inscripcion_webinar_videos_tiktok_instagram&amp;utm_content=eu\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Bideo laburrak zure negozioaren Instagrameko eta TikTokeko kontuetarako<\/a>\u201d web-mintegia antolatu dugu. <a href=\"https:\/\/notepierdasenlasredes.com\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">No te pierdas en las redes<\/a> marketin digitaleko aholkularitza-enpresarekin elkarlanean egiten dugun Gaztenpresaren Astelehen Digitalen barnean hartzen da saio hori.<\/p>\n<p>Webinar honetan, zenbait gomendio ikusiko ditugu, negozioei bideo labur eta zuzen horien planteamenduan laguntzeko eta mugikorrarekin grabatzen irakasteko, emaitzarik onenak lortzeko moduan.<\/p>\n<p>Gaztenpresaren Astelehen Digitalei buruz gehiago jain nahi baduzu, egin klik <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/gaztenpresaren-astelehen-digitalak-itzuli-dira\/?utm_source=blog&amp;utm_medium=interno&amp;utm_campaign=gaztenpresa_lunes_digitales&amp;utm_content=eu\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">hemen<\/a>.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/cursos-emprender\/ikasi-bideo-laburrak-egiten-zure-negozioaren-instagram-eta-tiktok-profiletarako\/?utm_source=blog&amp;utm_medium=interno&amp;utm_campaign=gaztenpresa_inscripcion_webinar_videos_tiktok_instagram&amp;utm_content=eu\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone wp-image-22171\" src=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/wp-content\/uploads\/2021\/02\/webinareus-300x113.jpg\" alt=\"\" width=\"150\" height=\"56\" srcset=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/wp-content\/uploads\/2021\/02\/webinareus-300x113.jpg 300w, https:\/\/gaztenpresa.org\/wp-content\/uploads\/2021\/02\/webinareus.jpg 400w\" sizes=\"auto, (max-width: 150px) 100vw, 150px\" \/><\/a><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Online bideoen kontsumoa ia bikoiztu egin da 2018az geroztik, Wyzowl enpresak urtero egiten duen \u201cBideomarketinaren egoerari buruzko inkestak (2022)\u201d adierazten duenez. Horregatik, gaur egun bideoak formatu gogokoenetako batzuk dira marka eta enpresentzat audientziarekin konektatzeko garaian, iraupen laburreko bideoak bereziki, Tik Token edo Instagramen reel-etan ikus ditzakegunak adibidez. Wyzol-en txostenak beste datu esanguratsu hau ematen digu: [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":28834,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2484],"tags":[],"yst_prominent_words":[1125,1120],"class_list":["post-28836","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-nola-hobetu-nire-negozioa"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/28836","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=28836"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/28836\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/28834"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=28836"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=28836"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=28836"},{"taxonomy":"yst_prominent_words","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/yst_prominent_words?post=28836"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}