{"id":2786,"date":"2015-08-18T19:15:49","date_gmt":"2015-08-18T18:15:49","guid":{"rendered":"http:\/\/www.gaztenpresa.org\/?p=2786"},"modified":"2015-08-18T19:15:49","modified_gmt":"2015-08-18T18:15:49","slug":"5-ebook-marketinari-eta-salmentei-buruz","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/5-ebook-marketinari-eta-salmentei-buruz\/","title":{"rendered":"5 ebook marketinari eta salmentei buruz"},"content":{"rendered":"<p>1515\u00a0Oraingoan, doako 3 ebook eta ordaindutako beste 2 aurkezten dizkizugu. Horiei esker, zure salmentak hobetu eta online inguruneko marketin-estrategiak berritu ahal izango dituzu. Izan ere, <a href=\"http:\/\/www.gaztenpresa.org\">Gaztenpresan<\/a> adituak gara zure negozioa sortzeko fase guztietan laguntzen, zure <a href=\"http:\/\/www.gaztenpresa.org\/es\/crear-una-empresa\/la-consolidacion\/\">enpresa finkatzen<\/a>, merkatuarekin \u00a0dituzun harremanak hobetzen eta behar duzun guztia eskaintzen, zure ekintzaile-abentura errealitate iraunkorra eta emankorra izan dadin.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.evasanagustin.com\/contenidoerestu\/\"><strong>Edukia zeu zara<\/strong><\/a><\/p>\n<p>Badakizu zer den <a href=\"https:\/\/es.wikipedia.org\/wiki\/Marketing_de_contenidos\">edukien marketina<\/a>? Beharbada inoiz ez diozu izen hori jarri, baina egunero ikusten duzu telebistako edo Interneteko kanpainetan. Publizitatea aldatzen ari da, eta enpresek argi dute beren mezuetan urrunago heldu eta bezeroei kalitateko edukiak eskaini behar dietela, edo haiengana iritsiko diren historiak kontatu. Doako ebook hau <a href=\"http:\/\/www.evasanagustin.com\">Eva Sanagust\u00edn<\/a> adituak koordinatzen du. Bertan, 12 adituren ekarpen baliotsuak aurkituko dituzu, hainbat diziplinatako edukiak erabiltzeko: \u00a0komunikazioa, bilatzaileen optimizazioa, ingurune sozialetako marketina, <em>inbound<\/em> marketina, brandinga\u2026\u00a0 Kontzeptu horiek guztiak erraz azalduta daude, eta sarritan ilun dauden ideiak argitu egiten ditu egileak.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.bubok.es\/libros\/211428\/Marketing-de-Atraccion-20\"><strong>2.0 Erakarpen Marketina<\/strong><\/a><\/p>\n<p>Marketinaren ohiko ereduak etorkizuneko bezeroak bilatzea zuen xede. <a href=\"https:\/\/es.wikipedia.org\/wiki\/Mercadotecnia_de_atracci%C3%B3n\">Erakarpen-marketinak<\/a> (edo <em>inbound<\/em> marketina), berriz, Google eta sare eta\u00a0 ingurune sozialak erabiltzen ditu bezero potentzialak erakartzeko. Horretarako, marketin mota horrek hainbat tresna erabiltzen ditu. Horiek guztiak argi azalduta daude <a href=\"https:\/\/about.me\/OscarDelSanto\">Oscar del Santo<\/a> marketin-adituak idatzitako <strong>doako ebook <\/strong>honetan. Hari esker, <em>inbound<\/em> marketinaren lau faseak ezagutzen ditugu: sortzea, optimizatzea, sustatzea eta bihurtzea. Fase horietan guztietan, beharrezkoa da lehengo moduko iragarle edo saltzaile gisa jokatzeari utzi eta edukien sortzaile eta gizarteratzailea bihurtzea.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.antoniocambronero.com\/el-monstruo-de-los-blogs-en-mobi-y-epub\/\"><strong>Blogen munstroa<\/strong><\/a><\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.antoniocambronero.com\/\">Antonio Cambronero<\/a> benetako beteranoa da blogen munduan. Dagoeneko 14 urteko esperientzia du <a href=\"http:\/\/www.blogpocket.com\/\">Blogpocket<\/a> izeneko blogarekin. Orain, liburu bat eskaintzen die <strong>doan<\/strong> <strong>bere harpidedunei. <\/strong>Liburu hori ezinbestekoa da zuretzat, baldin eta bloga erabili nahi baduzu zure zerbitzuak edo produktuak saltzeko edo ezagutarazteko estrategiaren osagai gisa. Egileak zure bloga astebetean optimizatzeko trikimailu eta tresnak azaltzen ditu argi eta zehatz, asteko egunen arabera banatutako ataletan, astelehenetik igandera.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.planetadelibros.com\/socialholic-libro-65169.html\"><strong>#Socialholic<\/strong><\/a><\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/abladias.blogspot.com.es\/\">Fernando<\/a> eta<a href=\"http:\/\/juanluispolo.com\/\"> Juan Luis Polo<\/a> anaiek hamar urtetik gorako esperientzia dute ingurune sozialetako marketinaren arloan. Liburu honetan aditzera ematen digute nolakoak izango diren harreman berriak enpresaren eta egungo bezeroaren artean (gizaki \u201csupersoziala\u201d era \u201chiperkonektatua\u201d, haien hitzetan). Figura hori eta sare sozialen muina ulertzen baditugu soilik monetizatu ahal izango ditugu web 2.0ko ekintzak. Egileek argitara eman dituzte aldaketa digitalaren protagonisten benetako kasuak eta haiekin egindako dozenaka elkarrizketa, <em>socialholic <\/em>deritzona zer den eta zergatik eman behar diogun garrantzia azaltzeko.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.amazon.es\/Buyology-Verdades-mentiras-compramos-Logista\/dp\/8498751721\/\"><strong>Buyology: Erosteko zergatiaren egiak eta gezurrak<\/strong><\/a><\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.gaztenpresa.org\/es\/blog\/actualidad\/neuromarketing-como-venderle-algo-al-cerebro-de-tus-clientes\/\">Neuromarketinari<\/a> buruzko artikuluan azaldu genuenez, garrantzi handikoa da jakitea\u00a0 zer pentsatzen duen pertsona batek erosterakoan. Liburu hau adituek gehien gomendatzen dutenetako bat da, Bertan jasotzen dira mundu zabaleko 2.000 boluntarioren jokabideari hiru urtez egindako ikerketaren emaitzak, alegia nola jokatzen zuten iragarkiak, logotipoak, markak eta produktuak erakusten zitzaizkienean. Egilea <a href=\"http:\/\/www.martinlindstrom.com\/\">Martin Lindstrom<\/a> da, marketinaren alorreko egile eta aditua. <a href=\"http:\/\/time.com\/\">Time<\/a> aldizkariaren arabera, munduko 100 pertsonarik eraginkorrenetako bat da. Zalantzarik gabe, datu horietako batzuek ideia berriak emango dizkizute zure salmenta-estrategian erabiltzeko.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>1515\u00a0Oraingoan, doako 3 ebook eta ordaindutako beste 2 aurkezten dizkizugu. Horiei esker, zure salmentak hobetu eta online inguruneko marketin-estrategiak berritu ahal izango dituzu. Izan ere, Gaztenpresan adituak gara zure negozioa sortzeko fase guztietan laguntzen, zure enpresa finkatzen, merkatuarekin \u00a0dituzun harremanak hobetzen eta behar duzun guztia eskaintzen, zure ekintzaile-abentura errealitate iraunkorra eta emankorra izan dadin. &nbsp; [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":2785,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2480,2484],"tags":[],"yst_prominent_words":[1302,1177,1120,1184,1134],"class_list":["post-2786","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-gaztenpresa-komunitatea","category-nola-hobetu-nire-negozioa"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2786","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=2786"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2786\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2786"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=2786"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=2786"},{"taxonomy":"yst_prominent_words","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/yst_prominent_words?post=2786"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}