{"id":27852,"date":"2022-02-11T12:37:45","date_gmt":"2022-02-11T11:37:45","guid":{"rendered":"https:\/\/gaztenpresa.org\/?p=27852"},"modified":"2022-02-11T12:37:57","modified_gmt":"2022-02-11T11:37:57","slug":"negozioa-non-ireki-asmatzea-funtsezkoa-arrakasta-lortzeko","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/negozioa-non-ireki-asmatzea-funtsezkoa-arrakasta-lortzeko\/","title":{"rendered":"Negozioa non ireki asmatzea, funtsezkoa arrakasta lortzeko"},"content":{"rendered":"<p><strong>Dena prest duzu jada: ideia, finantzaketa, langileak\u2026<\/strong> Baina zerbait falta zaizu:\u00a0<strong>Non irekiko dut negozioa?<\/strong>\u00a0Pentsatu une batez: errentagarria ote da nabe industrial baten teilatuan saltxitxa-ogitartekoen postu bat jartzea? Edo oinetako-denda bat hondartzaren ondoan? Has zaitez kalean gora eta behera ibiltzen, eraikuntza-enpresen iragarkiak zorrotz aztertzen\u2026, baina ez aliritzira.<\/p>\n<p>Funtsezkoa da zure enpresarentzat lokal egokia aukeratzea; arrazoi askorengatik, baina bi hauengatik bereziki:<\/p>\n<ul>\n<li><strong>Zure establezimenduak adierazten duelako zer bezero-motaren bila zabiltzan.<\/strong><\/li>\n<li><strong>Diru-inbertsio handia egin behar delako, eta zure negozioaren aurkezpen-txartela lokala delako.<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<h2><strong>Zer izan behar dut kontuan nire negozioaren kokalekua hautatzeko?<\/strong><\/h2>\n<p>Jarduera berrirako kokaleku egokiena hautatzea oso erabaki garrantzitsua da; horregatik, <strong>zenbait gauza izan behar dituzu kontuan<\/strong>.<\/p>\n<ol>\n<li>\n<h3>Zer saltzen duzun<\/h3>\n<\/li>\n<\/ol>\n<p style=\"padding-left: 40px;\">Zenbait sektoretan, <strong>komunikazio-azpiegitura handietatik hurbil<\/strong> egon behar da; bestela, zoratu egiten zaitu bidalketa bakoitzak. Etxetresna elektriko handien edo makineria astunaren banatzailea bazara, biltegiratze-nabe handi bat beharko duzu, autobidera, portura eta trenbidera zuzenean eta azkar iristeko. \u00a0Baina mikrotxipak egiten badituzu eta zure merkatua Asiako hego-ekialdean badago, hobe duzu hegazkinen zaratara ohitzea, <strong>bulegoa aireportu baten ondoan<\/strong> jartzea komeni baitzaizu.\u00a0Zer salgai-mota eskaintzen duzun, agian negozioa <strong>hirigunean<\/strong> jartzea komeniko zaizu, edo \u2014beharbada\u2014 autobiderako zuzeneko sarbidea duen <strong>karga-eremu zabal <\/strong>batean. Eta azpiegitura baten ordez bi baldin badituzu negoziotik hurbil, askoz hobeto; hartara, B plan bat izango duzu, eta bidalketa-metodoak dibertsifikatu, hala behar izanez gero.<\/p>\n<ol start=\"2\">\n<li>\n<h3><strong>Nori saltzen diozun<\/strong><\/h3>\n<\/li>\n<\/ol>\n<p style=\"padding-left: 40px;\">Funtsezkoa da, beraz, negoziorako kokaleku egokia hautatzea; hori dela eta, <strong>zure bezero nor izan daitekeen<\/strong> ere aldez aurretik jakitea komeni zaizu. Azter ezazu haren profila, eta erantzun galdera hauei:<\/p>\n<ul>\n<li style=\"list-style-type: none;\">\n<ul>\n<li><strong>Non dago <\/strong><strong>bezeroa.<\/strong><\/li>\n<li><strong>Nor <\/strong><strong>da.<\/strong><\/li>\n<li><strong>Nola zuzendu <\/strong><strong>bezeroari.<\/strong><\/li>\n<li><strong>Zer ohitura eta behar dauzka <\/strong><strong>bezeroak<\/strong><strong>.<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<\/li>\n<\/ul>\n<p style=\"padding-left: 40px;\">Hiriaren erdialdeko <strong>oinezkoentzako kale<\/strong> batean, <strong>garestia izango da errenta<\/strong>, baina jende ugari ibiliko da; bezeroak <strong>erdialdetik urruti<\/strong> dagoen toki batera erakarri nahi badituzu, berriz \u2014aparkalekuak eta ibilgailu-trafiko handia dituen saltoki handi batera, adibidez\u2014, autoa hartu eta zure negozioraino joan daitezen konbentzitu beharko dituzu. Kontuan izan ez dizula ezertarako balio munduko okindegirik onena irekitzeak baldin eta ez badago jendea bizi den ingurune batean; halaber, alferrik duzu luxuzko marka ezagun baten banatzailea izatea zure lokala industrialde batean baldin badago.<\/p>\n<p style=\"padding-left: 40px;\">Beste hau ere izan behar duzu kontuan: bezeroak enpresak (<strong>B2B negozioa<\/strong>) ala herritar partikularrak (<strong>B2C negozioa<\/strong>) diren.<\/p>\n<ul>\n<li><strong>Enpresak \u2013 B2B:<\/strong> ez duzu behar lokalik hiriaren erdialdeko kale batean; aski duzu <strong>industrialde<\/strong> bat (merkeagoa da), errepidez ondo komunikatuta dagoena. Gainera, zure salgaiak azkar banatzeko aukera ematen dizu horrek. Aukera hori hautatzen baduzu, ahalegina zure ospe digitala lantzera bideratu behar duzu, sareko lanari ekin, eta azoketara joaten hasi.<\/li>\n<li><strong>Herritar partikularrak \u2013 B2C:<\/strong> kasu honetan, aukera egokiagoa dira oinezkoentzako kaleak, jarduera komertziala eta ostalaritzakoa dutenak, erraz iristeko modukoak.<\/li>\n<\/ul>\n<ol start=\"3\">\n<li>\n<h3><strong>Hornitzaileak: nor dira eta non daude<\/strong><\/h3>\n<\/li>\n<\/ol>\n<p style=\"padding-left: 40px;\">Oso garrantzitsua da hornitzaileak hurbil izatea. Aztertu <strong>zenbat aurrezten duzun garraioan eskari bakoitzeko<\/strong>, eta haiengandik gertu egoteak bezerorik kendu ahal dizun. Pentsa, esate baterako, botilako ur minerala saltzeko negozio bat duzula. Zentzuzkoa litzateke iturritik ahalik eta hurbilena egotea, ezta?<\/p>\n<ol start=\"4\">\n<li>\n<h3><strong>Lehiakideak: nor diren eta non dauden<\/strong><\/h3>\n<\/li>\n<\/ol>\n<p style=\"padding-left: 40px;\"><strong>Produktu berri bat plazaratzean<\/strong>, hau da marketin-arau nagusietako bat: <strong>merkatuaren premia bat ase behar du<\/strong>. Eta txorakeria iruditu arren, galdetu zeure buruari <strong>zer diren zuretzat <\/strong><a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/nola-identifikatu-ditzaket-nire-lehiakideak\/?utm_source=blog&amp;utm_medium=interno&amp;utm_campaign=gaztenpresa_como_identificar_competencia&amp;utm_content=eu\"><strong>lehiakideak<\/strong><\/a>: urruti eduki nahi dituzun etsaiak, ala zure jardueraren aberasgarri izan daitezkeen aliatuak?<\/p>\n<p style=\"padding-left: 40px;\"><strong>Elkar elikatzen<\/strong> dute zenbait sektorek, eta sinergiaren kontzeptua aspaldikoa da: <strong>modaren sektorean<\/strong>, adibidez, <strong>lehiakideak ondoan<\/strong> edukitzea ona da ingurune komertzialen funtzionamendurako. Beste alor batzuetan, aldiz, sektore bereko bi denda gehitxo dira, eta elkarren ondoan dauden bi <strong>belar-dendak<\/strong> edo bi <strong>okindegik <\/strong>askoz <strong>arazo <\/strong>gehiago izango dituzte aurrera egiteko inguruan lehiakiderik gabe baino.<\/p>\n<ol start=\"5\">\n<li>\n<h3><strong>Aukera egokia izan daiteke <em>coworking<\/em>a<\/strong><\/h3>\n<\/li>\n<\/ol>\n<p style=\"padding-left: 40px;\">Seguru entzun duzula inoiz <strong><em><a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/coworking-guneak-ekintzaileentza\/?utm_source=blog&amp;utm_medium=interno&amp;utm_campaign=gaztenpresa_coworking&amp;utm_content=eu\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">coworking<\/a><\/em> guneei<\/strong> buruzko zer edo zer. Geroz eta gehiago erabiltzen dute baliabide hori <strong>ekintzaileek eta startupek<\/strong>, aukera ematen baitu leku berean jarduera profesional ugaritako jendea elkartzeko, batez ere berrikuntzarekin lotura dutenak. Normalean, eraikin adimendunak izan ohi dira gune horiek, erakunde publikoek eta ekintzailetzaren aldeko enpresek sustatuak. Oso aukera interesgarria da zure negozioa \u00abjendaurrekoa\u00bb ez bada; gainera, <strong>merkeagoa izan ohi da<\/strong>.<\/p>\n<ol start=\"6\">\n<li>\n<h3><strong>Bila ezazu eremu egoki bat<\/strong><\/h3>\n<\/li>\n<\/ol>\n<p style=\"padding-left: 40px;\">Funtsezkoa da <strong>laneko segurtasuna<\/strong>. Horregatik, arretaz begiratu behar duzu ondo dagoen hautatu duzun lokala, jarduera-baimen guztiak badituen eta segurtasun-legeria guztia betetzen duen.<\/p>\n<p style=\"padding-left: 40px;\">Bestalde, aztertu zure ahalmenak, eta pentsatu zer komeni zaizun gehiago: erostea ala alokatzea. Urrats arriskutsua izan daiteke erostea, eta ez zenuke eman behar zure <strong>negozioaren bideragarritasuna egiaztatu <\/strong>aurretik. Alokatzea erabakitzen baduzu, ongi aztertu kontratuaren iraupena eta baldintzak, kuantifikatu <strong>berrikuntzen <\/strong>kostua, eta saiatu alokatzailearekin negoziatzen; azkenik, ziurtatu lokalak bere gain har dezakeela negozioak epe labur, ertain eta luzera izan dezakeen hazkundea.<\/p>\n<ol start=\"7\">\n<li>\n<h3><strong>Ez ahaztu lokalaren irisgarritasunaz<\/strong><\/h3>\n<\/li>\n<\/ol>\n<p style=\"padding-left: 40px;\">Funtsezko arloa da hori, batez ere zure jarduera nagusia bezero partikularrei zuzendua baldin badago. \u00a0Ahal dela, <strong>aukeratu kaletik sartzeko eskailerarik ez daukan lokal bat, arazorik gabeko sarbidea duena eta erraz aurki daitekeena<\/strong>. Gogoratu, bestalde, <strong>erakusleiho egokia<\/strong> baldin badauka lehen begiratuan jakingo duela zer negozio mota den handik igarotzen denak.<\/p>\n<p style=\"padding-left: 40px;\">Ezinezkoa baldin bazaizu erakusleihoa edukitzea eta kale-mailatik goragoko edo beheragoko <strong>solairu <\/strong>batean jarri behar baduzu negozioa, komeni da <strong>etxabetik <\/strong>ahalik eta hurbilen egotea eta <strong>igogailua hara iristea<\/strong>. Gogoratu, bestalde, zure jardueraren <strong>plaka bereizgarri<\/strong> bat jartzea atariaren ondoan.<\/p>\n<p style=\"padding-left: 40px;\">Komeni da, halaber, <strong>aparkatzeko aukera<\/strong> kontuan izatea (aparkatzea erraza den ala ez, zenbat denbora aparka daitekeen, hornitzaileak lokalera sar daitezkeen\u2026), eta <strong>garraio publikoa hurbil<\/strong> edukitzea, erraztu egiten baitu jendearen etorrera.<\/p>\n<ol start=\"8\">\n<li>\n<h3><strong>Aztertu onlineko denda behar duzun<\/strong><\/h3>\n<\/li>\n<\/ol>\n<p style=\"padding-left: 40px;\">Zure sektorea eta produktua horretarako egokiak badira eta zure negozioaren arrakasta-bideak zabaldu nahi badituzu, kontuan izan aukera hori. Berdin dio jada <strong>denda fisiko<\/strong> baten jabe bazara; izan ere, Internetek erakusleiho birtual aparta eskaintzen dizu, milioika erosle potentzialetara irits daitekeena, eta oso merkea. Merkataritza elektronikoko plataforma merkeak eta errazak dauzkazu eskura gaur egun (<a href=\"https:\/\/www.prestashop.com\/es\/homepage_PSR?xtref=\">Prestashop<\/a> eta <a href=\"https:\/\/www.shopify.es\/prueba-gratis?term=shopify&amp;adid=579270557901&amp;campaignid=16073159455&amp;branded_enterprise=1&amp;BOID=brand&amp;gclid=Cj0KCQiAr5iQBhCsARIsAPcwRONYARUvNag-ZggrlBtaj4IujmRX3jNAa9CNVOAfbjepfs2Hf9uJUTUaAidbEALw_wcB&amp;cmadid=516586848;cmadvertiserid=10730501;cmcampaignid=26990768;cmplacementid=324286430;cmcreativeid=163722649;cmsiteid=5500011\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Shopify<\/a>, adibidez), eta zure stocka kudeatzeko modu ugari (<strong><em>dropshipping<\/em><\/strong><strong>a eta <\/strong><strong><em>just-in-time<\/em><\/strong><strong> kudeaketa, besteak beste).<\/strong><\/p>\n<p style=\"padding-left: 40px;\">Ia dena prest daukazu\u2026 Orain, martxan jarri, eta kito! Zalantzarik baldin badaukazu <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/ekitea\/negozio-ideia\/?utm_source=blog&amp;utm_medium=interno&amp;utm_campaign=gaztenpresa_idea_negocio&amp;utm_content=eu\">zure negozio-ideiari buruz<\/a>, laguntza behar baduzu <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/ekitea\/negozio-plana\/?utm_source=blog&amp;utm_medium=interno&amp;utm_campaign=gaztenpresa_plan_negocio&amp;utm_content=eu\">negozio-plana<\/a> prestatzeko, edo zure jarduera hobetzeko eta sendotzeko <a href=\"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/networkingaren-eta-mentoretzaren-eremua\/?utm_source=blog&amp;utm_medium=interno&amp;utm_campaign=gaztenpresa_mentoring&amp;utm_content=eu\">Mentoring<\/a>-zerbitzu baten bila bazabiltza, behar duzun laguntza guztia eskaintzen dizu Gaztenpresak zure ekintzaile-bideari ekin diezaiozun. Zatoz!<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Dena prest duzu jada: ideia, finantzaketa, langileak\u2026 Baina zerbait falta zaizu:\u00a0Non irekiko dut negozioa?\u00a0Pentsatu une batez: errentagarria ote da nabe industrial baten teilatuan saltxitxa-ogitartekoen postu bat jartzea? Edo oinetako-denda bat hondartzaren ondoan? Has zaitez kalean gora eta behera ibiltzen, eraikuntza-enpresen iragarkiak zorrotz aztertzen\u2026, baina ez aliritzira. Funtsezkoa da zure enpresarentzat lokal egokia aukeratzea; arrazoi askorengatik, [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":27854,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2474,2484],"tags":[],"yst_prominent_words":[1125,1163,1135,1120,1189,1187,1281,1137,1524,1199,1300,2251,1134,1301],"class_list":["post-27852","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-nola-hasi-nire-negozioa","category-nola-hobetu-nire-negozioa"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/27852","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=27852"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/27852\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/27854"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=27852"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=27852"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=27852"},{"taxonomy":"yst_prominent_words","embeddable":true,"href":"https:\/\/gaztenpresa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/yst_prominent_words?post=27852"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}